2013ko maiatzaren 14a

Lezon, 2013ko maiatzaren 14ean, asteartea, goizeko 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko apirilaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Lehen erabilpena baimena emateko proposamena (2011H0300007)

Gema Salaberria Azaletak lehen erabilera baimena eskatu zuen 2011ko uztailaren 27an Abendaño baserri zaharrean eraberritutako etxebizitzarentzat (erregistro sarrera zenbakia 2444). Horretarako Juan Maria Salas Cortijo arkitektoak sinatzen dituen ziurtagiriak aurkezten ditu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2011ko maiatzaren 9ko eta ekainaren 10eko oniritzi zigilua daramatenak. Espedientea 1994 urtekoa denez obren amaierako azken kitapena eguneratzen da, 147.118,00 eurotako izanik.

Jatorrizko proiektua eta espedientea udal artxiboan aurkitzean dira 416-09 eta 416-10 signaturapean.

2.- AURREKARIAK

Gema Salaberria Azaletak obra baimena eskatu zuen Abendaño baserriko A etxebizitza birgaitzeko 1994eko urriaren 21ean (erregistro sarrera zenbakia 2576). Horretarako Juan Maria Salas Cortijo arkitektoak sinatzen zuen eta 1994eko irailaren 29ko Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko oniritzi zigilua zeraman proiektua aurkeztu zuen, aurrekontua 16.289.366 pezetakoa zelarik.

1994ko azaroaren 17an bildutako Gobernu Batzarrak obra baimena eman zion.
2008ko otsailaren 26an, Gema Salaberriak berak, obra baimena berritzea eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 712). Eskaerarekin batera aurkeztutako idatzian lanak amaitzeko hormak eta sabaiak luzitzea, berogailu sistema jartzea, leihoak jartzea eta arkupea estaltzea falta zenez obra baimena berritzea eskatzen zuen jatorrizko proiektuaren arabera lanok amaitzeko.

2008ko martxoaren 3ko data duen hirigintza teknikariaren txostenean obra baimenaren aldaketa onartzen da, iraungitze espedienterik hasi ez dela argudiatuz. Gauzak honela, 2008ko martxoaren 25eko Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuaren D08/00288 Dekretu bidez onartu zen baimen aldaketa eta halaxe jakinarazi zitzaion 2008ko apirilaren 2ko irteera erregistroa daraman jakinarazpenean.

Jatorrizko proiektua aztertu da eta bertan jasotako planoekin bertatik bertara ikustaldia egin zen 2012ko abenduaren 5ean. Udal teknikariak egindako txostenaren arabera, eraikitakoa bat dator proiektuan jasotakoarekin eta egokia irizten da lehen erabilerarako baimena ematea.

Honenbestez, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gema Salaberria Azaletari Abendaño Baserriaren ezkerreko zatian dagoen etxebizitzaren lehen erabilerarako baimena EMATEA.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 367,80 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake, 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezake zuzen zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Bigarren etxebizitza legeztatzeko obra lizentzia eta lehen erabilpena baimena emateko proposamena (2012H003006)

Joseba Ulazia Manterolak, Juan Jose Ulazia Salaberriaren izenean, Iturrin bailarako 5ean, Abendaño baserrian bigarren etxebizitza legeztatzeko obra lizentzia eskaera egin zuen 2012ko martxoaren 30ean (erregistro sarrera zenbakia 890).

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Joseba Ulazia Manterolari, Juan Jose Ulazia Salaberriaren izenean, Iturrin bailarako 5ean, Abendaño baserrian bigarren etxebizitza legeztatzeko obra lizentzia ematea.

BI: Joseba Ulazia Manterolari, Juan Jose Ulazia Salaberriaren izenean Iturrin bailarako 5ean, Abendaño baserrian legeztatu den bigarren etxebizitzari lehen erabilpenerako lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

- Udaleko ur zerbitzuekin harremanetan jarri beharko da kontagailuak erregularizatzeko, izan ere legeztatzen den etxebizitza berriak jatorrizko erakuntzan etxebizitza bakarra izatetik bi izatera pasatzea suposatzen duelako.

- Eraikuntza eta beronen lursailaren jabego horizontala eratu beharko da bi etxebizitzen artean, elementu komunak eta 02262 erreferentzia katastrala duen jatorrizko baserriarekin loturik dagoen lursaila bi etxebizitzen artean banatuz. Zentzu honetan 2013H0260002 espedientearen baitan emandako segregazio baimenaren arabera egin beharko da lursailaren banaketa bi etxebizitzen artean.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3,155,40 € ordaindu beharko dira (3.005,14€ Obra eta eraikuntzen gaineko zergarengatik eta 150,26 € lehen erabilpenerako tasa kontzeptuan).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Bigarren etxebizitza legeztatzeko obra lizentzia eta lehen erabilpena baimena emateko proposamena (2012H0030009)

Francisco Javier Ezkurra Eskamendik Gaintxurizketa-goiko Zapatazahar-buru baserrian bigarren etxebizitza legeztatzeko obra lizentzia eskaera egin zuen 2012ko irailaren 11an (erregistro sarrera zenbakia 2081).

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurugiro Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Francisco Javier Ezkurra Eskamendiri, Gaintxurizketa goiko Zapatazahar-buru baserrian bigarren etxebizitza legeztatzeko obra lizentzia ematea.

BI: Francisco Javier Ezkurra Eskamendiri, Gaintxurizketa goiko Zapatazahar-buru baserrian legeztatu den bigarren etxebizitzari lehen erabilpenerako lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

- Udaleko ur zerbitzuekin harremanetan jarri beharko da kontagailuak erregularizatzeko, izan ere legeztatzen den etxebizitza berriak jatorrizko erakuntzan etxebizitza bakarra izatetik bi izatera pasatzea suposatzen duelako.

- Eraikuntza eta beronen lursailaren jabego horizontala eratu beharko da bi etxebizitzen artean, elementu komunak eta jatorrizko baserriari loturik zegoen lursaila (erreferentzia katastrala 01041) bi etxebizitzen artean banatuz, dagozkien portzentajeen arabera eta beraiei atxikita geratuz.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.284,20 € ordaindu beharko dira (2.175,50€ Obra eta eraikuntzen gaineko zergarengatik eta 108,70 € lehen erabilpenerako tasa kontzeptuan).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. 107 poligonoko aparkalekuaren emakidaren proposamena (2013H0380001)

Lezoko Udalak 2013ko martxoaren 19an buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean 107 poligonoan dagoen 5 lursailaren emakida demaniala lizitatzea erabaki zuen, jardunbide irekiaren bitartez eta kontratua arautuko duten baldintza pleguak onartzeko akordioa ere hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2013ko apirilaren 17ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

107 poligonoko aparkalekuaren emakida demanialaren kontratuan parte hartzeko proposamen bakarra aurkeztu da, hain zuzen ere URDAIPAL, SL merkatal entitateak aurkezturikoa.

Aurkeztu duen “A” kartazalean, emakida kontratua arautzen duen 11. atalean xedatzen den dokumentazio guztia dago ondorioz proposamena onartutzat eman beharko litzateke.

“B” Kartazalari dagokionez, aurkeztu duen proposamena ondorengoa da:

- Emakidaren urteko prezioa: 15.000 €, BEZ GABE
- Aparkalekuaren barne hiritartze obrak amaitzeko epea: 3 hilabete

Proposamen ekonomikoak beraz betetzen du arestian aipatu baldintza agiria.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 3/2011 RDL 138 eta 157 eta hurrengo artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik

Halaber, baldintza agiriko 13 eta 14 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 107 poligonoan dagoen 5 lursailaren emakida demaniala URDAIPAL, SL enpresari esleitzea ondorengo baldintzetan:

Prezioa: 15.000 euro urteko oinarrizko prezioa eta 3.150 euro BEZa

Emakida epea: 20 urte emakida esleitzen denetik zenbatzen hasita.

Aparkalekuaren barne hiritartze obrak amaitzeko epea: 3 hilabete

Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

BI: Akordio hau kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena lizitatzaileari igorri.

HIRU: Akordio honen jakinarazpena jaso eta 15 egun balioduneko epean, adjudikaziodunak honako jarduketa hauek gauzatu beharko ditu:

• Administrazio honen aurrean agertzea, kontratua administrazio dokumentu gisa formalizatzeko. Baldintza agiriko 14 atalak xedaturikoa kontuan izanik emakidaren truke 2013 urteari dagozkion 8.750 € (BEZ GABE) ordaindu beharko ditu kontratua izenpetzerakoan, aipatu 14 atalean zehazten den kontu korrontean.

• Aldizkari bakar batean eta behin bakarrik agertzeko publizitate ofizialaren gastuak ordaintzea (horretarako gehienezko zenbatekoa 4.000 € izango da).

• Behin betiko bermea (15.000 €) ordaindu duela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztea

• 9.000 € euroko beste bermea jartzea aparkalekuko barne hiritartze obrak egingo direla ziurtatzeko. Berme hau aipatu obrak amaitzean itzuliko da.

