Agiri mota
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian,
2001eko irailaren 21ean, 19:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKO BILKURA
egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (EH) alkatearen
lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena
Iza (EH), Imanol Esnaola Arbiza (EH), Juli Del Sol Bermejo (EH), Inmaculada
Muñoz Martínez (EH), Iñaki Zabaleta Zabala (EH) eta
Iñaki Labaka Loperena (EH), Pello Garbizu Azkue (EAJ), Jesus Mª
Martiarena Jaka (EAJ), Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA) eta Gurutze Sein
Cordero (EA).
Ez dira bertan, etorri ezin izanaren berri aurrez eman gabe, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE) eta Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE).
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkari Xabier Loiola Aristik.
Aztergaiak lantzeari ekin aurretik, zerrendan sartu ez diren beste bi gai urgentziaz tratatzea planteatu du alkateak. Lehenengoa, udal lanpostuen zerrendan aldaketa egitea udaltzain lanpostu bati derrigortasun data atzeratzeko; eta bigarrena, Oiartzungo Udalari baimena ematea Oiartzungo eta Lezoko Arau Subsidiarioetako “Lanbarrengo Glorieta” 79. eremua eta 9 S.O.eko plan berezia tramitatzeko. Alkateak dio premiatasuna gaia lantzeko unean aztertuko dela, zazpigarren eta zortzigarren tokian, hurrenez hurren, eta galde eskeen puntua bederatzigarrena izatera pasako dela.
1.- EGOKI IRUDITUZ GERO, 2001EKO UZTAILAREN 16KO OHIKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA.
Aho batez onartu da 2001eko uztailaren 16ko ohiko bilkurako akta.
2.-ALKATEAREN ERABAKIEN BERRI EMATEA: 132. DEKRETUA.
Alkateak bere 132. ebazpenaren berri eman du. Ebazpen horren bidez, zenbait aldaketa egin da kale garbitzailearen eta peoi ehorzlearen eginkizunetan, Gobernu Batzordeak uztailaren 16an hartutako erabakiaz kale garbiketa zerbitzua azpikontratu izanaren ondorio.
3.-PROPOSAMENA: 113. POLIGONOKO (GUIASA) ARAU-TAULA ALDATUA.
Alkateak proposamena aurkeztu du eta osoko bilkurari onarpena eskatu dio.
Proposamenak hitzez hitz honela dio:
“Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2001eko ekainaren 19ko batzarraldian erabaki zuen behin betiko onartzea Lezoko 113. Poligonoari (Guiasa) dagokion Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen Aldaketa, dena den Lezoko Udalak 113. Poligonoko arau-taula aldatua aurkeztu behar zuen.
Irailaren 4an dokumentua idatzi duenak eskatutako aldaketa aurkeztu du Udalean. Udal arkitekto aholkulariak dokumentazioa egiaztatu du eta bat dator Udalak eta Aldundiak hartutako erabakiekin.
Korporazioari dokumentu horiek onartzea dagokio eta Foru Aldundira igortzea, eginbideak burutu eta espedienteari eransteko.
Horregatik guztiagatik, Osoko Udalbatzari ondorengo erabakiak hartzea PROPOSATZEN DIOT:
BAT: Onartzea 113. Poligonoko (Guiasa) arau-taula aldatua, Jose Luis Cacharro Goenaga arkitektoak idatzia, 2001eko irailaren 3an bisatua, eta Lezoko 113. Poligonoari (Guiasa) dagokion Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen Aldaketa espedienteari eranstea.
BI: Dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea, eginbideak burutu eta espedienteari eransteko”.
Pello Garbizuk dio honakoa arau aldaketa bitxia izan dela: obrak eginda, bukatuta, eta oraindik lizentziarik gabe. Udalbatzarekiko errespetu falta adierazten duela irizten dio, gertakari kontsumatuak aurkeztu direlako eta horrekin, erabakitzeko ahalmena ukatu. Proposamenari buruzko diktamena emateko ahaleginik ere egin ez denez, bere taldeak bozketan parte hartuko ez duela iragarri du.
Tramitatzera bidaliko den dokumentu honek inolako aldaketarik ez dakarrela gogorarazi du alkateak; kontu formal bat baino ez dela eta, xedea, Foru Aldundiak dokumentuari behin-betiko onarpena eman zionean eskatu zituen argibideak emateak.
Gaiaren urgentzia bozketara jarri ondoren, alde zazpi boto eman dira, alkatearena eta EHko gainerako zinegotzienak eta kontra lau, EAJ eta EAko zinegotzienak.
Proposamenaren alde, berriz, zazpi boto eman dira, alkatearena eta EHko gainerako zinegotzienak eta lau abstentzio, EAJ eta EAko zinegotzienak; beraz, Udalbatza osatzen duten legezko kide kopuruaren gehiengo osoa alde dela onartu da alkatetzak aurkeztutako proposamena.
4.-DIKTAMENA: 2002 URTERAKO ORDENANTZA FISKALEI HASIERAKO ONARPENA.
Alkateak 2002 ekitaldirako ordenantza fiskalei hasierako onarpena ematea planteatu du, hitzez hitz honela dion Kontu eta Ogasun batzordearen diktamenari jarriki:
“Kontu eta Ogasun Batzordeak, 2001eko irailaren 13an egindako bilkuran, Aitor Sarasola Salaberriaren (E.H.) boto haztatua alde zela, eta Pello Garbizu Azkueren (P.N.V.) eta Iñake Urrestarazu Azurmendiren (E.A.) abstentzioekin, Osoko Bilkurari akordio hau hartzea proposatzen dio:
2002. ekitaldirako ordenantza fiskalak onartzea. Ordenantza horiek 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, 4-12. “Plazeta Futbol zelaia” ordenantza fiskala izan ezik, behin-betiko onarpena GAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko baita indarrean.
Herriko kanposantuaren gaineko tasari buruz, Iñake Urrestarazu eta Pello Garbizu zinegotziek aurkeztu duten proposamena Osoko Udalbatzaren iritzira jartzea”.
Alkateak azaldu du planteatu den batezbesteko igoera %10 dela zaborra eta ura bezalako zerbitzu batzutan izan ezik, non planteatutako igoera %20 baita. Proposamena kokatzeko zenbait aipamen egin du udalaren finantza egoera zailari buruz, kanpo laguntza baterik gabe kirol azpiegitura handiak eraiki eta abian jarri izanak udalari ekarri dion karga finantzarioaren ondorio. Egindako proposamena Ogasun batzordean landutako plan ekonomikoarekin bat datorrela argitu du. Planteatutako igoera KPIren igoeraren gainetik dagoela onartu du, baina zera gogorarazi du lehengo urtean prezio eta tasak ez zirela igo eta, alderaketa eginez gero, Lezon presio fiskala Oarsoaldean baino txikiagoa dela eta Gipuzkoako batezbestekoaren azpitik dagoela.
Iñake Urrestarazuk debate honetan jarraituko den prozeduraz galdetu du diktamenari boto partikularrak eman baitzaizkio.
Alkateak dio planteatutako proposamenei buruzko eztabaida orokorra egingo dela eta, gero, proposamen alternatibo zehatzak eztabaidatuko direla.
Pello Garbizuk bere taldeak eta EAk kanposantuko tasen inguruan egin duten proposamena defendatu du. Kasu horietan ez kobratzea elkartasun keinu bat dela dio; are gehiago, horrekin ez zaionean diru kopuru handi bati uko egin.
Gainerako tasei buruz bat datorrela dio aplikatutako irizpide orokorrekin, kasu hauetan izan ezik: trafikoa, bilketak ez baitu inolako islarik aparkalekuetan eta trafikoaren egoeran; eraikuntzaren gaineko zerga, salbuetsitako eraikinen zerrenda berraztertu behar dela deritzo, bere ustez oker bat baita Kale Nagusiko 31.ean dagoen eraikina zerrendan egotea; uren tasari buruz, sareko ihes eta galeren kontua konpondu gabe egotea kritikatu du, horniduraren kalitatea herritar guztientzat bera izan dadin exijitzea zilegi dela iruditzen zaio eta mantentze lanetan ari den langile kopurua gehiegizkoa; kanposantuan, panteoiarengatik gehiago ordaindu behar ez izana kritikatu du; irekitzeko tasaren inguruan, jardueraren araberako muga bat ezarri behar dela irizten dio, egun indarrean dagoen azaleraren araberakoari.
Bestalde, subentzio gisa 78 milioi banatu izana kritikatu du, Baskconsultingen informearen arabera, inolako kontrolik gabe, Gobernu Batzordearen arbitrariotasunpean, konkurrentzia, publizitate eta berdintasun printzipioak errespetatu gabe. Alkateak subentzioak arautzeko ordenantza agindu zuela gogoratu du baina ordenantza hori ez dela inon ageri.
Bozketari buruz, ordenantzak banan bana bozkatzea proposatu du.
Egin dituen baieztapenek erantzuna jaso dute. Alkatearentzat justizia soziala eta elkartasuna gutxien daukanak gutxien ordain dezala da eta beharbada interesgarriagoa litzatekeela kanposantuko bilketa premi larriagoetara bideratzea. Mikel Mitxelenak gogora ekarri ditu kanposantuan egindako eta egin beharreko inbertsioak, debaldeko zerbitzuaren ideia baztertzea gomendatzen dutenak, nahiz eta finantzatzetik urrun egon. Ur hornidurari buruz, Jaizkibelgo urak Añarbekoak baino kalitate hobekoak direla dio. Imanol Esnaolari deigarri gertatzen zaio elkartasuna eta berdintasuna defendatzen duen taldea soldata sozialaren onarpenari trabak jartzen dizkion eta iruzur fiskalaren aurkako neurririk hartzen ez duen bera izatea. Hobetu beharreko asko dagoela onartzen badu ere, eginiko zeharkako aipamenek herriko entitate eta elkarteen lana gutxiesten dutela uste du.
Pello Garbizuk dio inbertsioak ez direla kontuan izan behar tasak erabakitzerakoan. Soldata sozialari buruz zeharka egindako aipamenaz, EHri gogoratu dio ez zirela ezta proposamenaren alde egitera joan. Subentzioei buruz gogoratu du Basconsunting dela irregulartasunez ari dena eta horiei buruz enpresa horri galdetu beharko diotela. Ur hornidurari buruz argitu du ez duela Jaizkibelgo uren kalitatea zalantzan jarri.
Eztabaida agortu ondoren, EAJ eta EA taldeek udal kanposantu zerbitzuaren doakotasunari buruz aurkeztu duten boto partikularra onartzea planteatu da. Bozketa egin ondoren lau boto alde izan dira, EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak eta zazpi boto kontra, alkatearena eta EHko zinegotzienak; beraz, boto partikularra ez da onartu.
Alkateak ordenantza fiskalei buruzko diktamena oro har bozkatzea planteatu du eta ez ordenantzak banan bana Pello Garbizuk planteatu duen moduan. Bozketa egin ondoren alde zazpi boto izan dira, alkatearena eta EHko zinegotzienak eta lau kontra, EAJ eta EAko zinegotzienak; beraz, Udalbatza osatzen duten legezko kide kopuruaren gehiengo osoa alde dela ¾Toki Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 47-3. artikuluak eskatzen duen bezala¾ onartu da heldu den ERABAKIA:
2002. ekitaldirako ordenantza fiskalei hasierako onarpena ematea. Ordenantza horiek 2002ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, 4-12. “Plazeta Futbol zelaia” ordenantza fiskala izan ezik, behin-betiko onarpena GAOn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko baita indarrean.”
5.- DIKTAMENA: BEKOERROTA KIROLDEGIKO ETA ALTZATE IGERILEKUETAKO 2001 EKITALDIKO TASEN MODIFIKAZIOA ONARTZEA.
Alkateak deialdiarekin batera bidalitako diktamena aurkeztu du. Diktamena hau da:
“Bekoerrota kiroldegia eta Altzate Igerilekuak kirol instalazioetako 2001 ekitaldiko tasei dagokienean, teknikariak bidalitako idatzia ikusirik, alkateak Osoko Udalbatzari honako erabaki hau hartzea proposatzen dio:
Bekoerrota Kiroldegiko eta Altzate Igerilekuetako 2001 ekitaldiko tasen aldaketa onartzea, heldu den bezala zehaztuta:
SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak hauek dira:
ONURADUNAK
1) Elkarbizitza unitateko hileko diru sarrerak Gizarte eskubideen gutunari buruzko 10/2000 legearen ondorioz ezarritako oinarrizko errenta eta Larrialdiko Laguntza jasotzeko kopuruak baino txikiagoak direnean, tasen %50eko hobaria izango dute. Kopuru hauek urtero lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatuko dira.
2) Famili ugariak; kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.
3) 2000. urteko urriaren 17an Udalak Osoko Bilkuran onartutako baldintza orrian jasotzen ziren salbuespen eta hobari guztiak. Horien artean hauek aipa ditzakegu:
3.1) Eskola Kirola
Eskola Kiroleko programaren barnean antolaturiko ekintza guztiak instalazioen ordainketa salbuetsia dute baita sarreren ordainketa bertan parte hartzen duten eskola-umeek. Arau hau aplikatuko zaie Lezoko eta Oarsoaldeko jarduerei eta eskola-umeei hala nola Lezoko Udalak hitzartutako beste edozein jarduera eta eskola-umeei.
3.2) Lezoko Udala.
Lezoko Udalak ez du inongo tasarik ordaindu beharko berak antolatu edo bultzatutako edozein ekintzetarako.
3.3) Egoitza soziala Lezon duten Kirol elkarteek.
Ez dute alokairurik ordainduko entrenamendu-saio eta partidu ofizialen kasuan.
1.- Familiako kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, (1 eta 2 kasuetan) Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da aintzat.
2.- Tasen hobari eskabideak Kiroldegiko bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta ondorengo dokumentazio hau erantsiko zaio:
a.- Bizikidetzaren ziurtagiria.
b.- 1) kasuan edonolako ordainketaren bat jasotzen duten famili unitateko kide guztien soldata, pentsio edota beste edozein ordainketa kontzepturengatik sortzen diren sarreren egiaztagiria.
c.- 2) kasuan famili liburua eguneratua.
d.- 3) kasuan kultura departamentuko kirol sailak luzatutako agiria.
3.- Hobaria, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko da.
4.- Eskatutako programetarako bakarrik emandakotzat ulertuko da hobaria”.
Bozketa egin ondoren, diktamena onartu da Udalbatza osatzen duten legezko kide kopuruaren gehiengo osoa alde dela; zehatzago esanda, alde bederatzi boto direla, alkatearena eta EH eta EAJko zinegotzienak eta bi abstentzio, EAko zinegotzienak.
6.- PROPOSAMENA: GALARRAGA CASTELLÓ SENDIAREKIKO ELKARTASUNA.
Alkatearen proposamenak hitzez hitz honela dio:
“Maria Eraunzetamurgil anderea hil eta Jokin Galarraga lezoar haurra larriki zauritu ziren abuztuaren 20ko gertaerak direla eta, ondoko adierazpena proposatzen diot udalbatzari.
Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioak sufritzen dituzten herriko beste hainbat familien minarekin bat egiten dugun bezala doakie gure samina eta dolumina Galarraga-Castello sendiari.
Halako gertakarien aurrean, sasi konponbideak baztertu eta benetako konponbide demokratikoaren aldeko ahaleginak indartzen laguntzeko dugun ardura eta konpromisoa berretsi behar dugu. Oinarri demokratiko horietatik soilik, eskubideen errespetutik soilik, lor dezakegu behin betirako bakea ekarriko digun konponbidea. Utz diezagutela, bakean, herri bezala nahi dugun etorkizuna erabakitzen”.
Iñake Urrestarazuk ez du egokitzat jotzen ez proposamena bera ezta osoko bilkuran aurkeztea ere, familiak anonimatuan mantentzeko eskaera egin duela aintzat hartuta.
Pello Garbizuk bere poza adierazi du gaur bertan alta eman izana iragarri dutelako. Gerra garbirik ez dagoela irizten dio eta edonolako atentatuak gaitzetsi ditu. Mozioak familiaren borondatea errespetatzen ez duela uste du. Ez dator bat testuarekin, batez ere azken paragrafoarekin; baina bai ordea azken esaldiarekin; horregatik, proposamena puntuz puntu bozkatzea eskatu du.
Imanol Esnaolak, alkateak eta Mikel Mitxelenak hartu dute hitza azpimarratzeko Lezoko udalerriko kargu hautatu diren heinean onargarria dela organo instituzional honek gertatutakoari buruz eztabaidatzea eta bere adierazpenak egitea, beti ere onura politikoa ateratzeko asmorik gabe, baina bai Euskal Herriak jasan duen egoera konpontzeko benetako irtenbideak bilatzeko konpromisoarekin. EAJ eta EA Lizarra Garazin hitzartutakotik aldendu izana deitoratzen dute.
Bozketara jarri ondoren, proposamena onartu da alde zazpi boto direla, alkatearena eta EHko zinegotzienak, hiru boto kontra, EAJko zinegotzienak eta EAko zinegotzi Gurutze Seinena, eta abstentzio bat, EAko zinegotzi Iñake Urrestarazurena.
7.- LEZOKO UNIBERTSITAEKO UDALEKO UDALTZAIN LANPOSTU BATI DERRIGORTASUN DATA ATZERATZEA
Euskara Zerbitzutik egindako proposamena ez zegoen gai-zerrendan. Bilkura honetan urgentziaz sartzea planteatu ondoren, onartu egin da alde hamar boto direla, alkatearena, EHko zinegotzienak, EAko zinegotzienak eta EAJko zinegotzi Jesus Mari Martiarenarena, eta abstentzio bat, EAJko zinegotzi Pello Garbizurena.
Proposamenak honela dio zehatz-mehatz:
BAT: Apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuari jarraiki Manuel Alonso Martinek betetzen duen Udaltzain lanpostuari derrigortasun data 2001eko abenduaren 31ra luzatzea.
BI: Lezoko Udaleko lanpostuen zerrendan dagokion aldaketa egitea.
HIRU: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bozketa egin ondoren proposamena onartu da alde zortzi boto direla, alkatearena, EHko zinegotzienak eta EAJko zinegotzi Jesus Mari Martiarenarena, eta hiru abstentzio, EAko zinegotzienak eta EAJko zinegotzi Pello Garbizurena.
8.- OIARTZUNGO UDALARI BAIMENA EMATEA OIARTZUNGO ETA LEZOKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO “LANBARRENGO GLORIETA” 79. EREMUA ETA 9 S.O.-EKO PLAN BEREZIA TRAMITATZEKO.
Alkateak, bilkura hasieran iragarri duen bezala, urgentziaz aurkeztu du gai hau.
Erabaki proposamena honako hau da:
“Oiartzungo Udaleko Gobernu Batzordeak 2001eko uztailaren 24an erabaki zuen ‘Oiartzungo eta Lezoko Arau Subsidiarioetako Lanbarrengo Glorieta 79. eremuko eta 9 S.O.eko Plan Berezia’ hirigintzako dokumentuari ¾Jose Javier Uranga Uranga eta Patxi Gastaminza Santa Coloma arkitektoek idatzia¾ hasierako onarpena ematea eta jendaurreko informazio-epea irekitzea. Plan Berezi horren jarduketa-eremuan Lezoko udalerriko lurzoruak (9 S.O.) daudenez, Oiartzungo Udaleko Gobernu Batzordeak Lezoko Korporazioari Plana onartzea eskatu dio eta Oiartzungo Udalari baimena ematea dokumentu hori tramitatzeko.
Udal arkitekto aholkulariak egindako txosten teknikoa, hirigintza dokumentu hori onartzearen aldekoa da, baldin eta Foru Aldundiak behin-betiko onarpena ematen badio “Lezoko Arau Subsidiarioetako Elementuen Aldaketa, Errepideen Sistema Orokorrari dagokionean, N-1ean, Lanbarrengo lotunea eta industriguneetarako sarbide berriak, GI-2683rekin lotura” dokumentuari.
Bi udalen lurraldeetan eragina duten hirigintzako dokumentuak tramitatzeko orduan, aukera dago udal horien artean akordioak hartzeko Eusko Jaurlaritzaren 5/1998 Legean dago jasota dagoen bezala.
Horregatik guztiagatik, honako hau proposatzen diot Osoko Udalbatzari:
BAT: Oiartzungo Udalari baimena ematea ‘Oiartzungo eta Lezoko Arau Subsidiarioetako Lanbarrengo Glorieta 79. eremuko eta 9 S.O.eko Plan Berezia’ hirigintzako dokumentua ¾Jose Javier Uranga Uranga eta Patxi Gastaminza Santa Coloma arkitektoek idatzia¾ tramitatzeko.
BI: Onartzea “Oiartzungo eta Lezoko Arau Subsidiarioetako Lanbarrengo Glorieta 79. eremuko eta 9 S.O.eko Plan Berezia” izeneko hirigintzako dokumentua, Oiartzungo Udaleko Gobernu Batzordearen hasierako onarpena 2001eko uztailaren 24an jaso zuena.”
Alkatearen iritziz gaia lantzeak eta, kasu balitz, gaiari onarpena emateak Plan Berezia onartzeko bide horretan denbora gehiago ez galtzea lekarke. Bilkuran daudenei gai-zerrendan sartzea onar dezaten eskatu die. EAJko zinegotzia, Pello Garbizu, zein EAko zinegotzia, Iñake Urrestarazu, ez datoz bat gaia urgentziaz tratatzearekin Oiartzungo Udalak eskaera abuztuaren 8an egin zuelako eta gaia ez delako ezta aurkeztu ere hirigintza batzordean. Alkateak bi gorabehera horiek justifikatzeko udal teknikarien oporraldiak aipatu ditu.
Proposamena bilkura honetako gai-zerrendan urgentziaz sartzea onartu da, alde zazpi boto direla, alkatearena eta EHko zinegotzienak, kontra bi boto, EAJko zinegotzienak, eta bi abstentzio, EAko zinegotzienak. Hortaz, Udalbatza osatzen duten legezko kide-kopuruaren gehiengo osoa alde dela onartu da proposamena gai-zerrendan sartzea.
Era berean, alkatearen proposamena onartu da, alde zazpi boto direla, alkatearena eta EHko zinegotzienak eta kontra lau boto, EAJ eta EAko zinegotzienak, hau da, Udalbatza osatzen duten legezko kide-kopuruaren gehiengo osoa alde dela.
9.- GALDE ESKEAK.
Alkateak informatu du bando bat argitaratu dela bake epaile posturako hautagaiak eskatzeko. Izendapena egitea Osoko Bilkurari dagokiola gogoratu du. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 3a da eta ondoren Osoko Bilkura egingo da.
Mikel Mitxelenak eskerrak eman dizkio Axun Garmendiari bake epaile gisa azken urteotan egindako lanagatik eta zortea opa dio bere eginkizun berrian.
Euskal Herritarrok talde politikoa Batasuna deitzera pasa dela aktan jasota gera dadin eta adierazpen honek komunikazio gisa balio dezan nahi du Imanol Esnaolak.
Pello Garbizuk idatzita bi galdera eta eske bat aurkeztu ditu. Hiru idatziak osoko bilkuraren espedientean jasota geratu dira. Lehenengo galdera, 36.na alegia, alkatearen zenbait dekretu bitxiren helburuari buruzkoa da; dekretu horietan, datuak zertarako erabiliko diren edo norentzat diren zehaztu gabe, alkateak bere buruari baimena ematen baitio biztanleen erroldako datu-zerrendak eskuratzeko legeak erabilera hori debekatu egiten duenean. Zera galdetu du zehazki, norentzat eta zertarako diren datuak.
Alkateak dio udalaren ohitura dela erroldako datuak ematea herri-onurako kanpainetarako, adibidez, Haurtxo haur eskolaren matrikulazio kanpaina, eskolan matrikulatzeko kanpaina, EHNAri buruzko informazioa emateko, kintoen bazkariak antolatzen dituztenentzako, e.a. Dena den, hemendik aurrera zertarako eta norentzat diren zehaztuko dela dio.
Pello Garbizuren bigarren galderak, 37.na, zalantzan jarri ditu alkatearen dekretu bidez ludoteka proiektua prestatzeko Orratx! Kultur Elkarteari emandako dirulaguntza eta entregatzeko epeak.
Imanol Esnaolak erantzun dio ludoteka urrian irekitzea aurreikusten dela. Dirua aurreratu zitzaiela erosketa batzuk egin behar zirelako eta proiektua adoste bidean dagoela. Ludoteka lehen brigadak erabiltzen zuen lokalean, Hipólito Gezala kalean, jarriko dela iragarri du.
Pello Garbizuren eskeak, 30.na, Goiko Plazan iturri bat jartzeko eskatzen du.
Web orriari buruz ere galdetu du. Imanol Esnaolak erantzun dio ia amaituta dagoela xehetasun batzuen faltan eta udazkenerako amaituta egongo dela espero duela.
Pello Garbizuk gogoratu du maiatzean eta ekainean egindako zenbait galdera, sarrera erregistroko 1.390, 1.391, 1.392, 1.393 eta 2.179 zenbakia daramatenak, erantzuteke daudela.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:45 orduetan eman dio buru bilkurari, aurrez oporraldi onak opatuz guztioi. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.217.etik 310.227.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

2001 urterako tasen aldaketa proposamena |
|
|
Bekoerrota Kiroldegia-Altzate Igerilekuak |
|
|
AZALPENA |
2001 tasa |
€ |
MATRIKULA |
5.000 |
30,05 |
Hileroko kuotak |
|
|
Jubilatua |
1.000 |
6,01 |
Bikote jubilatua |
1.550 |
9,32 |
Urteko Bonoak |
|
|
Jubilatua |
11.500 |
69,12 |
Bikote jubilatua |
18.000 |
108,18 |
Hileko Bonoak |
|
0,00 |
Jubilatua |
3.000 |
18,03 |
Bikote Jubilatua |
4.500 |
27,05 |
Norberarentzako Bonoak (15 erabilpen) 3 hilabeteko
iraunpena |
|
|
Banakako heldua (=> 16) |
5.750 |
34,56 |
Banakako Gaztea (< 16) |
3.000 |
18,03 |
Jubilatua |
3.000 |
18,03 |
Sarrerak |
|
|
Jubilatua |
300 |
1,80 |
*Taldeak (gutxienez 8) |
4.000 |
24,04 |
Dutxa |
200 |
1,20 |
Alokairuak |
|
|
Igerilekua: txapelketak;= jardunaldi 1/2 |
25.000 |
150,25 |
Igerilekua; kalea orduko |
2.000 |
12,02 |
Pista txapelketak |
6.000 |
36,06 |
Pista osoa orduko |
3.750 |
22,54 |
Pista 1/3 orduko |
1.250 |
7,51 |
Frontoia orduko |
1.250 |
7,51 |
Minifrontoia |
600 |
3,61 |
Askotarako gela orduko |
2.000 |
12,02 |
IKASTAROAK |
|
|
Igeriketa helduak (=>16) Jubilatuek
%50 |
|
|
egun 1 astean |
3.600 |
21,64 |
2 egun astean |
5.100 |
30,65 |
3 egun astean |
7.200 |
43,27 |
Igeriketa (<16) hiruhilekoa |
|
|
egun 1 astean |
3.000 |
18,03 |
2 egun astean |
4.500 |
27,05 |
3 egun astean |
6.300 |
37,86 |
Haur txikiak: egun 1 astean |
4.800 |
28,85 |
Haur txikiak: 2 egun astean |
9.000 |
54,09 |
Udako igeriketa ikastaroak |
|
|
Helduak |
4.000 |
24,04 |
Gazteak |
3.000 |
18,03 |
|
|
|
Bekoerrotako ikastaroak (aerobic,fitness,psikom) |
|
|
Hilabetekoak |
|
|
2 egun astean |
2.300 |
13,82 |
3 egun astean |
3.200 |
19,23 |
Bekoerrotako ikastaroak (yoga,
tai-chi, Kempo K) |
|
|
Hilabetekoak |
|
|
2 egun astean |
2.750 |
16,53 |
3 egun astean |
3.600 |
21,64 |
Entrenamendu pertsonalizatua (personal
trainning) |
|
|
Bekoerrota (lehorreko entren.) |
1.500 |
9,02 |
Altzate (uretako entren.) |
1.500 |
9,02 |
Bekoerrota eta Altzate (lehorreko eta uretako entr.) |
2.000 |
12,02 |
Integrala (entre.pertsonal. + Bekoerrotako
ikastaroak |
|
|
2 egun astean |
3.230 |
19,41 |
3 egun astean |
4.000 |
24,04 |
SALBUESPENAK ETA HOBARIAK
Bekoerrota Kiroldegia-Altzate Igerilekuak
Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak hauek dira:
- Eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen Lezon erroldaturik egotea.
- Kirol kluben, sailen eta elkarteen kasuan, egoitza soziala Lezon eduki eta beren jarduera Lezon garatu behar dute, eremu bereziak behar dituzten taldeen kasuetan izan ezik.
- Udal zerga guztiak ordainduta edukitzea.
ONURADUNAK
1) Elkarbizitza unitateko hileko diru sarrerak Gizarte eskubideen gutunari buruzko 10/2000 legearen ondorioz ezarritako oinarrizko errenta eta Larrialdiko Laguntza jasotzeko kopuruak baino txikiagoak direnean, tasen %50eko hobaria izango dute. Kopuru hauek urtero lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera finkatuko dira.
2) Famili ugariak; kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.
3) 2000. urteko urriaren 17an Udalak Osoko Bilkuran onartutako baldintza orrian jasotzen ziren salbuespen eta hobari guztiak. Horien artean hauek aipa ditzakegu:
3.1) Eskola Kirola
Eskola Kiroleko programaren barnean antolaturiko ekintza guztiak instalazioen ordainketa salbuetsia dute baita sarreren ordainketa bertan parte hartzen duten eskola-umeek. Arau hau aplikatuko zaie Lezoko eta Oarsoaldeko jarduerei eta eskola-umeei hala nola Lezoko Udalak hitzartutako beste edozein jarduera eta eskola-umeei.
3.2) Lezoko Udala.
Lezoko Udalak ez du inongo tasarik ordaindu beharko berak antolatu edo bultzatutako edozein ekintzetarako.
3.3) Egoitza soziala Lezon duten Kirol elkarteek.
Ez dute alokairurik ordainduko entrenamendu-saio eta partidu ofizialen kasuan.
APLIKAZIO ARAUAK

Eguna