Agiri mota
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren 21ean, 18:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Kepa Garbizu Azkue, Imanol Esnaola Arbiza, Xabier Alegria Loinaz, Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Inmaculada Muñoz Martinez, Mikel Mitxelena Iza, Jesus Mª Martiarena Jaka, Nekane Artola Labordeta, Juli Del Sol Bermejo eta Gurutze Sein Cordero.
Ainhoa Villanua Ayuela ez da etorri.
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik.
1.- UDALBATZAREN OSOKO BILKUREN MAIZTASUNA ERABAKITZEA.
Alkateak aurkeztu du deialdiarekin batera igorritako proposamena. Proposamenak honela dio hitzez hitz:
“Ohiko plenoaren maiztasuna eta eguna erabakitzeko, ondorengo proposamen hau egingo diot Korporazioari:
Osoko bilkura ohikoak bi hilabetetik behin egitea, hilabete bikoitietan, hilaren bigarren asteazkenean, 19:00 etan”.
Proposamenean osoko bilkurak hilabete bikoitietan egitea esaten den arren, zuzendu egin du eta hilabete bakoitietan egitea planteatu du.
Mikel Antxon Arrizabalagak bere desadostasuna azaldu du proposamenarekiko, aldizkakotasunak hilerokoa izan behar duela iruditzen baitzaio.
Iñake Urrestarazuk uste du osoko bilkurak hilero egin beharko liratekeela, haiek goizezko ordutegian egitea proposatuz eta, halaber, eskatu du zehatz dadila noiz egin bilkurak aurreikusitako eguna jai balitz.
Alkateak, egindako proposamena defendatu du, eraginkortasunerako beharrezko gutxienekoa gisa aurkeztuz. Bere taldearen asmoa azaldu du araudi organiko bat egiteari ekiteaz, arazo hau berriro momentu horretan tratatuko delarik. Osoko bilkurak arratsaldez egitea defendatu du herritarrek parte hartzea errazteko helburuz. Ohiko bilkurarako aurreikusitako eguna jai balitz, hura hurrengo laneguneko asteazkenera atzeratzea proposatu du.
Proposamenari egindako eranskin hauekin (osoko bilkurak bi hilabetean behin, hilabete bakoitietan eta jai balitz hurrengo asteazken lanegunekora atzeratu) bozketa planteatu du.
Legealdiko lehen bozketa denez, bozketak ezkerretik eskuinera egitea proposatu du mahaian bakoitzak duen jarlekuaren arabera, alegia, lehenik PSEko zinegotziek bozkatuko dute, hurrena EAJ-EAkoek eta ondoren EHkoek, bozkatzen azkena alkatea izanik.
Bozketa eginik, zazpi boto izan dira proposamen aldatuaren alde, alkateak eta EHko gainerako zinegotziek emanak, eta bost boto kontra PSEko Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak eta Pello Garbizu, Iñake Urrestarazu, Jesus Mª Martiarena eta Gurutze Sein EAJ-EAko lau zinegotziek emanak.
2.- BATZORDE INFORMATZAILEEN ERAKUNTZA ETA OSAKERA.
Alkateak eman dio udalbatzari egindako proposamenaren berri. Proposamenak honela dio hitzez hitz:
“Hurrengo Batzorde Informatibo Iraunkorrak sortzea proposatzen da:
1.- Hirigintza.
2.- Gobernu eta Barne arazoetarakoa.
3.- Finantzak eta Hazienda.
4.- Zerbitzuak.
5.- Gizarte Ongizatea.
6.- Euskara.
7.- Hezkuntza eta Kultura.
Udalen Antolakuntza, Iharduera eta Erregimen Juridikoari buruzko araudiaren 125.a artikuluan ezarritakoari jarraiki, lehen aipatutako Batzorde Informatiboen lehendakaritza, ondoren aipatzen diren korporaziokideengan delegatzen dut:
1.- Hirigintza Batzordea: Aitor Sarasola Salaberria.
2.- Gobernu eta Barne Batzordea: Mikel Mitxelena Iza.
3.- Finantzak eta Hazienda Batzordea: Aitor Sarasola Salaberria.
4.- Zerbitzutako Batzordea: Mikel Mitxelena Iza.
5.- Gizarte Ongizatea Batzordea: Inmaculada Muñoz Martinez.
6.- Euskara Batzordea: Imanol Esnaola Arbiza.
7.- Hezkuntza eta Kultura Batzordea: Imanol Esnaola Arbiza.
Talde politiko bakoitzak (baita lehendakaritza duenak ere) bere ordezkariak (titularra eta ordezkoa, biak) izendatu behar ditu.
Guztiak ahots eta botuez, diktamenak bozkatzeko botu ponderatuaren sistema erabiliko delarik.
Erakunde edo talde antolatu bakoitzak bere ordezkaria izendatu ahal izango du.
Lezoko edozein biztanlek bertan parte hartu ahal izango du aplikagarria den legediak ezartzen duen bezela”.
Adierazpenen txanda irekirik, Pello Garbizuk eskatu du batzordeen bilkuren maiztasuna erabaki dadila, haien eskumenak mugapetzeko komenigarritasuna eta, galdetu du, ea nor izango den haien idazkari.
Alkateak adierazi du, batzordeak eratzeko tramitea ez zela korapilatu nahi, haiek lehenbailehen eraginkor bihurtzeko. Proposatu du ezen, harik eta batzordeek beste maiztasun bat proposatu arte, batzordeen bilkurak hilean behin egin daitezela.
Mikel Antxon Arrizabalagak bere taldearen desadostasuna adierazi du proposamenarekiko, besteak beste batzordeburu guztiak talde politiko berari ematen zaizkiolako. Gaitzetsi egin du, halaber, proposatutako boto ponderatuaren sistema zeren, horren legezkotasun zalantzatsuaz gain, zalantzan jartzen baitu batzordeen zentzua talde minoritarioentzat zeren, agian, ez baitu merezi ere haietan parte hartzea.
Imanol Esnaolak erantzun dio esanez, EHk talde guztiei eskaini diela batzordeburutzak banatzeko akordioa. Boto ponderatuari buruz dio, EH taldeak batzordeetan lana egiteko asmoa duela.
Mikel Antxon Arrizabalagak esan du, EHren gonbidapena proposamen orokor bat zela eta hori oraingoz ez onartu izana ez doala etorkizunean akordioak lortu ahal izatearen kaltetan.
Bozketa eginik, zazpi boto izan dira proposamenaren alde, alkateak eta EHko gainerako zinegotziek emanak, hiru boto kontra PSEko Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak eta EAJ-EAko bi zinegotzik, Iñake Urrestarazu eta Gurutze Seinek, emanak eta bi abstentzio EAJ-EAko bi zinegotzik, Pello Garbizu eta Jesus Mª Martiarena.
3.- ORGANU KOLEGIATUETAN, KORPORAZIOAREN ORDEZKARIAK IZENDATZEKO PLENOAREN KONPETENTZIA DENEAN.
Alkateak aurkeztu du proposamena eta, hitzez hitz, honela dio:
Alkatetza honek udal plenoari proposatzen dio, ondoko akordioa onar dezan, korporazioaren ordezkariak organu kolegiatuetan izendatzeari buruz:
1.- Añarbeko Mankomunitatea: Aitor Sarasola Salaberria. Ordezkoa: Mikel Mitxelena Iza.
2.- San Markoseko Mankomunitatea: Aitor Sarasola Salaberria. Ordezkoa: Mikel Mitxelena Iza.
3.- Oarsoaldeako Industrialdea S.A.: Aitor Sarasola Salaberria. Ordezkoa: Mikel Mitxelena Iza.
4.- Behemendi: Aitor Sarasola Salaberria. Ordezkoa: Mikel Mitxelena Iza.
5.- Oarsoaldea: Aitor Sarasola Salaberria. Ordezkoa: Mikel Mitxelena Iza.
6.- Elkarkidetza: Mikel Mitxelena Iza. Ordezkoa: Aitor Sarasola Salaberria.
Mikel Antxon Arrizabalagak aurreko puntuan egindako adierazpenak berretsi ditu.
Bozketa eginik, zazpi boto izan dira proposamenaren alde, alkateak eta EHko gainerako zinegotziek emanak, boto bat kontra PSEko Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak emana. EAJ-EAko lau zinegotziak abstenitu egin dira.
4.- ALKATEAK HARTUTAKO ERABAKIEN BERRI EMATEA, BAI GOBERNU BATZORDEKIDEAK IZENDATZEKO, BAI ALKATEORDEKOAK IZENDATZEKO ETA BAI ALKATEAREN ESKUORDEKOAK IZENDATZEKO.
Alkateak eman du alkatetzaren 126. dekretuaren berri, haren bidez izendatzen baitira Gobernu Batzordeko partaideak. Azaldu du ezen, udal funtzionamenduan organo nagusietariko bat Gobernu Batzordea izaki, udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek hartan parte hartzeko aukera edukitzea dela asmoa. Talde politiko bakoitzaren esku utzi du gobernu batzordean parte hartzeko erabakia, bera zain geratzen delarik haiek ordezkaria izenda dezaten.
Mikel Antxon Arrizabalagak eskertu du alkatetzaren jarrera baina ez du onartu gonbidapena. Haren ustez ez dira kausitzen inguruabarrak gobernu-arduretan partaide izateko, politika orokorrean garrantzizko desadostasunak daudelako eta EHk bultzatu nahi duen udal-politikaren ildoak ezagutzen ez dituelako. Hori guztia dela eta une honetan espresuki aldarrikatzen du uko egiten diola Gobernu Batzordean parte hartzeari.
Alkateak gonbidaturik, Pello Garbizuk gaur goizean bertan udal erregistroan aurkeztutako idatziari eutsi dio haren bidez, era berean, uko egiten baitiote Gobernu Batzordean parte hartzeari.
Alkateak, halaber, 127. dekretuaren berri eman du, haren bidez delegatu baititu eskuduntza batzuk Gobernu Batzordearen baitan, era berean 128. dekretuaren berri eman du, haren bidez delegatu baititu eskuduntza batzuk Mikel Mitxelena Iza zinegotziaren esku, eta 129. dekretuaren berri, haren bidez delegatu baititu eskuduntza batzuk Nekane Artola Labordeta zinegotziaren esku.
5.- ALKATEAREN ERABATEKO DEDIKAZIOA ETA ALKATEAREN ETA ZINEGOTZI LIBERATUAREN ORDAINKETA ONARTZEA.
Alkateak aurkeztu du proposamena eta, hitzez hitz, honela dio:
“Alkatetza honek Udalbatzari proposatzen dio, ondorengo akordio hau har dezala alkatearen erabateko dedikazioari eta ordainketari dagokienez eta, era berean, Nekane Artola Labordeta zinegotziaren liberazioari eta ordainketari dagokionez.
BAT: Alkatearen erabateko dedikazioa eta kargu horregatik jasoko duen urteko ordainketa gordina onartzea, 4.586.974 pta., hamalau hilerokotan banaturik (EUFALEBAko 18. nibela).
BI: Nekane Artola Labordeta zinegotziaren lanegun erdiko liberazioa eta urtean jasoko duen ordainketa gordina onartzea, 2.004.652 pta., hamalau hilerokotan banaturik (EUFALEBAKO 15. nibelaren %50a).
HIRU: Ordainketa hauek urtero eguneratuko dira, langileen hitzarmenaren arabera.
LAU: Akordio hau 1999ko uztailaren 22an sartuko da indarrean”.
Pello Garbizuk bere iritzia azaldu du, udalbatzaren bilkuretan sarritan adierazitakoa: bere ustez, alkateak, udal plantillan ordaintzen diren nominetarik ordainketa handiena jaso beharko luke. Bestalde eskatu du, lehenbailehen erabaki daitezela gainerako zinegotzi eta talde politikoen ordainketak.
Imanol Esnaolak argitu du ezen, alkatetzaren ordainketa erabakitzeko, alkateari bere aurreko lanbidean zegokion ordainketa hartu dutela kontuan.
Iñake Urrestarazuk eskatu du argi dadila kargu politikoen ordainketen eta haiengatik alderdi politikoei egin dakizkiekeen ordainketen arteko bateragarritasuna.
Bozketa eginik, zazpi boto izan dira proposamenaren alde, alkateak eta EHko gainerako zinegotziek emanak, bi boto kontra EAJ-EAko bi zinegotzik, Iñake Urrestarazu eta Gurutze Seinek, emanak eta hiru abstentzio EAJ-EAko bi zinegotzik, Pello Garbizu eta Jesus Mª Martiarena eta PSEko Mikel Antxon Arrizabalagak.
Aktaren amaiera.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, 18:35 orduetan lehendakaritzat amaitutzat eman du batzarraldia, Idazkaria naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.
Eguna