2013ko apirilaren 11

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2013ko apirilaren 11n, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldekoak), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldekoak), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)


Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko urtarrilaren 31ko osoko bilkurako akta onartzea.

Kepa Garbizuk euskaraz idatzitako aktan zuzenketa bat egitea eskatu du: 930100 orrialdearen bigarren lerroaldian dio: “Kepa Garbizuk dio alegazioaren inguruko txostena okerra dela.” eta esan behar du: “ Kepa Garbizuk dio alegazioaren inguruko txosten juridikoa okerra dela.”

Zuzenketa honekin euskaraz idatzitako akta onartu egin da.

Kepa Garbizuk eskatuta gazteleraz idatzitako aktan zuzenketa batzuk egitea onartu da: 930110 orrialdearen azken lerroaldian dio “Kepa Garbizu menciona que el informe sobre la …” eta esan behar du “Kepa Garbizu menciona que el informe jurídico sobre la …”.

Orrialde eta lerroaldi berean, azken lerroan dio: “… son falsos: se ha decidido realizar…” eta esan behar du: “…son falsos: porque sí se ha decidido realizar…”.

Hurrengo orrialdean, 930111 orrialdearen lehen lerroaldian dio: “…, el texto de la normativa hace mención al sistema puerta a puerta, y la segunda y la tercera alegación quedan sin responder.” esan behar du: “ …, porque en el texto de la normativa sí hace mención al sistema puerta a puerta y porque la segunda y la tercera alegación quedan sin responder. “

Zuzenketa horiekin gazteleraz idatzitako akta onartu egin da.

Gai zerrrendako gaiekin segi aurretik Mikel Antxon Arrizabalaga kexatu da biltzar aretoan den jendeak errausgailu eta atez ateko hondakin bilketaren alde dauzkan kartelengatik. Alkateak dio jendearen portaera errespetukoa dela eta ez diola arazorik ikusten. Bidebatez, alkateak salatu egin ditu aste honetan udal langileak udal zerbitzuak jartzen aritu direnean jasan dituzten irain eta mehatxuak. PNV eta PSE alderdiei eta Lezo Garbia plataformari egotzi die giro eta jarrera horiek bultzatzea.Esan du ez duela inolaz ere jarrera bandalikoak pasatzen utziko eta udal langileak babestuko dituztela.

Mikel Antxon Arrizabalagak erantzun dio alkateari epaitegietara jotzeko eta beraiek nahi dutena egingo dutela.

2. Tomas Garbizu Musika eskolako 2013/2014. ordenantza fiskalaren aldaketaren proposamena (2013KO290001)

Ainhoa Zabalok, proposamena onartzea proposatu du. Gaia batzordearen diktamenik gabe dagoenez haren urjentzia bozkatu da, hau da, ogasun batzordean aztertu gabe zuzenean osoko bilkuran eztabaidatzeko urjentzia. Dena den gogoratu du proposamena Musika Eskolako Eskola Kontseiluan onartu zela eta kontseilu horretan osoko bilkuran ordezkaritza duten alderdi guztiek dutela ordezkaritza. Proposamenaren urjentzia onartzearen aldeko bederatzi boto izan dira, hiru abstentzio eta aurkako boto bat (Mikel Antxon Arrizabalagarena).

Kepa Garbizuk dio esatekorik baduela baina gogorik ez esateko.

Proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko bederatzi botorekin eta lau abstentziorekin (EAJ-PNV udal taldeko hiru zinegotzi eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos-ena), ondorengo ERABAKIAK hartuz:

BAT: Tasen eta hobarien aldaketa hastapenez onartzea Tomas Garbizu udalaren musika eskolarako, 2013/2014 ikasturterako.

BI: Aplikatuko diren tarifak hauek dira:

Musika Eskola 2013-2014

TASAK

GAIAK/ASIGNATURAS

Lezokoak

kanpokoak

Tresna + Talde

Instrumento + Conjunto

294,53

490,89

1go Maila

NIVEL 1

147,27

245,44

Osagarria + Talde

Complementaria + Conjunto

147,27

245,44

Tresna + Talde + Osagarri 1

Instrumento + Conjunto + 1 Complementaria

364,97

608,27

2 Tresna + Talde

2 Instrumentos + Conjunto

588,36

980,59

Ikastaroak; ordu 1 ( 2 ikasle )

Cursillos ; 1 hora ( 2 alumnos)

12,5

12,5

Ikastaroak; ordu 1 ( 3 ikasle )

Cursillos ; 1 hora ( 3 alumnos)

8,5

8,5

Ikastaroak; ordu 1 ( 4 ikasle )

Cursillos; 1 hora ( 4 alumnos)

6,5

6,5

Ikastaroak; ordu 1 ( 4 ikasletik aurrera )

Cursillos; 1 hora (A partir de 4 alumnos)

6

6


Osagarriak, Musika Mintzaira et Hezkuntza Musikala dira

HIRU:

A.- HOBARIAK, “TOMAS GARBIZU” LEZOKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO MATRIKULA TASEN ORDAINKETAN
Eskatzaileek aldez aurretik bete beharreko baldintzak:
A-1.- Lezon erroldatuta egotea eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
A-2 .- Udal zerga eta prezio publiko guztiak ordaindurik edukitzea.

B.- MATRIKULA TASEN ORDAINKETAN HOBARIA HONAKO HAUEK IZANGO DUTE:
B-1.- Aplikazio arauetako taulan ezartzen diren diru sarrerak gainditzen ez dituzten ikasleek, hobaria jasotzeko eskubidea izango dute
(ikus taula).
B-2.- Famili ugariak. Kide bakoitzaren hobari eskubidea: %25.

D.- APLIKAZIO ARAUAK:
D-1.- Kideen zenbatekoa erabakitzeko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean jasorik dagoen dokumentazioa hartuko da kontuan.
D-2.- Tasen hobari eskabideak Musika Eskolako Bulegoan aurkeztuko dira matrikula egiterakoan eta dokumentazio hau bateratuko zaie:
• Bizikidetzaren Ziurtagiria
• “Sarrera ekonomikoengatik” eskatuz gero, Errenta Aitorpenaren azken kopia aurkeztu behar da, edota aitorpena egitera behartuta ez egotearen Foru Aldundiaren ziurtagiria.
• Errenta Aitorpena aurkezten duenari, oinarri bezala, “GUZTIRA OSAGARRI POSITIBOAK” hartuko zaizkio kontuan.
• Obligaziorik ezaren ziurtagiria aurkeztuz gero, Aitorpen hori ez egiteko Foru Aldundiak gehieneko sarreratzat hartutako baremoak edukiko dira kontuan.

Obligazio eza adierazten duen ziurtagiria (ogasuna) eta 10-T (enpresa) edo etekin gordinen ziurtagiria erantsi.
(Errotaburu: Tlf: 902-100040)

• Famili ugarien kasuan, famili ugariaren liburua, eguneratuta.

D-3.-Hobari eskubidea duten pertsonei, matrikula ordaintzerakoan aplikatuko zaie hobaria.
D-4.- B-1 eta B-2. paragrafoetan jasotakoak euren artean ez dute izaera metagarririk. Azken kasu honetan, onuradunak gehien interesatzen zaiona aukeratu ahal izango du.
D-5.- Hobaria ematea gertatzean, hori eskatu den ekitaldirako bakarrik izango da.
D-6.- Tasa-hobarietarikoren baten onura jasotzeko proposatzen diren baldintzak ikasle batek betetzen baditu, baina aurreko ikasturtean klaseetara asistentzia %85 baino gutxiagokoa izan badu, beste gabe automatikoki ukatu egingo zaio eskaera.

HILEKO

MENSUAL

URTEKO

ANUAL

Familia unitatekokideak/ Miembros Unidad Familiar

1-2

3

4

5

6

7

645,30 €

7.743,60 €

<

90%

90%

95%

95%

95%

95%

709,83 €

8.517,96 €

>

75%

90%

90%

90%

90%

90%

774,36 €

9.292,32 €

>

50%

75%

90%

90%

90%

90%

838,89 €

10.066,68 €

>

25%

50%

75%

90%

90%

90%

903,42 €

10.841,04 €

>

0%

25%

50%

75%

90%

90%

967,95 €

11.615,40 €

>

0%

0%

25%

50%

75%

90%

1.032,48 €

12.389,76 €

>

0%

0%

0%

25%

50%

75%


LAU: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez, hilabeteko epean espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

BOST: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.

3. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketarena (2013KO010001, 2013KO010002, 2013KO030003 eta 2013KO090001).

Alkateak egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2013KO010001, 2013KO010002, 2013KO030003 eta 2013KO090001 espedienteetan jasoak.


4. Mozioa, Eusko Sozialistak taldea aurkeztutakoa, martxoak 8: Emakumeen nazioarteko eguna dela eta. (2013ALO50004).

Honela dio, Eusko-Sozialista taldeak aurkezten duen mozioak:

“Emakumeek herritartasun mailan erdietsi dituzten lorpenak eztabaidaezinak dira. Mugimendu sugragistari esker, emakumeek gaur egun argia iruditzen zaiguna Portu zuten: bozkatzeko eta hautetsiak izateko eskubidea.
Hala ere, emakumeen parte-hartze politikoa ez da demokrazia ordezkatzailearen esparrura hautesle eta hautetsi gisa mugatu behar. Política publikoetan eragiteko duen almena ere kontuan hartu behar du, herritartasun aktiboaren bidez, demokrazia parte-hartzaileagoa eta genero berdintasunean oinarritutakoa eraikitzen laguntzeko.

Dena dela, berdinatasunaren zeruertzak urrun jarraituko du, politikan, orokorrean, eta tokiko politikan, bereziki, gizonak nagusitzen diren bitartean. Emakumeen hautagai kopuruak gora egin duen arren (berdintasuneako legealdietan orian gutxi hartutako berdintasusn-neurrien eraginez), Euskadiko alkateen %22 emakumenzkoak dira eta %78, berriz, gizonezkoak; horrek argi erakusten du esparru horretan kristalezko sabaia dagoela. Antzekoa gertatzen da zinegotziekin: ez soilik emakumezko zinegotzien kopuruak ez duelako %40,6 gainditzen, baizik eta, horrez gain, garantís sinboliko txikiagoko eta aurrekontu murritzagoko sailak hartzen dituztelako euren gain.

Egoera horren aurrean, premiazkoa da emakumezkoen presentzia eta eragina areagotzea udal politikako esparru guztietan. Alberdi politikoen nahiz sindikatu, elkarte eta eragina duten bestelako sare edo espazioen bitartez. Baina ez da soilik irrikatzen dugun %50era heltzearn kontua; zifretatik harago joan behar dugu.

Beharrezkoa da tokiko politikan nagusi den eredua, gizonezkoen boterean etalidergoan oinarrituta, aztertu eta eztabaidatzea. Eredu politiko hori mantentzeak, gure gizartean herritarren erantzukiznen banaketa desorekatuarekin batera, oztopo handiak jartzen dizkie politikan sartu eta bertan aurrera egin nahi duten emakumezkoei eta, oro har, esparru publikoan parte hartu nahi duten emakumezkoei.

Horretarako, Lezoko Udalak zera bultzatuko du:

• Emakumezkoek herritartasun eskubidea Osorio baliatzeko gainditu behar dituzten oztopo errealka aztertzea, etorkizunean berrikusteko.
• Emakumezkoentzako sareak eta espazio berriak sortzea, tokiko bizitzan duten parte-hartzea eta eragin-gaitasuna indartzeko estrategiak praktikan jartzeko
• Lan bateratua egitea elkarteekin, emakumezkoek tokiko visitas politikoan parte hartzea bultzatzeko”

Bildu Udal taldeak, kontrako mozioa aurkeztu du. Miren Tarragonak (BILDU udal taldeko zinegotziak) irakurri duen mozioak horrela dio:

“Lezoko Udaleko Bildu udal-taldeak honako adierazpen instituzionala aurkezten du, 2013ko martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko eguna dela-eta:

Euskal Herriko emakumeak krisi sistemiko batean murgilduta bizi dira, eta, egoera horren aurrean, Lezoko Udal honetatik gogora ekarri nahi dugu martxoaren 8ko oroitzapenak esparru jakin batean kokatu behar direla, hain zuzen ere feministek emakume guztientzako eskubideen alde betidanik sustatutako aldarrikapenaren eta erresistentziaren esparruan.

Emakume feministek 1908an aldarrikatutako errebindikazio horrek indarrean jarraitzen du 2013an, are indar handiagoarekin gainera, eta horregatik lanean jarraitu behar dugu, era askotara zapaltzen eta menderatzen gaituen sistema kapitalista eta patriarkala errotik aldatzeko.

Eta borroka hori are garrantzitsuagoa da, halaber, behin eta berriz aplikatzen ari diren dekretuak, erreformak eta gizarte-murrizketak kontuan hartzen baditugu, urtetako borrokan gizartearen, lanaren, ekonomiaren eta politikaren arloetan irabazitako eskubideen zuzeneko galera dakarten neurrian. Finantzek eztanda egin eta zorraren iruzurra nabarmendu aurretik, emakumeok bide luzea genuen egiteko, eskubide guztiak geureganatu eta lortzeko. Alabaina, une honetan atzera egiten ari gara, diskurtso atzerakoi batek emakumeok berriz ere adingabe moduan tratatu nahi gaituelako, erabakitzeko gaitasunik gabe eta bizimodu prekario batera kondenatuta.

Atzerakada horren adierazgarri ditugu, batetik, abortuaren legearen erreforma iragartzen ari direla, erreforma ultrakontserbadorea eta eliza katolikoaren agintarien eskutik datorrena, eta, bestetik, inoren laguntza behar duten pertsonak zaintzeko laguntzetarako egundoko murrizketak, lan horren karga berriz ere familien —eta familien barruan, emakumeen— esku utziko duena, eta, horrenbestez, emakumeok prekarietate handiko eta errekonozimendu txikiko jardun horretan aritzera behartuko gaituena.
Urtero-urtero, martxoaren 8an emakumeok borroka feminista eguneratzen dugu, mundu berri bat sortzeko bidean. Mundu berri horretan, emakumeok gure bizitzaren eta gure gorputzaren jabe izango gara, bizimodu duina izango dugu, gure orain ekonomiko eta soziala eraikiko dugu, eta, edonon gaudela ere, subjektu politikoak eta etorkizun politikoaren zuzeneko eragileak izango gara.
Gure ustez, xede horiek guztiak lortzeko, funtsezkoa eta estrategikoa da erakundeek berdintasunerako politika publikoak lortzeko baliabideak jartzea, eta, ildo horretan, argi eta garbi adierazi nahi dugu toki-erakundeen eskutik xede horretarako programak eta baliabideak kentzeko asmoarekin etor litekeen erreforma oro guztiz gaitzetsi egingo dugula.
Gainera, Udal honek honako lehentasun hauek ere baditu:
- berdintasunerako politika publikoak garatzea, politika horien eskura aurrekontu eta teknikari egokiak jarriz.
- programak eta proiektuak aztertu, garatu eta ebaluatzerakoan udalaren gobernu-ekintza orok genero-ikuspegia kontuan hartzeko neurriak bultzatzea.
- emakumeen elkarteekiko eta mugimendu feministarekiko elkarrizketa politikoa indartzea.
- indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko politikak eta berdintasunerako politikak etengabe uztartzea.
Azkenik, mugimendu feministak betidanik emakumeen eskubideen alde egindako erresistentzia eta borroka eskertu nahi dugu, eta, ildo horretatik, mugimendu horrek gure herrian martxoaren 8rako egindako deialdiarekin bat egiten dugu (zehaztu).”
Bilduk aurkeztutako mozio alternatiboa onartu egiten da aldeko bederatzi botoekin (BILDU udal taldekoak) eta kontrako lau botoekin (Hiru EAJ-PNV udal taldekoak eta bat, Eusko Sozialistak taldekoa).


5. Mozioa, Eusko Sozialistak taldea aurkeztutakoa, Tokiko Admnistrazioan erreforma proiektua dela eta. (2013ALO50005).

Mikel Antxon Arrizabalagak, euskeraz, mozioaren nondik norako inguruko azalpenak eman ditu. Mozioak, Eusko-Sozialista taldeak, erdera hutsean aurkeztua, honela dio:

“Desde hace ya un año el Gobierno del PP en España ha venido anunciando su intención de modificar las bases jurídicas que regulan el funcionamiento de las Entidades Locales. Finalmente, el Gobierno inició el pasado 15 de Febrero la tramitación del denominado Anteproyecto de Ley de Ley de Racionalización y Sostenibilidad de la Administración Local, lo que se ha conocido, en términos generales y de conocimiento como la "Ley de Reforma de la Administración Local".

Desde el ámbito municipal se ha venido reclamando desde hace tiempo una reforma de las Leyes y de la financiación local que permitiera a las Entidades Locales ejercer sus responsabilidades con competencias bien definidas y financiación suficiente. Sin embargo, lejos de atender las demandas históricas de Alcaldes y Alcaldesas y de Federaciones y Asociaciones de Municipios, la propuesta de reforma supone deslocalizar y alejar de sus destinatarios, los vecinos y vecinas, las competencias propias de los Ayuntamientos y prevé el traspaso de competencias y recursos financieros, es decir de recursos económicos a las Comunidades Autónomas y en los casos de las competencias denominadas competencias "impropias" lejos de asegurar la prestación de los servicios, serán suprimidas al no ser prestadas por ninguna otra Administración. Por otra parte aquellos servicios que pasen a la Diputación Provincial podrán ser privatizados con el consiguiente aumento de tasas y precios, que pagaran los ciudadanos.
Todos somos conscientes de la necesidad de aplicar el rigor, la austeridad y la eficiencia en la administración de los recursos, pero en ningún caso, estos argumentos se pueden utilizar como coartada para suprimirlos o encarecer servicios públicos .En lugar de asegurar los servicios mínimos que deben prestar los ayuntamientos se hace que peligren seriamente. Con ello, peligran también más de 200.000 empleos públicos, cuya labor y funciones podrían llegar a ser privatizados y asumidos por empresas privadas o simplemente ser desmantelados y acabar desapareciendo. Nada de esto está aun claro, ni en su contenido, procedimiento o alcance. Cuando el Gobierno redacta esta propuesta lo hace desde un profundo desconocimiento del papel real que desempeña la estructura municipal en la vertebración de Estado. Parece ignorar que los servicios públicos, no se pueden valorar exclusivamente por criterios económicos sino también deben evaluarse, con carácter prioritario, por el beneficio social que comportan a sus usuarios, los ciudadanos.

A todo lo mencionado hasta aquí hay que añadir la incertidumbre e inseguridad jurídica que se crea en Euskadi, por su régimen especial establecido en la Constitución Española, concretamente en su D.A. Primera, y con lo dispuesto en los artículos 3, 24.2 y 37 del Estatuto Vasco de Autonomía, que establece que "los Territorios Históricos de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa organizarán libremente sus propias Instituciones y dictarán las normas necesarias para su funcionamiento, sin que les sean de aplicación las contenidas en la presente Ley en materia de organización provincial". A ello debemos sumar la peculiaridad del Régimen Foral, que supone que las Diputaciones Forales no son Entidades Locales, y no deben, ni pueden ser asimiladas, legalmente, a las Diputaciones Provinciales del (esto de España, ni asumir en consecuencia las atribuciones que esta Reforma Local pretende traspasarle.
Defendemos, por lo tanto, ya no sólo la Autonomía Municipal, el municipalismo y toda la gran labor que, desde la cercanía, han venido realizando las instituciones más próximas a la ciudadanía, más implicadas en sus necesidades, sus problemas y sus reivindicaciones; también reivindicamos el Autogobierno Vasco, y la capacidad que la propia Constitución Española y el Estatuto de Autonomía nos han dado de poder organizar nuestras Instituciones y nuestra organización territorial. En ese sentido, entendemos que es esencial la labor de EUDEL, que debe analizar esta situación, las repercusiones posibles de la Ley propuesta y su impacto en Euskadi.

Por todo ello, entendemos necesario que este Ayuntamiento se posicione frente a la reforma emprendida por el Gobierno de España y reclame también, además de lo dicho hasta aquí que, en virtud de sus competencias, el Gobierno Vasco remita al Parlamento Vasco un Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que concrete, sin más dilación, las competencias municipales y garantice la financiación suficiente para asumirlas.
En definitiva, la autonomía local está garantizada por nuestra Constitución y por la Carta Europea como uno de los principios que fundamentan la democracia, la cohesión y la vertebración social y territorial de un Estado descentralizado. Entre todos hemos intentado diseñar un modelo local capaz de dar más y mejores servicios a los ciudadanos, hemos conformado Gobiernos Locales que son ejemplos de participación, de integración y convivencia.

Por los motivos expuestos, el Grupo Municipal Socialista presenta la siguiente MOCIÓN:
1.- El Pleno del Ayuntamiento' desea reafirmar la Autonomía Local y la trascendencia del papel de los Ayuntamientos en la igualdad de oportunidades, la democracia y la cohesión social; elementos que han permitido vertebrar el territorio y prestar servicios esenciales y básicos, descentralizados y de proximidad para la ciudadanía y desea transmitir a los Ayuntamientos y a sus habitantes, especialmente de los municipios más pequeños nuestro apoyo y reconocimiento por la labor que vienen realizando para mantener vivo el territorio para toda la sociedad.
2.- El Pleno del Ayuntamiento insta al Gobierno de España a retirar el Anteproyecto de Ley para la Racionalización y Sostenibilidad de la Administración Local y le insta a abrir un proceso de negociación con todos los grupos parlamentarios del Congreso de los Diputados, así y como la FEMP, EUDEL y todas aquellas Federaciones y Asociaciones de Municipios existentes, que permita abordar la reforma de las leyes que regulan el mundo local garantizando la autonomía local y los derechos sociales de los ciudadanos.
3.- El Pleno del Ayuntamiento insta al Gobierno Vasco a que, en uso de nuestras competencias, incluya dentro de su Calendario Legislativo , antes de que finalice el presente periodo de sesiones, de un Proyecto de Ley Municipal de Euskadi que concrete las competencias municipales y garantice la financiación suficiente para asumirlas, así como los derechos sociales de los ciudadanos.
4.- Dar traslado de este acuerdo al Gobierno de España, al Gobierno Vasco, al Consejo de Estado, al Congreso de los Diputados, al Senado, así como a la Junta de Gobierno de la FEMP y a la Comisión Ejecutiva de EUDEL.

Mozioa onartu egin da aldeko lau botoekin (3 EAJ-PNV udal taldeenak eta 1 Eusko Sozialistak taldearena) eta bederatzi abstentzioekin (BILDU udal taldekoak).

6. Mozioa, Eusko Sozialistak taldea aurkeztutakoa, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hartutako erabakien ondorioak. (2013ALO50006).

Mikel Antxon Arrizabalagak mozioa azalpena egin du. Honela dio, Eusko-Sozialista taldeak, erdera hutsean aurkeztu duen mozioak:
“En su sesión de 8 de Febrero de 2013, la Asamblea del Consorcio de Residuos ha aprobado una serie de acuerdos valiéndose de la mayoría que en el seno de ese órgano ostenta la Diputación Foral de Gipuzkoa. Dichos acuerdos, pueden ocasionar graves perjuicios a las arcas públicas del conjunto de entidades locales del Territorio guipuzcoano.

Los acuerdos adoptados consistirían en incumplir unos contratos de financiación de las infraestructuras de gestión de residuos previstas en la planificación territorial, con la consiguiente asunción de riesgos de impacto crítico en el ámbito económico y financiero, para el Consorcio de Residuos. Adoptar estos acuerdos sin la debida seguridad jurídica, sin el acuerdo y consenso político, y sin contar con los entes consorciados que saldrían notablemente perjudicados en caso de .que no prosperasen las mencionadas acciones, supone una quiebra de los principios fundacionales de esa entidad.
Por otro lado, en la misma sesión de 8 de febrero, el Consorcio ha adoptado acuerdos por los cuales procede a una modificación estatutaria que, en la práctica, hace prácticamente imposible la incorporación de la Mancomunidad de Txingudi al Consorcio. Todo ello, en aplicación interesada de una sentencia judicial, que el Consejo de Diputados de la Diputación Foral de Gipuzkoa ha realizado con el único y evidente objetivo de mantener unas exiguas mayorías políticas en el seno de la Asamblea del Consorcio, que le, permitan a Bildu seguir obrando de forma unilateral.
En virtud de todo lo cual, el Ayuntamiento Pleno adopta la siguiente:
PRIMERO.- El Ayuntamiento insta al Consorcio de Residuos de Gipuzkoa a compartir y consensuar las decisiones que adopte en relación al futuro de la gestión de residuos del Territorio, en especial aquellas que puedan ocasionar graves perjuicios de carácter económico y financiero a las arcas públicas en general y a las municipales en particular.
SEGUNDO.- El Ayuntamiento insta a la Diputación Foral de Gipuzkoa y al Consorcio de Residuos de Gipuzkoa a que no interpongan más obstáculos legales para la plena incorporación de la Mancomunidad de Txingudi al Consorcio de Residuos, de modo que se mantenga su vocación de abarcar la gestión de los residuos urbanos del conjunto de Gipuzkoa.”


Ainhoa Intxaurrandietak erantzun idatzi bat irakurri du. Honela dio:

“2013ko otsailaren 8an, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren batzarrak bozken gehiengoaz, aurreko legealdian eta GHKren Batzarra eta Administrazio Kontseiluaren EAJ-ko Carlos Ormazabal jaunak, ezkutuan, PSE-EE-ren onespenarekin sinatutako hitzarmen arduragabe eta arriskutsuak ekiditzeko akordioak onartu zituen. Akordio horiek, hitzarmenek Gipuzkoako diru-kutxan sortuko lituzkeen kalteak ekiditzeko hartu dira.

Batzar berean, epai baten aginduzko estatutuen aldaketa ematen da. Zer esan nahi duzue sententzia judizial baten aplikazio interesatua egin dela esaten duzuenean?

Epaiak bakoitzaren interesen arabera aplikatzerik ba al dago? Epaile baten sententzia aplikatu da soil-soilik.

Gogoratu behar al zaizue aurreko legealdian eta gizarte honen gehiengo bat apartheid politikoari esker ilegalizatuta geundela eta gehiengoak aldatuko zituzten hauteskundeak baino egun batzuk lehenago, EAJren eskutik, gipuzkoarren borondatearen kontra eraiki nahi zenituzten azpiegiturak lotzen aritu zinatela?

Eta urrian, behin hauteskundeen emaitzak ezagututa; Udalak, Mankomunitateak eta GHK bera osaturik, irten behar zuen GHK-ko azken Administrazio kontseiluan Gipuzkoako gizartea errauskailuaren obretako enpresa esleipendunekin kontratuz lotzen ahalegindu zinetela?

Noren mesederako egin zenituzten ahalegin guzti horiek?

Guzti honengaitik eta zuek behin eta berriz erabiltzen dituzuen hitzak erabiliaz: arduratuta gaudelako, gipuzkoa porrota ekonomikoaren bidean jarri zenutelako, hondamendiaren bidean jarri zenutelako gure herrialdea, ikaragarrizko zulo beltz eta kutsatzaile bat nahi zenutelako, GHK-n hartutako erabakiekin bat egiten dugu eta mozioari kontrako bozka emango diogu.

Elkartasuna adierazi nahi diegu hemendik Donostialdeko 8 gazteei, sententzia polítiko bat atera baitzen euskal gazteri aktiboa kriminalizatu nahi duena.

Sententzia politikoa da, euskal gazte independentistak gartzelan sartu nahi dituelako soilik.

Luis Garrido zinegotziak, hondakinen gaiekin lotuta, azken hilabetean bere aurka prentsan esandakoak erantzun ditu. Batez ere PNV alderdiak Errenterian emandako prentsaurrekoan esandakoak erantzun ditu, otsailaren 16an prentsan argitaratuak. Mikel Antxon Arrizabala kexatu gaia ez dagoelako gaizerrendan. Alkatearen baimenarekin Luis Garridok jarraitu egin du bere azalpenarekin. Lehenik kritikatu die prentsa aukeratu izana zinegotzien arteko galderak egiteko, udalean batzordeak eta bilkurak egiten direnean. Bestalde zehaztu du berak eta bere taldeak ez duela inoiz kritikatu izan EA taldea PNVrekin gobernatu izateagatik. Ilegalizazio garaiak iraganik, EAk autokritika egin du eta elkargunea aurkitu eta Bildu eratu zela dio eta udal batza honetan Bilduko bederatzi zinegotzi daudela dio, ez dagoela EAko zinegotzirik. Hori zehazturik, aipatu PNVko prentsa oharrean esaten omen zen Luis Garrido atez atekoaren aurka egon zela aipatzen zen. Horri erantzunez dio. Esan du alderdiez aldatzea ilegala ez den bezala, bera ez dela transfuga bat, eta akaso EAJ alderdian izango direla transfugak. Atez atekoaren inguruan informatu, ikusi eta konporatu ondoren iritziz aldatu dela dio eta informazioaren bidetik egindako iritzi aldetak egitearen alde azaldu da. Eta iruditzen zaio ez dela zilegi bilaketa hori erabiltzea arerio politikoari min egiteko. Bukatzeko Jose Mari Tororen olerki bat irakurri du.

Mikel Antxon Arrizabalagak bere mozioa erretiratu egin du.

7. Mozioa, Bilduk aurkeztutakoa, 197/2006 Doktrina: Zigor gehigarriaren ankerkeria. (2013ALO50007)

BILDU udal taldeko zinegotzia den Mikel Arrutik irakurri du Mozioa. Honela dio:

“2006an, Espainiako Auzitegi Gorenak Kode Penal zaharrean epaituriko presoei zegozkien erredentzioak, kode hark ezartzen zuen bete beharreko gehienezko 30 urteei baino, ezarritako kondena osoari aplikatzeko doktrina ebatzi zuen. Hau da, 1973ko Kode Penalak kondena kunplitzeko gehienezko urte kopurua 30 urtetan ezartzen zuen, eta, erredentzioen bidez, bete beharreko urte kopurua jaisten zen. Erredentzioen aplikazioak bete beharreko kondena 15 urtetan ezartzen zuen automatikoki, eta horrez gain, erredentzio gehiago eskuratu zitezkeen ikasketekin edo bestelako jarduerekin, bete beharreko kartzelaldi denbora jaitsiz.

1995ean eta 2003an Kode Penalean aldaketak egin ziren. Aldaketa horiek euskal presoen aurkako neurriak gogortzera bideraturik zeuden, preso diren pertsonei dagozkien eskubideak salbuespenez murriztuz. 95ean kondena betetzeko urte mugak 30, 25 eta 20 urtetan ezarri eta erredentzioak desagertu egin ziren. 2003an, berriz, kondena betetzeko muga 40 urtera igo zen.

Kode Penal berriak ezarritako neurriak ez direnez erretroaktiboak, hau da, ezin direnez aplikatu aurretiaz epaituriko pertsonen aurka, Auzitegi Gorenak 197/2006 doktrina erabili zuen ateratzear zeuden euskal presoei kondena luzatzeko.

Ordutik hona, 83 euskal preso politikori ezarri zaie doktrina. Horietako 12 bere garaian ezarritako kondenaz gain doktrinaren kondena luzapena bete ostean atera dira kalera. Gaur egun, 67 dira doktrina hau aplikaturik kartzelan aurkitzen diren presoak. Horietatik 54 kondenaren luzapena ari dira betetzen, eta beste 13ri doktrina aplikatu zaie ezarri zitzaien kondena bete aurretik. Beste 4 lagun kalean daude, baina doktrina ezarria dute.

Doktrina honen bidez, euskal presoen aurka bizi arteko zigorra aplikatzen da. Ondorioak aski krudelak dira, 95 izanik 20 urte baino gehiagoko espetxealdiak igaro dituzten pertsonak. Gaur egun 29 presok 25 urte baino gehiago daramatzate espetxean. Neurri honek oinarrizko giza eskubide denak urratzen ditu. 20 urtetik gora espetxean emateak itzulezinak diren ondorio fisiko eta psikologikoak dakartzala frogatua dago.

ESPAINIAKO AUZITEGI KONSTITUZIONALAREN EBAZPENA 197/2006 DOKTRINARI BURUZ

2012an Auzitegi Konstituzional espainolak 2006an indarrean jarritako doktrinaren kontrako helegiteak ebatzi ditu, doktrinaren aplikazioa babestuz. Bere ebazpenean ez du doktrinaren funtsari buruzko azalpenik ematen, eta irizpidea aldatzeko aukera tribunalei dagokiela argudiatzen du.

Auzitegi Konstituzionalak 47 erabaki jakinarazi ditu (beste 20 kasu ditu erabakitzeke). Horietatik 3 tramitera hartzea ukatuak izan dira, 22 tramitera onartuak, eta beste 3ren kasuan anparoa onartua izan da, hiru preso hauek kalera atera direlarik. Beste 19 kasu ukatuak izan dira.

ESTRASBURGOKO GIZA ESKUBIDEEN TRIBUNALAREN EBAZPENA

Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak, ordea, Ines Del Río euskal presoaren kasuan oinarriturik, 197/2006 doktrina ez-legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi zuen 2012ko uztailean. Ebazpena AHO BATEZ onartu zen.

Tribunal honen ebazpenak dio doktrinak askatasunerako eta segurtasunerako oinarrizko eskubideak urratzen dituela, eta ez dela legezkoa aurrez ezarritako zigorra luzatzea. Ines del Río presoa berehala aske uztea eta 30.000 eurorekin kalte moralak berrezartzea ebazten du era berean.

Ebazpenaren eragina ez da Inesen kasura mugatzen, doktrinaren funtsa aztertu eta berau ez-legezkotzat jotzen baitu. Horrek doktrina bera bertan behera uzteko bidea zabaltzen du; formalki Espainiako Gobernuaren esku dagoen erabakia da hori.

Edonola ere, Ines del Ríoren inguruko ebazpena LOTESLEA DA, Europako Giza Eskubideen Konbentzioaren 46. artikuluak ESTATUAK GORTEAREN EBAZPENAK ONARTZERA BEHARTZEN BAITITU.

Espainiako Estatuak helegitea tarteratu du. Helegite hori Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalean berrikusiko da datorren martxoaren 20an. Tarte horretan Ines del Rio kartzelan mantentzea ere espainiar Estatuak egiten duen beste lege-hauste bat gehiago da.

Estatu batek Estrasburgoko Tribunalaren ebazpen bat ez onartzea eskandalu politiko eta juridiko izugarria da. Espainiar Estatuak gai honen aurrean duen jarrerak agerian uzten du euskal presoen aurka salbuespeneko legedia eta bitartekoak aplikatzen direla, presoek eta beraien senitartekoek dituzten eskubideak urratuaz eta nazioarteko Giza Eskubideen Arauen gainetik pasaz.

Honen aurrean, Lezoko Udalak honako erabaki hau hartzen du:

BAT: 2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina (Parot doktrina gisa ezagutu dena) ez-legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi ondoren aho batez, berau bertan behera uzteko eskatzen du udal honek. Ondorioz, eta nazioarteko giza eskubideen legeria aplikatuz, 197/2006 doktrina aplikatu zaien euskal preso guztiak berehala aske uzteko eskatzen dugu.

BI: Euskal Herrian bizi dugun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko eskatzen du udal honek.

HIRU: Ebazpen honen berri herritarrei eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako Komisionatu Nils Muiznieks jaunari ematea erabakitzen da.”

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez dagoela giro demokratikorik hitz egin ahal izateko. Eta gogoratu du Estrarburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak Batasunaren ilegalizazioa babestu zuela.

Mozioa onartu egiten da aldeko hamabi botoekin (bederatzi BILDU udal taldekoak eta hiru EAJ-PNV udal taldekoak) eta kontrako batekin (Eusko Sozialistak)

8. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alkateak azaldu die atera berri duen bandoa, hondakinak biltzeko edukinontziak uzteko zintzilikagailuen inguruan. Lezoar guztiek horren berri izan dezaten ahaleginduko dela dio alkateak.

EAJ-PNV udal taldeko hiru zinegotziak eta Mikel Antxon Arrizabalaga, Eusko Sozialistak taldekoak, osoko bilkuratik alde egin dute.


9. Galde-eskeak.

Ez da galde-eskerik egon.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 08:10ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 930119tik 930131ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna