2016ko azaroak 3

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2016ko azaroak 3an, goizeko 9:05etan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Mikel Arruti Salaberria, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira izan Ainhoa Zabalo Loiarte, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Igor Cordero de la Fuente (EHBILDU udal taldea)

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Halaber, udal Kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegi egon da.

  1. 2017 ekitaldirako ordenantza fiskalak onartzeko proposamena (2016KO290003).

Pedro Etxarri, kontuhartzaileak, Batzorde Informatibo Orokorrak, azaroaren 2an egindako bileran onartutako diktamina aurkezten du. Honela dio diktamenak:

Batzorde informatibo orokorreko lehendakariak 2017 urterako ordenantza fiskalak prestatzeko erabilitako irizpideak azaldu ditu, kontuhartzailetzaren txostenean oinarrituta.

Proposamenak batzorde deialdiarekin batera bidalitako aldaketak suposatzen ditu ondorengo ordenantzetan:

0.-Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra: 2017ko egutegi fiskala

1. Ondasun Higiezinen zerga: izaera urbanoa duten Ondasun Higiezinen gaineko Zergari aplikatuko zaion karga-tipoa: 0,21.

4. Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga: %12 karga tipoa.

7.-Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea: hobarien inguruko aldaketak proposatuz.

7-9 Norbaitek eskaturik ematen zaizkion dokumentuak: udaltzaingoaren txostenak partikularren arteko esku-hartzeetan izango duten tasa gehituz.

José Ángel Sánchez zinegotziak, ondorengo ordenantzen aldaketak proposamenari gehitzea eta Batzordeak onestea proposatu du:

1.- Ondasun Higiezinen Zerga: 4. Artikuluan ondorengo hobaria sartzea familia ugari orokorren eta berezien kasurako:

DSBE, GLL, DSBL: %75. Aurrekoekiko metaezinak.

3.- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga: 2.b artikulua sartu: hobariak:

1.- Izaera orokorreko familia ugariak eta euren ibilgailuen fitxa teknikoan ondorengo ezaugarriak dituztenak: 5 plaza eta 16 z.f. baino gutxiago. Kasu horietan %35eko hobaria izango dute.

2.- Izaera bereziko familia ugariak eta euren ibilgailuen fitxa teknikoan ondorengo ezaugarriak dituztenak: 5 plaza eta 16 z.f. baino gutxiago. Kasu horietan %50eko hobaria izango dute.

3.- Ibilgailu Hibridoak: %35eko hobaria.

4.- Ibilgailu elektrikoak: %50eko hobaria.

1 eta 2 kasuetan famili ugariaren titulua aurkeztu beharko da. 3 eta 4 kasuetan udalak aplikatuko ditu ofizioz.

7.7.- Jarduera hasteko aurretiko jakinarazpena: Ondorengo salbuespena gehitu:

e.- 100 m² bitarteko bizitegirako hiri-lurzoru eta hirugarren sektoreko lizentzietan.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, batzorde informatibo orokorrak, 2016ko azaroaren 2an egindako bilkuran behean heldu dena, Jesús María Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez Antúnez, Noemí Arberas Oses eta Jose Angel Sánchez Gallardoren botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberriaren aurkako botoarekin

DIKTAMINATZEN DU:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo Ordenantza Fiskal hauen aldaketari:

  • 0.-Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra: 2017ko egutegi fiskala

  • 1. Ondasun Higiezinen zerga.

  • 3. Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga

  • 4. Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga.

  • 7.-Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea.

  • 7.7 Jarduera hasteko aurretiko jakinarazpena.

  • 7-9 Norbaitek eskaturik ematen zaizkion dokumentuak.

BI: Informazio publikorako hogeita hamar laneguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

HIRU: Jendaurreko erakusketako epealdia amaitu ondoren, behar den behin betiko erabakiak hartuko da, aurkeztu izan diren erreklamazioak ebatziz eta ordenantzen behin betiko idazketa, beraren indargabetzea edo eta, behin behineko akordioan aipatutako aldarazpenak onetsiz. Erreklamaziorik aurkezten ez deneko kasuan, ordurarte behin behinekoa zen erabakia behin betiko hartutzat ulertuko da.”

Mikel Arrutik galdetu du ea diktamena atalka edo zergaka bozkatu daiteken. Alkateak dio ez dagoela eragozpenik zergaka bozkatzeko. Mikel Arrutik proposatu du atalka bozkatzea, kasu batzuetan ados dagoelako diktaminatutakoarekin eta beste kasu batzuetan aldaketa proposatuko dutelako. Adibidez, Ondasun Higiezinen zergan tipoa %20koa izatea proposatu du, diktaminatutako %21aren ordez. Gogoratu du ekainean egindako batzorde berriemailean, ondasun higiezinen zerga aldatzeko lehen proposamena aurkeztu zenean esan zuten bezala, EHBildu ez dago ados herritarrengan kargatzearekin balore katastralaren errebisioaren ondorioz higiezinen industrialetako zerga bilketan sortzen den galera. Horregatik proposatu dute %20ko tipoa, herritarrak iaz bezala ordaintzeko eta suposatuz udalak beregain hartu lezakeela jaitsiera horrek suposatzen duen 39.000 €tako dirubilketa murrizketa.

Bestalde Mikel Arrutik esanetan EHBilduk ez du zuzen ikusten udaltzaingoaren txostenengatik herritarrak ordaindu behar izatea, adibidez tratu txarren salaketa batean herritarrak udaltzainen txostena ordaindu behar izatea. Mikel Arrutiren ustetan dohainekoa beharko luke txosten horrek.

Jose Angel Sanchezek eskatu dio alkateari osoko bilkurak zinegotzi gehien etorri ahal diren egun eta orduetan deitzeko. Gaurko gaiaren inguruan kexatu da urriaren 26an jasotako azken informazioa aztertzeko eta beste aukerak aztertzeko nahiko aztirik ez zaielako eman. Batzordean PSEk aurkeztutako eta EAJk onartutako aldaketa proposamenekin ordenantzak hobetu egin direla dio. Eta esan du ez duela baztertzen espedientea jendaurrean dagoen epean beste aldaketa batzuk proposatzea. Diktamena onartzearen alde bozkatuko duela dio, atzoko batzordean horrela egin zuelako, eta onartu du EHBilduk egindako %20ko proposamena diktaminatutakoa baino hobea izan daitekeela baina horrelakoak batzordean aurkeztu behar direla dio.

Diktamena puntuz puntu bozkatu da, eta Ondasun Higiezinen Zergaren kasuan lehenik EHBilduren emendakina. Hauek dira bozketaren emaitzak:

0.-Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra: 2017ko egutegi fiskala: Ahobatez onartu da.

1.-Ondasun Higiezinen zerga: EHBilduk aurkeztutako emendakinak (%20 tipoa hiri higiezinetarako) alde lau boto (EH BILDU udal taldeko hiru eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko bat) eta aurka sei boto (“EAJ- PNV udal taldea”koak) izan ditu.

Emendakina onartu ez denez, batzordeak diktaminatutakoa bozkatu eta onartu da, aldeko sei botorekin (EAJ- PNV udal taldea”koak) eta aurkako lau botorekin (EH BILDU udal taldeko hiru eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko bat)

3. Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga: ahobatez onartu da.

4. Hiri-lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko zerga: ahobatez onartu da.

7.-Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea: ahobatez onartu da.

7.7 Jarduera hasteko aurretiko jakinarazpena: ahobatez onartu da.

7-9 Norbaitek eskaturik ematen zaizkion dokumentuak: aldaketa onartu da alde zazpi boto (EAJ- PNV udal taldea”koak sei eta Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko bat) eta aurkako hiru (EH BILDU udal taldeko hiru).

  1. 2017 urteko taxi tarifak onartzeko proposamena (2016KO290004)

Azaroaren 2an egindako Batzorde Informatibo Orokorraren diktamenak honela dio:

Oarsoaldea S.A.k proposamena aurkeztu du 2017 ekitaldirako eskualdeko taxi tarifak Oarsoaldeako udalek onartu dezaten.

Eskaera honekin batera, taxi tarifen azterlana eta AGITAXen (Gipuzkoako Taxisten Elkartea) eta G.Taxi, Gipuzkoako Taxisten Elartearen proposamenak eta azterlanak ere, helarazten dira.

Aipatu proposamenetan elkarteak eskatzen dute 2016ko tarifak mantentzea. Eta hau da onarpenerako aurkezten duten tarifen taula 2017rako:

1.TARIFA

2. TARIFA

Gutxienekoa

Egindako km

Itxaronaldia orduko

Gutxienekoa

Egindako km

Itxaronaldia orduko

5,1690

1,0838

21,3074

6,1015

1,7012

23,1549

1.TARIFA:

Lanegunetan (larunbatak izan ezik) 7:00tatik 22:00etara

2.TARIFA:

Larunbata, igande eta udal eta autonomi erkidegoko araudiak ezarritako jai egunetan. Aplikagarria izango da ere lanegunetan 22:00etatik 7:00etara, eta abenduaren 24 eta 31 egunetan.

Gutxienekoa:

Itxaronaldiko 5 minutu edo 1,5 egindako km-ak hartzen ditu.

Aurkeztutako eskaera aztertu eta eztabaidatu ondoren, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2016ko azaroaren 2an egindako bilkuran, Jesús María Martiarena Jaca, Miguel Angel Sánchez Antúnez, Noemí Arberas Oses, Jose Angel Sánchez Gallardo eta Mikel Arruti Salaberria zinegotzien botoa alde dela, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: 2016ko taxi tarifak Oarsoaldean mantendu 2017 ekitaldian.

BI: Erabaki hau Oarsoaldea, S.A.ra eta Eusko Jaurlaritzara jakinaraztea.”

Diktamena aho batez onartu da.

Aktaren amaiera.

Mikel Arrutik eskatu du osoko bilkurak zinegotzi guztiak etorri ahal izango duten ordu eta egunetarako deitzea, gainontzean kaltea zinegotziei gain bozkatu zituztenei egiten zaiela dio eta guzti haiek errespetua merezi dutela.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243426tik 1243430rainoko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna