1995.eko Abenduaren 13ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko abenduaren hamahirua. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Gobernu Batzordetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka bildu dira.

    Gemma Arrillaga Albisuk ez du etortzerik izan.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1995eko azaroaren 22ko akta onartzea, hala belegokio.

    1995eko azaroaren 22ko akta aho batez onartu da.

    2.- Alkateak eta zinegotzi delegatuek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Alkateak dio gaur arratsaldean egitekoa den osoko bilkuran Udal Arau Ordezkatzaileak idazteko lanak agintzeko proposamena aztertzea aurrikusita bazegoen ere, gaia mahai gainean uztea proposatuko duela, eginkizun horretarako Foru Aldunditik edo beste erakunde batetik dirulaguntzarik dagoen jakin arte, eta hala ez balitz, gutxienik udal aurrekontuak erabaki arte.

    Jone Salaberriak, Kultur gaietarako zinegotzi delegatuak, liburutegiko informatizazioarekin ari direla dio, Eusko Jaurlaritzaren programa informatikoarekin eta ordenadore berria erosiz.

    HIRIGINTZAKOAK:

    3.- Ontzat hartzea Ditrak ekarritako fakturak, herriko zenbait puntutan semaforoak jartzearenak.

    Udal aurrekontuetan kontsignaziorik duen jakin arte faktura mahai gainean utzi da.

    4.- Ontzat hartzea Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako fakturak, Jaizkibel Azpi eskoletan egingako lanenak.

    Aztertu ondoren Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako fakturak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Garsa Construcciones C.B.k ekarritako fakturak. Lanak: komunak egitea Jaizkibel Azpi eskoletako beheko solairuan eta kanpoko jolaslekua egokitzea. Lan guztien prezioa: 1.280.307,- pezeta.

    Lanak bi fakturatan ekartzeko arrazoia da Hezkuntza Ordezkaritzak agindu izana 1.100.000,- pezeta baino gutxiagoko faktura hark ordainduko zuena.

    Hala bada, bidalita dago faktura Hezkuntza Ordezkaritzara, agindutakoa ordaindu dezaten.

    5.- Ontzat hartzea Raimundo Mendiburu Abadekiko kontratua, zerbitzu ematekoa, luzatzea.

    Udaleko arkiteku asesorearekiko kontratua, zerbitzu ematekoa, azaroaren 29an bukatu zen. Hartu zenez geroztik (1993ko maiatzaren 23a) agindutako lanak ondo bete ditu eta esperientzia ere ona izan da. Beraz, harik eta Udaleko organigrama zehaztu arte, erabakia da kontratua beste urte bete luzatzea, 1996ko azaroaren 29ra arte. Hilean hirurogei ordu bete behar ditu, eta astean bi egunetan etorri behar du Udaletxera bertara. Ordainsaria, berriz, arkitektuen kolegioak dituen tarifen araberakoa izango da.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    6.- Diruz laguntzea Aiton Borda, egindako zenbait bidaiengatik.

    Gernikara eta Donestebera egindako eskursioagatik Aiton-Bordak aurkeztutako eskaera ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Dirulaguntza ematea Lezoko Aiton Bordari Gernikara eta Donestebera egindako eskursioagatik. Dirulaguntza 50.500 pezeta da guztira: 24.000 pezeta Gernikara egindako eskursioagatik eta 26.500 Donestebera egindakoagatik. Dirulaguntza "Hirugarren adinekoentzako Aktibitateak", 1-04-02-481-313 00-02 00 zenbakia, partidatik ordainduko da.

    1988an Udalak jubilatu bakoitzari 500 pezetetako dirulaguntza ematearen aldeko erabakian oinarritzen dira dirulaguntza hauek. Gobernu Batzordekideen ustetan, Aiton Borda elkarteak urtean zehar egiten dituen ekitaldietarako Foru Aldunditik jasotzen duen dirulaguntzaren barruan bidai hauek aurrikusi behar zituen. Beraz, datorren urtetik aurrera udalaren dirulaguntza mota hau bertan behera uzteko asmoa agertu dute.

    7.- Ontzat hartzea elbarriek 1996ko Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarenik ez ordaintzeko ekarri behar dituzten dokumentuak eta ekartzeko epea.

    Aztertu ondoren gizarte laguntzaileak egindako informea, elbarriei heldu den urteko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zergarik ez erastearen gainekoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Epe bat jartzea Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zergarik ez erasteko eskabideak egiteko: 1995eko abenduaren 14tik 1996ko urtarrilaren 5era. Eskabideak Gizarte Ongizate sailera eraman behar dira.

    BI: Beste dokumentu batzuk ere ekarraraztea (gizarte laguntzailearen informean heldu direnak) eskatzaileari eskabide-orriarekin batera.

    8.- Berritzea hirugarren adinekoei eskulanak erakusteko kontratua, zerbitzu ematekoa.

    Eskulanetako monitorearen kontratua bukatzear dagoela eta gizarte laguntzaileak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Kontratua luzatzea, oraingo baldintzetan berberetan, Manuela García Balóni, eskulanetako monitoreari, 1996eko urtarrilaren 8tik 1996ko abenduaren 19ra, baina uztaila, abuztua eta iraila kenduta. Ehun eta bost ordu (105) beteko ditu guztitara eta 257.775 pezeta jasoko.

    Seigarren puntuan tratatutako bidaietarako dirulaguntzekin gertatu den bezala, batzordekideen ustetan ekitaldi honentzako Foru Aldunditik urtero igortzen den dirulaguntza erabili behar da, elkartearen ihardueretako bat baita. Beraz, 1996an Aldundiak emango duen dirulaguntzatik kontratu honek suposatzen duena eta Udalak aurreratzen duena udalarentzat izango da.

    9.- Luzatzea Aiton Bordako taberna hartzeko kontratua.

    Aiton-Bordako taberna Mª Teresa Amiano Ruizi esleitzeko kontratua luzatzeko eskabidea ikusi ondoren, eta oraingo kontratua abenduaren 31n bukatuko denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Beste urtebeteko esleitzea Aiton-Bordako taberna Mª Teresa Amiano Ruizi: 1996ko urtarrilaren 1etik 1996eko abenduaren 31ra, oraingo kontratuak dituen baldintzekin.

    BI: Tabernako garbiketa egiteko hilero ordaintzen zaion kopuruari 1995ko KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) aplikatzea, urtarrilaren 1etik aurrera, guztira 496.736,- pezeta (laurehun eta larogeita hamasei mila eta zazpirehun eta hogeita hamasei).

    10.-Ontzat hartzea gizarte beharrizan larrientzako laguntza batzuk.

    Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, eta gizarte laguntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ondoren azaltzen diren espedienteei Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntzak ematea:

    Espedientea 37B................. 27.576,- pta.

    " 231................. 30.000,- pta.

    " 268B................ 30.000,- pta.

    " 051................. 54.000,- pta.

    " 033B................ 30.000,- pta.

    " 264A................ 30.000,- pta.

    " 292A................ 24.016,- pta.

    " 298................. 15.000,- pta.

    " 224................. 12.904,- pta.

    " 34B................. 7.881,- pta.

    " 93A................. 17.570,- pta.

    " 306A................ 41.823,- pta.

    " 16.................. 20.250,- pta.

    Guztira......... 341.020,- pta.

    11.-Luzatzea gizarte laguntzaile batekiko (Nerea Azkue Segurola) lan kontratua, egun zatirakoa.

    Aztertu ondoren gizarte laguntzaileak egindako informea, Gizarte Ongizatean lan egiten duen Nerea Azkueren kontratua bukatzear dagoela eta egina. Kontutan izanik kontratoa Gizarte beharrizan oinarrizkoak emateko sareari buruz Foru Aldundiak eta Udalak duten hitzarmena aurrera eramateko dela eta, hitzarmena 1995eko abenduaren 31n bukatzekoa bazen ere, behin betiko erabakia hartu bitarte 1996ko lehenengo hiru hilabetetarako luzatzeko asmoa azaldu duela Foru Aldundiak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Berritzea Nerea Azkue Segurolarekiko kontratua 1996ko martxoaren 31ra arte, egun erdiz lan egiteko gizarte laguntzaile; eta 11. lan-mailari dagokion lansaria ordaintzea. Hau da, kontratua Gizarte Zerbitzuetako Oinarrizko Sarearen luzapena dela-eta egiten da.

    12.-Luzatzea famili hezitzailearekiko (Luis Legorburu Elizegi) lan kontratua.

    Aztertu ondoren gizarte laguntzaileak egindako informea, Gizarte Ongizatean lan egiten duen Luis Legorbururen kontratua bukatzear dagoela eta egina, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Dirulaguntzarik ematen ez dutenez kontratua ez luzatzea Luis Legorbururi. Dirulaguntza lortuko balitz kontratua luzatuko litzateke.

    13.-Ontzat hartzea josketa irakasteko bi monitore hartzeko oinarriak, 1995ean Inemen eta Udalen artean lana sustatzeko programaren barruan hartzekoarenak.

    Behin-betiko onartuta dago dirulaguntza ematea lana sustatzeko programa bat, INEMena, aurrera ateratzeko. Dirulaguntza (972.145 pezeta) bi monitore hartzeko da, 1996ko martxoaren 31ra arte aritzeko josketa tailerrean (josketa industriala). Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea bi josketa-monitore hartzeko baldintzak (proposamenarekin batera doaz), abian jarri asmo dugun tailerrean irakasteko.

    BI: Bi monitore hartzea aldi baterako josketa tailerrean irakasteko (josketa industriala). Ezaugarriak:

    - Iraupena: 1996ko martxoaren 6ra arte.

    - Lanaldia: ohikoaren %43,77; 72 eskola egun.

    - Hasteko eguna: 1995eko abenduaren 18a.

    - Lan-sariaren maila: 7.

    HIRU:Proiektua aurrera ateratzeko gastuen eta sarreren aurrekontua onartzea, I. eraskinean heldu dena.

    14.-Ontzat hartzea "Gauza ez diren pertsonei kontu egiteko ikastaroa" egitea.

    Aztertu ondoren "Gauza ez diren pertsonei kontu egiteko ikastaroa" egiteko eskaintza, ZITAP, S.L.k egin duena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Egitea "Gauza ez diren pertsonei kontu egiteko ikastaroa". Hamabost (15) ordu izango ditu ikastaroak, abenduaren 18an hasi eta 22an bukatuko da, Zitap, S.L.k emango du eta Lezoko nornahik hartu dezake parte.

    BI: Herri Eskolako beheko solairuko lokal batean ematea ikastaroa.

    HIRU:Bi mila pezeta (2.000,- pta.) jartzea izena emateko kuota eta Udalaren kontu korrontean sarraraztea dirua.

    LAU:Ehun mila pezeta (100.000,- pta.) jartzea dirulaguntzatan ikastaroa egiteko, "Gizarte ekintzak" partidatik. Gastuetarako aurrekontua, 1-04-02-481-313 00-03 00 partida.

    KONTUHARTZAILETZAKOAK:

    15.-Ontzat hartzea Miguel Mª Lasa Olarrak eta Eduardo Satostegi Munduatek ekarritako fakturak, 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko proiektua (II. fasea) idaztearenak (ADO 678/679-000-95).

    Fakturak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Miguel Mª Lasa Olarrak (2.950.476 pezeta) eta Eduardo Satostegi Munduatek (2.093.741 pezeta) ekarritako fakturak, 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko proiektua (II. fasea) idaztearenak (ADO 678/679-000-95).

    16.-Ontzat hartzea Aski, S.A.L.k ekarritako fakturak, Udaleko langileen eta zinegotzien bizitza aseguruenak (ADO 99-1406-95 eta 99-1434-95).

    Fakturak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Aski, S.A.L.k ekarritako fakturak, Udaleko langileen eta zinegotzien bizitza aseguruenak (206.901 pezeta AD 99/1406-95 eta 197.668 pezeta AD 99/1434-95).

    Aho batez, PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    URJENTZIAZKOAK:

    17.- Lezoko Gida-Liburua egiteagatik ordaintzeko dagoenaren faktura onarpena.

    Jone Salaberriak proposatuta, Aranzadi Zientzi Elkarteak Lezoko Gida-Liburua egiteagatik jasotzeko duen fakturaren, %70a, ordaintzea onartu da, hau da, 442.169.- pezetako ordainsaria.

    Idazkariak ohartarazi du faktura honek kontuhartzailearen aurkako txostena duela, aurrekontuetan kontsignaziorik ez duelako.

    18.- Kalegarbitzaile bat kontratatzeko emandako dekretua berrestea.

    Garbiketa zerbitzuan lehen baino lan gehiago dagoenez, eta Zerbitzuetarako eskuordedunak ere halako informea egin ondoren Alkateak azaroaren 29an Enrique Coello Martínez 1995eko abenduaren 1etik 1996ko urtarrilaren 31a arte kontratatzeko emandako 170. dekretua berretsi da.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 10:45ean. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna