Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko azaroaren hogeita bia. Goizeko bederatzi t´erditan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Gobernu Batzordetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka bildu dira.
Gemma Arrillaga Albisu, bilera bukatzear zegoela etorri da.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1995eko azaroaren 8ko akta onartzea, hala belegokio.
1995eko azaroaren 8ko akta aho batez onartu da.
2.- Alkateak eta zinegotzi delegatuek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Ez da ezeren berrik.
HIRIGINTZAKOAK:
3.- Obra lizentzia ematea Interal, S.A.ri metalezko txapak jartzeko pabilioiari hormetan. Pabilioia Sagasti Poligonoko Urune kaleko 34an du.
Interal, S.A.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du lan batzuk egiteko Sagastin duten pabilioian. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia metalezko txapak jartzeko iparraldera eta mendebaldera jotzen duten hormetan, Sagasti poligonoan, Urune kaleko 34. lursaileko pabilioikoetan.
BI: 155.192 pezeta ordaindu behar da lizentzia jasotzeko.
4.- Aldeko informea ematea Carlos Lopetegi Mekolaldek aurkeztutako iharduera-espedientearentzat, hagin-kontsulta jartzeko.
Aztertu ondoren Carlos Lopetegi Mekolaldek eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, hagin-kontsulta jartzeko lizentziari buruzkoa, eta begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Carlos Lopetegi Mekolaldek eragindako iharduera-espedientearentzat, hagin-kontsulta jartzeko lizentziari buruzkoarentzat. Tokia: Jaizkibel hiribidea, 25; 1. solairua.
BI: Foru Aldundiko Ingurugiro departamentura bidaltzea espedientea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
5.- Ontzat hartzea Ditrak ekarritako faktura, Altamiran semaforoak jartzearena.
Aztertu ondoren Ditrak ekarritako faktura, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ontzat hartzea Ditrak ekarritako faktura (2.413.428,- pta.), Altamirako bidegurutzean semaforoak jartzearenea (ADO 99-1403-95).
6.- Ematea herriko zuhaitz batzuk kimatzeko lanak.
Aztertu ondoren Aranburu eta Amunarriz eta Uzpuru, C.B.k herriko zenbait zuhaitz kimatzeko ekarritako aurrekontuak, (Uzpuru C.B.k berea zuzendu egin du), Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Uzpuru, C.B.k aurkeztutako aurrekontua onartzea. Aurrekontua: 763.017 pezeta
Aurtengo aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoenez, gastu hau 1996ko aurrekontuaren gain joango da.
7.- Ontzat hartzea Pedro Mª Azkue Elosegik eta Narciso Iglesias Medranok ekarritako lansariak, hirialdeko kolektore nagusiari buruzko proiektuarenak.
Gobernu Batzordeak, 1995eko otsailaren 9an egindako bileran, Lezoko hirialdeko estolda nagusia saneatzeko proiektua idaztea eskatu zien Pedro Mª Azkueri eta Narciso Iglesiasi. Dagoeneko proiektua egina dutenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ontzat hartzea Pedro Mª Azkue Elosegik eta Narciso Iglesias Medranok ekarritako lansaria, hirialdeko kolektore nagusiari buruzko proiektuarena. Osora 4.705.076 pezeta.
8.- Hartzea U.A.D. 3ren urbanizazioa.
Gobernu Batzordeak, 1995eko ekainaren 8an egindako batzarraldian, urbanizazio-konponketa batzuk egiteko baldintza jarri zuen U.A.D. 3ko etxebizitzen eta garajeen lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia emateko.
Urbanizazioa behin-behingoz hartu bazen ere, Udal arkitektu aholkulariak agindutako zenbait lan ez diituzte egin oraindik.
Ondorioz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Hilabete ematea Jose Azpeitia Leguiñenari (Kostalde S.A.ren izenean) 1995eko ekainaren 8an onartutako baimenean agindutako lanak egiteko.
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
9.- Diruz laguntzea Aiton Borda.
Gai hau aztertertu aurretik, Gobernu Batzordekideek aipatu dute Santakrutz festetako emandako zenbait dirulaguntza oraindik ez dituztela justifikatu elkarte batzuek, eta horiek justifikatu bitarte beste dirulaguntzarik ez emateko. Elkarte horien artean Aiton Borda ere badagoenez, mahai gainean gelditu da proposamena.
10.-Ematea zerbitzua 1995/96 ikasturtean lorazaintza eta baratzako lanak sakon ikasteko eta dagokion praktikaldia egiteko.
Gobernu Batzordeak, 1995eko azaroaren 8an egin zuen bilkuran, hitzarmena egitea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantzarekin, ikastaro bat emateko 1995-96 ikasturtean lorategi eta baratzako lanak egiten sakon ikasteko. Hitzarmena: "Lezoko Lanbide Hastapenako Zentruan Lanbide Hezkuntzako programa bat abian jartzeko itunea". Ikastaroak 350 ordu izango ditu, eta 2.400.000 pezeta sartzeko eta gastatzeko. Emateko bidea izateko, berriz, neurri batzuk hartu behar ziren epe jakin baten barruan.
Hala, 1994ko azaroaren 7an eman zion Gobernu Batzordeak Deikagest, S.L.ri lorazaintzako gauzarik beharrenekoenak irakasteko eskolak emateko lana, eta 1995eko irailaren 13an berriz luzatu.
1994-95 ikasturtekoa ikusi eta gero, egokiena 1995-96 ikasturtekoa ere Deikagest, S.L.ri ematea jo zen.
Lanak emateko baldintza-orriko laugarrenak jartzen duenez, badago bidea beste zerbitzu batzuk ere emanarazteko, lehengoez gainera. Bestetik, ez dago ezeren arrazoirik lorategi eta baratzako lanak egiten sakon ikasteko eskolak ematea Deikagest, S.L.ri ematea galarazteko. Hala, ikasgai batzuk lehengoak direnez, eta erabili behar diren materialei ere ahalik eta probetxurik handiena atera behar zaienez, komenigarriena da sakontze ikastaroa ere Deikagest, S.L.k ematea da.
Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Orain ematen duena baino zerbitzu handiagoa emateko eskatzea Deikagest, S.L.ri, Gobernu Batzordeak 1995eko irailaren 13an hartu zuen erabakiaren arabera, hartara "Lorategiko eta baratzako lanak sakon ikasteko eskolak" ere emateko. Ikastaroak 350 ordu iraungo du, Gizarte Garantiarako programan sartuta izango da, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantzak ere lagunduko du diruz eta lehen aipatu dugun hitzarmenak dioena errespetatuko du.
BI: Kontratua egitea Deikagest, S.L.rekin 350 orduko ikastaroa emateko. Ikastaroa lanbidea sakonago ikasteko eta praktikak egiteko izango da. 1995eko azaroaren 27an hasiko da eta 1996ko apirilaren 19an bukatuko. Kostatu, berriz, 2.050.000,- pta. egingo da 1995-96 ikasturtea.
HIRU:Baimena ematea Antxillastegi aieka eta Andreoneko beheko lokala erabiltzeko eskolak emateko.
LANGILEEKIKOAK:
11.-Proposamena, langileak hartzea garbiketa lanak egiteko.
Aztertu ondoren Zerbitzuetarako eskuordedunak eta zerbitzu-buruak egindako informea, garbiketarako langileei buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Mª Eugenia Arretxe Iriberri hartzea kalegarbitzaile Manuel Mesa Ciborroren tokirako, azaroaren 23tik abenduaren 29ra (biak barne).
BI: Jose Ramon Errazti proposatzea Manuel Mesak opor duen bitartean (azaroaren 23tik abenduaren 29ra) enterradore lanak egiteko.
12.-Eskabidea, Pepi Lasarte San Sebastianek egindakoa, lehenbiziko hirurtekoa aitortzeko.
Ikusirik Pepi Lasarte San Sebastianek lehenbiziko hirurtekoa aitortzeko eskatuz egindako eskabidea eta azterturik horri buruz idazkaritzako administrariak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Pepi Lasarte San Sebastiani lehenbiziko hirurtekoa 1995eko urriaren 1etik aurrera aitortzea.
KULTURAKOAK:
13.-Onartzea 2. sektoreko plaza eta kale batzuen izenak.
2. Sektoreko plaza eta kale batzuen izenak zehazteko kultur gaietako zinegotziak egindako proposamena ikusirik, eta horri buruz Lander Zurutuzak egindako txostena aztertuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:2. Sektorean eraikitako etxe berrien artean sortutako kaleak eta plaza honela izendatzea:
- Plazeta kalea: kale nagusiaren izena.
- Txulotxo kalea: Plazeta eta Arretxenea kaleen artean kokaturikoa litzateke.
- Sagardiandia plaza: plaza bakarrarentzat.
14.-Proposamena, gastu bat egitea "Pasai" txarangari ordaintzeko.
"Pasai" txarangari 150.000 pezeta zor zaizkio Santakrutzetako desfilean parte hartzeagatik. Hori horrela izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:150.000 pezeta ordaintzea "Pasai" txarangari, Santakrutzetan egindako lanen ordainsari gisa.
Kontuhartzailearen txostena falta dela ohartarazi du idazkariak.
15.-Diruz laguntzea Allerru, pilota saila, Santakrutzetan izandako zorra kitatzeko.
Santakrutzetan antolatutako "Josetxo Etxandi" pilota oroitaldian izandako zorrak kitatzeko aurkeztu den proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:176.003 pezetako dirulaguntza ematea Allerru pilota sailari Santakrutzetan izandako zorrak kitatzeko (ADO 99 1401-95).
EUSKARAKOAK:
16.-Proposamena, diruz laguntzea Oroitzene AEK euskaltegia.
Oroitzene AEK euskaltegia diruz laguntzeko egin den proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:55.200 pezetako dirulaguntza ematea Oroitzene AEK euskaltegiari uztailean emandako ikastaro batean sortutako defizita arintzeko (AD 715-95).
17.-Balantzea egitea familiak euskalduntzeko programaren garapenaz.
Familiak euskalduntzeko programaren balantzea egin nahi da Lezo, Pasaia eta Oiartzunen. Horretarako proiektu honetan inplikaturik dauden giza-sektore eta erakunde guztien lana eta lan honen eragina aztertu behar da. Aurrekontua 1.600.000 pezeta da, Pasaia, Oiartzun eta Lezoren artean banatu beharrekoa. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Aurkeztutako aurrekontua oinarritzat hartuz, gehienez ere heren bat ematea (533.333 pezeta) lan hau aurrera eramateko.
Une honetan etorri da Gemma Arrillaga, eta hartu diren erabakien berri eman zaio.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 10:10etan. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.