1999.eko Apirilaren 29ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hogeita bederatzigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

Agustina Pontesta Garmendia ez da bileran izan.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko martxoaren 24ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1999ko martxoaren 24ko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Alkateak esan du, Jesus Martiarena Jakak, arrazoitzat arazo pertsonalak aipatuz, Udal honetako 3. Alkateordetzari eta, era berean, Gobernu Batzordeako partaide eta Ogasun Batzordeburu izateari uko egin diela

Esan du baita, dekretu bat eman duela, 64. hain zuzen. Dekretu honek bidez Jesus Mª Martiarena Jakak aurkeztutako errenuntzia onartzen da, Gobernu Batzordearen eraketaren berri ematen da, aurrerantzean kide bat gutxiago izango baitu eta 3. Alkateorde izendatzen da Agustina Pontesta Garmendia.

HIRIGINTZA:

Obra lizentziak:

3.- Jose Cruz Saizar Huiciri obra lizentzia ematea, Bista Eder Baserriari erantsitako eraikuntza legalizatzeko.

José Cruz Saizar Huicik aurkeztutako proiektua azterturik, Bista Eder baserriari erantsirik eraikitakoa legalizatzeko lizentzia eskatu baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: José Cruz Saizar Huiciri obra lizentzia ematea, Bista Eder baserriari erantsirik eraikitakoa legalizatzeko, biltegi-garaje gisa erabiltzeko zoruaren sestrako oinean, eta teilatupeko tarteko oinean askotariko erabilpenetarako, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko duelarik, dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Obra-bukaeraren ziurtapena.
  • Obra berriaren deklarazio-eskritura.
  • Eraikitakoaren fatxaden argazkiak.
  • Kokapen planoak
  • Etxearen oin bakoitzaren planoak 1:50 edo 1:100 eskalan.
  • Sekzioen planoak.
  • Kontribuzioaren azken ordainagiria.

BI:

Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 182.975,- pta ordaindu behar du.

4.- Altamiran, babes ofizialeko etxeak egiteko eman zen lizentzia aldatzea.

Gobernu Batzordeak 1998ko ekainaren 10ean egindako bilkuran eman zion obra lizentzia Mari Carmen Aizpurua Subinasi, Viviendas y Contratas, S. Coop (VICON) enpresaren ordezkari gisa, 30 etxebizitza sozial eraikitzeko 27 poligonoko B partzelan (Altamira).

Eusko Jaurlaritzak eta azalera-eskubidearen adjudikaziodunak planteatzen dute etxebizitza sozialen ordez kontzertatuak eraikitzea.

Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Mari Carmen Aizpurua Subinasi, Viviendas y Contratas, S. Coop (VICON) enpresaren ordezkari gisa, 30 etxebizitza sozial 27 poligonoko B partzelan (Altamira) eraikitzeko Gobernu Batzordeak 1998ko ekainaren 10ean egindako bilkuran eman zion obra lizentzia aldatzea, obra lizentzia 30 etxebizitza kontzertatu eraikitzeko dela argituz, eta beraz ordaindu egin beharko dituzte tasak eta eraikuntzaren gaineko zergak.

BI: Udal honek Eusko Jaurlaritzari premiamenduz eskatzearen kalterik gabe, Lezon etxebizitza sozialak eraiki ditzan, eta gainera, gomendatu ere gomendatuz bere jarrera berrikus dezala eta bloke horretakoak etxebizitza sozial gisa eraiki ditzala, baina Lezon etxebizitzak eraikitzea atzeratu eta aldarrikatzen dituzten arazo burokratikoetan sartu nahi izan ezik.

HIRU: Eraikuntza burutu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Obra-bukaeraren ziurtapena.
  • Obra berriaren deklarazio-eskritura.
  • Etxearen fatxaden argazkiak.
  • Kokapen planoak
  • Etxearen oin bakoitzaren planoak 1:50 edo 1:100 eskalan.
  • Sekzioen planoak.
  • Kontribuzioaren azken ordainagiria.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 4.011.888 pta ordaindu beharko dute (Tasa guztira 50.000 pta da eta eraikuntzen gaineko zerga 3.961.888pta).

Fakturak eta aurrekontuak:

5.- Elbarrituentzat kiroldegiko harmailetarako sarbide-arrapala eraikitzeko proiektua onartzea eta Jaizkibel S.L. kaldereriak aurkeztutako faktura onartzea, sarbide-arrapala hori egin eta jartzeari dagokiona.

Kiroldegiko harmailetara heltzeko metalezko arrapala eraikitzeko Carlos Sanchez Prietok, injinari tekniko industrialak, egindako proiektua azterturik, horren funtzioa kiroldegiko ikusle eta erabiltzaileak kanpora ateratzeko bide gisa erabiltzea eta, halaber, pertsona elbarrituentzat sarbidea izaki.

Aipaturiko arrapala eraiki eta montatzeko Caldereria Jaizkibel S.L.k aurkeztutako aurrekontua halaber azterturik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:

BAT: Kiroldegiko harmailetara heltzeko metalezko arrapala eraikitzeko Carlos Sanchez Prietok, injinari tekniko industrialak, egindako proiektua onartzea

BI: Faktura mahai gainean gelditzen da udal aparejadoreak egin beharreko txostenaren zain.

6.- Pronatur S.A.ri luzatzea ikastetxeetan eta udal dependentzietan ematen ari den desinfekzio eta desintsektatze zerbitzuak.

Protección de la Naturaleza S.A.k igorritako idatzia aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Urtebetez luzatzea, Protección de la Naturaleza S.A.ri, 1999ko maiatzetik 2000ko apirila arte, udal ikastetxe eta dependentzietan ematen dituen desinfekzio eta intsektuak hiltzeko zerbitzuak.

BI: Zerbitzuaren kostua guztira 312.615,- pta da, gehi B.E.Z.

GIZARTE ONGIZATEA

7.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

Gaia mahai gainean gelditu da.

KULTURA ETA EUSKARA.

8.- Dirulaguntza ematea Allerru Eskubaloi Taldeari eta "Mendekoste 99" kartel-lehiaketako antolakuntzari.

Ikusirik, Allerru Eskubaloi Taldeari eta Erakusketa Taldeari dirulaguntzak emateko egin den proposamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 230.400,- pezetako dirulaguntza ematea Allerru Eskubaloi Taldeari, 1998/99 denboraldiko defizita kitatzeko (AD 279/99). Kopuru honen %60a orain ordainduko da, eta beste %40a kontuak aurkezterakoan.

BI: 91.000,- pezetako dirulaguntza ematea Erakusketa Taldeari Mendekoste 99ko kartel lehiaketa antolatzeko (AD 280/99).

PERTSONALA

9.- Uztaileko udaleku irekietarako begiraleak kontratatzeko oinarriak onartzea.

Uztaileko hilabetean euskararen erabilpena indartzeko Udalak 3/12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen dituen kanpaleku irekietan monitore lanetan aritzeko begiraleak kontratatzea da oinarri hauen xedea. Horiek horrela Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Uztaileko udaleku irekietako begiraleak kontratatzeko aurkeztu diren oinarriak.

Azterketan parte hartzeko eskabideak Erregistro Nagusian egin beharko dira maiatzaren 3tik 7ra.

10.- Udal departamentuek aurkeztutako opor-egutegia onartzea eta Udaltzaingoaren lan-egutegia onartzea.

Mahai gainean gelditu da.

11.- Udaltzain lanetarako Aitor Unanue Etxegarayren zerbitzuak kontratatzeko emandako alkatetzaren 67. dekretua berrestea.

Gobernu Batzordeak berretsi egin du alkateak emandako 67. dekretua. Dekretu horren bidez Aitor Unanue Etxegaray bitarteko funtzionario izendatzen da 1999ko apirilaren 23tik hasi eta 1999ko abenduaren 31 arte, Udaltzaingoaren lan egutegitik hutsik suertatzen diren egunak bete ditzan, Imanol Ugalde Etxabek (ordezkari sindikalak) lanegun erdia libratzearen ondorioz.

Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hau ere zerrendan sartu eta urjentziaz tratatzea erabaki da:

URJENTZIAZ:

12.- "Lan ordu bat akordioaren alde" kanpainarekin bat egin izanagatikLezoko Udalak Kontseiluari emateko kopurua onartzea.

"Lan ordu bat akordioaren alde" kanpainan Udaleko langileek 113.783,- pta jarri dute guztira.

Kanpaina horren barruan, enpresei eskatzen zaie kanpainarekin bat egin dezaten eta langile guztien artean emandako kopuruaren berdina ematea. Hori ikusirik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:

BAT: Enpresa gisa "Lan ordu bat akordioaren alde" kanpainarekin bat egitea eta 113.783,- pta ematea, alegia, langile guztien artean emandako kopuruaren berdina ematea (AD 283/99).

13.- Galde eskeak.

Ez da inongo galde eskaerarik egin.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna