- Udaleko Galdutako Objektuen Bulegora eraman behar dut, hau da, Udaltzaingoaren bulegora.
- Bertan, nire datuak erregistratuko dituzte –NAN, helbidea, telefono zenbakia eta abar–, beti ere norberak ematen baditu.
- Objektua entregatu izanaren agiria emango didate, Legezko xedapenak adieraziz. Izan ere, legezko jabea ez bada bi urtetan azaltzen, objektua berreskuratzeko aukera izango baitut, beti ere objektua baliozkoa bada.
- Gainontzeko objektuekin ere –arropa, aterkiak, betaurrekoak, eta abar– agiria emango didate, eta bi hilabete pasa ondoren, etxera eramateko aukera izango dut. Horrela ez bada, aprobetxatu asmoz, Gobernuz Kanpoko Erakundeetara bidaliko dira. Mugikorrak, aldiz, birziklatu egiten dira.