IDAZKARITZA

6. Gipuzkoako Kontratazio Zentralak esleitutako kontratuen kontu ematea, Lezoko udala atxikituarena (C gasoleoaren horniketa, ekipo funtzio anitzen horniketa eta telefonia) (2012H0500001, 2012ID490001, 2012ID490002)

2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak Gipuzkoako Foru Kontratazioen zentralari atxikitzeko hitzarmena onartu zuen. Kontratazio zentral horren bidez burutu berri dira zenbait horniketa kontratazioetan partaide izan da Lezoko Udala, Tokiko Gobernu Batzar honek horrela erabakita. Besteak beste, C gasolioaren horniketa (2012H0500001), ekipo funtzio anitzen horniketa (2012ID490001) eta telefono bidezko komunikazio zerbitzua (2012ID490002) kontratatzeko esparru akordioetan hartu du parte Lezoko Udalak.

Esparru akordio horiek burutu ditu Gipuzkoako Foru Kontratazio zentralak eta horien esleipenen berri ematen zaio Tokiko Gobernu Batzar honi:

Esp.Zenbakia Hornitzailea Epea
Gasoleo C 2012H0500001 Noroil, S.A. 2 urte + 1+ 1
Ekipo anitzen horniketa 2012ID490001 Sistema de Oficina de Gipuzkoa, S.L. 2 urte + 1 +1
Telefono bidezko komunikazioa 2012ID490002 Euskaltel, S.A. 2 urte + 1 +1


GIZARTE ZERBITZUAK

7. 2013.urteko GLL/AES eskariak onartzeko proposamena (2013GZ020003)

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2013. urtean, gizarte zerbitzuak saileko aurrekontua, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2013.urterako GLL /AES eskarien onartuen zerrenda onartzea.Gastua, guztira,14.171,63 (I. eranskina). (A-232)

BI: 2013ko apirilaren 30eko Gobernu Batzordeak J.I.F.i GLL/AES kontzeptuan akats batengatik onartutako 2.161,10€ ezeztatzea, eta dagokion kopurua,hau da, 2.100€, onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


8. Famili eskuhartze programak onartzeko proposamenak (2013GZ310008, 2012GZ310001, 2013GZ310001)

Ikusi dut S.E.J.A.k, L.G.K-ek eta G.R.M-ek egindako eskaera eta Gizarte Langileak egindako txostena. Hala, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 1.-Onartzea S.E.J.A.ren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013. urteko apiriletik ekainerarte, luzatzeko aukerarekin.

2.-Laura San Francisco eta Mikel Cerezok eramango dute aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 1751,63 € (A 271).

BI: 1.-Onartzea L.G.K-en parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2013.urteko ekainarte, luzatzeko aukerarekin.

2.- Orekagune gabinetekoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du familia hezitzailearen kostua, guztira 1.614€ (AD 91).

HIRU: G.R.M famili eskuhartze programan 2013.urtean zehar parte hartzeko aukerari uko egitea udaletxeak programa honetara zuzenduta duen aurrekontu faltagatik.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


EUSKERA

9. 2013. urteko Hitzaren dirulaguntza onartzeko proposamena (2013KU080003)

2013-Hitzarmena-Hitza (Oiartzualdeko Hedabideak). esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

BAT: Oiartzualdeko Hedabideak, S.L. (Hitza)ren izenean, Maika Rodríguez Tameron(e)k egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2013rako dirulaguntzaren guztirakoa 14.000,00 eurokoa izango da eta 301 partidaren kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10. 2013. urteko Euskara Sailaren dirulaguntzak onartzeko proposamena (2013KU030001)

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko deialdirako egin dituen oinarriak ikusirik, eta udal teknikariek, emandako txostenak ikusirik, Kulturako Zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2013 arautzen dituen deialdiaren oinarrriak onartzea.

BI: Egiten diren dirulaguntza eskaeren banaketa Kulturako Zinegotzi delegatuarengan uztea.

HIRU: Oinarrien berri deialdi bidez ematea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko anuntzio bidez.

LAU: Gastua onartzea 21.500 € (A-264).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


MUSIKA ESKOLA

11. Tomas Garbizu musika eskolako Heziketa Proiektua onartzeko proposamena (2013ME030002)

Ikusirik, Tomas Garbizu Musika eskola kontseiluak apirilaren 23an egindako bileran Heziketa Proiektua onartu zuela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Tomas Garbizu Musika Eskolako Heziketa Proiektua.

12. Tomas Garbizu musika eskolako 2013-14 ikasturterako Matrikulazio Araudia onartzeko proposamena (2013ME030001)

Ikusirik, Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Eskola Kontseiluak apirilaren 23an egindako bileran 2013/2014 ikasturterako matrikulazio Araudia onartu zuela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea, Tomas Garbizu musika eskolako 2013/2014.urteari dagokion matrikulazio Araudia.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

13. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Apirilaren 30an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da. Era berean, D13/00409 dekretua berretsi da. Dekretu horren bidez ontzat hartu da Izaskun Quintas Etxeberria udal langileak seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketa.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930404tik 930413ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna