2015eko uztailaren 16, Ezohikoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko uztailaren 16an, 19:30ak direnean, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arbera Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira bileran egon Igor Cordero de la Fuente, Garazi Cuesta Unzain eta Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Pedro Etxarri Ollokiegi udal Kontuhartzailea bileran egon da.

Bilera hastearekin batera gaurko bileran egongo den bapateko itzulpen zerbitzuaren funtzionamendua azaldu zaie zinegotziei. Printzipioz euskaratik gaztelerarako itzulpena egingo da.

  1. Eratu diren talde politiko eta bere bozeramaileen kontu ematea.

Alkateak dio hiru talde politiko eratu direla udal erregistroan aurkeztutako idatzien bidez. AFA-aren 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako, eratu diren talde politikoak eta haien bozeramaileak hauek dira:

TALDE POLITIKOAREN IZENA

TALDE KIDEAK

BOZERAMAILEA

EAJ- PNV udal taldea”

Kepa Garbizu Azkue

KEPA GARBIZU AZKUE

Maria Noemi Arberas Oses

Alfredo de la PuentePagola

Xubero Ubillos Apaolaza

Enrique Figueroa Laboa

Irlentz Ortega Ugalde

EHBILDU udal taldea”

Ainhoa Zabalo Loiarte

AINHOA ZABALO LOIARTE

Mikel Arruti Salaberria

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Igor Cordero de la Fuente

Garazi Kuesta Unzain

Angel Portugal Formoso

Eusko Sozialistak- Socialistas Vascos”

Jose Angel Sanchez Gallardo

JOSE ANGEL SANCHEZ GALLARDO

  1. Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai organo batzordekideak izendatzeko, bai alkateordekoak izendatzeko eta bai alkatearen eskuordekoak izendatzeko (2015ALO30020, 2015ALO30021, 2015ALO30022 eta 2015ALO0023).

Alkateak D15/00708, D15/00709, D15/00711 eta D15/00714 dekretuen berri eman du.

D15/00708 dekretuaren bidez Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatu ditu. Hauek dira kideak eta alkateordeak, ordenean emanak: NOEMI ARBERAS OSES, XUBERO UBILLOS (EAJ-PNV udal taldea) eta JOSE ANGEL SANCHEZ GALLARDO (Eusko Sozialistak-Socilistas Vascos).

D15/00709. Dekretuaren bidez Tokiko Gobernu Batzar kideengan egiten dituen delegazioak jasotzen dira:

- Hirigintza, Ingurumen Obra eta zerbitzuak: XUBERO UBILLOS APAOLAZA.

- Gizarte Zerbitzuak: NOEMI ARBERAS OSES.

D15/00711an Tokiko Gobernu Batzarraren baitan egiten dituen delegazioak jasotzen dira.

D15/00714 dekretuaren bidez, zenbait zinegotzietan delegazio bereziak egitea jasotzen da:

- Musika Eskola: ALFREDO DE LA PUENTE PAGOLA.

- Trafikoa: ENRIQUE FIGUEROA LABOA.

- Kirola: IRLENTZ ORTEGA UGALDE.

- Garapen ekonomikoa, komertzialaritza, komertzialarien elkarteak, enplegua eta ogasuna: JOSE ANGEL SANCHEZ GALLARDO.

Udalbatza jakinaren gainean geratzen da.

Ainhoa Zabalo Loiartek (EHBILDU udal taldea) dio bilkurako deialdiarekin batera jasotako alkatearen lau ebazpen hauek sorpresa eta ezin egona sortu diotela. Alkate aukeratu ondoren prentsari egindako adierazpenetan Kepa Garbizuk aurreratutako talde politiko ezberdinen arteko bileraren zain ego direlako EH Bildukoak. Ebazpen horiek hartu aurretik talde guztiekin bilduko zela espero zutela dio Ainhoa Zabalok. Galdetu du ea Tokiko Gobernu Batzarrean utzitako ahalmenak aurreko legealdikoak diren edo beste batzuk, eta baita ere galdetu du emandako Delegazio bereziak ze eginkizun izango dituzten, inoiz ez delako horrelakorik egon Lezon.

Kepa Garbizuk dio Tokiko Gobernu Batzarrari eman dizkion eskuduntzak aurreko legealdietan emandako berberak direla. Delegatu bereziak, berriz, arloetako kudeaketaz arduratu dira, alkatearen menpe.

Xubero Ubillosek dio delegazio bereziak lanak banatzeko modu bat dela.

Jose Angel Sanchezek dio talde lana bultzatzeko modu egokia izan daitekela delegatu bereziak izendatzearena.

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (EHBILDU udal taldea) bilerara etorri da.

  1. Proposamena, udalbatzaren osoko bilkuraren maiztasuna erabakitzeko (2015ID100002).

Alkateak irakurri du proposamena. Honela dio:

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikulua aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo akordio hau hartzea:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Udalbatzak bere ohiko osoko bilkurak bi hilabetez behingo maiztasunez egingo ditu, hil bakoitietako azken ostegunean, 19:30 orduetan.

Osteguna jai suertatuko balitz, hurrengo asteko ostegunera pasako litzateke.

BI: Ebazpen honen berri interesatuei ematea. Eman biezaio honen berri Udalbatzari.”

Proposamena ahobatez onartzen da aldeko 10 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 3 EHBILDU udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

  1. Proposamena, batzorde informatzaileen erakuntza, osaketa, lehendakaritza eta funtzionamendurako (2015ID100003).

Alkateak irakurri du proposamena. Honela dio:

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38a, 124.1 eta 143.1 artikuluetan xedatzen dena aplikatuz, Udalbatzari aurkezten diot ondorengo

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Batzorde informatzaile bakarra sortzea, Batzorde Informatibo Orokorra, legez derrigorrezkoa den Kontu Batzorde Bereziaz gain eta lehendakariak izendatzea:

Batzorde informatibo orokorra

Pedro Maria Garbizu Azkue

Kontu Batzorde Berezia

Pedro Maria Garbizu Azkue.

BI: Batzorde kide zazpi zinegotzi izango dira, lehendakaria barne (3 EAJ-PNV Udal Taldea, 3 EH BILDU Udal Taldea eta 1 Eusko Sozialistal-Socialistas).

Guztiak ahots eta botoz, diktamenak bozkatzeko boto ponderatuaren sistema erabiliko delarik.

HIRU: Talde politiko bakoitzak (baita lehendakaritza duenak ere) bere ordezkariak (titularra eta ordezkoa, biak) izendatu behar ditu.

LAU: Ebazpen honen berri zinegotziei ematea. Eman biezaio honen berri Udalbatzari.”

Proposamena ahobatez onartzen da aldeko 10 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 3 EHBILDU udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

  1. Proposamena, Organo kolegiatuetan, korporazioaren ordezkariak izendatzeko plenoaren konpetentzia denean (2015ID100004).

Deialdiarekin banatutako proposamenak kasu batzuetan ez ditu zehazten zinegotziaren izen abizenak, EH Bildu Udal taldeak proposatutakoa dio lau kasuetan.

Idazkariak dio zinegotzi izenak zehaztu egin behar direla erabakia hartu ahal izateko.

Ainhoa Zabalok 3. gaian esandakoak errepikatu ditu: sorpresa eta ezin egona sortu diola proposamena horrela aurkeztu izana aurrez EH Bildu Udal Taldearekin hitz egin gabe. Lanerako gogoz daudela dio, baina harremanak eta formak saindu egin behar direla dio, lezoarren 1.200 ordezkatzen dituztelako eta sei zinegotziko taldea delako.

Jose Angel Sanchezek eskatu die EH Bildukoei proposamena modu positiboan baloratzeko korporazioa osatzen dute talde guztien partaidetza aurreikusten duelako.

Bai Ainhoa Zabalok, bai Mikel Arrutik diote formak ez direla egokiak ez baita aurrez ezer hitz egin eta iruditzen zaie ez ote den itxurarako proposamena talde batzuekin hitz gabe egindako hau, eta ez ote nahi den elkarlanik ere ez izatea eta horren adibide Tokiko Gobernu Batzarraren osaketa aipatu du Mikel Arrutik.

Alkateak gaia gai zerrendatik erretiratzea erabaki du.

  1. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko proposamena. (2015PE100003)

Alkateak proposamena irakurri du. Honela dio:

Tokiko Gobernu Batzarra osatzen dutenen izendapenak eta Alkate Ordeak izendatu ondoren, eta era berean dagozkien delegazioak, Alkatetza honek, Gizarte Zerbitzutako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa eta ordainketa onartzeko hurrengo proposamena luzatzen dio Osoko Bilkurari.

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Maria Noemi Arberas Oses, Gizarte Zerbitzutako zinegotzi delegatuaren dedikazio esklusiboa onartzea, eta kargu horrengatik urtean jasoko duen ordainketa gordina ere, 34.616,11€.

Akordio hau onartua izan eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. “

Ainhoa Zabalo zinegotziak dio ez daudela zinegotzien dedikazioen aurka, baina zalantzak dituztela aukeratu den arloarekin, iruditzen zaielako Hirigintza arloan behar gehiago dagoelako. Horregatik abstenitu egingo direla dio. Eta dena den, lan bikaina egitea desio diola.

Mikel Arrutik bere kezka azaldu du hizkuntzaren inguruan, dedikazio esklusiborako proposatutako pertsonak ez dakielako euskaraz eta horrek udalaren barne funtzionamenduan eta kanpo harremanetan atzerapausoa suposatuko duelako.

Jose Angel Sanchezek suerterik onena desio dio Noemi Arberasi, eta iruditzen zaio euskara ez jakiteak ez diola eragotziko lan bikaina egitea.

Proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko 7 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta 3 abstentzioekin (EHBILDU udal taldea)

  1. 2015.urteko plantila organikoa eta lan postuen zerrenda aldatzea langile ebentual baten lan postua sortuz (2015PE290002).

Alkateak proposamena irakurri du. Honela dio:

Alkatetza honek egokia ikusten du Alkatetzaren Aholkulari lan postu bat sortzea. Lan postua langile ebentualentzat gordea izango litzateke, jornadaren %50eko dedikazioa izango luke eta udalean indarrean dagoen ordainketa taularen 14. mailako ordainsaria jasoko luke.

Horiek horrela, Alkateza honek Udal Osoko Bilkurari egiten dio hurrengo:

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Hasierako onarpena ematea 2015eko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrendaren aldaketari, behin-behineko langileentzat gordetako Alkatetzaren Aholkularia plaza eta lanpostua sartuz, jornadaren %50eko dedikaziarekin eta udalean indarrean dagoen ordainketa taularen 14. mailako ordainsariarekin (17.308,05€/urtean).

BI: Espedientea hamabost egunez jendaurrean jartzea, GAOn eta iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Jendaurreko epean erreklamaziorik ez balego behin betiko onarpena automatikoa izango da.”

Ainhoa Zabalo (EHBILDU udal taldea) zinegotziak galdetu du ea gai berezi batzuetarako datorren aholkularia eta nor izan den.

Alkateak dio ez duela arlo bakarra hartuko, aholkularitza orokorra emango duela eta izangai bat baino gehiago dituztela. Dio aurreko legealdiak erabili zuela aukera hau.

Ainhoa Zabalok dio aurreko legealdian aholkularia bi hilabete terdiz erabili zutela soilik eta orduan gobernu taldeko zinegotzi guztiak zirela berriak eta ez orain bezala alkatea 36 urtez udaleko kargu politikoa izan denean.

Xuberu Ubillosek dio zinegotzi eta arduradun berriei ondo etorriko zaiela aholkularia.

Jose Angel Sanchezek dio positiboan baloratu behar dela proposamena, aurreko legealdiko hiru zinegotzi liberatutik bakarrera pasa delako legealdi honetan eta horrek gobernu talde berri honen alde dela.

Proposamena bozkatu eta onartu da aldeko 7 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta 3 abstentzioekin (EHBILDU udal taldea).

  1. 2015. ekitaldiko aurrekontuko exekuzio arauaren 24.6 artikuluaren aldaketa Korporaziokideei ordainsariak). (2014K0290005).

Alkateak proposamena irakurri du. Honela dio:

Ekainaren 13an Udalbatza berria eratu ondoren, beharrezkoa da legegintzaldi berria hasteko udal zerbitzu ezberdinek izango dituzten karguen izendapenak egitea. Hori dela eta, eginkizun horiek egiteko izendaturiko zinegotziek jasoko dituzten ordainsariek gaia ere garrantzitsua da.

Aurrekontu exekuzio arauak eremu guzti hauek arautzeko dokumentua da, zehazki bere 24-6 Artikuluan, Korporaziokideei ordainsariak”.

Horregatik, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Araubidearen Oinarrei buruzkoak, azaroaren 17ko 13/2014 Foru Arauak, Toki Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun neurriak Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatzeko foru berezitasunari buruzkoak, eta 2568/1986 E.D.ren 82.3 artikuluan, azaroaren 28koa, xedatutakoaren arabera, alkatetza honek hurrengo akordioa hartzeko proposizioa egiten dio udalbatzari:

BAT: Onartzea alkatearen proposamena Aurrekontua Exekutatzeko Arauaren 24-6. artikulua aldatzeari buruz, hurrengo moduan idatzita geldituko dena.

Osoko Bilkuran parte hartzeagatik: 120€

Tokiko Gobernu Batzarretan parte hartzeagatik: 140 €

Batzorde Informatibo Orokorrean parte hartzeagatik: 120€

Alkatetzaren delegazio orokorrak eta bereziak: 240€ (hilean)

Osoko Bilkuran parte hartzen duten talde politikoak: 100€ (hilean)

Asistentziarengatiko kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik ez dute izango dedikazio osozko erregimenean beren karguetan ari diren Korporazio-kideek”.

BI: Erabaki hau argitaratzea Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean 15 lanegunez nahi duenak alegazioak —Udalbatzak erabakiko lituzkeenak— egin ditzan. Inork ez balu egingo, berriz, akordioa behin-betikoa bihurtuko litzateke.”

Ainhoa Zabalok galdetu du zergatik eman diren igoerak eta ez da zaindu kontu hau zinegotzi liberatuen kopuruarekin bezala.

Alkateak dio aspaldiko kantitateak zeudela eta eguneraketa bat behar zutela.

Proposamena onartu da aldeko 7 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea, 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta 3 abstentzioekin (EHBILDU udal taldea).

  1. Kontuhartzailearen txostenak.

Alkateak bilkuran dagoen Udal Kontuhartzailari, Pedro Etxarriri, eman dio hitza eta honek azaldu ditu deialdiarekin batera banatutako txostenak.

Alde batetik, 21/2003 Foru Arauaren 64.artikuluan ezarritakoa jarraituz, alkateak, 2015eko ekainaren 30 arteko ekitaldiko finantza eta aurrekontuen egoeraren informazioa igorri dio Udalbatzari.

Eta bestetik, 2015. urtearen bigarren hiruhilabeteari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostenaren berri eman dio udalbatzari.

Udalbatza jakinaren gainean geratu da.

Ainhoa Zabalok galdetu du ea txosten horietan jasota dagoen aurreko korporazioak utzitako 1.200.000 €tako remanentea. Gogoratu du aurreko EAJren gobernuaren ondoren 4.500.000 €tako zorra zegoela Udalean. Zuhurtziaz kudeatzea eskatu du.

Kontuhartzaileak dio remanenteari buruzko datuak 2014ko Kontu Orokorrean daudela.

Ez ohiko bilera izanik ez dago galde eskearen atalik. Halere, alkateak aukera eman die zinegotziei beren galderak egiteko.

Aukera baliatuz Mikel Arrutik galdetu du Donostialdeko PTPari alegazioak tarteratzeko intentzioa duen gobernu taldeak.Gaia begiratuko dutela dio alkateak.

Mikel Arrutik ere galdetu du gobernu taldeak iragarritako Atez ateko hondakin bilketaren inguruko herri galdeketari buruz. Alkateak dio lehenengo arautegia landuko dutela eta gero izango dela galdeketa.

Mikel Arrutik galdetu du bilera honetan erabili den batbateko itzulpen zerbitzuaren kostea. Alkateak dio erantzungo dutela.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:30ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105769tik 1105775ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna