2016ko ekainak 13

Lezon, 2016ko ekainaren 13a, asteartea, goizeko 10:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Noemi Arberas Oses.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko maiatzaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

  1. Lezoko Zarata Mapa onartzeko proposamena (2016H0340001).

Lezoko Udalak 2015eko martxoaren 30ean esleitu zion AAC Centro de Acústica Aplicada S.L. enpresari udalerriko zarata mapa egiteko lana, eta 2016ko urtarrilean aurkeztu zuen enpresak bukaerako dokumentua eta planoak.

EAEko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan adierazten dena betez, zarata maparen dokumentuak eta planoak hilabetez egon dira jendaurrean Lezoko Udalean (hirigintza sailean paperean eta www.lezo.eus web orrialdean), eta iragarkiak argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (2016-03-18an) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2016-04-14an).

Jendaurreko epean ez da alegaziorik jaso.

Hori horrela, alkateak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Zarata Mapa onartzea.

BI: Onarpenaren akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira bidaltzea, EAEko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluan agintzen dena betez.

HIRU: Zarata maparen dokumentazioa eta planoak, formatu digitalean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari bidaltzea, EAEko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.4 artikuluan agintzen dena betez.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

  1. Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak mantentzeko kontratuaren 2. luzapena onartzeko proposamena (2012H050003).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2012-04-24an hartutako erabakiaren arabera,

Lezoko Udalari dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin arabera, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea

2013ko martxoaren 5ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen:

BAT: Babesa Suzai (N.I.F A20095196) enpresari esleitzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 1. lotea: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BI: Area 7 S.L (N.I.F B20160552) enpresari esleitzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 2.lotea: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

2015ko otsailaren 3an Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatuak ebatzi du “Baimentzea eta urte batez luzatzea Foru Kontratzaioen Zentralaren bitartez suteen eta intrusioaren aurkako sistemen mantentze zerbitzua kontratatzeko Esparru Akordioaren (X12018) 1. eta 2. loteak, gaur egun BABESA SUZAI SA eta AREA 7 SL enpresekin, hurrenez hurren sinatutakoak”.

2016ko urtarrilaren 25ean Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatuak urte betez bigarren luzapena baimentzea ebatzi du Foru Kontratzaioen Zentralaren bitartez suteen eta intrusioaren aurkako sistemen mantentze zerbitzua kontratatzeko Esparru Akordioaren (X12018) 1. eta 2. loteak, gaur egun BABESA SUZAI SA eta AREA 7 SL enpresekin, hurrenez hurren sinatutakoak”.

Espedientea aztertu ondoren eta, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 198. artikuluari jarraituz

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Babesa Suzai (N.I.F A20095196) enpresari urte betez bigarren luzapena baimentzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 1. lotea: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BI: Area 7 S.L (N.I.F B20160552) enpresari enpresari urte betez bigarren luzapena baimentzea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez 2.lotea: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemak kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratua esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

HIRU: Babesa Suzai, enpresaren alde, de 1.600,00 € ko gastua (%21 BEZa barne) baimentzea eta xedatzea. (AD-5).

LAU: Area 7 S.L., enpresaren alde, de 6.537,78 €ko gastua (%21 BEZa barne) baimentzea eta xedatzea. (AD-6).

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. Herritar bati Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2016GZ010004).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko C.B.Bek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: I.S.Eri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua goizetan astelehenetik ostiralera ordu betez emango da atentzio pertsonalerako. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 6,60€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko maiatzaren 30az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:40ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243150tik 1243153ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna