2006.eko Otsailaren 27ekoa

Lezon, 2006ko otsailaren 27an, astelehena, goizeko 9:10etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko otsailaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko otsailaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- José Mª Castro Varelari obra lizentzia emateko proposamena, Zubitxo kaleko 7an bi etxebizitza izango dituen beste eraikin berri bat jasotzeko.

José Mª Castro Varelak obra lizentzia eskatu du Zubitxo kaleko 7an dagoen eraikina eraitsi eta beste berri bat eraikitzeko.

Txosten juridikoak honela dio:

?Jose Mari Castro Varelak Zubitxo kaleko 7 zenbakian dagoen eraikina eraitsi eta berri bat eraikitzeko baimena eskatzen du. Eskaerarekin batera eraispen proiektua eta oinarrizko eraikitze proiektua aurkezten ditu. Eraikin hau Lezon indarrean dauden Arau Subsidiarioen U.A.D. 11 Exekuzio Unitatean kokatzen da.

Eraispenari dagokionez udal Arkitekto Aholkulariak irizten dionarekin bat egiten dut.

Eraikitze proiektuari dagokionez zera adierazi behar da, Arau Subsidiarioetako U.A.D. 11 Exekuzio Unitatearen fitxa aztertu ondoren aurkeztu den proiektuak aipatu arauak ez ditu hainbat ataletan betetzen:

1.- Eraikitako gehienezko azalera 204 m²koa aurreikusten da hirigintza fitxan, aurkeztu den proiektuan berriz 332,84 m²koa. Espresuki adierazten da gainera A.S.etan aprobetxamendu honetan eraikitako oin guztiak neurtuko direla. Baliteke ordea aurkeztu den proiektuan adierazten den moduan 204 m² neurketa horretan beheko oina eta sabai azpikoa jaso ez izana. Honen inguruan Arkitekto aholkulariaren txostenak argitu beharko du ustezko akats hau.

2.- Sabai azpiko oina etxebizitza erabilerara xedatuko dela adierazten da A.S.etan, proiektuan berriz ez da erabilera horretara xedatzen.

3.-Oin bakoitzeko gehienez eraikitako 68 m² aurreikusten dira A.S.etan, proiektuan berriz behe oinean 71,25 m² eta 1,2 eta 3º oinetan 74,25 m² eraikiak aurreikusten dira.

4.- Hirigintza fitxaren arabera teilatu hegalera 9,70 metroko garaiera aurreikusten da, proiektuan berriz 10,80 metrotakoa

Bestalde beheko oinean proiektuak besteak beste trastelekuak aurreikusten ditu eta A.S.etan erabilera hau galarazten ez bada ere, ez da espresuki aurreikusten onartzen diren beste erabilerak ez bezala.

Lursailaren jabeak eta Lezoko Udalak 2002ko uztailaren 22an izenpeturiko Hirigintza Hitzarmenean bestea beste zera xedatzen da, aipatu eraikinaren atzeko aldean dagoen lursaila, hain zuzen ere, 6 Sistema Orokorraren parte dena udalari doan lagako zaiola. Lursail honen azalera aipatu hitzarmenaren arabera 264 m²koa da, proiektuan berriz 259, 25 m² azalera duela adierazten da.

Lagapen hau gauzatzeko jabeak segregazio lizentzia eskatu beharko du, jatorrizko eta emaitzazko lursailak plano banatan zehaztuz eta lizentzia jaso ondoren lagatzen den lursaila Lezoko Udalaren alde notaritzan eskritura publikoan jaso beharko da . Hori dena exekuzio proiektua aurkeztu baino lehen eta beti ere obrak hasi baino lehen egin beharko dela iruditzen zait.

Era berean gogorarazi behar da bai hirigintza fitxan baita hitzarmenean ere 100 metroko distantzia baino gutxiagora lurpeko garaje bana eskuratu beharko dela etxebizitza berri bakoitzeko.

Gai honen inguruan egin beharreko akordio proposamena egiteko derrigorrezkoa da arestian aipatu arloen inguruan udal Arkitekto aholkulariak bere txostenean irizten diona argitu dezan, hori dela eta ez dut akordio proposamenik egiten?.

Arkitekto aholkulariaren txostenak honela dio:

?ZUBITXO KALEKO 7an ERAISKETA PROIEKTUARI ETA BI ETXEBIZITZA ERAIKITZEKO OINARRIKO PROIEKTUARI BURUZ TXOSTEN TEKNIKOA

José María Castro Varelak aurkeztu ditu Zubitxo kaleko 7an kokaturiko etxearen eraispena egiteko Proiektua eta, aldi berean, bi etxebizitza edukiko dituen eraikin berri bat egiteko Oinarriko Proiektua.

Proposamen horiek UAD 11 esparruan kokaturik daude eta horren fitxari eta aurkeztutako proiektua hari egokitzeari dagokionez, hau esan daiteke:

  • Fitxak planteaturiko irizpide eta helburuen artean, eraikina kontsolidatzearena azaltzen da teilatua altxatzea eta horrela beste oin bat gehiago lortzea ametituz. Aurkeztutako proiektuan, ordea, eraikina eraistea proposatzen da ondoren berriro eraikitzeko. Horren ildotik seinala daiteke ezen, irizpideek eta helburuek seinalamendu izaerakotzat hartzen direla eta ez lotesletzat eta, horrela, antzeko araudia duten 1 eta 3 zenbakietako eraikinak ere eraitsi eta berriro eraiki direla.
  • Proiektuan proposaturiko etxebizitzen zenbatekoa bikoa da, eta ez unitate horretako fitxan ametiturik dagoen hirukoa, hori onargarri izaki.
  • Behe oina ataritarako eta merkatal erabilpenetarako xedatzen da, fitxan ametiturik dagoen bezala.
  • Goiko oinak eta teilatupea etxebizitza-erabilpenetara xedatzen dira, fitxan ametiturik dagoen bezala.
  • Eraikitako azalerari dagokionez esan daiteke ezen, fitxa urbanistikoan seinalaturikoa benetakoa baino gutxiago dela, haren atal grafikoaren atalean aurreikusitako lerrokadurak mantenduz neurtuz gero, eta gainera fitxa horretan ez dira aintzat hartu behe oinean eta teilatupean eraikitzako azalerak, ezta hegal baimenduenak ere. Zentzu horretan eman daiteke fitxan neurketa okerren bat badagoela eta proiektua egokitzen zaiela fitxa urbanistikoan grafikoki finkaturiko baldintza geometrikoei.
  • Fitxa urbanistikoan aurreikusitako garaierei dagokienez seinala daiteke ezen, zehatz-mehatz errespetatuko balira, gaur egun indarrean dauden habitagarritasun-baldintza gutxienekoak ez liratekeela beteko, eta beraz proiektuak proposaturikoak onargarritzat ematen dira. Zentzu horretan gehitu liteke ezen, proiektuan mantentzen dela 9ko eraikinaren teilatu-hegalaren garaiera, baita azken horren gailurrarena eta kale bereko 1 eta 3 zenbakietakoena ere.

Irisgarritasun irizpideei dagokienez aipa daiteke ezen, haiek hertsiki betetzen ez diren arren, praktikagarritasun irizpideak betetzen direla.

Beraz, aurreko hori ikusirik, eman daiteke ezen, proiektua egokitzen zaiela indarrean dauden baldintza urbanistikoei.

Ikuspuntu teknikotik eman daiteke ezen, proiektuak, bai eraistekoa eta bai eraikitzekoa, dokumentalki osatuak eta zuzenak direla.

Hori dela eta, nahiz eraisteko nahiz eraikitzeko aurkeztu diren proiektuen aldeko informea ematen da.

Lizentzia emateko, aurrez bete egin beharko dira fitxa urbanistikoan finkaturiko baldintzak, 4 atalean ?Ekipamendu eta urbanizazio baldintzak? eta 5 atalean ?Planeamendu eta jarduera baldintzak?.

Txosten bi hauetan oin harturik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT:: José Mª Castro Varelari obra lizentzia ematea Zubitxo kaleko 7an kokaturiko eraikina eraisteko.

BI: Era berean obra lizentzia ematea Zubitxo kaleko 7an bi etxebizitza izango dituen beste eraikin berri bat jasotzeko, ondorengo baldintza hauekin:

· Obrei ekin baino lehen 259,25 m² duen lursailaren segregazio eskaera aurkeztu beharko du, eta Udal honen aldeko eskualdatzea burutu.

· Era berean, obrei ekin baino lehen, behar den exekuzio-proiektua aurkeztu beharko du.

HIRU: 100 metroko distantzia baino gutxiagora lurpeko garaje bana eskuratu beharko dela etxebizitza berri bakoitzeko.

LAU: Arkitekto aholkulariaren informean seinalatzen diren baldintza guztiak bete beharko ditu, Ebazpen honen azalpen partean adierazi bezala.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, 9.053,78 euro ordaindu beharko du.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Mª José Gutierrezi, Andamios Donosti, S.L.ren ordezkaritzan, lizentzia emateko proposamena, bulegoak legalizatzeko eta aldamio-muntaiako enpresaren biltegitarako jarduerarako.

Mª José Gutierrezek aurkeztuta, Andamios Donosti, S.L., enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Mª José Gutierrezi, Andamios Donosti, S.L. enpresaren ordezkaritzan, bulegoak legalizatzeko eta aldamio-muntaiako enpresaren biltegitarako jardueraren lizentzia ematea, Sagasti kaleko 30ean kokaturiko pabilioian, baldintza gisa aurkeztutako proiektuan jasotzen diren neurri zuzentzaileak betetzekotan.

BI: Pabilioian egindako tarteko solairuak legeztatzea.

HIRU: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lan horiek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 1.413,65 euro ordaindu beharko ditu eta irekitzearen gaineko tasa 641,69 euro.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Lezoko Udalak baimena emateko proposamena, Guillermo de Lazon Kalean dagoen 20 zenbakidun eraikineko jabekide den aldetik, bertako behe solairuan egin nahi den lokaletik etxebizitzarako erabilera aldaketa aurrera eramateko.

Minerva Martínek, (Zabarre Aholkularitza), Gillermo Lazon 20ko etxearen jabekideen ordezkari gisa, eskatu du, Lezoko Udala, eraikin horretako lokal baten jabe gisa, lokal bat etxebizitza bihurtzeko baimenean, alde ager dadila.

Ondorengo txosten juridiko hau ikusirik:

?Minerva Martinek udalari Gillermo Lazon Kalean dagoen 20 zenbakidun eraikineko jabekide bezala, baimena eskatzen dio bertako behe solairuan egin nahi den lokaletik etxebizitzarako erabilera aldaketa aurrera eramateko.

Erabilera aldaketa hau eraikinaren eskrituratan agertzeko derrigorrezkoa da jabekide guztiek aho batez baiezkoa ematea hori dela eta udalak jabetza bat duenez aipatu eraikinean aldeko iritzia ematea eskatzen da.

Eskatu den baimena emateko lege eragozpenik ez dagoenez?..?

Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udalak aldeko iritzia ematea Gillermo Lazon Kalean dagoen 20 zenbakidun eraikineko jabekide bezala bertako behe solairuan egin nahi den lokaletik etxebizitzarako erabilera aldaketa aurrera eramateko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA ETA BARNE GAIAK

6.- Alkatearen 170. dekretua berrestea, Juan María Zabala Burgueteri udal pentsioa emateari buruzkoa.

Gobernu batzarkideek dekretua berretsi dute argituz ezintasun iraunkor osoak iraun bitarteko eragina izango duela.

7.- Alkatearen 169. dekretua berrestea, Xabier Fernández de Gorostiza Garmendiari, EUFALEBAko 10 nibelaren %20 ordain-gehikuntza ematea, udalerrian sortzen diren premiazko lanak egiteagatik eta ur-zerbitzuaren digitalizatzearekin zerikusia duten la osagarriak egiteagatik.

Gobernu batzarkideek dekretua berretsi dute.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Saharan euriteak sortutako kalteak direla eta, dirulaguntza emateko proposamena.

Ikusita euri-jasa izugarriak eta uholdeak saharar errefuxiatuen kanpamentuetan, Lezoko herriaren kaltetuekiko elkartasunaren adierazgarri, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Euskal Fondoari Lankide Aurrezkiko 3035-0012-74-0120086016 kontuan 29.600 ?ko diru-ekarpena egitea (AD 2005/913-1).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010002).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Mercedes Alvarado Seguik egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Mercedes Alvarado Seguiri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordubete, astean bost ordu egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 26,46 euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko eskaera onartzeko proposamena.

Ez da proposamenik aurkeztu, beraz ez da erabakirik hartu.

11.- Familiako eskuhartzea onartzeko proposamena.

Ikusirik esp. 816 I.O. familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzeko akordioa, hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea (816 esp.) I.O. familiaren parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan lau hilabetez, luzatzeko aukerarekin.

BI: LAHAR gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapia eta hezitzailearen saioen kostua, guztira, 1.423,44 ? (AD-119).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Jesús Mª Montes Ugartemendiaren etxebizitza tutelatuko egonaldiaren ekarpen ekonomikoa berrikusteko proposamena.

Kontutan harturik Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko abenduaren 9an hartutako ebazpena, non gai direnentzat etxebizitza tutelatu eskaera onartu eta Lezoko udalak bere gain hartzen zuen egonaldi horren defizita; aldi berean, azterturik adineko pertsona horren egoerari buruz finantziazioari buruz gizarte langileak egindako txostena eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Berrikustea Jesús María Montes-en ekarpen ekonomikoa etxebizitza tutelatuko egonaldiarengatik.

BI: Lezoko Udalak beregain hartuko du Jesús María Montes Ugartemendiak, Astigarragako udal etxebizitza tutelatuan sortzen duen defizita; 359,82 ?/hileko 2006ko urtarriletik aurrera (AD-60) .

HIRU: Ekarpen ekonomikoa berrikusiko da beti ere hori zehazteko kontuan hartu ditugun baldintzak aldatzen badira.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna