2007.eko Abuztuaren 8ekoa

Lezon, 2007ko abuztuaren 8an, astezkena, goizeko 8:05etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Ez da bileran izan Irati Aranburu Salaberria, kanpoan dagoelako.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

1.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen kontu eman da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Irrati irakurketa sistema duten ur kontagailu bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko obren bigarren fasea kontratazio-espedienteari hasiera emateko proposamena, aldi berean, baldintza administratiboen agiria onartzeko proposamena (2007H0110001).

Lezoko Udalak Lezoko udalerrian dagoen ur-kontagailu parkea berritzeko lanekin jarraitzeko egitasmoa du.

Bigarren fase honetan 58.000€tako (BEZ barne) aurrekontua dago udalerrian dagoen kontagailu parkea berritzeko lanekin jarraitzeko, kontagailu zaharren ordez, irrati- irakurketa sistema duten ur-kontagailuak jarriz.

Beraz, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Irrati-irakurketa sistema duten ur-kontagailuen bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko lanen bigarren fasea onartzea. Horretarako, obrak kontratatzeko espedienteari hasera ematea.

BI Irrati- irakurketa sistema duten ur- kontagailu berriak jartzeko obrak publizitaterik gabeko negoziazio bidez kontratatzeko prozedura hastea.

HIRU: Kontratazio espediente honi presazko izaera onartzea eta lehentasunez izapidetzea.

LAU: Ur-kontagailuak, irrati-irakurketa sistema dutenen bidez ordezkatzeko obren kontratua arautuko duen baldintza agiria onartzea.

BOST: Kontratu horretarako gastua onartzea (A-517).

3.- Zubitxo kaleko 35ean tarteko solairuko D lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia Juan Antonio Molinero Garcíari emateko proposamena (2007HO300012).

Juan Antonio Molinero Garcíak, Zubitxo kaleko 35eko tarteko solairuko D lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Juan Antonio Molinero Garcíak, Zubitxo kaleko 35eko tarteko solairuko D lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2004ko azaroaren 3an Alkatearen 534 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko urtarrilaren 16an hitzarmena izenpetu zuen Juan Antonio Molinero Garcíarekin, Zubitxo kaleko 35eko tarteko solairuko D lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak urtarrilaren 16ko 07/36 dekretuaren bidez eman zion Juan Antonio Molinero Garcíari, Zubitxo kaleko 35eko tarteko solairuko D lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Juan Antonio Molinero Garcíari, Zubitxo kaleko 35eko tarteko solairuko D letran kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Juan Antonio Molinero Garcíari, Zubitxo kaleko 35eko tarteko solairuko D letran kokaturiko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 25,76 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Ione Santamaría Ouviñari obra eta iharduera lizentzia emateko proposamena, Zubitxo kalea, 4ko behebarruan (2006H0040004).

Ione Santamaría Ouviñak Zubitxo Kaleko 4an, kokaturiko lokalean obrak egiteko eta jarduerarako eskatutako lizentzia azterturik eta horri buruz egindako txosten teknikoak eta juridikoa ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

 

BAT: Ione Santamaría Ouviñari Zubitxo Kaleko 4an kokaturiko lokala egokitzeko obrak egiteko eta jarduerarako eskatutako lizentzia ematea, hemen adierazten diren baldintzak betetzekotan:

1.- Hotz lantegi eta instalazioetarako segurtasun arautegia, 3099/1977 Dekretua eta indarrean dagoen gainerako araudi baliokide oro.

2.-Elikaduraren kodea, 2484/1967 Dekretua.

3.- Lokalaren aireztapenak ezin eragingo du eragozpenik auzokoentzako, inolako hodirik ezin izango da atera fatxadetara, aireztapen naturalekorik nahiz behartukorik.

4.-Ke eta gasen erauzketa, halakorik balego, eta batik bat labeari legokiokeenez, lokalaren hodi edo tximinia indibidualen bidez egin beharko da, horiek teilatua baino 2 m gehiago altxatu behar izanik, gutxienez.

5.- Lokaleko zaratek eta bibrazioek ezin izango dute gainditu 40DB(A) 22 orduak arte eta 30DB (A) goizeko 8ak arte LEQ nibel jarraitu baliokidean minutu batez, ezta 45 eta 35DB(A) ere hurbileko etxebizitzetan gehieneko balore gailurretan, logela, sukalde, egongeletan 8etatik eta 22 orduetatik aurrera hurrenez hurren.

6.- Bibrazioak eraikinaren egiturara, lokaletara eta hurbileko etxebizitzetara pasatzea ekiditeko helburuz, makineriaren ainguratzea bibrazioaren kontrako elementuren bidez egingo da.

7.- Labea jarri behar den gunea behar bezala trataturik egon beharko da isolamenduari dagokionez, horrela, piztuta dagoen bitartean hark sortzen duen bero handiak goiko etxebizitzetan edota alboetako lokaletan eta abar, kalterik eta inolako eragozpenik ez sortzeko eran.

8.- Aurreikusitako zerbitzuek erabilpen pribatiboaren tratamendua edukiko dute edota, bestela, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan espazio publikoetarako irisgarritasun baldintzei buruz finkatutakora egokitu beharko dira.

9.-Obrak bukatu ondoren, lokal irekitzeko udal lizentzia eskatu beharko da, eta horretarako ziurtagiri teknikoa eta bisaturik aurkeztu beharko dute, adierazten osatu direla zuzentasun neurri hauek.

BI: Ebazpen honen berri Zubitxo kaleko 4ko administratzaileari ematea, espedientearen informazio publikorako epearen barruan alegazioa aurkeztu izanagatik.

BI: Eraikuntzen gaineko zergari dagokionez 1.439,21 € ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- José Manuel Cestero Ezenarrori lizentzia emateko proposamena, Arretxene kaleko 1eko beheko 7. lokalean informatika bulego-jarduera egikaritzeko lokala irekitzeko (2007HO300020).

Udalak tramitatu du José Manuel Cestero Ezenarrok aurkeztutako jarduera espedientea, Arretxene kaleko 1eko beheko 7. lokalean bulego-jarduera egikaritzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 6an egindako bilkuran obra lizentzia eman zion hura egokitzeko, lokal hori etxebizitzatarako ez erabiltzeko baldintzapean.

Horri buruz egindako txosten juridiko eta teknikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: José Manuel Cestero Ezenarrori lizentzia ematea, Arretxene kaleko 1eko beheko 7. lokalean informatika bulego-jarduera egikaritzeko lokala irekitzeko, eta jakinarazten zaio, lokal hori ezin izango dela etxebizitzatarako erabili.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Guillermo de Lazon kalea, 16-18an udal ludoteka egiteko proiektua eta iharduera onartzeko proposamena (2007H0040003).

Udal honek Guillermo de Lazon kaleko 16-18an kokaturiko udal ludoteka jarduera legalizatzeko helburuz, Asier Telleria arkitekto teknikoari proiektua idazteko enkargatu zion.

Proiektu hori Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoak 2007ko martxoaren 22an bisatu du.

Alkatearen 271 Dekretuaren bidez, 2007ko martxoaren 26koa, erabaki zen espedienteari hasiera ematea publizitateko prozedura negoziatuaren bidez.

Aurkeztutako obra-eskainteen ondoren, martxoaren 30eko 07/293 ebazpenaren bidez, Biok Etxegintza S.A. enpresari adjudikatu zitzaion udal ludoteka egokitzeko obra.

Mugako auzoei aditzera emanik, ludoteka legalizatzeko asmoz, ez dute inolako alegaziorik aurkeztu.

Hori guztia kontuan edukirik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Guillermo de Lazon kaleko 16-18an udal ludoteka proiektua eta jarduera onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Lezoko Udalaren jabegoko lursaila erabiltzeagatik ordaindu beharreko kopurua berraztertzeko proposamena, aldi berean, 1 poligonoko 23 lursailaren 3.209 m² nekazal ihardueretarako erabiltzeko baimena ematea Emilio Belintxoni.

Emilio Belintxonek Apaiziartza berri baserriaren inguruan, Elortegira doan bidearen alboan dagoen lursail baten zati bat, gehienez 5 urtez erabiltzeko baimena eskatu zuen nekazal erabilera bat emateko asmoz.

Lursail hau, katastroan 1 poligonoko 23 zenbakiduna da.

2004ko abuztuaren 2an Udal Gobernu Batzarrak aipatu lursailaren 4.500 metro karratu nekazal ihardueretarako erabiltzeko baimena eman zion.

Erabilera hau 5 urtetarako onartzearen truke urtean 486 € ordaindu behar zuela ere onartu zen aipatu Gobernu Batzarrean eta kopurua hau urtero eguneratuko zela ere bai.

Lezoko udaleko zerbitzu teknikoak egindako balorazioaren arabera, arestian aipatu lursailaren balioa metro karratuko 1,8 €koa da, horrela Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 artikuluaren arabera erabiltzen den lursailaren balioaren %6ko kanona ordaindu behar du erabiltzaileak.

4.500 m²ko azalerari 1,8 € metroko biderkatzen badiogu lursailaren balioa 8.100 €ko da, kopuru honi %6a aplikatuaz ateratzen da aipatu 486 €ko urteroko kanona.

Emilio Belintxonek ordea idatzi baten bitartez urtero ordaindu behar duen kanona berraztertzea eskatzen du, bere esanetan ez dituelako 4.500 m² erabiltzen, gutxiago baizik.

Horrela Emilio Belintxonek erabiltzen duen lursaila itxi egin duenez udal zerbitzu teknikoak itxitako lursailaren azalera neurtu dute eta neurketa honen emaitzak zera ondorioztatzen du Emilio Belintxonek 3.209 m² erabiltzen dituela.

Horrela arestian zehazturiko formula aplikatuaz (3.209x1.8x%6) Emilio Belintxonek lursail hori erabiltzeagatik urtero ordaindu beharrekoa 346,5 € da.

Beraz, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: 2004ko abuztuaren 2an Udal Gobernu Batzarrak hartutako akordioa aldatu eta 1 poligonoko 23 lursailaren 3.209 metro karratu nekazal ihardueretarako erabiltzeko baimena ematea Emilio Belintxoni.

BI: Emilio Belintxonek 1 poligonoan dagoen 23 lursailaren 3.209 m² erabiltzeagatik urtean 346,5 € ordaindu beharko ditu. Kopuru hau urtero eguneratuko da kontsumorako prezioen indizea kontuan izanda.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Maider Lasaga Telletxeari, Donibane kale, 5eko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Donibane kalea 5eko eraikinaren fatxada eraberritzeko (2007H0030013).

Maider Lasaga Telletxeak, jabekideen izenean, Donibane 5 eraikinaren fatxada eraberritzeko obra lizentzia eskatzen du.

Egindako txosten juridikoa eta teknikoa ikusi ondoren, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Maider Lasaga Telletxeari, jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Donibane 5eko eraikina eraberritzeko, ondorengo baldintza hauekin:

  • Obrak hasteko epea: obra lizentzia jasotzen denetik hasita 30 egun.
  • Obrak egiteko epea: haiek hasten direnetik 90 egun.
  • Obra etengo balitz epea: 20 egun
  • Obra hasi baino lehen plano bat ekarri beharko du dagokion eskalan aldamioen instalazioa bertan azalduz.

BI: Eraikuntzaren gaineko zergarengatik 1.068,45 € ordaindu beharko du, eta aldamioak jartzeagatik 520,80 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA ETA KULTURA

 

9.- 2007ko Santakrutz jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena (2007KU010002).

Kultura eta Gazteria Batzordeak aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta Kultura eta Gazteria saileko zinegotzi delegatuak aitortu ondoren deialdi araudiaren baldintza guztiak behar bezala ez direla betetzen, baina denborarik ez dagoenez haiek zuzentzeko, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Jarraian agertzen diren elkarteei, 262 partida erabilita, ondoan agertzen den dirulaguntzak ematea (A-505) Santakrutzak-07 jaietarako.

  • Allerru Futbol T. 2.525,00 €, (AD-541-001-07)
  • Aiton Borda 600,00 €, (AD-541-002-07)
  • Murixka D.T. 3.600,00 €, (AD-541-003-07)
  • Ixkulin Elkartea 10.826,00 €, (AD-541-004-07)
  • Jaizkibel Allerru 3.330,00 €, (AD-541-005-07)
  • Tiñelu 1.535,00 €, (AD-541-006-07)
  • Altzate Auzo Elkartea 2.748,00 €, (AD-541-007-07)
  • Eleganteen gala 300,00 €,
  • Bertso eskola 600,00 €
  • Allerru Txirrindularitza Esk. 300,00 €, (AD-541-008-07)
  • Arrantzaleen bazkaria 300,00 €
  • Tip Tap Clap 3.000,00 €
  • Gazte Asanblada 140,00 €, (AD-541-009-07)
  • Milaka Bilaka 200,00 €
  • Buruhandi, Errald. Konp. 2.800,00 €

BI: Dirulaguntzaren %50 ordainduko da, "Jaietarako dirulaguntza" ordenantzaren 9. artikuluan agertzen den bezala. Gero, falta den %50 eman deneko dirulaguntza zuritu ondoren ordainduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- 2007ko ekitaldietarako Altzate Auzo Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena (2007KU050007).

Altzate Auzo Elkarteko Erraldoi Konpartsak 2007 urterako aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza-eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Kultura eta Gazteria sailaren zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Dirulaguntza izendun hau arautzen duen hitzarmena onartzea.

BI: Altzate Auzo Elkarteari, 3.100€tako (AD-513) dirulaguntza ematea 2007ko jardunbideagatik

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

11.- Emilio Carvallori, Hezikuntza Guraso Elkartearen izenean, dirulaguntza emateko proposamena, eskola-kirolak sortutako gastuei aurre egiteko sinatutako hitzarmenak dioenari jarraituaz (2007KI010002).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Dirulaguntza izendun hau arautzen duen hitzarmena onartzea.

BI: Hezkuntza Guraso Elkarteari, (Emilio Carvallori) 50.800 € tako (282-2007 partida) diru-laguntza ematea eskola-kirolak sortutako gastuei aurre egiteko sinatutako hitzarmenak dioenari jarraituaz.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Joxe Mikel Garmendia Etxandiri, Alerru K.E.ko Pilota Taldearen izenean, dirulaguntza ekonomikoa emateko proposamena, XXXII. Josetxo Etxandi Oroitaldia antolatu ahal izateko (2007KI010001).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Dirulaguntza izendun hau arautzen duen hitzarmena onartzea.

BI: Allerru K.E.ko Pilota Taldeari, bere izenean Joxe Mikel Garmendia Etxandik egindako eskaerari erantzunaz, 12.908,88 € tako (203-2007 partida) diru-laguntza ematea XXXII. Josetxo Etxandi oroitaldia antolatzeko sinatu den hitzarmenak dioenari jarraituz.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna