2015eko apirilaren 20

Lezon, 2015eko apirilaren 20an, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso bertan direlarik.

Ez da bileran izan Mikel Arruti Salaberria.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko martxoaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Kamioien salmenta eta tailerra jarduera jartzeko, Talleres Pamendi S.L.ri Irekitze Lizentzia emateko proposamena (2012H0050002).

2013ko urtarrilaren 22an Tokiko Gobernu Batzarraren ebazpenaren bidez, Talleres Pamendi S.L.ri HIE 35 Guiasa eremuan (Madril-Irun errepideko 472.ktroan) kokatuta dagoen pabilioian kamioien salmenta eta tailerra jartzeko obra eta jarduera lizentzia eman zitzaion.

Honez gain Talleres Pamendi S.L.ri jakinarazi zitzaion obrak bukatu ondoren eta ezarritako neurri zuzentzaileak bete ondoren Jarduera irekitzeari zegokion lizentzia eskatu beharko zutela eta baimena hau lortzeko aurkeztu behar zuen dokumentazioa zehaztu zitzaion.

2014ko ekainaren 25ean, Talleres Pamendi S.L.k, aipatu jarduerarako irekitze baimena eskatu zuen zegokion dokumentazioarekin batera.

2015ko urtarrilaren 15ean Talleres Pamendi S.L.k, espedientearen tramitazioarekin jarraitu ahal izateko Udalak eskatutako dokumentazioa aurkeztu du.

Espedientea aztertu dut, eta udal teknikarien txostenak ikusi ondoren,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Talleres Pamendi S.L.ri, HIE 35 Guiasa eremuan (Madril-Irun errepideko 472.kmtroan) kokatuta dagoen pabiloian kamioien salmenta eta tailerra jarduerarako irekiera lizentzia ematea, ondorengo balintzekin:

Pabilioi kanpoan dagoen estalpea ez da eraikuntza kontsideratzen, eta ondorioz ez da eraikigarritasuna zenbatzeko baliagarria. Dagoen baldintzetan mantendu beharko da, guztiz irekia alegia, eta jarduerarekin uztarturik dagoenez, hau bertan behera geratzeak estalpea desmuntatzea dakar, baldin eta jarduera berri batek beharrezkoa duela argudiatzen badu.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 823,00 euro ordaindu beharko ditu Jarduera baten haserako aurretiazko komunikazio tasa kontzeptuan (lehen irekiera lizentzia).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. H.I.E. 6 OLATZAR sektoreko Zatikako Plana hasieraz onartzeko proposamena (2014H0410001).

2014ko irailaren 17an, Daniel Abalos Garcia juanak, HARRI 1, S.L enpresaren izenean Lezoko Hiri Antolaketako Plan Orokorreko H.I.E. 6. OLATZAR eremuaren Plan Partziala aurkeztu zuen, dagokion tramitazioarekin hasteko eskaerarekin batera. (Sarrera erregistro zenbakia 2014/ 2104)

Espedientea aztertu dut, eta udal teknikarien txostenak ikusi ondoren,

Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Daniel Abalos Garciak, HARRI 1, S.L enpresaren izenean aurkeztu duen H.I.E. 6 OLATZAR eremurako Plan Partzialari haserako onarpena ematea, ondorengo baldintzekin:

1.- Plan Partzialak aurreikusi behar dituen aparkaleku publikoak 67 dira (0,15 aparkaleku eraikitako 25 m²(s)-ko), eta hauen zenbaketa egiterakoan ezin dira kontuan izan eremutik at geratzen diren futbol zelai parean geratzen direnak. Horregatik eremuaren barnean 55 aparkaleku baino ez daudenez, falta diren 12ak lortu beharko dira antolamenduan behin-betiko onarpenerako.

2.- Irisgarritasunari dagokionez, onartzen da egun dagoen errepidearen moldaketa ezinezkoa dela, eta futbol zelaitik hilerrira dagoen tarteak ere ezin duela %6ko malda izan. Horregatik, sortuko den parketik doazen oinezko ibilbideen bitartez %6eko igoera bermatu beharko da aurreikusten diren bloke bakoitzera. Zentzu honetan, etxebizitzen atariak erdi-sotoan kokatzea onartzen da Rd2.1 eta Rd2.2 lursailetan orubeak duen maldagatik), baina atariok aldenik alde zeharkatu beharko dute eraikina, parkera ematen duen aldetik ere sarbidea bermatuz, bertatik ibilbide irisgarri batekin errepideak duen malda gainditu ahal izateko.


3.- Sortzen diren lursail bakoitzaren (Rd2.1, Rd2.2, eta Rd2.3) fitxa partikularrak marraztu beharko dira, baimenduko diren eraikuntzen ezaugarriak jasotzen dituztenak (lerrokadurak, sestrak, eraikigarritasunak, estalkien baldintzak etab.) eta hauetan, Rd2.1 eta Rd2.2 lursailetan erdi-sotoan kokatuko den ataria aldenik alde igarotzeko derrigortzea ezarri beharko da.

4.- Suteen aurkako neurriei dagokionean, CTE-SI oinarrizko dokumentuaren 5. atalari erreparatzen badiogu, sarbide bakarra duten guneetarako (fondo de saco) amaieran dagoen biribilguneak 12,5 metroko erradioa ezartzen da. Ondorioz, hilerriko sarreraren aurrean dagoen biribilgunean handitu beharko litzateke derrigorrean. Alabaina, beste aukera Xoxolurrara jaisten den bidea ere aintzakotzat hartzea litzateke. Horretarako 3,5 metroko zabalera eta %10eko gehienezko malda eduki beharko lituzke, suterik balego suhiltzaileek erabiltzeko modukoa izateko eta ondorioz, sarbide bakarreko gunea ez kontsideratzeko.

5.- Azpiegiturei dagokienean, kontuan izan beharko da alboan dagoen Isasti eremutik barrena datozen azpiegiturak ziurrenik ez direla 120 etxebizitza berri hornitzeko nahikoak, eta honenbestez, hiritartze lanek Plan Partzialaren eremuaren mugak gainditu beharko dituztela seguruenik.

6.- Lursail eraikigarrien Berezko Ordenantzen 23. artikuluan jasotzen den azken aipamena zuzenduko da, ekipamendu pribatua ordezkatuko duen zuzkidura publikoa ez baitoa Rd2.3 lursailean, Rd2.2 lursailean baino. Horregatik aipamen hori 22. artikuluan jasoko da, eta zuzkidura publikora bideratuko dien 444 m² (s)ko azalera Udalak nahieran zatitzeko aukera izango du, lursailak jasoko dituen bi blokeetan banatzeko, edo bietako batean soilik gauzatzeko.

7.- Egun dagoena ordezkatuko duen errepide berriak, gutxienez 6 metroko zabalera izan beharko duela, 3 metro norabide bakoitzeko.

BI: Udalak onartuta dituen hizkuntza irizpideak betetzea. Ez da behin-betiko onarpenik emango baldin eta Plan Berezi osoa euskaraz aurkezten ez bada.

HIRU: Plan Partziala jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

4. H.I.E. 36 GAINTXURIZKETA sektoreko Zatikako Plana hasieraz onartzeko proposamena (2015H0410001).

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko abenduaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuen, HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa Idazteko aholkularitza kontratua ASTAZALDI ARK, S.L.P enpresari esleitzea, aurrez Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatuta zuen Hitzarmena betez.
2015ko apirilaren 1ean, ASTAZALDI ARK, S.L.P, aurrez Udal Teknikariekin izandako bileretan adostutakoa jasoz, Plan Partzialaren dokumentua aurkeztu du

Espedientea aztertu dut, eta udal teknikarien txostenak ikusi ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: ASTAZALDI ARK SLP aurkeztu duten HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partzialari haserako onarpena ematea ondorengo baldintzetan:

1.- Dagokion hiritartze proiektuak legeak aurreikusten duen zuhaitzen zuzkidura beteko duela adierazi beharko da, hau da, zuhaitz bat lurzoru industrialean eraiki daitezkeen 100 m² (s) bakoitzeko.

BI: Plan Partzial hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

5. Urrulloko Parke Agroekologikoaren Plan Berezia hasieraz onartzeko proposamena (2015H0400001).

2015eko otsailaren 11an, Mikel Uriarte Seminariok, Gipuzkoako Foru Aldundundiaren izenean, Urruloko parke agroekologikorako Plan Berezia aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 414) bere hasierako onarpenerako.

Espedientea aztertu dut, eta udal teknikarien txostenak ikusi ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAk aurkeztu duen Plan Bereziari haserako onarpena ematea, ondorengo baldintzekin:

Aurkezturiko dokumentuan 2010ean hasierako onarpena jaso zuen Donostialdeako Lurraldearen Zatikako Planari egiten zaizkion aipamenak ezabatzea, eta 2015ko martxoan hasierako onarpena jaso duen Donostialdea-Bidasoa Behea eremu funtzionalaren Zatikako Planera egokitzea aipamen horiek.

Aurreikusten diren eraikuntzei dagokienean, orokorrean Plan Orokorrean ezartzen diren baldintzak betetzen badira ere, eraikuntza ezberdinak zehazten direnez bakoitzaren ezaugarriak jaso beharko dira, guztira ezartzen den gehienezko 2.200 m² (s)-ko eraikigarritasun hori zati ezberdinetan banatuz. Eraikuntza bakoitzaren fitxak ezarri beharko ditu bakoitzak berezko dituen ezaugarriak, eraikigarritasuna, profila, lerrokadurak etab. Finkatutako eraikuntzak finkaturik geratuko dira, baina baserriari ezingo zaizkio eraikin gehiago atxiki, alderantziz, jatorriko itxura berreskuratzeko ahaleginak egin beharko baitira. Dolare zaharra finkatzen bada ere, bere berreraikuntza Udala onartu beharko du, bertan ezarri nahi diren erabilerak ontzat ematen baditu.

Eremuan aurreikusten diren bi ur deposituak, nahiz eta eraikigarritasunik ez zenbatu, dituzten baldintzengatik zehaztasun osoz jaso beharko dira. Horretarako burutu behar diren indusketa lanek onargarriak izan behar dutelako, eta baita ere ikusgarria izango den bolumenak. Batez ere, baso eremuaren ondoan kokatzen denaren tratamendua zaindu beharko da, ezingo baitira lur-mugimenduak egin berau kokatzeko.

Plan Orokorreko 120.4 artikuluaren arabera eraikitzen den 50m² (s)-ko zuhaitz berri bat landatu beharko da. Bestalde, eraikuntza berriak burutzeko ezingo dira dauden zuhaitzak bota, baldin eta Udalak espresuki baimentzen ez badu.

Ordenantzetan, 2.1.9. artikuluari dagokionez, Plan Bereziak eraikuntza berriak aurreikusten dituela ikusita ez da lanabesak gordetzeko txabolen premia ulertzen, eta gutxiago eraikinen eremutik kanpo nonahi kokatzeko aukera hori. Txabolok ezingo dira Foru Aldundiak egoki irizten dituen edozein kokalekutan eraiki, aurretik Udalak baimentzen ez baditu, eta batez ere Plan Orokorreko 128. artikuluak ezartzen dituen 15m²-ak gainditu nahi badira. Era berean, Plan Orokorreko 128. artikulu berak adierazi moduan, txabola jartzeko gutxieneko baratzak 2.000 m² izan beharko ditu.

BI: Udalak onartuta dituen hizkuntza irizpideak betetzea. Ez da behin-betiko onarpenik emango baldin eta Plan Berezi osoa euskaraz aurkezten ez bada.

HIRU: Plan Berezia hau jendaurrean jartzea 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratu ondoren, nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan.

LAU: Euskal Autonomi Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari, Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintzaren, ekainaren 30ko, 2/2006 Legearen 97.4 artikuluak jasotzen duen txostena egin dezala eskatzea.

BOST: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen departamenduari Ingurumen Azterketa egitea beharrezkoa ez dela jasotzen duen txostena egin dezala eskatzea.

GIZARTE ZERBITZUAK

6. 2015. urteko Aiton Borda elkarteari dagokion dirulaguntza arautzen duen Hitzarmena onartzeko proposamena (2015GZ050003).

Aiton Borda elkarteak aurkeztu duen dirulaguntza eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda elkarteari 12.000€ko dirulaguntza ematea 2015.urterako (AD-187).

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen da, eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.
HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Dirulaguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da, eta beste %30 gastua zuritu ondoren.

LAU :Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. 2015. urterako GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2015GZ020004).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2015. urtean, gizarte zerbitzuak saileko aurrekontua,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2015.urteko GLL/AES eskaeren onartuen zerrenda. Gastua guztira 17.286,76€ (A-144)

BI :Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

MUSIKA ESKOLA
8. 2015-16 ikasturterako matrikula araudia onartzeko proposamena (2015ME030001).

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako Eskola Kontseiluak 2015eko otsailaren 24ean egindako bileran ontzat eman zuen 2015-16 ikasturterako Matrikula Araudia.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2015-16 ikasturterako Tomas Garbizu Udal Musika Eskolaren matrikula araudia onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrarengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2015ko martxoaren 23an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

Berretsi egin da D15/0317 dekretua, zeinen bidez Aiton Borda Jubilatuen Elkarteko taberna Aste Santuko jai egunetan ixteko baimena eman den.

GALDE ESKEAK

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105688tik 1105694ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna