2006.eko Urriaren 9ekoa

Lezon, 2006ko urriaren 9an, astelehena, goizeko 8:40 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko irailaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko irailaren 25a geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- S.G.6 (Atzekoate) hiritartze obraren esleipenaren proposamena (2006H0110001).

Gaia mahai gainean uztea erabaki da lurrak eskuratu bitarte.

4.- Mª Carmen Ochoa de Aspururi jarduera lizentzia emateko proposamena, txikikoen zaintza zentroa irekitzeko, Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23an (2005H0050003).

Mª Carmen Ochoa de Aspuruk jarduera lizentziaren eskaera aurkeztu zuen Adin txikikoen zaintza edo babes zentroa irekitzeko (Familia Etxea), Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 zenbakietako lokaletan kokaturik.

523/2005 Dekretuaren bidez jarduera espedientearen tramitazioa hasi zen.

Jendearen informaziorako ipinita egon den denboran alegazioak aurkeztu dira.

Txosten teknikoa ikusirik eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mª Carmen Ochoa de Aspururi jarduera lizentzia ematea adin txikikoen zaintza zentroa irekitzeko, Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23an.

BI: Aurkeztutako alegazio guztiak ezestea.

HIRU: Obra lizentzia lortzeko, teknikari eskudun batek izenpeturik eta dagokion elkargoak bisaturik, eranskin bat aurkeztu beharko den, hartan, aipaturiko pasillo nagusia apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuak ezarritako, hiriguneetako irisgarritasun baldintza, espazio publiko, informazio eta komunikazio eraikin eta sistemetarako ezarritako arauei egokitzen zaiela bertan justifikatuz. Halaber eduki beharko da kontuan obrari ekiterakoan ezen, minusbaliatuentzako gelak erreserbatzeari dagokionez, hamarreko edo zatikiko batak laguntza teknikoak eduki beharko dituela, komunikatzeko zailtasuna duten pertsonek era autonomoan ostatu har dezaten.

LAU: Ebazpen honen eta txosten juridikoaren eta teknikoaren berri, alegazioak aurkeztu dituztenei igortzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Proposamena ahobatez onartu da.

5.- Itziar Leonet Escuderori, Zubitxo kaleko 29ko tarteko solairuko ezkerretako lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia emateko proposamena (2006HO300100007).

Itziar Leonet Escuderok, Zubitxo kaleko 29ko tarteko solairuko ezkerretan egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Zubitxo kaleko 29ko tarteko solairuko ezkerretan hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Itziar Leonet Escuderori, 2004ko uztailaren 23ko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuaren ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2005ko otsailaren 8an hitzarmena izenpetu zuen Itziar Leonet Escuderorekin, Zubitxo kaleko 29ko tarteko solairuko ezkerretako lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2005eko otsailaren 8ko 57/2005 dekretuaren bidez eman zion Itziar Leonet Escuderori, Zubitxo kaleko 29ko tarteko solairuko ezkerretan etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Itziar Leonet Escuderori, Zubitxo kaleko 29ko tarteko solairuko ezkerretako lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Itziar Leonet Escuderori, Zubitxo kaleko 29ko tarteko solairuko ezkerretako lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

HIRU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 12,21 euro.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Proposamena ahobatez onartu da.

6.- Zabarre Aholkularitzari Guillermo de Lazon kaleko 20an igogailua jartzeko obra lizentzia jartzeko proposamena (2006H0030007).

Zabarre Aholkularitzak, Gilermo Lazon kaleko 20ko jabekideen ordezkari gisa, joan zen otsailaren 22an obra lizentzia eskatu zuen aipaturiko eraikinean igogailua jartzeko.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, honela baitio:

Hau izenpetzen duen teknikariak 2006ko uztailaren 12an eginiko informean, ontzat ematen zen jarri nahi den igogailuaren kabinak irisgarritasun Dekretuan ezarritako neurriak ez betetzea, arrazoi gisa adieraziz ezen, Ulahi igogailu-etxearen merkataritza departamentuko arduradunarekin hitz egin ondoren, ondorioztatzen zela ezen, oinentzako kakoak bilduz, 0,85m hondoa duan kabinan sar zitezkeela aulki gurpildun gehienak. Alabaina, eraikinaren erabile gehienentzat igogailua jartzea hobekuntza nabarmentzat jotzen den arren, gogorarazten da arazoak izan daitezkeela gurpildun sila horietako zenbait modelo sartzeko zeren, kabinak ez baititu betetzen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuko irisgarritasunerako Arau teknikoen V eranskinean finkatzen diren gutxieneko neurriak (Berrikuntza obrak, urbanizazioetan edo eraikinetan handitzeak edo aldaketak), haren arabera ?Igogailuen kabinak murriztu ahal izango dira sakoneraz 1,20 m arte eta zabaleraz 0,90 m arte? Ateak zabaldutakoan pasabide librearen zabalera 0,80 m arte murriztu ahal izango da?. Proiektu Teknikoan proposaturiko neurriak 0,95 m x 0,90 m dira (sakonera eta zabalera).

Arazo iturri izan zitekeen proiektuaren beste alde bat baldintza akustikoak justifikatzearena zen. Makina geletako bereizketa-paretetarako indarrean dagoen araudian eskaturiko isolamendua betetzen dela justifikatzen duen fitxa aurkeztu da dokumentazio osagarrian. Ulahi etxearen merkataritza departamentuko arduraduna den pertsona berak seinalatu zuen, zarata-sorburu garrantzitsu bakarra makinen gela izango zela, sotoko oinean kokatua, igogailu hidraulikoa jartzearen bidea hautatu baita.

Hori guztia dela eta, seinala daiteke ezen, irisgarritasunaren Dekretuan ezartzen diren xedapenak betetzen ez badira ere, nire iritzirako, igogailua jartzeak hobekuntza nabarmena suposatzen duela eraikinaren erabiltzaileentzat eta, aurkeztutako dokumentazioarekin, emandako konponbidearen alde akustikoa justifikaturik geratzen dela, eta horrela adierazten diot korporazioari egoki iruditzen zaiona erabaki dezan?.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKIAK hartuditu:

BAT: ZABARRE AHOLKULARITZAri, Guillermo de Lazon 20ko jabekideen ordezkari gisa.

BI: Eraiketaren gaineko zerga guztira 77,77 euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Proposamena ahobatez onartu da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna