- 1999ko martxoaren 25ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero
- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea
- Elbarrituentzat kiroldegiko harmailetarako sarbide-arrapala eraikitzeko proiektua onartzea eta Jaizkibel S.L. kaldereriak aurkeztutako faktura onartzea, sarbide-arrapala hori egin eta jartzeari dagokiona
- Raimundo Mendiburu Abadek aurkeztutako ordain-saria onartzea, Altamiran igerileku estalgabeak eta urbanizazioa egiteko proiektuari dagokiona
- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea
- Peoi ez-kualifikatuen zerrendatik langile bat kontratatzea, kaleetako garbiketa lanak egiteko
- Alkatetzaren 52. Dekretua berrestea, haren bidez kontratatu baitziren langile baten zerbitzuak kaleetako garbiketa lanak egiteko
- Udal bulegoak birmoldatzeko proiektua onartzea
- UTE Oreretak aurkeztutako 5 eta 6 ziurtapenak onartzea, futbol-zelaieko 1. Faseko obrei dagozkienak
- Galde eskeak.
Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hamalaugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1999ko martxoaren 25ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.
Aho batez onartu da 1999ko martxoaren 25ko ohiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Ez da ezerreren berri eman.
HIRIGINTZA:
Fakturak eta aurrekontuak:
3.- Elbarrituentzat kiroldegiko harmailetarako sarbide-arrapala eraikitzeko proiektua onartzea eta Jaizkibel S.L. kaldereriak aurkeztutako faktura onartzea, sarbide-arrapala hori egin eta jartzeari dagokiona.
Gai hau mahai gainean gelditu da.
4.- Raimundo Mendiburu Abadek aurkeztutako ordain-saria onartzea, Altamiran igerileku estalgabeak eta urbanizazioa egiteko proiektuari dagokiona.
Raimundo Mendiburu Abadek aurkeztutako ordainsaria, Altamiran igerileku estalgabeak eta urbanizazioa egiteko proiektuari dagokiona, aztertu ondoren Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onatzea Raimundo Mendiburu Abadek aurkeztutako ordain-saria, Altamiran igerileku estalgabeak eta urbanizazioa egiteko proiektuari dagokiona, guztira 7.826.493,- pta. (ADO 99 387-1999).
GIZARTE ONGIZATEA
5.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea.
Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, 362.000,- pezeta, 519b espedienteari.
PERTSONALA:
6.- Peoi ez-kualifikatuen zerrendatik langile bat kontratatzea, kaleetako garbiketa lanak egiteko.
Kaleetako garbiketaren zerbitzuko langileei dagokienez, Barne Arazoetako Eskuordedunak propsaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Lan-poltsako zerrendan dagoen Jose Antonio Fernandez Dávilaren zerbitzuak kontratatzea, kalegarbitzaile lanetarako, apirilaren 16tik maiatzaren 13a arte, Altamira aldea garbitzeko.
7.- Alkatetzaren 52. Dekretua berrestea, haren bidez kontratatu baitziren langile baten zerbitzuak kaleetako garbiketa lanak egiteko.
Gobernu Batzordeak alkatearen 52. dekretua berretsi du. Dekretu honen bidez Elena Susperregi Intxaurrandietaren zerbitzuak kontratatzea erabaki da apirilaren 9tik maiatzaren 3a arte, kale-garbitzaile gisa aritzeko.
ALKATETZA:
8.- Udal bulegoak birmoldatzeko proiektua onartzea.
Udalak engargatuta Félix Aizpurua Arzallus arkiteto teknikoak udal bulegoak birmoldatzeko egin duen proiektua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Félix Aizpurua Arzallus arkiteto teknikoak udal bulegoak birmoldatzeko egin duen proiektua. Aipatu proiektuan beheko eta lehenengo solairuetako bulegoen birmoldaketaz gain, beheko solairuan zolu teknikoa jartzea eta bi solairuetako instalazio elektrikoak eta, oro har, kableaketa osoa berritzea aurrikusten da.
Jesús Mª Martiarenak kontra bozkatu du gaur arte ez delako kontu horretaz ezer jakin.
Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hau ere zerrendan sartu eta urjentziaz tratatzea erabaki da:
URJENTZIAZ:
9.- UTE Oreretak aurkeztutako 5 eta 6 ziurtapenak onartzea, futbol-zelaieko 1. Faseko obrei dagozkienak.
Ikusirik futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 5. eta 6. ziurtapenak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea futbol zelaiko obrak egiteagatik UTE Oreretak aurkeztutako 5. eta 6. ziurtapenak, 22.410.786,- pezetakoa, eta 3.075.049,- pezetakoa, eta 1997ko azaroaren 10n plenoak hartutako erabakiaren arabera 5. ziurtapenen % 50a ordaintzea, hau da 11.205.393,- pezeta (ADO 99 1872/98) eta 6. ziurtapen osoa 3.075.049,- pezeta (ADO 99 1873/98).
10.- Galde eskeak.
Gobernu Batzordeak hurrengo bilera apirilaren 28an egingo du.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.