1997.eko Irailaren 16ekoa

    Agiri mota
    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko irailaren hamaseia. Arratseko 7etan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIZ KANPORAKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenbiziko deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea eta Udalbatzako lehendakaria) eta beste zinegotzi hauek bildu dira: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Jose Luis Ruiz Navarro, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Rafael Salaberria Etxezurieta, Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka.

    Jose Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dira bilkuran izan, aurrez abisatu dutelarik ez direla etorriko. Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira bilkuran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- BEHIN BEHINGO ONARTZEA ASERRADEROS DE LEZO AIEKAKO PLAN PARTZIALA.

    Alkateak gaia mahai gainean uztearen proposamena egin du. Deialdiarekin batera bidalitako proposamenean zioen bezala, arau aldaketa gauzatzeko itunean jasotako konpentsazio ekonomikoei aurre egiteko adinako bermea aurkeztu behar zuten planaren bultzatzaileek planari behin behineko onarpena eman ahal izateko, baina ez dute horrela egin.

    Mahai gainean uzteko proposamena bilkuran diren zortzi zinegotzien aldeko botoekin onartu da.

    2.- BEHIN-BETIKO ONARTZEA 1.GO SISTEMA OROKORRAREN URBANIZAZIO PROIEKTUA, KIROLDEGIAREN ETA ESKOLAREN INGURUARENA.

    Alkateak deialdiarekin batera bidalitako proposamenaren onarpena eskatu du. Gaia Hirigintza Batzordearen diktamenik gabe dagoenez, lehenik eta behin bere urjentzia bozkatu behar da.

    Gaiaren premiari buruzko botazioa egin eta badela premia erabaki dute, aho batez, bilkuran diren alkate eta zinegotziek.

    Hala, proposamena onartzea ala ez onartzea erabaki dute hurrena. Proposamenak honela dio hitzez hitz:

    “Osoko Bilkurak, 1997ko uztailaren 28an egin zuen bileran, hasierako onarpena eman zion 1.go Sistema Orokorra urbanizatzeko proiektuari.

    Raimundo Mendiburu Abad eta Rafael Errazkin Ezponda arkitektuen artean egina da proiektua, Pedro Azkue Elosegi bideetako injenieroak lagunduta, eta Udaleko arkitektu teknikoak ere egin du bere informea.

    Ondoren, Eginen, Euskaldunon Egunkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-oholean iragarkiak jarri eta jendaurrera aterata egon da espedientea hamabost egunez, eta ez da deusen alegaziorik izan.

    Hala, irailaren 9rako Obra eta Hirigintza Batzordearen bilera jarri zen arren, proiektua behin-betiko onartzearen gaineko diktamena egiteko, ez zen quorum-ik izan eta bertan behera gelditu zen bilera.

    Horiek horrela, behean heldu den erabakia hartzea proposatu nahi diot Osoko Bilkurari:

    BAT: Onartzea behin-betiko 1.go Sistema Orokorra Urbanizatzeko Proiektua, Raimundo Mendiburu Abad eta Rafael Errazkin Ezponda arkitektuek Pedro Azkue Elosegi bideetako injenieroaren laguntzaz egina.”

    Botazioa egin eta proposamena bere horretan onartzea erabaki dute, aho batez, bilkuran den alkate eta zinegotzi taldeak.

    3.- ONARTZEA 30.006 ESPEDIENTEAREN GAINEKO DIKTAMEN ALDEKOA, TRANSFERENTZIA BIDEZ EGIN BEHARREKO KREDITU ALDAKETA BATI BURUZKOA.

    Alkateak Hazienda Batzordeak emandako diktamena onartzea proposatu dio Osoko Bilkurari. Alkatearen esanetan, aurrekontu aldaketa kanposantuan nitxo gehiago egin ahal izateko (dagoen eskaerari erantzunez) eta osasun zentroa aurtengo aurrekontuen gain egin ahal izateko da.

    Diktamenak honela dio:

    “Udal honen Aurrekontuari eragiten dion gastuen aurrekontu partiden arteko kreditu transferentziaren bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientearen berri eman da.

    Kontuhartzaileak egindako txostena irakurri da, zeinak adierazten baitu aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaiola, zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauak 29. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuak 34. artikuluan ezarritako beharkizunei egokitzen zaiela.

    Alkate naizen aldetik, eta irailaren 8an egindako Kontu Batzordearen aldeko diktamenaz, hemen heldu den erabakia hartzea proposatzen diot osoko bilkurari:

    E R A B A K I A :

    Lehenik.- Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:

    Transferitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (bajak)

    Art.

    Izena

    Hasierako kreditua

    Gutximena

    Amaierako kreditua

    601-433

    Urbanizaciones

    44.500.000

    15.500.000

    29.000.000

    620-452

    Expropiacion Campo de Futbol

    8.000.000

    2.000.000

    6.000.000

    Guztira





    17.500.000





    Gehitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (altak)

    Kapitulua

    Izena

    Hasierako kreditua

    Gehikuntza

    Amaierako kreditua

    622-412-5

    Ambulategia

    0

    15.500.000

    15.500.000

    622-443

    Construccion nichos cementerio

    4.000.000

    2.000.000

    6.000.000

    GUZTIRA ...



    17.500.000





    Bigarren.- Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea.”

    Diktamena aho batez onartu dute bilkuran diren zortzi bilkurakideek.

    4.- BERRESTEA ALKATEAREN 121. DEKRETUA.

    Errenteriako saihesbidearen inguruan izan zitezkeen erantzukizunak zirela eta alkateak abuztuaren 7an eman zuen 121. dekretua bide zela Osoko Bilkurari erabakitzea dagokion ekintza judiziala hastea erabaki zuen urjentziaz, Osoko Bilkuran berrestearen baldintzapean.

    Dena den, alkateak dio kereila tarteratzeko eskatu zuten Autobiaren Aurkako Herri Ekimeneko zenbait kiderekin festetan izandako enfrentamentuek agerian utzi dutela ez dagoela elkarlanerako girorik, eta, horren aurrean, dekretua berresteko eskaera mahai gainean uztea eskatu du.

    Mahai gainean uzteko eskaera aho batez onartu dute bilkuran diren bilkurakideek.

    5.- MOZIOA, HERRI BATASUNAK AURKEZTUA “ BAKEA BEHAR DUGU” LEMAZ ETA IKURRIÑAZ OSATURIKO PANEL ZURIA UDALETXEAREN KANPOKO AIEKAN JARTZEAREN ALDE.

    Alkateak dio bidali den mozioa ez dela behar bezala idatzia eta gaia beste bilkura baterako uztea proposatu du.

    Bilkuran diren zinegotzi guztien aldeko botoarekin gaia beste bilkura baterako uztea erabaki da.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 20:08an. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna