Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko apirilaren hemeretzia. Arratseko zazpietan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIZ KANPORAKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Mirari Recalde González.
Iñake Urrestarazu Azurmendik, Jose Mª Boto Sanchok eta Nicanor Barradas Pirisek ezin izan dute etorri.
Pello Garbizu Azkue ez da bilkuran izan.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1.- MOZIOA, "LEZOKO AUTOBIAREN AURKAKO HERRI-EKIMENA"K AURKEZTUA, ERRENTERIAKO SAIHESBIDEARI BURUZKOA.
Behean heldu den mozioa onartzea eskatu dio Lezoko Autobiaren Aurkako Herri Ekimenak Udalari.
"Udalak 95eko irailaren 21ean ospaturiko bilkuran, besteak beste honako akordioak erabaki zituen:
1.- "... Errenterian N-1 errepidearen sahiesbidearen trazadura proiektuari honako alegazioak egitea:
..."
2.- " Bat egitea Herri Ekimenak eta herritar ugarik sinaturiko bost puntuokin:
1.- Autobide berri honen inguruko proiektu eta egitasmo guztiak berehala bertan behera uztea. Bailarako trafiko arazoa ez konpontzeaz gain, kalte eta eragin txar ugari sortuko dituelako bai ingurunean bai gure bizi-baldintzetan, nola eraikuntza garaian nola martxan jarri ondoren.
2.- bailara honetako udal guztiek, urteetan zehar, A-8 autopista dohan izatearen aldeko erabakiak hartu izan dituzte. Berriro ere, peajea behin-betirako deusestatzea eskatzen dugu.
3.- Trafikoaren hazkundea eteteko eta egungo joerak aldatzeko balioko duen plangintza orokorra osatzea.
4.- Gizartearen oinarrizko beharrak kontutan hartu eta, garraio kolektiboen zerbitzuen azterketa sakona eta berregokitzapena egitea, norabideak, ordutegiak eta dohan izatea jorratuz.
5.- Distantzia motzetan eta auzune eta herrien arteko komunikazioetarako oinezkoei eta txirrindularie behar duten lehentasuna ematea garraio ez kutsatzaile hauentzako sare egoki eta azpiegiturak sortuz (bidegorriak,aparkalekuak txirringentzat, ibilbideak, etab.)".
Akordio horiek beteaz, Lezoko Udalak Diputazioan aurkeztu zituen bilkurak onarturiko alegazioak, eta baita ere mila herritar inguruk sinaturiko agiria.
Ez ziren hauek izan Diputazioaren asmoen aurka aurkezturiko alegazio bakarrak, partikular, instituzio eta elkarte zenbaitek, hogei idatzitik gora aurkeztu baitzituzten horretarako eskeiniko epeen barnean.
Diputazioaren itsukeria nabarmena izan da, eraikuntzaren haundiagotzea suposatzen duen alegazio pare bat baizik ez baititu onartu, beraz, Lezoko udalaren eta herritar ugariren alegazioak bertan behera bota ditu Diputazioak. Diputazioak inolako zergatirik apaitzen ez duelarik alegazioen baliogabetasuna defendatzeko
Sahiesbide horren eraikuntzan parte hartu nahi duten enpresei apirilaren 20an amaitzen zaie beren eskeintzen aurkezteko epea, hori horrela izanik Herri Ekimenak uste du hauxe dela unerik egokiena Udalak Diputazioari erantzun serio bat eman diezaion, berriro baieztatuz eraikuntza horren aurka daudela bai Udala eta baita herritar gehienak.
* Errenteriako Sahiesbidearen eraikuntzak 4.433.605.580 pezetetako kostua suposatzen du, eta ez dugu inolako justifikaziorik topatu proiektu osoan zehar. Egungo trafikoak ez du inola ere errepide berri horren beharrik, eta trafikoak eman dezakeen bilakaerak baditu alternatiba hobeagorik, alternatiba hobeagoak Oarsoaldearentzat eta Lezorentzat; batzuek aipatzearren, instituzio guziek onarturik duten peajerik gabeko A-8 autopista; LEBER enpresak aipatzen duen tranbia, eta abar.
* Sahiesbidearen proiektuarekin batera ez da inolako ikerketarik egin errepide berri horrek suposatuko dituen kalte edo aldaketei buruz, ez ingurugiro alorrekoak, eta ezta ere sozioekonomiko alorrekoak.
* Tunel barnean onartzen den gehienezko malda gainditzen da.
* eta abar.
Guzti honengatik, uste dugu Sahiesbidearen proiektua LEGEZ KANPOKOtzat jo dezakeela kontentzioso-administratiboak. Lezoko Autobiaren Aurkako Herri Ekimenaren ustetan baliabide guziak erabili behar dira proiektua gauzatu ez dadin, eta epaitegikoa erabili beharreko tresna da.
Horregatik, Lezoko udalari honako puntuok aurkezten dizkiogu bilkuran eztabaidatu eta behar bada onar ditzan:
1.- Diputazioak proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoak dituenez, udala honek berretsi egiten ditu 95eko irailaren 21ean onarturiko puntuak.
2.- Afektaturiko guziak ados jarri bitartean, udalak bai diputazioari, bai eraikuntza enpresei, eta baita ere inplikaturik egon daitezkeen agentei honakoa eskatzen die proiektoa martxan ez jartzea.
3.- Moratoria eskaerari kasu egin beharrean, Diputazioak berearekin aurrera joko balu, hau da proiektua gauzatzeko urratsak ematen hasiko balitz; udalak ez die inolako kolaborazio edo laguntzarik eskeiniko, ez Diputazioari, ez konstruktorei eta ezta ere proiektua gauzatzen saia daitekeen inolako enteri. Laguntzarik ez eskeintzeak suposatuko du, desjabetze aktak jasotzeko lokalik ez uztea, uko egitea herri lurren desjabetzeari, eraikuntzak behar ditzakeen udal baimenik ez ematea, eta abar.
4.- Sahiesbideraen aurka 96/04/27an egingo den manisfestazio deialdiarekin bat egitea, herritarrak bertan parte har dezaten gonbidatuz eskura dituen baliabideekin, kartelak, megafonia, eta abar.
5.- 10-V-128/90 Klabedun sahiesbide proiektuaren aurkako errekurtso kontentzioso-admnistratiboa aurkeztea, bide horren bitartez Diputazioak onartu ez dituen alegazioen defentsa eginaz.
6.- Onartzen diren puntuon berri emango die udalak herritarrei bando bitartez, eta era berean prentsa-ohar baten bitartez komunikabideei".
Lezoko Autobiaren Aurkako Herri Ekimenak aurkeztutako mozioan proposatutako erabakiak banan-banan aztertu eta botatzea planteatu du alkateak, eta esan du bilkurara heldu diren herritarrek ere izango dutela, zinegotziez gainera, hizpidea.
Hala, alderdi politikoetako ordezkariei eman die hitza mozioaren lehenbiziko puntuaz hitz egiteko. Jesus Mari Martiarenak (EAJ) esan du hari igoal zaiola mozioa osorik edo puntuz-puntu aztertzea, ados dagoela obrarekin, eta autobia ez baina saihesbidea dela egin behar dutena.
Mirari Recaldek (EA) ez du hitz egin.
Ondoren, herritarren arteko batzuek hitz egin dute. Batek esan du auziak konpontzeko bidea kontsentsua dela, eta, gogorarazi duenez, kontsentsurik behienak, A-68 autopistari bide-saria kentzeko eskatzearenak, alde dituela, alde izan dituela behintzat, alderdi politiko guztiak. Beste batek esan du muga handia izango dela autobia eginez gero oinezkoentzat. Hurrena hitz egin duen beste pertsona batek, berriz, obrak Altamira auzokoen elkartea kentzea ekarriko duela esan du, eta kezkatuta egoteko arrazoi sendoa daukatela obrak Altamiran eginda dauden etxeei ekarriko dien ondorenaz. Beste batek, obrak etorkizunean izan duen ondorena aipatu du, eta baita obraren ingurukoak ere. Haren irudituan, trafiko arazoak handiagoak izango dira, itxi egingo dira trafikoaren arazoari konponbidea emateko beste aukera batzuk (tranbia, esate batera), eta Donostiaren auzo lotarakoa izatera iritsiko dela Lezo luzera. Beste batek, berriz, era honetako obrak soziolinguistikaren alderditik dakarren ondorena eta euskararentzat izango den arriskua aipatu ditu. Trafiko bide berri honek lurrarentzat eta ingurugiroarentzat ekarriko duen desoreka ere aipatu dute, hala berean, eta kutsadura gehiago izango dela, baserri-lurra gutxiago eta, beharbada, lurraren kalifikazioa nahiz herri-gunearen inguruko gune librea aldatu egingo direla.
Hala, parte hartzeko txanda bukatu delarik, botazioa egin dute mozioko lehenbiziko puntuarena. Zazpi izan dira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro); eta bi kontra: EAJko zinegotzi bat (J.M. Martiarena Jaka) eta EAko zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Horiek horrela direla, onartu egin dute mozioaren lehenbiziko puntua, hau da:
1.- Diputazioak proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoak dituenez, udala honek berretsi egiten ditu 95eko irailaren 21ean onarturiko puntuak.
Mozioaren bigarren puntuaz ez du zinegotzi batek berak ere hitz egin. Herritarren arteko bik esan dutenez, logikoa da puntuak dioena arazo larriagorik ez sortzeko, eta gogorarazi dutenez, Altamira auzokoek ere gauza bera eskatu diote Foru Aldundiari.
Mozioaren bigarren puntua ere onartu egin dute. Zazpi boto izan baitira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro); eta bi kontra: EAJko zinegotzi bat (J.M. Martiarena Jaka) eta EAko zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Hauxe dio bigarren puntuak:
2.- Afektaturiko guziak ados jarri bitartean, udalak bai diputazioari, bai eraikuntza enpresei, eta baita ere inplikaturik egon daitezkeen agentei honakoa eskatzen die proiektoa martxan ez jartzea.
Hirugarren puntua aurkezte aldera, Lezoko Herri Ekimeneko batek esan du modu baketsua eta samurra duela Lezoko Udalak hau proiektuaren kontra dagoela erakusteko. Alkateak esan du Herri Batasuneko zinegotzi guztiek ez dutela iritzi bera era honetako jokabideak Lezoko Udalaren kontra ekar dezakeen ondorenagatik. Herritarren artetik, berriz, hartutako erabakiei eusteko eskatu diote Udalbatzari, eta baloratzeko ez obeditzea, are gehiago Gipuzkoa Foru Aldundiak paso egin duelako beste behin ere Lezoko herriaz.
Hala, mozioko hirugarren puntari buruzko botazioa egin eta gero, hiru boto izan dira alde, HBko hiru zinegotzirenak: (J.M. Etxebeste Bengoetxea, Mari Viaña Balda eta Jose Ruiz Navarro); eta sei kontra: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko beste hiru zinegotzi (Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Jone Salaberria Lizarazu), EAJko zinegotzi bat (J.M. Martiarena Jaka) eta EAko zinegotzi bat (Mirari Recalde Gonzalez). Horiek horrela direla, ez dute onartu mozioko hirugarren puntua, hauxe dioena:
3.- Moratoria eskaerari kasu egin beharrean, Diputazioak berearekin aurrera joko balu, hau da proiektua gauzatzeko urratsak ematen hasiko balitz; udalak ez die inolako kolaborazio edo laguntzarik eskeiniko, ez Diputazioari, ez konstruktorei eta ezta ere proiektua gauzatzen saia daitekeen inolako enteri. Laguntzarik ez eskeintzeak suposatuko du, desjabetze aktak jasotzeko lokalik ez uztea, uko egitea herri lurren desjabetzeari, eraikuntzak behar ditzakeen udal baimenik ez ematea, eta abar.
Laugarren puntuari buruzko eztabaidaren hasieran, manifestazioa egiteko baimena eskatzea eta iragarpena egitea Udalak berak egiteko eskatu dute herritarren arteko batzuek. Alkateak ez du onartu Udalak eskatzea baimena manifestazioa egiteko. Esan du manifestazioa apoiatzeko eskatzen duela mozioak, eta manifestazioan parte hartzeko deia Herri Ekimenak egin duela, eta hura izango dela erantzule; horrek ez duela esanahi, edozein moduz ere, Udalak apoiatzen ez duenik manifestazioa eta bando bat aterako ez duenik, manifestazioan parte hartzeko gonbita eginez.
Laugarren puntuaren gaineko botazioa egin dutelarik, zazpi boto izan dira alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro); eta bi kontra: EAJko zinegotzi bat (J.M. Martiarena Jaka) eta EAko beste zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Onartu egin dute, bada, mozioko laugarren puntua:
4.- Sahiesbideraen aurka 96/04/27an egingo den manisfestazio deialdiarekin bat egitea, herritarrak bertan parte har dezaten gonbidatuz eskura dituen baliabideekin, kartelak, megafonia, eta abar.
Bosgarren puntuaren gaineko eztabaida-saioari ekin ondoren, Herri Ekimeneko kide batek esan du ez diotela utzi nahi proiektua gelditzeko balio duen bide bakar bati ere, eta horregatik esaten dutela administrazioarekiko auzia jartzearena.
Altamirako bizilagun batzuek, berriz, proiektuak Altamira auzoari ekarriko dion ondorena ere jartzeko eskatu dute administrazioarekiko auzian, Diputazioan eta Udalean auzotarrek sartutako idatziaren arabera.
Horiek horrela, botazioa egin dute bosgarren puntuaz: zazpi boto alde, alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro); eta bi kontra: EAJko zinegotzi bat (J.M. Martiarena Jaka) eta EAko beste zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Onartu egin dute, beraz, mozioak dakarren bosgarren puntua, hauxe dioena:
5.- 10-V-128/90 Klabedun sahiesbide proiektuaren aurkako errekurtso kontentzioso-admnistratiboa aurkeztea, bide horren bitartez Diputazioak onartu ez dituen alegazioen defentsa eginaz.
Ondoren, seigarren puntuaren gaineko eztabaida eta botazioa planteatu dute, eta, inork ere ez duenez hizpiderik hartu, botazioari ekin diote zuzenean. Emaitza: zazpi boto alde, alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea) eta HBko gainerako zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda, Jose Luis Ruiz Navarro); eta bi kontra: EAJko zinegotzi bat (J.M. Martiarena Jaka) eta EAko beste zinegotzi bat (Mirari Recalde González). Onartu egin dute, horrenbestez, mozioak dakarren seigarren puntua, hauxe dioena:
6.- Onartzen diren puntuon berri emango die udalak herritarrei bando bitartez, eta era berean prentsa-ohar baten bitartez komunikabideei".
2.- MOZIOA, "LEZOKO INTSUMISO TALDEA"K AURKEZTUA, EUSKAL UDAL INTSUMITUEN MANKOMUNITATEAREN SORRERAN (EUDIMA-N) PARTE HARTZEARI BURUZKOA.
Agustina Pontestak irakurri egin du Lezoko Intsumiso Taldeak aurkeztutako mozioa, "Euskal Udal Intsumituen Manakomunitatea"ren sorreran parte hartzeari buruzkoa. Hauxe jartzen du mozioak:
"Behean izenpetzen dugun Euskal Herriko udalak, dagozkigun udalerrietako herritarren ordezkari garen neurrian haien interesak babesteko nahia eta betebeharra dugulakoan, publikoki adierazten dugu bat egiten dugula Ejerzitoan Soldaduzka betetzeari uko egiteko edozein herritarrak duen eskubidearekin, honen ondorioz Udal intsumituak garela aldarrikatuz.
Intsumisioa, gizabanako bakoitzaren eskubidea izan ezezik eskubide kolektibo ere bihurtzen da herritarren artean onesperen zabala eta babes garratzitsua badu, gaur egun Euskal Herri osoan gertatzen den bezela.
Hala ere espaniar estatuaren erabaki-gune militar eta politikoetan, euskal intsumituen borondatea onartu eta errespetatu beharrean, ukazioaren eta errepresioaren bidea jorratzen da bai intsumituen aurka baita beraien senide, lagun nahiz elkartasuna adierazten dieten alkate edo zinegotzien aurka, horrela insumisioaren espetxeratze, sakabanaketa, inhabilitazioa eta jazarpena burutzen delarik.
Horregatik bertan sinatzen dugun udaloi, euskal herritarrek dituzten premiazko beharrak ezagututa eta hauetako askoren konponbidea -baliabide ekonomiko eskasak direla medio- bertako erakundeen esku ez dagoela jakinik, guztiz aldrebesa eta alferrikakoa iruditzen zaigu jokabide hierarkiko, matxista, inposatzaile eta zigortzailetan oinarritutako erakunde baten mantentzea; are gehiago Euskal Herriak "Kupo"-ari urtero ordaindu behar dizkion dirutza handi bat militar gastuetarako bideratzen bada.
Beraz, behean sinatzen dugun udalek, intsumisioaren bidea aukeratu duen euskal gaztediaren zati handi baten konpromezua geureganatuz eta Euskal Herriko hainbat taldek eta senitartekoek egindako lanak txalotzen dugun bitartean, elkarrekin intsumisioaren bidez uztartzen diren helburuak babesteko, bultzatzeko eta zabaltzeko konpromezua hartzen dugu, herritarren eskubide bakarkako eta kolektiboak gordetzen dituen eskubide demokratikoaren alde eta gizartearen berdintasunerantz eta desmilitarizaziorantz aurrera pausoak emateko lan eginez.
Herri desmilitarizatu baten alde apostu egiten dugun udalak izaki, ez dugu filosofia honen aurka doan ekintzarik edo funtziorik onartuko, esate baterako kintoen sekzioak, militar maniobrak etab.. Era berean, Kode Penal berriaren onespenaren atarian gaudela, intsumisioa zigortzen jarrai dezaken inolako gaztigurik -ez penal, ez administratibo- betearazten ez dugu lagunduko.
Horretarako, behean izenpetzen dugunok, intsumisioaren alde aritzeagatik jazarriak, behartuak ala zigortuak izan daitezkeen herritarrak edo korporazioak politikoki, sozialki edo juridikoki babesteko gure esku dauden baliabide guztiak erabiltzeko konpromezua hartzen dugu.
Guzti hau dela eta gazteengan, kargu publikoengan eta orohar herritar ororengan eragiten duten babesgabeko egoerak ikusirik, behean sinatzen dugun udalek beharrezko deritzogu udalerri desberdinetan indar eta ekimen guztiak elkartzeari.
Hori lortzearren, behean izenpetutako Euskal Herriko udalek, Euskal Udal Intsumituen Mankomunitatea-Mancomunidad de Ayuntamientos Vascos Insumisos (EUDIMA) eratzea erabaki dugu".
Hala, mozioa onartzea proposatu du alkateak, eta Mari Viaña izendatzea Udalaren ordezkari gai honekikoetarako.
Hurrena Mirari Recaldek hitz egin du, eta puntu hau erabakikizun uztea eskatu du, bere arauak, helburuak eta abarrak izango dituela-eta mankomunitateak, oraindik ezagutzen ez direnak.
Udalen arteko mankomunitatean parte hartzea Udalaren osoko bilkurak onartu behar duela ohartarazi die idazkariak, hasierako eta behin-betiko onarpena eman eta mankomunitateak dituen estatutoak argitaratu, akordio proposamena borondate adierazpentzat ulertuz.
Hala, alderdi hori ere argitu ondoren, eta nahiz estatutoak onartzea eta gainareko tramiteak egitea eginkizun gelditzen diren oraindik, onartu egin dute, aho batez bilkuran diren guztiek, mozioa.
3.- PROPOSAMENA, LOPENEKO (30. POLIGONOKO) KONPENTSAZIO PROIEKTUA ONARTZEA.
Alkateak onartzea proposatu du Konpentsazio Proiektua, bete baitute osoko bilkurak 1996ko martxoaren 13an jarritako baldintza: zehaztea eraikitzeko moduko azalerak, Arau Ordezkatzaileek 30. poligonoarentzat jarritako baldintzen arabera.
Diktamena falta denez, gai-zerrendan sartu ala ez berrestea eskatu du alkateak.
Egin dute botazioa eta gaurko bilkuran aztertzea erabaki dute gaia; zortzi boto izan baitira alde (alkatea, HBko beste zinegotziak eta EAJko bat) eta astentzio bat (EAko zinegotzia).
Azkenik, proposamenari berari buruzko botazioa egin dute. Zortzi boto alde izan dira: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko beste zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta astentzio bat: EAko zinegotzia (Mirari Recalde González). Horiek horrela, hona ERABAKIA:
BAT: Betetzat jotzea Udalak 30. poligonoko Konpentsazio Proiektua onartzeko 1996ko martxoaren 13an egindako osoko bilkuran jarritako baldintza, eta planoa ikus-onetsita ekarraraztea.
4.- PROPOSAMENA, BEHIN-BETIKO ONARTZEA LOPENE (30. POLIGONOA) URBANIZATZEKO PROIEKTUA.
Udalak, 1996ko otsailaren 22an egin zuen osoko bilkuran, hasierako onarpena ematea erabaki zuen Lopene (30. poligonoa) Urbanizatzeko Proiektuari. Proiektua Juan Diaz Guardaminok eta Rosario Marijuanek egin zuten, arkitektuak biak ala biak ere, eta 1996ko otsailaren 9an ikus-onetsi elkargoak. Behin-betiko onartzeko, ordea, Udaleko arkitektu asesoreak egindako informean jarritako baldintzak bete behar ziren. Proiektua, bestetik, jendaurrera aterata egon zen.
Martxoaren 20an alegazio batzuk aurkeztu zituzten Mirari Recalde Gonzálezek, Iñake Urrestarazu Azurmendik, Nicanor Barradas Pirisek, Jose Mª Boto Sanchok eta Pedro Garbizu Azkuek hasierako onarpena emateko erabakiaren kontra.
Hala, egin dituzte idazkariak eta Udaleko arkitektu aseseroreak beren informeak (apirilaren 3an idazkariak eta 9an arkitektuak) alegazioen gainean. Informe horien argitan, horietan heldu diren arrazoiak bitarteko direla, ez onartzea dagokio alegazioari.
Bestetik, 1996ko apirilaren 3an, Udaleko arkitektu asesoreak eskatutako dokumentuak ekarri zituen Gabriel Salaberry Barañanok, Tecsa-Jauregizaharren izenean. Apirilaren 9an, berriz, aldeko informea egin eta ontzat hartu zituen dokumentuak Udaleko arkitektu asesoreak.
Era berean, onartu egin zuen Gabriel Salaberry Barañanok apirilaren 9an beste erakunde batzuek baldintzak jartzea, jarri beharrik izanez gero, Tecsa-Jauregizaharri Lopenen etxeak eta urbanizazioa egiteko.
Hirigintza Batzordean behar adinako quorumik izan ez zenez, ez zen diktamena egiteko biderik ere izan. Hargatik, gai-zerrendan sartzea berresteari buruzko botazioa egitea eskatu du alkateak.
Egin dute botazioa eta gaurko bilkuran aztertzea erabaki dute gaia; zortzi boto izan baitira alde (alkatea, HBko beste zinegotziak eta EAJko bat) eta astentzio bat (EAko zinegotzia).
Ondoren, proposamenari berari buruzko botazioa egin dute. Zortzi boto alde izan dira: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko beste zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta astentzio bat: EAko zinegotzia (Mirari Recalde González). Horiek horrela, hona ERABAKIA:
BAT: Ez onartzea Mirari Recalde Gonzálezek, Iñake Urrestarazu Azurmendik, Nicanor Barradas Pirisek, Jose Mª Boto Sanchok eta Pedro Garbizu Azkuek hasierako onarpena emateko erabakiaren kontra egindako alegaziorik, teknikarien informeetan jartzen dituzten arrazoiengatik. (Informeak espedientean daude).
BI: Onartzea behin-betiko Lopene Urbanizatzeko Proiektua, eta betetzat jotzea, planoetan eta apirilaren 3an ekarritako gainerako dokumentuen arabera, Udalak 1996ko otsailaren 22an egindako osoko bilkuran jarritako baldintzak; dena den, arkitektuak eta aparejadoreak egindako txostenetan heldu diren baldintzetan.
5.- PROPOSAMENA, ONARTZEA 2. SEKTOREKO KONPENTSAZIO PROIEKTUARI EGINDAKO ZUZENKETAK.
Alkateak proposamena aurkeztu du. Proposamena Hirigintza Batzordeak egina da apirilaren 15ean, quorumik izan ez zelako diktamena egiteko.
Hona hemen proposamena hitzez hitz:
"Lezo Unibertsitateko Udalak, 1995eko uztailaren 6an egin zuen osoko bilkuran, Arau Ordezkatzaileak eta Plan Partziala garatu eta onartu egin zuen Lezoko Arau Ordezkatzaileetako II. sektoreko Konpentsazio Proiektua, Arretxene, S.A.k aurkeztutakoa. Plan Partziala 1994ko apirilaren 19an onartu zue Diputatuen Kontseiluak (Ikus 1995eko maitzaren 22ko GAO, 95. zenbakia).
Konpentsazio Proiektua Ondasunen Erresgistroan sartzen hasitakoan, ordea, akats batzuk ikusi eta zuzentzeko eskatu zuen erregistratzaileak. Honako hauek dira erregistratzaileak agindu zituen zuzenketak: azalera zuzentzea, ekarritako lursailarena, eta herribidea dela eta egindako antolaketa baino lehen hartutako lursaila ere sartzea ekarritakoekin batera; Arretxene, S.A. elkartea eratzeari buruzko datuak; bildutakoa lursailaren balorazioa; berariaz aipatzea herri jabaritzat gelditutako lursaila derrigorrez utzitakoa dela; beste deskripzio bat egitea B. 2 lursailarena, Gobernu Batzordeak 1995eko ekainaren 1ean eta uztailaren 27an emandako lizentzian jarritakoa errespetatuta; zehaztea bildutako lursailak duen lorra ondoren gelditu diren lursailekin bat egiteko modukoa den; zehaztea lursail bakoitzaren kitapen behin-behingoaren emaitza; zuzentzea hirigintza-lorra kentzeko epea; eta garbiago zehaztea, halaber, etxe bakoitzari dagokion teilatu zatia.
Hala, Angel Mugica Puellesek (sustatzaileak) idatzia ekarri zuen 1996ko apirilaren 15ean, Arretxene, S.A.ren izenean, eta akatsak zuzentzeko eskatu zuen, zuzentzeko behar ziren dokumentuak ekarrita.
Konpentsazio Proiektuan ez da ageri herriaren ondasun zerrendako ondasun bat, 24.a: herribide bat, zeinak 2. sektorea mendebaletik ekialdera zeharkatzen duen. Ekarritako lursailen artean ez azaltzea herri-ondasuna ez da, ordea, Proiektua aurkeztu zuenaren errua bakarrik. Bigarren sektorearen planeamendua dexente aurreratua dagoenez, bestetik, kalte handia lekarke 2. sektorea sustatu behar duenarentzat atzera hasi behar izateak bide guztiak egiten. Hala, arazoari konpobide bat emate aldera, proposatzen dudana da dirutan ematea sustatzaileak Udalari bideak balio duena (5.800.000,- pta.), eta aginpidea ematea alkateari akordioa izenpetzeko.
Horiek guztiak horrela direla, osoko bilkurak onartutako konpentsazio proiektua aldatzea dakartenez lehen esandako zuzenketek, behean heldu diren erabakiak hartzea proposatu nahi diot osoko bilkurari.
BAT: Egitea Angel Mugica Puellesek, Arretxene, S.A.ren izenean, proposatutako aldaketak, 1995eko uztailaren 6an onartutako II. sektoreko Konpentsazio Proiektuari proposatutako aldaketak. Hona aldaketak:
A) SARTZEA BIDEA DELA ETA EGINDAKO ANTOLAKETA BAINO LEHEN HARTUTAKO LURSAILA ERE.
10. lursaila.
Jabea: LEZOKO UDALA.
Deskripzioa: Lur puska bat, bide dena eta Lezoko II. sektorean dagoena. Guztitara 1.185 m² ditu. Zeharretara pasatzen du bideak, ezkerretik eskubira, Iparretik Hegora, sektorearen parte bat.
Placeta baserriko lursailak ditu mugante alde guztietatik.
Erosteko titulua: Lezoko Udalak izan du ezeren auzi eta liskarrik gabe.
Konpentsazio titulua nahikoa eta aski da lursaila Ondasunen Erregistroan sartzeko (Birpartzelazioak egiteko Araudia, 28. artikuluko 8. atala), Lurzoruaren Araudiari eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen Testu Bateratuko 310-5 artikulua.
Iskripzioa: Ondasunen Erregistroan sartu gabe dago lursaila; hargatik, eskatu egin beharko da sartzea behar denean, hala agintzen baitu Erreparazioei buruzko Araudiak 34. artikuluko 2.ean, Lurzoruaren Araudiari eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen Testu Bateratuko 310-5 artikuluaz.
B) ARRETXENE, S.A. ELKARTEA ERATZEA.
Ziurtagiriko atarikoan Arretxene, S.A. Konpainia Merkantilari buruzko datuak jarri behar dira. Aipatu elkartea 1992ko azaroaren 10ean eratu zuten, Jose Mª Segura Zurbano notarioaren aurrean (Donostiako notarioa), 3.347 protokoloan.
C) BILDUTAKO LURSAILAREN BALIOA.
Lehen esandako atarikoan bildutako lursailak berrehun eta berrogei milioi, ehuen eta hogeita hamahiru mila eta bostehun eta hogeita hamar pezeta (240.133.530,- pta.) balio duela jarri behar du.
D) DERRIGORREZ EMAN BEHARREKO LURRAK.
Azkenean gelditzen diren lursailen hondarrean aipatutako lursailaren (herri jabarikoa da) tituluan hauxe jarri behar da:
Herri jabariko lursaila, derrigorrez eman beharrekoa.
E) B.2 LURSAILAREN DESKRIPZIOA.
B.2 lursailaren deskripzioa behean heldu den bezala gelditu da, B2.1 eta B2.2 lursailekin bat egin ondoren. Hona:
B.2 lursaila.
Deskripzioa: Hiri orubea, V.2 erreferentzia duena Lezoko Udala Antolatzeko Arau Ordezkatzaileetako II. sektoreko Konpentsazio Proiektutik ateratako lursailen artean.
Guztitara 312 m² ditu. Muganteak, berriz, honako hauek:
Iparraldetik, Hegoaldetik eta Ekialdetik: herri jabaria.
Mendebaletik: B.0 lursaila.
Zer eraiki daitekeen: lur-azalaz behetik aparkaletakua, eta handik gora: etxe behea, merkataritzarakoa; eta beste bi planta garai, hiru bizitzarekin planta bakoitzean.
Hirigintza arauak: Lursailaren titular izateak dakartzan eskubide eta betebeharrak Plan Partzialak, behin-betiko onartutakoak, agindutako eran izango edo jasango dira.
Karga: Ez du ezeren kargarik.
Adjudikatzea: Lursailaren dominio erabatekoa "ARRETXENE, S.A." KONPAINIA MERKANTIL AKZIOKAKOAri adjudikatu zaio, %100.
Hirigintza-lorra: Lursail honek izan duen lorra da Konpentsazio Proiektuak berekin dakartzan kargak hartzea eta gastuak ordaintzea.
Lursailak duen hirigintza-lorra da poligono osoak duen lorraren %7,2.
Iskribitu eta zazpi urtera kenduko da lorra, edo lehenago ordaindu izanaren ziurtagiria emanez gero Lezoko Udalak.
F) KARGAK ZEHAZTEA.
Kargen ziurtagiriak jartzen dituen lursail guztien kargak Arretxene, S.A. Konpainia Merkantilari erantsiko zaizkio, adjudikatu eta gero ateratzen diren lursail bakoitza subrogatuta.
G) KITAPEN BEHIN-BEHINGOAREN SALDOA.
Hona saldoa, lursail bakoitzaren kitapen behin-behingoarena:
A.1-1, A.1-2, A.1-3, A.1-4, A.1-5, A.1-6, A.1-7, A.1-8, A.1-9, A.1-10, A.1-11, A.2-1, A.2-2, A.2-3, A.2-4, A.2-5, A.2-6, A.2-7, A.2-8, A.2-9, A.2-10, A.2-11, A.3-1, A.3-2, A.3-3, A.3-4, A.3-5, A.3-6, A.3-7, A.3-8, A.3-9, A.3-10, A.4-1, A.4-2, A.4-3, A.4-4, A.4-5, A.4-6, A.4-7, A.4-8, A.4-9, A.4-10 lursailen kitapen behin-behingoa 1.100.000,- pta. da bakoitzarena.
B.1-1 y B.1-2 lursailek, berriz, 6.600.000,- pta. dute, bien artean, kitapen behin-behingoa.
B.1-3, B.1-4 y B.1-5 lursailek 4.400.000,- pta. dute kitapen behin-behingoa bakoitzak.
Eta B.2 lursailak duen kitapen behin-behingoa da, azkenik, 6.600.000,- pta.
H) HIRIGINTZA-LORRA KENTZEKO EPEA.
Atera diren lursailetan jartzen du, "Hirigintza-lorra" kapituluko azkeneko parrafoan, "iskribitu eta sei urtera" jartzen du, baina aldatu eta "iskribitu eta zazpi urtera" jarri behar da.
I) ETXEEN TEILATU ZATIA.
B.2 lursailean ez beste guztietan "Aurreko parrafokoa betetzeko, berriz, teilatuko komunitatea eratuko da" jarri behar da, "Hirigintza baldintzak" kapituluaren azkenean.
BI: Aginpidea ematea alkateari erabakia betetzeko izenpetu behar diren dokumentuak izenpetzeko".
Alkateak esan du proposamena irtenbide pragmatikoa dela, eta alderdi hauei begiratu dietela bideak zer balio duen ateratzeko orduan: Udalak duen erantzunkizuna kontuan hartu ez zuelako, behar zen garaian, bidea; bidearen bete egiten dela halaz ere sektorean; sektorean eginda dauden etxeek hartzen duten bide zatia baloratu dela; eta aprobetxamenduaren %15a baloratu zenean ere pixka bat gehixeago jarri zela.
Proposatu duten erabakia eta irtenbidea ez dela legez zuzena ohartarazi die idazkariak.
Mirari Recaldek esan du astenitu egingo dela, ez duela-eta behar adina informazio gaiaz.
Horiek horrela, gai-zerrendan sartzea onartu ala ez erabakitzeko botazioa planteatu du alkateak, falta baita diktamena. Zortzi boto alde (alkatearena, HBko gainerako zinegotziena eta EAJko batena) eta astentzio bat (EAko zinegotzi batena) izan direnez, onartu egin dute gaiaren premia.
Ondoren proposamenaren gaineko botazioa egin dute, eta zortzi izan dira, hala berean, proposamena onartzearen alde alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko beste zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta astentzio bat: EAko zinegotzia (Mirari Recalde González).
6.- PROPOSAMENA, LOPENEN EGITEKO DIREN ETXEAK EMATEKO BALDINTZEI EGINDAKO ALEGAZIOEI BURUZKOA.
Udalak, 1996ko martxoaren 13an egin zuen osoko bilkuran, Lopenen egiteko diren babes ofizialeko etxeak emateko baldintzak onartzea erabaki zuen. Baldintzak onartzearekin batera, 15 egun natural jartzea erabaki zuen alegazioak aurkezteko.
Hala, 1996ko martxoaren 30ean, alegazio batzuk aurkeztu zituzten Lezoko Udaleko zinegotzi batzuek Errenteriako posta-bulegoan.
Idazkariak informea egin zuen alegazioen gainean apirilaren 3an. Haren informearen arabera, egoki da 6. alegazioa onartzea, hau da, berariaz jasotzea, legeak hala eskatzen duelako, ehun etxetatik 3 elbarrientzat gordetzea. Zuzenketa hori 8. baldintzan egingo da, honako esaldi hau erantsita 2. parrafoan: "Ehun etxetatik 3 elbarrientzat gordeko ditu bai Epaimahaiak eta bai Osoko Bilkurak".
Informearen arabera, bestetik, 1, 2, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2 eta 7. alegazioak ez onartzea proposatzen dut, informean heldu diren arrazoiak bitarteko direla.
Alegazioko 3. atalaz, berriz, ez onartzea proposatzen dut, izan ere, iruditzen baitzait Epaimahaiak informazio batzordeak bezalaxe ihardungo duela. Hala berean 4.1 atala ere, ez onartzea proposatzen dut, eta eustea Lezon bizi izateari eta erroldatuta egoteko baldintzari, lezoarrentzako hobe delako.
Batzordearen diktamena falta denez, gai-zerrendan sartu ala ez berresteko botazioa egitea eskatu du alkateak.
Egin dute botazioa eta gaurko bilkuran aztertzea erabaki dute gaia; zortzi boto izan baitira alde (alkatea, HBko beste zinegotziak eta EAJko bat) eta astentzio bat (EAko zinegotzia).
Azkenik, proposamenari berari buruzko botazioa egin dute. Zortzi boto alde izan dira: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko beste zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Carmen Viaña Balda eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko zinegotzi bat (Jesus Mª Martiarena Jaka); eta bat kontra: EAko zinegotzia (Mirari Recalde González). Horiek horrela, hona ERABAKIA:
BAT: Ez onartzea zinegotzi batzuek Lopenen egiteko diren babes ofizialeko etxeei egindako alegazioa, teknikariaren informean eta proposamen honetan bertan heldu diren arrazoiak bitarteko direla; salbu eta, dena den, 6. atalean jartzen duena.
BI: Onartzea 6. atala, hau da, berariaz jasotzea, legeak hala eskatzen duelako, ehun etxetatik 3 elbarrientzat gordetzea. Zuzenketa hori 8. baldintzan egingo da, honako esaldi hau erantsita 2. parrafoan: "Ehun etxetatik 3 elbarrientzat gordeko ditu bai Epaimahaiak eta bai Osoko Bilkurak".
AKTAREN BUKAERA.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratseko zortzietan (20:00). Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.