- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2007ko azaroaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 3.- Arantza Azkue Zuloagari Goiz Argi Bordako artegian (Gaintxurizketa Goikoa, 16) solairuartea eraikitzeko obra-baimena ukatzeko proposamena (2007H0030005).
- 4.- Nerea Olasagasti Arrarasi, Gaintxurizketa Goikoa bailarako, 47. lursaileko 3. poligonoan, nekazaritzako erabilpenerako eraikina egiteko obra baimena emateko proposamena (2007H0030020).
- 5.- U.T.E. Lezok aurkeztutako laugarren ziurtapena onartzeko proposamena, 1. Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokiena (2006H0120004).
- GIZARTE ZERBITZUAK
- 6.- Etxez etxeko laguntza eskaera onartzeko proposamena (2007GZ010011).
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 200ko azaroaren 27an, asteartean, goizeko 8:05etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOAn udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.
Ez dira bileran izan Jon Legorburu Arrastua eta Silbia Folgueira Fernández.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2007ko azaroaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.
Aldaketarik gabe akta onartu egin da.
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko azaroaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
3.- Arantza Azkue Zuloagari Goiz Argi Bordako artegian (Gaintxurizketa Goikoa, 16) solairuartea eraikitzeko obra-baimena ukatzeko proposamena (2007H0030005).
Arantza Azkue Zuloagak Gaintxurizketa Goikoa bailaran dagoen Goiz-Argi bordako 16an solairuarteko bat egiteko proiektua aurkeztu du, Conchi Uriarte Seminariok idatzia eta 2007ko otsailaren 13an Euskadiko Nekazal Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak bisaturik, eta obra lizentzia eskatzen du.
Txosten juridikoak honela dio:
"Arantza Azkue Zuloagak Gaintxurizketa Goikoa bailaran dagoen Goiz-Argi bordan solairuarteko bat egiteko lizentzia eskatzen du. Solairuarteko honek 118 m²azalera izango du eta egoitzara xedatuko da.
Lezoko udalak 2006ko irailaren 8an, eskatu duen lizentzia gauzatzeko aldeko txostena eman zion orduko hirigintza legediak xedatzen zuena kontuan izanda.
Haatik, kontuan izan behar dela 206ko irailaren 20an 2/2006 Lurzoruaren eta hirigintzaren legea indarrean sartu zela eta lege honetan lur ez urbanizagarrian baratzezaintza eta abelazkuntzako ustiakuntza ekonomiko bati loturiko oin berrik etxebizitza berriak eraikitzeko xedatzen diren baldintzak aurreko legediarekiko desberdinak direla.
Horrela orain eskatzen den lizentzia egun indarrean dagoen legediaren arabera ebatzi behar da, hau da 2/2006 Lurzoruaren eta hirigintzaren legearen arabera.
Beraz eraiki nahi den solairuartekoa egoitza erabilerara xedatu nahi denez 2/2006 legearen 31 artikuluak xedatzen duena bete beharko da, hau da:
1.- Baratzezaintza eta abelazkuntzarako ustiakuntza bati lotutako eraikuntza-lizentzia, bakar bakarrik, eraikuntza hori ustiakuntza ekonomikoaren titularrak eta kudeatzaileak ohiko etxebizitza modura erabili behar duenean emango da. Hori dela eta eskatzaileak baimena eskatu beharko dio aurretiaz lurralde historikoko nekazaritza sailari, gutxienez honako hauek egiaztatuz:
a) Ustiategiak gutxieneko eskakizunak betetzen dituela modu autonomoan ekonomikoki bideragarria izateko.
b) Eskatzailea gizarte-segurantzan dagokion araubide berezian kidetuta dagoela gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenagotik.
c) Aurkeztutako azkeneko errenta-aitorpenean, eskatzaileak diru-sarrera arrunten %50 baino gehiago baratzezaintzako edo abelazkuntzako ustiategitik lortu duela.
Egun indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioek xedatzen dutena kontuan izanda, egoitzara xedatzeko eraiki nahi den solairuartekoa lursaila eraikuntza jasamena duen lur ez hiritargarrian kokatzen da eta lur ez hiritargarriaren kategoria honetan onartzen diren eraikuntza motekin bat dator aurkeztu den eskaera.
Haatik kontuan izan behar dugu 2006ko irailaren 18an Lezoko Udalak Planeamenduko Arau Subsidiarioen berrikuspen dokumentuari haserako onarpena eman ziola eta erabaki hori hartu zen akordioan espresuki adierazten zela Planeamendu Arautegiko 120. artikuluan xedatutakoaren arabera, plan, Arau, Programa, Zehazpen Azterlan edo horien berrikuntzaren hasierako onarpenak berak soilik determinatuko du lizentziak ematearen etetea planeamenduaren gaia den lurraldeko eremuetarako, haien erabaki berriek indarrean dagoen erregimen urbanistikoa aldatzea suposatzen badute.
Horrela haserako onarpena jaso zuen dokumentuak erregimen urbanistikoan aldaketa batzuk ezartzen ditu solairuartekoa eraiki nahi den eremuan. Aldaketa hauen artean datza lur ez hiritargarriaren kategori berria ezartzea, hain zuzen ere, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Gune eta Landazabala bezala jasotzea txabola kokatu nahi den eremua. Beste aldaketa nabarmen bat da 20.000 metro karratuko lursaila estekatu beharra nekazal ustiapen bati baldin eta etxebizitza bat eraiki nahi bada, Hirigintza Araudi Orokorraren 3.5.2 artikuluaren arabera.
Eskaera aztertu ondoren, hona hemen nire PROPOSAMENA:
BAT: Arantza Azkue Zuloagari jakinaraztea eraiki nahi duen egoitzara xedaturiko solairuartekoa egiteko lizentzia eskaera izapidetu ahal izateko ondorengoak justifikatu beharko dituela:
BAT: Eraiki nahi duen solairuartekoa ohiko etxebizitza modura erabiliko duela
BI: Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren aurrean izapidetzeko ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:
a) Ustiakuntzak gutxieneko eskakizunak betetzen dituela modu autonomoan ekonomikoki bideragarria izateko.
b) Eskatzailea gizarte-segurantzan dagokion araubide berezian kidetuta dagoela gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenagotik.
c) Aurkeztutako azkeneko errenta-aitorpenean, eskatzaileak diru-sarrera arrunten %50 baino gehiago baratzezaintzako edo abelazkuntzako ustiategitik lortu duela.
HIRU: Eraiki nahi duen solairuartekoaren eraikinari 20.000 metro karratuko lursaila estekatzea".
Era berean arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, honela dio:
a) 2002ko uztailean eman zitzaion Arantza Azkueri lizentzia artegi bat eraikitzeko Goiz Argi bordaren lurretan baina, betiere baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Etxebizitza Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete behar izanik. Hartutako akordioan era berean seinalatzen zen ezen, obrak amaitu ondoren, jarduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko zuela, Jarduera Ekonomikoen Zergako Alta aurkeztu eta lehen okupaziorako lizentzia eskatu.
b) 2005eko ekainaren 9an informazio urbanistikoa eskatu zitzaion Lezoko udalari jakiteko ea posible izango zen eraikin horretan bertan solairuarteko bat egitea -sukaldea, egongela, logela eta komuna izango zituena- azienda pabiloi horretatik bertatik gobernatu ahal izateko, era horretan, zenbait garaitako eguraldi txarrarekin eta ezordutan joan-etorriak egitea saihestuz.
Eskaera horren aurkako txostena egin zen, eta horretarako argudiatu zen garbitasun eta osasungarritasun arrazoi agerikoak zirela-eta, ukuiluko erabilerak eta etxebizitza bereiztea gomendatzen zela. Nolanahi ere, baimena ematen zen logela bat eta komun bat egiteko, zenbait sasoitan -umealdietan, esaterako- azienda hobeto gobernatzea ahalbidetzeko.
c) 2006ko apirilean beste eskaera bat egin zen aipatutako solairuartea eraikitzeko, esan bezala, logela bat eta komun bat izateko ganaduak arreta handiagoa eskatzen zuen garai horietan. Fatxadaren erdiko eremuan izango ziren logela eta komunaz gain, beste bi gela ireki proposatzen ziren, 27,50m²koa bakoitza, horien erabilpena zehazten ez bazen ere. Behean sinatzen duen teknikariak proposamen horren aldeko txostena egin zuen, baina era berean txostenak zioen erantsitako bi gela horiek eta proposatutako balkoiak ez zutela zerikusirik eskaeran azaldutako beharrekin.
TXOSTEN TEKNIKOA
5 metroko zabalera duen solairuartea eraiki nahi dute luzetara artegiaren ekialdeko fatxadan (23,60 m), guztira, 118 m²ko azalera izango duena. Informazio urbanistikoko eskaerarekin batera aurkeztu zuten dokumentazioan adierazten zuten 74,75 m²ko eremu bat egin nahi zutela, jabeek azienda gobernatzeko bertan gaua egin behar zuten garaietan bizitegi gisa erabiltzeko. Eremu honetara barruan egingo zuten eskailera berri baten bidez iritsiko ziren.
Eremu honetan gela bakarra egongo zen, eta honen barruan, garbigela bat dutxarekin.
2006ko irailean ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea sartu zen indarrean. Lege honen 31. artikuluak ezartzen duenez, "soilik onartuko da nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi bati lotutako bizitegia eraikitzeko baimena ematea ustiategi ekonomikoaren jabe eta kudeatzailearen ohiko etxebizitza gisa erabili behar denean. Hala bada, aldez aurretik, eskatzaileak dagokion lurralde historikoko nekazaritza sailari eskatu beharko dio baimena..."
Honenbestez, nire iritziz ez da egokia obra baimena ematea ohiko etxebizitza izango ez den solairuarte bat eraikitzeko. Horrez gain, nire ustez ez da egokia ukuiluaren barruan etxebizitza bat egitea, solairuartea eraikitzeari buruzko informazioa eskatu zen lehenengo aldiz adierazi nituen arrazoi berberengatik: garbitasun eta osasungarritasun arrazoi agerikoak direla-eta, ukuiluko erabilerak eta etxebizitza bereiztea gomendatzen da.
Azken batean, ez dut egokitzat jotzen eskatutako baimena ematea, ohiko etxebizitza eraikitzeko ez bada. Hala ere, azken honetarako, nekazaritza sailaren baimena beharko zen, eta, horrez gain, honakoak egiaztatu beharko ziren:
Ustiategiak gutxieneko eskakizunak betetzen dituela modu autonomoan ekonomikoki bideragarria izateko.
Eskatzailea gizarte-segurantzan dagokion araubide berezian kidetuta dagoela gutxienez eskaera egin baino urtebete lehenagotik.
Aurkeztutako azkeneko errenta-aitorpenean, eskatzaileak diru-sarrera arrunten %50 baino gehiago baratzezaintzako edo abelazkuntzako ustiategitik lortu duela.
Horrez gain, horretarako eskumena duen teknikari batek egindako eraikitze-proiektua beharko du, dagokion elkargo profesionalak bisatuta.
Ustiategiko jarduerari dagokionez, jakinarazi nahi dizut ez direla oraindik bete baimenerako baldintzak, eta pabilioiak ez duela oraindik lortu lehen erabilerako lizentziarik edo jardueraren lizentziarik.
Hori ikusi ondoren, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:
BAT: Arantza Azkue Zuloagari Goiz Argi Bordan solairuarte bat eraikitzeko obra-baimena ukatzea, Erabaki honen esposizio-atalean adierazitako arrazoiengatik.
BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- Nerea Olasagasti Arrarasi, Gaintxurizketa Goikoa bailarako, 47. lursaileko 3. poligonoan, nekazaritzako erabilpenerako eraikina egiteko obra baimena emateko proposamena (2007H0030020).
Nerea Olasagasti Arrarasek, Igone Ortuzar Garcíak egin eta 2007ko irailaren 19an Euskal Herriko Nekazaritzako Ingeniari Teknikoen Elkargoak bisatutako proiektua aurkeztu du. Horrekin batera, Lezoko 3. poligonoko 47. lursailean nekazaritzako erabilerarako eraikin bat egiteko obra-baimena eskatu du.
Hauxe da arkitekto aholkulariak egindako txostena:
"AURREKARIAK
2007KO ekainaren 8an, Nerea Olasagasti Arrarasek informazio urbanistikoa eskatu zuen lursail honetan nekazaritzako pabilioi bat eraikitzeko, eta, horrez gain, obrak eta bertan egin beharreko lana deskribatzen duen dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen. Egindako txostenean adierazten da posible dela aurreikusitako eraikina egitea, baina, hala eta guztiz ere, 2006ko irailaren 18an hasierako onarpena jaso zuen Arau Subsidiarioak berrikusteko dokumentuarekin -honen ondorioz, ezin zen obra-baimenik eman aldi batean-zerikusia zuten zenbait alderdi hartu behar zirela kontuan.
Gaur egun posible da berriz ere obra-baimenak ematea. Hartara, txostenean ezarritako baldintza horiek ez dira jada aintzat hartu behar.
TXOSTEN TEKNIKOA.
Aurkeztutako proiektuaren arabera, sustatzaileen asmoa barazkiak ekoizteko jarduerari ekitea da, eta halaber sagardoa egiteko sagarrak aldatu nahi ditu sail batean.
Horretarako, tunel erako 4 negutegi instalatuko dira, guztira 2.052 m² hartuko dutenak. Gainera, 188 m²ko oinplanoa duen bi solairuko eraikin bat altxatu nahi dute, guztira 376 m² izango zituena.
Indarrean dagoen planeamenduaren arabera, proiektua kokatu nahi den ingurunea "eraikuntza jasamena duen landa lurra" da. Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioek diotenez, eremu hau nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilpenetara zuzenduta dago gehienbat. Hartara, lursail hau proposatutako erabilpenerako egokia da.
Aurreikusitako eraikina nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiari lotzeko aukerari buruz, eta aprobetxamenduaren intentsitatearekiko egokitasunari buruz esan beharra dago Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentuak, 2007ko irailaren 25ean, aldeko txostena egin zuela Lezoko Udalak eskatuta.
Eraikinaren ezaugarriei dagokienez, hormigoi-blokeko itxiturak izango ditu zarpiatuak eta zuriz margotuak; estalkian metalezko panelak jarriko dira, gorriz margotuak, eta bi isurkietan, %30eko gehienezko pendizarekin; horrez gain, baldintza estetikoak, gehienezko altuerak eta lursailaren muga, bide edota beste eraikinekiko distantziak Lezon indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioek ezarritakoak izango dira.
Azken batean, aurkeztutako proiektua bat dator Lezon indarrean dagoen hirigintzako araudiarekin, eta beharrezko dokumentu guztiak aurkeztu ditu. Honenbestez, egokitzat jotzen dut eskatutako obra-baimena ematea.
Hala eta guztiz ere, garatu nahi den jarduera martxoaren 9ko 165/1999 DEKRETUAk ezarritako lizentziarik gabeko jardueren zerrendan dago; beraz, kasu horietarako izapide egokiak bete beharko dira.
Honenbestez, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:
BAT: Nerea Olasagasti Arrarasi Goiko Bailarako 47. lursaileko 3. poligonoan nekazaritzako erabilpenerako eraikin bat egiteko obra-baimena ematea, baldin eta erabaki honen esposizio-atalean adierazitakoak betetzen badira. Nolanahi ere, lehenbailehen aurkeztu beharko du dagokion jardueraren proiektua, lizentziari gabeko jarduerei buruzko martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuak ezarritakoa kontuan hartuta izapidetzeko.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.831,68 € ordaindu beharko ditu.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
5.- U.T.E. Lezok aurkeztutako laugarren ziurtapena onartzeko proposamena, 1. Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokiena (2006H0120004).
U.T.E. Lezok faktura aurkeztu du bere obra-ziurtapenarekin, Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokiona.
Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:
BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 4. ziurtapena onartzea, 103.927,28 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (D509).
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
6.- Etxez etxeko laguntza eskaera onartzeko proposamena (2007GZ010011).
Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Ambrosio Maritxalar Argindegik egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:
BAT: Ambrosio Maritxalar Argindegik etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean ordu bat, etxeko lanetan eta erlazio lanetarako. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.
BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 17,02€/orduko da.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
Hurrengo gobernu batzarra abenduaren 18an izango da.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.