1999.eko Azaroaren 18ekoa

    Lezon, 1999ko azaroaren 18an, goizeko 9:15 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 1999ko azaroaren 4an egindako bilkurako akta onartzea.

    1999ko azaroaren 4an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak:

    2 Toki Alai etxearen alboan txabola bat eraikitzeko lizentzia eskatuz, Francisko Legorburu Irastorzak, aurkeztutako eskaera.

    Toki-Alay etxearen lurretan txabola bat eraikitzeko Francisco Legorburu Irastorzak aurkeztutako eskabidea azterturik, eta araudi aplikagarriari buruzko txosten teknikoa eta kasu partikular horri buruzko iritziak ikusi ondoren, Alkatetzak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak eskaeraren alde informatzea erabaki du, hura, betiere, eskatutako erabilpenetarako izatekotan. Alabaina, eskatzaileari errekeritzen zaio ezen, lizentzia lortzeko, egintzaren aurrekontua aurkeztu behar duela eta, era berean, haren deskripzio-txostena, txosten teknikoaren ondoren baimendu ahal izan dadin.

    Zenbait espedienteri buruzko txostena:

    3.- Lopene plazako 4an lokala egokitzeko, Itziar Liroz Manjarresek aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko txostena.

    Itziar Liroz Manjarresek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Lopene plazako 4.an kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan taberna-kafeteria ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT: Itziar Liroz Manjarresek aurkeztu duen iharduera espedientearen aldeko txostena ematea, Lopene plazako 4.an kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatu baitu, hartan taberna-kafeteria ihardueran lan egiteko.

    BI: Espediente hori osorik Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    4.- Zenbait faktura onartzea.

    Futbol-zelaian egindako obrei dagokienez U.T.E. Oreretak aurkeztutako fakturak azterturik, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    -Futbol-zelaian egindako obrei dagokienez U.T.E. Oreretak aurkeztutako eta ondoren zerrendan zehazten diren faktura hauek onartzea:

    -Eraikuntza obretako (1. fasea) 8. Ziurtapena: 7.748.598.- pta. (Erf. O-1409).

    -Eraikuntza obretako (1. fasea) 9. Ziurtapena: 16.525.118.- pta. (Erf. D0-1224).

    -Eraikuntza obretako (1. fasea) 1. ziurtapena:5.146.668.-pta.,beste zenbait eranskinen hedakuntza, (Erf. O-1410).

    Era berean, Construcciones A. Sobrino S.A.k aurkeztutako faktura azterturik, 1 Sistema Orokorrean egindako obrei dagokiena, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    -Construcciones A. Sobrino S.A.k aurkeztutako faktura mahai gainean uztea, erabaki gabe, 1 Sistema Orokorrean egindako obrei dagokiena eta ondoren zehazten den bezala: 1 Sistema Orokorreko Urbanizazio obren likidazioa, 2. fasea (Kiroldegiko aieka), 7. ziurtapena, 12.372.819.-pta. (Eref. ADO-1265), zeren harrera akta aurkeztu behar baitu oraindik, obraren Zuzendaritzari eta adjudikaziodun enpresari hori lehenbailehen egiteko premiamenduz eskatuz.

    EUSKARA

    5.- 126.960 pezeta zuzentzea Tiñelu Elkarteari, Santakrutz-99 jaietan burututako danborradagatik.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du Tiñelu Elkarteari 126.960,- pta zuzentzea, Santakrutz/99 jaietako danborrada eratzeagatik. Zenbateko hori aurrekontu-kontsignazioari eskegirik geratzen da, hori alkateak jadanik aurkeztutako ?kreditu transferentziazko? kreditu aldaketaren bidez egingo delarik.

    6.- Hitzartua dagoen lez, asistentzian %80 ziurtatzen duen ororentzat, matrikularen erdia ordaintzea, euskarako Udako ikastaro eta Barnetegietako ikasleei.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak erabaki du matrikularen erdia ordaintzea, hala eskatu duten eta 1995eko apirilaren 26ko Euskara Batzordeak finkatutako baldintzak (espedientean jasotakoaren arabera) betetzen dituzten ikasleei, eta hori guztira 16.206,- pta. da. (A 837-99).

    7.- 1.000.000 pezeta zuzentzea ?Euskararen Tunela? deritzan erakusketaren inguruan ekimenak antolatzeagatik, Lezoko Euskal Herrian Euskaraz Taldeari.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura Eskuordedunak proposatu du 1.000.000,- pta dirulaguntza ematea Lezoko Euskal Herrian Euskaraz taldeari, ?Euskararen Tunela? deritzan erakusketaren inguruan zenbait iharduera eratu izanagatik. Gobernu Batzordeak hori mahai gainean uztea erabaki du, zehazpen handiagoaren zain.

    Aldez aurretik premiazkotasuna deklaraturik, ahobatez erabaki da ondorengo gai hauek tratatzea:

    PREMIAZ

    8.- Bikarioenea aiekako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualari dagokion konpromezua.

    Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu Alkateak azaroaren 12an Gipuzkoako Foru Diputazioko Gizarte Zerbitzuen Departamentura igorritako idatziaren edukiak, Bikarioenea aiekako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualari dagokionez eta, zehazkiago, asistentzi mailan udal honek hartzen dituen konpromezuei dagokienez.

    Gobernu Batzordea aukera honetaz baliatzen da departamentu horri eskatzeko, Lezoko asistentzi proiektuei ekiteko bidea emango duten aurrekontu partidak jaso ditzala.

    9.- Zenbait faktura onartzea:

    - Montte, S.L.: Udal dependentzietarako altzarien hornidurarengatik 2.699.823,- pta., Kontuhartzailearen aldetik kontsignazio-faltaren ohartarazpenarekin. (ADO-1505-1999).

    - Gezak, S.L., kiroldegiko berokuntza sisteman egindako obrak eta beste zenbaitengatik: 2.938.502,- pta. Kontuhartzailearen aldetik kontsignazio-faltaren ohartarazpenarekin. (ADO-1528-1999).

    10.- Urzainkiko Akerbeltz atepetxea sustatu eta kudeatzeko baldintzen agiria.

    Negua eta eski garaia laster direla eta, Gobernu Batzordeak azaroaren 4an onartutako baldintzen agiria presazko bidez tramitatzea erabaki da.

    11.- Bikarioenean etxebizitzak eraikitzeko obra lizentziari baldintza.

    Gobernu Batzordeak 1999ko ekainaren 9 eta 23an egindako bilkuretan eman zitzaion Antonio de Miguel Dominguezi lizentzia Bikario-enea aldean etxebizitzak, lokal komertzialak, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko, Miguel Mª Lasa Olarrak idatzitako proiektuaren arabera eta, besteak beste, aieka horretako Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntuala behin-betiko onartzearen baldintzapean.

    Proiektuko txostenak Sarrera Erraztearen eta Oztopo Arkitektonikoen Dekretua eta Eusko Jaurlaritzaren Sarrera Erraztearen Legea betetzen direla dioen arren, udal teknikariaren txostenak ohartarazten du araudi hori ez dela betetzen igogailuaren ate aurrean dagoen espazioan: hartan ipini ahal izan behar da 1,50 m. diametroko zirkulu bat, proiektuan aurreikusitako 1,20 m.-takoaren ordez.

    Hori dela eta, Antonio de Miguel Dominguezi errekeritzen zaio, aldakuntza hori bete izana frogagarriro egiazta dezala, obragintza proiektuan jasorik eta dagokion egiaztagiria aurkeztuz, Udaletxean, eta, harik eta baldintza hori bete arte, 0 kotatik gorako obrarik ezin izango du egin.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna