2016ko uztailak 26

Lezon, 2016ko uztailaren 26an, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jacaren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Irlentz Ortega Ugalde.

Idazkari lanetan Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da.

AKTA ONARTZEA.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko uztailaren 11an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

UDALTZAINGOA

  1. Trafikoko zehapen prozeduran ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinaratzeari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza hitzarmena (2016UD360001)

Trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinaratzeari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza hitzarmena azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinaratzeari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza hitzarmena.

BI: Onartutako lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko, Lezoko alkatea den Jesús María Martiarena Jaca, ahalmentzea.

HIRU: Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen udal-ordezkapena Segundo Garbizu Rodriguez udaltzainburuak eta Jesús María Martiarena Jaca alkateak osatuko du.

LAU: Interesatuei erabaki honen berri ematea, horretarako dagokion ziurtagiria eginez, eta halaber, hitzarmenaren aleak bidaltzea, alkate-lehendakariak sinatuta, beste aldeak sinatu ditzaten.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

  1. Alkateak 2016ko uztailaren 14ean D16/00714 dekretuz hartutako erabakia Berresteko proposamena (2016ID170004).

Joan den 2016-07-14an eta D16/00714. Dekretuz Alkatetzak ondorengo ERABAKIA HARTU DU:

2015/11/26an Osoko Bilkurak erabaki zuen SERBITZU ELKARTEA SL eta FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS SA enpresen aldi baterako elkarteari esleituriko kale garbiketa eta zabor bilketa kontratua urtebetez, 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31 bitarte luzatzea.

Egun, Lezoko Udalak beharrezkotzat jotzen du SERBITZU ELKARTEA SL eta FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS SA enpresekin izenpetuta duen kale garbiketa eta zabor bilketa kontratua aldatzea.

Kontratuaren 3. aldaketa honen arrazoia da Lezoko kaleak zikinak daudela, eta beharrezkoa dela kale garbiketa-zerbitzua indartzea kalitatezko zerbitzu publiko bat lehenbailehen eskaintzeko.

Hala, zerbitzuan pertsona bat gehiago eta kale-garbigailu bat sartzea proposatzen da 2016ko abenduaren 31 arte.

Udalak eskatuta, SERBITZU ELKARTEA SL eta FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS SA enpresek 2016ko uztailaren 18tik abenduaren 31a arte aldaketak izango lukeen kostuari dagokion aurrekontua aurkeztu dute, zeina 41.731,55 €-koa baita (%10 BEZ BARNE), erregaiari, kontserbazioari, material osagarriari, aseguruei, arropari, tresnei eta erremintei dagozkien gastuak barne.

Dagokion Udal teknikariak egindako txostena kontutan izanik,

Alkatetza honek ondorengoa ERABAKI du:

BAT: Onartzea Lezoko Udalak SERBITZU ELKARTEA SL eta FOMENTO DE CONSTRUCCIONES Y CONTRATAS SA enpresekin izenpetuta duen kale garbiketa eta zabor bilketa kontratuaren 3. aldaketa, eta zerbitzuan pertsona bat gehiago eta kale-garbigailu bat sartzea 2016ko uztailaren 18etik abenduaren 31a arte, baldintza hauekin:

- Kontuan hartuta kontratu hau arautzen duen klausula administratiboen orriko 1.1.8. idatz zatia, zerbitzurako esleituko diren langileek euskaraz jakin beharko dute, egin beharreko lanetarako eska daitekeen mailaren arabera.

- Kontratuaren aldaketa honetarako esleitzen diren langileak aldi baterako langileak dira, behar zehatzak betetzeko kontratutakoak, eta beraz, ez dute subrogaziorako eskubiderik izango behin kontratua amaituta.

BI: 37.937,77€ + 3.793,78€ BEZ (Guztira: 41.731,55€ AD-) gastua onartzea.

HIRU: Erabaki honen berri Tokiko Gobernu Batzarrari helarazi hark berretsi dezan.”

Ondorioz, espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar hoenk ERABAKI DU:

BAT: Goian azaldutako Alkateak 2016-07-14an D16/00714. Dekretuz hartutako erabakia bere osotasunean BERRESTEA.

  1. Torrejil baserriaren zati bat eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2016H0030003).

2016ko maiatzaren 17an Jose Maria eta Javier Garmendia Legorburuk, Herriondo bailarako 15A bezala izendatzen den Torrejil baserriaren zatia eraberritzeko baimena eskatu zuten. Horretarako Alejandro Arana Tejedor arkitektoak sinatzen duen proiektua aurkeztu zuten, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016ko maiatzaren 13ko oniritzi zigiluarekin. Ondoren, proiektuaren eranskina aurkeztu zuten 2016ko uztailaren 11an, arkitekto berak sinatua, eta elkargo bereko 2016ko uztailaren 6ko oniritzi zigiluarekin. Gauzatze materialaren aurrekontua 114.601,37 euro dira [112.665,41 + 461,25 (kalitate kontrola) + 1.474,71 (hondakinen kudeaketa)]

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: JOSE MARIA eta JAVIER GARMENDIA LEGORBURUri, Herriondo Bailarako 15A bezala izendatzen den Torrejil baserriaren zatia eraberritzeko obra baimena ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera eta ondorengo baldintza honekin:

Behe oinean jarriko diren arotzeri berriek EKTkoaren HE 1 Oinarriko Dokumentuaren 2.3. taulan ezartzen diren gehienezko transmitantzia termikoak eta airearen iragazkortasunak bete beharko dituzte.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, 5.730,07 euro ordaindu beharko ditu.

HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.474,71 x 1,2 = 1.769,65 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eskatu beharko da. Horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

PERTSONALA

  1. Udal langile batek adin txikikoen zaintzagatik eskatutako lan murrizketa onartzeko proposamena (2016PE100001).

M.I.E.k, 2016ko uztailaren 19an aurkeztutako idatzian lan murrizketa eskaria egin du adin txikikoen zaintzagatik.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.I.E.k, egunean 4 ordu lana egingo luke 2016ko irailaren 1ean hasi eta 2017ko otsailaren 28a bitarte, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 8:30etatik 12:30etara. Hau da gaur egun disfrutatzen duen lan murrizketa eta kondizioak beste sei hilabetean luzatzea eskatzen du.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta ikusirik eskariak Idazkaritzako oniritzia duela,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.I.E,n adin txikikoen zaintzagatik eskatutako lan murrizketa hurrengo kondizioetan:

- Egunean 4 ordu lan egingo du.

- Sarrera eta irteera orduak: 8:30etatik 12:30etara.

- 2016ko irailaren 1ean sartuko da indarrean eta 2017ko otsailaren 28a bitarte iraungo du.

BI: Dekretu honen berri ematea interesatuei.

KONTUHARTZAILETZA

  1. Faktura zerrendak onartzea (2016KO110014)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak

Zbkia/ Nº

16

25.572,40

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

GIZARTE ZERBITZUAK

  1. Herritar bati etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2016GZ010006).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko A.M.Aek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: A.M.Aeri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean behin ordu betez emango da atentzio pertsonalerako. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 18,87€ orduko izango da.

  1. Herritar bati etxez etzeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2016GZ010007).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko J.M.G.Bk egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: J.M.G.Bri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean ordu eta erdiz emango da etxeko manenuan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 4,53€ orduko izango da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

  1. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2016ko uztailaren 11az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Jose Angel Sanchez zinegotziak, Igandeko sexu eraso saikera dela eta, udaletxearen laguntza, familiaren eskura jartzeko eskaera egin du.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 09:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243174tik 1243179ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna