2015eko martxoaren 23a

Lezon, 2015eko martxoaren 23an, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko martxoaren 9an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean, Arditurri Bidaniari S.L. enpresari 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena emateko proposamena (2015H003001).

Arditurri Bidania S.L. enpresak H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza, trastelekuak eta garajeak eraikitzeko obra baimena eskatu zuen 2015eko otsailaren 27an (erregistro sarrera zenbakia 546).

Horretarako Juan Mª Querejeta Urrestarazu eta Guillermo Otaegi Zalakain arkitektoek sinatzen duten oinarrizko proiektua aurkezten dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko 2015eko otsailaren 25eko oniritzi zigiluarekin, eta 550.000 eurotako aurrekontuarekin.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Arditurri Bidania S.L..ri obra baimena ematea H.I.E. 4 Kabitte eremuko C2 lursailean 6 etxebizitza, trastelekuak eta garajeak aurkeztutako oinarrizko proiektuaren arabera eraikitzeko, honako baldintzekin:

1.- Atarian 2 x 2 metroko espazio librea utzi beharko da.

2.- Garajeetatik eskaileretara igarotzeko erdibideko atarian, 1,50 metroko diametroa duen zirkunferentzia sartzeko moduko espazio librea utzi beharko da.

BI: Lanak hasi baino lehen, ezinbestekoa izango da, gauzatze proiektua aurkeztea, dagokion elkargoaren oniritzi-zigiluarekin, eta udalaren oniritzia jaso arte ezingo ditu lanak hasi.

Era berean, hondakinen kudeaketarako azterlana aurkeztu beharko da, dagokion aurrekontuarekin.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 27.500,00 euro ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. H.I.E. 4 Kabitte eremuko A4 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua onartzeko proposamena (2014H0030007).

USUKOAR PROMOCIONES S.L.k, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A-4 partzelan, 6 etxebizitza eta garajeak egiteko gauzatze proiektua aurkeztu zuen 2014ko urriaren 15ean. Proiektua Daniel Carballo Ostolaza arkitektoak sinatzen du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2014ko abuztuaren 27ko oniritzi zigilua darama, eta aurrekontua 536.119,08 euro dira.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Usukoar S.L. enpresak aurkeztu duen H.I.E. 4 Kabitte eremuko A-4 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua onartzea honako baldintza hauekin:

1.- Erabilera baldintzei dagokionez, eskaileraren barandaila zehazten duen errementaritza planorik ez da topatu. Gogora arazten da honek SUA dokumentuko lehenengo ataleko 3 eta 4 kapituluetan adierazten diren dimentsioak bete beharko dituela, eta baita irisgarritasun baldintzak arautzen dituen 68/2000 Dekretukoak ere.

2.- Oro har irisgarritasun baldintzak arautzen dituen 68/2000 Dekretuan justifikatzen da eta gutxieneko dimentsioak betetzen badira ere, garajetik atarira igarotzeko dagoen erdibideko atarian, 1,50 metroko diametroa duen zirkunferentzia sartzeko moduko espazio librea utzi beharko da.

3.- Lanak bukatzeko epea 18 hilabetetakoa izango da zuinketa akta edo soka tiraketa sinatzen denetik zenbatzen hasita. Amaitzean obra amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion ziurtagiri eta argazkiekin batera, lehen erabilpen baimena eskatu ahal izateko.

4.- Garajeen jarduera tramitatu beharko da.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 17.840,04 x 1,2 = 21.408,05 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Altzate igerilekuko instalazioak eraberritzeko lanetan, Uralsan S.L. enpresak aurkeztu duen zertifikazioaren onarpenerako proposamena (2014H0100007).

Uralsan S.L. enpresak, Lezoko udal igerilekua eraberritzeko lanetan, instalazioei dagokien faktura aurkeztu du, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko azaroaren 3an hartutako ebazpen bitartez esleitutako lanen esleipenduna izanik.

Udal teknikariak fakturari oniritzia eman diola ikusirik eta esleitutako zenbatekoari dagokiola ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako faktura onartzea, 95.019,53 eurotakoa (B.E.Z. barne) delarik, eta aipaturiko udal igerilekuetako instalazioen berrikuntzari dagokiolarik (ADO-99-180).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Metrotec S.A. enpresari jarduera berrirako beharrezkoa duen obra baimena emateko proposamena. (2015H0050001).

Juan Jose Eizagirre Arratibelek, Metrotec S.A enpresaren izenean jarduera eta obra baimena eskatu zuen 2015eko martxoaren 6ean, Txatxamendi 10ean aipatu enpresaren jarduera ezarri ahal izateko. Horretarako Luis Martin Zarco arkitekto teknikoak eta Isidro Aliri Aristiguieta arkitekto tekniko eta eraikuntza ingeniariak sinatzen duten proiektua aurkezten dute, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2015eko martxoaren 5eko oniritzi zigiluarekin eta 243.258,24 eurotako aurrekontuarekin. Egituraren kalkuluaren eranskinak, bere aurrekontua dauka, 12.152,73 eurotakoa, eta ondorioz, aurrekontu orokorra 255.410,97 euro dira.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren,

Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Metrotec, S.A. enpresari, 110 Poligonoko Txatxamendi 10ean dagoen eraikuntzan obra baimena EMATEA, ondorengo baldintzetan:

1.-Baimendutako lanak jardueraren espedientearen baitan jaso ditzaketen baldintzetara moldatu beharko dira, hala balegokio.

2.- Eraikuntza finkaturik badago ere, sarbiderako arrapala irisgarritasun baldintzak arautzen dituen 68/2000 Dekretuan ezartzen diren neurri eta ezaugarrietara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatu beharko da.

3.- Aldagelak, Eraikuntzaren Kode Teknikoko SUA oinarrizko dokumentuan ezartzen den moduan, ezinduentzat moldatua beharko du.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 442,73 x 1,2 = 531,28 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 12.770,55 euro ordaindu beharko ditu, eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak mantentzeko kontratuaren luzapena onartzeko eskaera (2012H00500003).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2012-04-24an hartutako erabakiaren arabera, Lezoko Udalari dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin arabera, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea

2013/03/05ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen:

BAT: Babesa Suzai (N.I.F A20095196) enpresari esleitzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 1. lotea: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BI: Area 7 S.L (N.I.F B20160552) enpresari esleitzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 2.lotea: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

2015ko otsailaren 3an Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatuak ebatzi du “Baimentzea eta urte batez luzatzea Foru Kontratzaioen Zentralaren bitartez suteen eta intrusioaren aurkako sistemen mantentze zerbitzua kontratatzeko Esparru Akordioaren (X12018) 1. eta 2. loteak, gaur egun BABESA SUZAI SA eta AREA 7 SL enpresekin, hurrenez hurren sinatutakoak”.

Espedientea aztertu ondoren eta, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 198. artikuluari jarraituz

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Babesa Suzai (N.I.F A20095196) enpresari esleipena urte batez luzatzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 1. lotea: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BI: Area 7 S.L (N.I.F B20160552) enpresari esleipena urte batez luzatzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 2.lotea: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.
HIRU: Babesa Suzai, enpresaren alde, de 1.600,00 €ko gastua (%21 BEZa barne) baimentzea eta xedatzea. (AD-52).

LAU: Area 7 S.L., enpresaren alde, de 5.537,78 €ko gastua (%21 BEZa barne) baimentzea eta xedatzea. (AD-53 y AD-54).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

7. Faktura zerrendak onartzeko proposamena (2015KO110014).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturaren zerrenda:

Zbkia/ Nº

9
101.948,32

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.


PERTSONALA

8. Udal langile bati eskatutako bi hilabeteko soldata gabeko baimena emateko proposamena (2015PE100001).

E.E.R.R.ek 2015/03/09an egindako instantzian, 2015eko maiatzaren 1ean hasi eta ekainaren 30a bitarteko norberaren arazoetarako ordaindu gabeko baimen egunak eskatu ditu. Instantzia berean, apirilaren 7an hasi eta 30a bitarte, lizentzia eta opor egunak eskatu ditu.

Eskaria aztertu ondoren Kultura/Euskara eta Udaltzaingoko sailburu eta arduradunekin (Alkatea, Mikel Arruti, Segundo Garbizu eta Xanti Val), ontzat hartu da baimena emateko aukera, baina komenigarria ikusi da bi departamentuetan zerbitzua bermatzeko asmoz gutxienez bi hilabetez ordezkatzea E.E.R.ek eskatutako baimen eta opor egunak. Ondorioz, egun Udalean %50eko jornadan lanean ari diren E.O. eta L.A.ri eskaini zaie ordezkapen hau egiteko aukera eta onartu egin dute.

Eskaera aztertu ondoren eta ikusirik teknikariak egindako txostena,

Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea E.E.R.R.ek eskatutako bi hilabeteko ordaindu gabeko baimena. Baimena, 2015eko maiatzaren 1ean sartuko da indarrean eta ekainaren 30a bitarte iraungo du. Era berean ontzat hartzea apirilaren 7an hasi eta 30a bitarte eskatutako opor eta lizentzia egunak.

BI: L.A.A. kontratatzea jornadaren %50ean Udaltzaingoan lan egin dezan administrari gisa 2015eko apirilaren 15ean hasi eta ekainaren 14a bitarte.

HIRU: E.O.M. kontratatzea jornadaren %50ean Kultura/Euskara departamentuan lan egin dezan administrari laguntzaile gisa 2015eko maiatzaren 1ean hasi eta ekainaren 30a bitarte.

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKERA

9. Gazteen Aisialdia eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzu kontratazioa hasteko proposamena (2015ID170003).

2015-16 ikas kurtsoan hasi eta bi ikasturterako Gazteen Aisialdia (Kuadrillategi programa) eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzua kontratatu nahi da.

Kultura zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzua kontratatzeko kontratazio espedientea hastea.

BI: Gazteen Aisialdia, eta Merkataritza eta Erakundeak euskalduntzeko Planak inplementatzeko zerbitzua prozedura irekiaz kontratatzeko baldintza pleguak onartzea.

HIRU: Kontratuaren iraupena bi urterako eta beste bi urtetarako luzagarria izatea.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea: 260.000,00 (%21 BEZ: 54.600,00). Guztira 314.600,00 €.

BOST: 2015erako, kontratua uztailetik abendura bitarterakoa izango denez, 39.325,00 €ko gastua onartzea, urtekoari dagokionaren erdia.

SEI: Egingo diren aurrekontuetan datozen lau urtetarako (2016, 2017, 2018 eta 2019) kreditua konprometitzea.

ZAZPI: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

ZORTZI: Arau harmonizatura egokitzen den kontratua izanik lizitazioa deitzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean proposamenak aurkeztu daitezen. Era berean, Lezoko kontratatzaile profilean argitaratzea.

BEDERATZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Arau harmonizatura egokitutako kontratua izanik erabakiaren aurka, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri aurretik, SPKLTBren 40. artikuluan aurreikusitako kontratazio-gaian errekurtso berezia jarri ahal izango da Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren aurrean (Donostia-San Sebastián kalea,1; 01010 Gasteiz), lege bereko 44. artikuluak xedatzen duen epean.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

10. Pasaia-Lezo Lizeoa, Irak.Koop.rekin dagoen Hitzarmenaren arabera 2015.urteko dirulaguntzaren ordainketa egiteko proposamena (2015KU360004).

Pasaia Lezo Lizeoaren izenean, Peio Egañak 2015.02.26an, 529 sarrera erregistroa duen idatzia aurkeztu du. Bertan, 2009/04/21ean udala eta berak ordezkatzen duen erakundearen artean sinatutako hitzarmenaren aurtengo ordainketaren lehen zatia egin dezagun eskatzen du.

Aipatu eskaria, hitzarmena eta udal teknikariaren txosten teknikoa aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena ikuskatu ondoren,

Kulturako Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: PASAIA-LEZO LIZEOAri 100.000,00 €tako (AD-121) dirulaguntza ematea.

BI: Aipatu hitzarmenari aurtengo aurrekontuan dagokion dirulaguntza 100.000,00 eurokoa izango da eta 2132 (AD-121) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 75.000,00 (%75) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 25.000,00 (%25).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK
11. 2015. urtean Famili dirulaguntzak banatzeko irizpideak onartzeko proposamena (2015GZ110001).

Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, famili diru-laguntza banatzeko, udal honetarako espedientean zehaztu diren irizpideak landu dira.

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Famili diru-laguntza banatzeko, udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12. 2015. urterako GLL eskaeren zerrenda onartzeko proposamena (2015GZ020002).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta 2015. urtean, gizarte zerbitzuak saileko aurrekontua,

Alkateak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2015.urteko GLL/AES eskaeren onartuen zerrenda txosten teknikoan dagoen eranskinaren arabera. Gastua guztira 28.043,23€ (A-144)

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

13. Aiton Borda elkarteari 2014.urteko dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko proposamena (2014GZ050001).

Aiton Borda elkarteak egin du zuriketa, eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, alkatetza honek ERABAKI du:

BAT: Aiton Borda elkartearen zuriketa onartzea.

BI: Aiton Borda elkarteari 2014. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea.(AD-313)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

14. Aiton Borda taberna Aste Santuko jai egunetan ixteko eskaera ontzat ez hartzeko proposamena (2015GZ320002).

Nerea Nuñezek Aiton Borda jubilatu etxeko taberna Aste Santuko jai egunetan itxi ahal izateko eskaera egin du. Txosten teknikoak kontratua arautzen duten baldintza teknikoen 11. eta 18. Artikuluetan oinarrituta eskaera ez onartzeko proposamena egin du.

Guzti horregatik, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda taberna apirilaren 2-3-4-5-6an ixteko eskaera ez onartzea, kontratu lege diren baldintza teknikoen 11. Eta 18. Artikuluetan xedatutakoaren aurkakoa delako.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

15. Etxez Etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2015GZ010002).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko M.C.R.P-Ek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena,
Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: M.C.R.P-i etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua egunero ordu eta erdiz emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 2,83€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

16. Etxez Etxeko laguntza zerbitzuaren prezioa aldatzeko proposamena (2014GZ010007).

Ikusi dut gizarte langileak egindako gizarte txostena,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: S.A.Lren egoera ekonomiko berriaren aurrean, EEL zerbitzuaren ordu kostea aldatzea.

BI: 2015eko martxoaren 1etik aurrera EEL zerbitzuaren kostea 18,87€/orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

17. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2015ko martxoaren 9 egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105664tik 1105676ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna