Agiri mota
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian,
2001eko uztailaren 16an, 19:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKO BILKURA
egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (EH) alkatearen
lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena
Iza (EH), Imanol Esnaola Arbiza (EH), Juli Del Sol Bermejo (EH), Inmaculada
Muñoz Martínez (EH) , Iñaki Zabaleta Zabala (EH) eta
Iñaki Labaka Loperena (EH).
Ez dira bertan, etorri ezin izanaren berri aurrez eman gabe, Pello Garbizu Azkue (PNV), Jesus Mª Martiarena Jaka (PNV), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE), Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE), Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA) eta Gurutze Sein Cordero (EA).
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkari Xabier Loiola Aristik.
Alkateak dio ohiko batzarra joan den ostiralean izan behar zuela baina gaien tramitazioan atzerapenak egon direla eta horregatik atzeratu dela gaurkorako. Orain bai, horren berri ez zaie eman zinegotziei bilkura honetako deialdia egin arte, eta barkamenak eskatu dizkie zinegotziei.
Bestalde aipatu du EAJ taldeko zinegotziek, udal idazkariaren bidez, plenoa atzeratzea eskatu dutela asteburu honetan izandako gertaerengatik. Alkateak dio atsekabez hartu dituela heriotza horiek baina gatazka politikoaren adierazgarri latzak omen dira eta ez omen dago arrazoi objektiborik atzeratzeko, beste batzuetan bezala. Eta are gutxiago hirugarren baten bidez adierazitako eskaera baita. Horregatik guztiagatik bilkura mantentzea erabaki omen du.
Imanol Esnaolak, EHko zinegotzi taldearen izenean dio EH taldea bai lehen eta bai oraingo honetan konponbidearen alde hitz egiteko prest eta bilkurak atzeratzeko prest dagoela, EAJko afiliatua zen Totorika ertzainaren heriotzan gertatu bezala. Baina, orduan esan bezala, EAJkoei eskatzen die sufrimendu egoera guztietan berdin jokatzea, bat egitea, plenoaren atzerapena ofizioz ez eskatzea, elkartasun adierazpenak egitea eta ez egiten dutena; eta adibide moduan Xabier Alegria zinegotzi ohiak bere kargua utzi behar izan zuenean preso eraman zutelako osoko bilkurara ez azaltzea leporatu zien. EHren jarrera etikoa garbia dela dio, aldiz, EAJ-PNVrena ez omen da zintzoa; EHk ez omen die gaiei bizkar ematen, ez eta trikimailu eta joko politikoan aritzen, EAJ alderdia bezala.
1.- EGOKI IRUDITUZ GERO, 2001EKO MAIATZAREN 11KO OHIKO BILKURAKO AKTA ETA 2001EKO EKAINAREN 15EAN EGINDAKO OHIZ-KANPORAKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA.
Zuzenketarik egin gabe, bertan direnek aktak onartu eta sinatu egin dituzte.
2.- ALKATETZAREN ERABAKIEN KONTU EMATEA: 96. DEKRETUA, KREDITU GAIKUNTZA BIDEZKO KREDITU ALDAKETA.
Kreditu gaikuntza bidezko kreditu aldaketa onartzen duen Alkatearen 96. dekretuaren berri eman du alkateak.
3.- PROPOSAMENA, 2000KO KONTU OROKORRA ONARTZEKO.
Deialdiarekin batera banatutako proposamena aurkeztu du alkateak, proposamenak honela dio:
“Alkateak eman du aditzera Kontuetarako Batzorde Bereziaren diktamenaren berri, 2000ko Kontu Orokorra onartzea proposatuz. Gogorarazi du, espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon dela araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez dela aurkeztu”.
Proposamena aho batez onartu dute bertan diren zinegotziek.
4.- PROPOSAMENA, LEZOKO GERONTOLOGIA PLANA ONARTZEKO.
Inma Muñoz zinegotziak aurkeztu du proposamena. Ekainaren 15ean osoko bilkurak onartutako bera da, baina orduan oposizioko zinegotziak planaren dokumentazioa deialdiarekin batera ez zegoela eta aipatutako aitzakiak direla medio, berriz ere osoko bilkurari aurkeztu zaio.
Proposamenak honela dio:
“2000ko irailean hasita eta 2001eko apirila bitartean lanean aritu da Gizarte Ongizate Batzordetik sortutako Lezoko 3. Adinaren ikerketarako lan taldea.
Lana bi fasetan garatu da: Diagnostikoa eta Lezoko Gerontologia Planaren Zirriborroaren osatzea.
Zirriborro horrek datozen 10 urteetarako zahartzaroari zuzendutako zerbitzu espezifikoen eskaintzaren eredu orokorra ezarri nahi du, zerbitzu desberdinek jasan behar duten eraldaketak jasotzen eta lehentasunak garbiki adierazten.
Hori guztia kontuan harturik, Gizarte Ongizateko eskuordedun eta Gizarte Ongizate Batzordeko lehendakariak, ondorengo erabaki proposamena luzatu dio Lezoko Udalbatza Osoari:
BAT: Atxikita doazen Lezoko Gerontologia Plana, Lezoko Zerbitzu Sozialen Gunearen Aurreproiekturako Zirriborroak eta berauek epe motzean gauzatze bidean jarriko dituzten Ekimenak eta Egitasmoen Gauzatzerako Egutegiak, behin behingoz onar ditzala.
BI: Aurreko atalean aipatutako txostenei iradokizunak aurkezteko jendaurreko hilabete bateko epea irekitzea”.
EAJko zinegotziek idatziz egin duten galderari erantzuteko ¾planean dauden zenbait datu nondik ateratzen diren galdetu baitute¾, Inma Muñozek dio datuak Euskadi eta Gipuzkoako gerontologia planetatik, legeditik, eta batik bat Lezon aritu den ikerketa taldeak berak egin duen ikerketatik.
Imanol Esnaolak, EH taldearen izenean, dio lanak maila gorena duela, eta galdera horiek egitea hori zalantzan jarri nahi izatea dela. Legea, errealitatea eta prospekzioa aztertu dira eta horien ondorioa zehaztu da. Bere ustez galdera hauek lotsagarriak dira, batzordeetara eta informazio guneetara joan ez direnean, ez presentzia bidez ez harreman bidez.
Inma Muñozek dio harritzekoa dela galdera horiek egitea parte hartu dutenean batzordeetan eta erreferentziak zeintzuk diren dakitenean.
Alkateak proposamena onartzea eskatu dio bilkurari eta bertan diren zazpi zinegotzien botoak alde direla onartu egin dira bai proposamenaren urgentzia baita gaia bera.
5.- PROPOSAMENA, LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIA ETA ALTZATE IGERILEKUAK ETA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIA ETA IGERILEKUAK KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA BATERATUARI BURUZKOA.
Azken bi urteotan kirol ekipamenduekin Oiartzun eta Lezo artean egindako elkarlanaren jarraipena den hitzarmena aurkeztu du alkateak. Elkarlan dinamika justifikatu egin du eta hitzarmen berriaren beharra gestioan parte hartuko duen enpresa aldaketatik eta Lezok bukatzear duen igerileku berritik datorrela dio.
Deialdiarekin batera banatutako hitzarmenari zenbait aldaketa egitea proposatu du alkateak. Batetik, 5. klausula aldatu eta 0-3.000 erabiltzaile bitarte prezioa 187,5 pezeta izatea eta hortik gorako erabiltzailearengatik 375 pezeta.
Bestetik, bazkide ez direnen erabileren konpentsaziorako formularekin, hitzarmenari klausula berria eranstea, orain 6. klausula izango dena alegia. Eta, azkenik, zazpigarren klausulan ¾lehen seigarrena zena¾, hitzarmenaren hasiera data eta iraupena aldatzea: hasi, igerilekuak irekitzen direnean eta bukatu 2002ko abuztuaren 31n. Bitartean gaur egungo hitzarmenak jarraituko du indarrean.
Imanol Esnaolak dio etorkizunean aitzindari izango den proposamena dela hau, Oarsoaldea mailan kirol eta kultur zerbitzu gehiago konpartitzeko ahalegina egingo baita.
Bertan diren zinegotziek aho batez onartu dituzte gaiaren urgentzia eta akordio proposamena.
6.- PROPOSAMENA, HERRIONDO PLAN BEREZIARI (LEZO ETA OIARTZUN) HASIERAKO ONARPENA EMATEKO.
Alkateak gaiari buruz arkitekto aholkulariak bere txostenean aipatutako zenbait datu eta data aipatu ditu proposamena arrazoitzeko. Ondoren proposamena onartzea eskatu dio osoko bilkurari.
Proposamenak honela dio:
Behemendik (Donostialdea-Bidasoako Mendiko Nekazaritza Elkartea) bultzatutako eta IKT, S.A. enpresak, Santiago Peñalba arkitektoak eta Jose Luis Polo geografoak idatzitako Herriondoko (Lezo eta Oiartzun) Plan Berezia dokumentuaren hasierako onarpenerako proposamena aurkezten da Udalbatzan.
Alkatetza honek, planaren esparrua lurralde sentikorra dela kontuan izanda eta nekazaritza ingurunea babesteko borondatea duenez, plana begi onez ikusten du. Planaren helburua “Herriondo” deritzon lurraldea antolatzea da.
Udal arkitekto aholkulariaren txostenak dokumentuaren edukia zehazten du eta dokumentua lagunduz informatzen du honen hasierako onarpenerako.
Udal idazkariaren txostenak Plan Bereziaren bideratzeak eta hau onartua izateko beharrezkoak diren gehiengoak azaltzen ditu, dokumentuaren ikus-onetsitako bost kopia behar direla gogorarazteaz gain, txostenean bakarra azaltzen baita.
Quoruma faltatzeagatik ez da posible izan Hirigintza-Batzordean proposamenari irizpena ematea.
Horregatik guztiagatik, Udalbatzari hurrengo akordioak hartzea PROPOSATZEN diot:
BAT: Hasierako onarpena ematea Behemendik (Donostialdea-Bidasoako Mendiko Nekazaritza Elkartea) bultzatutako eta IKT, S.A. enpresak, Santiago Peñalba arkitektoak eta Jose Luis Polo geografoak idatzitako Herriondoko (Lezo eta Oiartzun) Plan Berezia dokumentuari.
BI: Agerpen publikorako hamabost eguneko epea zabaltzea txostena aztertu eta arrazoibideak aurkeztu ahal izateko”.
Bilkuran diren zazpi zinegotziak alde direla, hau da, korporazioa osatzen duten zinegotzien gehiengoaren botoa aldekoa dela, gaiaren urgentzia eta proposamena bera onartu dira.
7.- PROPOSAMENA, UAD 6 ETA SO5 (DONIBANE KALEA) ALORRETAKO ARAU ALDAKETA DOKUMENTUARI HASIERA ONARPENA EMATEKO.
Alkateak erabaki honen aurrekoak gogoratu ditu: 2000ko abenduan aurrerapena onartu zenean eta pasa den maiatzean hari egindako iradokizunak aztertu zirenean. Lan guzti horretatik gaur hasierako onarpenera aurkezten dokumentua atera da eta proposamena onartzea eskatu du.
Proposamenak honela dio:
“Pasa den maiatzaren 11an ospatutako bileran udalbatzak aldaketaren irizpide orokorrak onartu zituen informazio-epean aurrerapen dokumentuari aurkeztutako iradokizunak erantzun ondoren, hau udalbatzak abenduaren 29an onartu ondoren.
Orain Udalbatzan aurkezten da, Diaz-Guardamino Arquitectos S.L. enpresak idatzitako eta 2001ko ekainaren 1ean Euskal-Nafar Arkitektoen Elkargo Ofizialean ikus-onetsia izan zen aldaketa-dokumentuaren hasierako onarpena egiteko.
Udal arkitekto aholkulariaren txostenak dokumentua bi zuzenketa edo gehigarriekin laguntzen du. Lehenengo, dokumentuan zera aipatu beharko da, Lezoko udala gehiegizko eraikuntza pribatuaren ustiapenaren %10ren jabea izango dela. Bigarrena, kale berri bat zabaltzearen udalaren erabakia dela eta, gauzatzen ez diren ustiapen pribatuak 3 zenbakiko Guneko orubean kokatuko direnez, dokumentuan aipatutako zentzu honetan jarduera baldintzei lotutako atalak aldatu behar izango dira, 3 zenbakiko Gunean jabego pribatuari dagozkionak hurrengoak izanik: Beheko solairua: 125,70 m2 eta Goiko solairuak: 237,30 m2.
Udal idazkariaren txostenak, proposamena onartzeko beharrezkoa den quoruma eta dokumentuaren 5 kopia behar direla gogorarazteaz gain, ¾txostenean bakarra azaltzen baita¾ proposatutako aldaketaren onarpenerako bideratzeak amaitu baino lehen udala gaur egungo SG 5 lursailaren jabea izatea komeni dela ere gogorarazten du.

BAT: Hasierako onarpena ematea Diaz-Guardamino Arquitectos, S.L. enpresak idatzitako eta 2001ko ekainaren 1ean Euskal-Nafar Arkitektoen Elkargo Ofizialean ikus-onetsia izan zen UAD 6 eta SG 5 esparruetan (Donibane Kalea) Arau-Ordezkatzaileak aldatzeko dokumentuari, akordio honen azalpenean jasotako eta txosten teknikoetatik ondorioztatutako baldintzekin.
BI: Agerpen publikorako hilabete bateko epea zabaltzea txostena aztertu eta arrazoibideak aurkeztu ahal izateko.”

URJENTZIAZ TRATATUTAKO GAIA.
Zinegotzi guztiei idatziz adierazi zien bezala Pasaiako badiaren berriztapenerako egitasmoak (Urban, Itzartu, ...) kudeatzeko Oarsoaldea, S.A. eta Donostiako Udalaren artean amankomunean elkarte bat eratzea erabaki da. Lezoko Udala Oarsoaldeako partaide denez erabaki hori berrestea proposatu zaio eta alkateari eratze hitzarmena sinatzeko ahalmena ematea. Horiek guztiak lehen bai lehen egiten nahi dira, hortik gaiaren urgentzia.
Bilkuran diren zazpi zinegotziek onartu dute urgentzia.
8.- URBAN, ITZARTU ETA PASAIAKO BADIAREN BERRIZTAPENERAKO BESTE EDOZEIN EGITASMO KUDEATZEKO OARSOALDEA, S.A. ETA DONOSTIAKO UDALAREN ARTEAN AMANKOMUNEAN ELKARTE BAT ERATZEKO ERABAKIA.
Alkateak proposamena onartzea proposatu du:
Proposamenak honela dio:
“Kontutan hartuta:
Eskualde honetako lau udalek Oarsoaldea, S.A., Garapen Agentziaren bitartez eta Donostiako Udalarekin batera, 2000. urtean URBAN ekimenaren barruan Pasaiako Badiaren berriztapen prozesua martxan jartzeko eskaera bat aurkeztu zutela.
Aurrekoa azaroaren 15ean onartu zela.
Geroztik, beste ekimen batzuk martxan jartzeko aukera lortu dugula (Izartu...).
Prozesu guzti honetako egitasmoak kudeatzeko Donostiako Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren artean elkarte bat eratzea erabaki dela.
Elkarte honen eratzearen gorabeherak azaltzen dituen hitzarmena sinatzeko ahalmena alkate Aitor Sarasola Salaberriari ematea eskatzen zaio Udalari”.
Gaia aho batez onartu da.
Imanol Esnaolak kexatu da hitzarmena espainol hutsean aurkeztu dutelako. Eskatu dio alkateari eta Oarsoaldeari eta eratzen den elkarteari euskararen erabilera bermatzea, berriztatze eta gizarteratze prozesu batean ez delako bidezkoa horrelako hizkuntz trataera.
9.- GALDE-ESKEAK.
Ez da inongo galdera ez eta eskaerarik egin.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 19:50 orduetan eman dio buru bilkurari, aurrez oporraldi onak opatuz guztioi. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.203.etik 310.209.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna