- Udaltzaingoak Gurutze Santuaren plazako lehenengo zenbakian duen bulegora joan.
- Zerrenda Internet bidez kontsulta daiteke.
- Galdutako objektua berreskuratzeko:
- Galerari buruzko datu ahalik eta zehatzenak eman behar dira: tokia, eguna, eta abar.
- Objektua ahalik eta zehatzen deskribatu behar da.
- Faktura aurkeztea lagungarria da.
- Mugikorren kasuan, hauexen aurkeztu behar dira: kargadorea, mugikorraren faktura –bertan zehazten baitira IMEI kodea edo-eta PIN zenbakia–.
- Bitxien kasuan, bitxiarekin ateratako argazkiak, haren bikotea, faktura edo-eta haren jabe zarela identifikatzen zaituen bestelako datuak.
- NANa edo dokumentu ofiziala aurkeztu behar da norberaren nortasuna egiaztatzeko; horretaz gain, telefono-zenbakia eman behar da.
- Objektua jaso denaren eta aurkituenarekiko dagoen legezko betebeharra adierazten duen egiaztagiria sinatu behar da.