Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko otsailaren hogeita bostgarrena. Goizeko 10:30etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.
Jesus Mª Martiarena Jaka zinegotziak ezin izandu du etorri.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1998ko otsailaren 12an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.
Aho batez onartu dute 1998ko otsailaren 12an ospaturiko ohiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Ez da ezerren berri eman.
HIRIGINTZA
Obra lizentziak3.- Taberna-jatetxetarako, Gillermo Lazon kaleko 2.ean kokaturiko lokala egokitzeko obra lizentzia ematea Pedro M. Gorostegi Azurmendiri.
Gillermo Lazon kaleko 2.ean kokaturiko aretoa taberna-jatetxe iharduera egikaritzeko xedez egokitzeko lizentzia eskatuz, Pedro Mª Gorostegi Azurmendik eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Gillermo Lazon kaleko 2.ean kokaturiko aretoa taberna-jatetxe iharduera egikaritzeko xedez egokitzeko lizentzia Pedro Mª Gorostegi Azurmendiri ematea, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean, neurri horiek igortzen zaizkiolarik.
Obrak burutu ondoren, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du hartan seinalatuz ezen, obra horietan, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dion 4. zuzenketa neurria bete izana frogatzeko, txosten tekniko berezi bat aurkeztu beharko du intsonorizazioari dagokionez egindako obrari buruz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dizkion 6. eta 7. zuzenketa neurriei dagokienez, aparteko arduraz hartu beharko ditu, eta zehazki bete.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 42.779 pta. ordaindu beharko du.
4.- Jaizkibel hiribideko 1.an kokaturiko lokal bat drogeriatarako egokitzeko, Honorio Tierno Garciari obra lizentzia ematea.
Honorio Tierno Garciak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, drogeria ihardueran lan egiteko asmoz Jaizkibel hiribideko 1.an kokaturiko aretoa egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Honorio Tierno Garciari obra lizentzia ematea, drogeria ihardueran lan egiteko asmoz Jaizkibel hiribideko 1.an kokaturiko aretoa egokitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun Departamenduak eta Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharraren baldintzapean, horiek igortzen zaizkiolarik.
- Obrak burutu ondoren, ziurtagiri tekniko bisatu aurkeztu beharko du hartan seinalatuz ezen, obra horiek, bete dituztela Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun eta Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 14.780,- pta. ordaindu behar du.
Fakturak eta aurrekontuak5.- Ipintzan, Iturrinen eta Sagastin argi-emaria erregulatzeko ekipoak jartzeko lanei dagokienez, Electricidad J. Antonio Etxandik aurkeztutako faktura onartzea.
Gobernu Batzordeak 1998ko urtarrilaren 14an egindako bileran onartu zuen herrian diren hainbat koadrotan agi jarioaren erregulagailuak jartzeko obra Electricidad Jose Antonio Etxandiri adjudikatzea, guztira 3.000.000 pta. kopuruaz.
Interesatuak aurkeztutako faktura eta horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Electricidad Jose Antonio Etxandik aurkeztutako faktura onartzea, Ipintzako, Itturringo eta Sagastiko argi erregulagailu ekipoak instalatzearen lanei dagokiena, guztira 2.999.876 pta.
VI. kapituluko urbanizazio partidaren gain egingo da gastua.
GIZARTE ONGIZATEA6.- Gizarte larrialdietarako laguntzak ematea.
kusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, ondorengo espedienteei:
499a (AD 59.19)..........342.000,-pta
224a (AD 59.20)..........102.801,-pta
7.- Zaharren egoitzan bi pertsonaren gastuen kargu egiteko konpromezu ekonomikoa hartzea.
a) Mercedes Legorburu Burutaranek egindako eskabidea.
Aztertu ondoren Mercedes Legorburu Burutaranek egindako eskabidea (hirugarren adinekoentzako erresidentzian, lagundutakoan, sartzekoa), eta baita haren familiak hartutako konpromezua (gastua finantzatzekoa). Hala ?Julian Rezola? egoitzan segituan sartzeko modurik ez dagoenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Konpromezua hartzea Mercedes Legorburu Burutaran hirugarren adinekoentzako erresidentzian egotea kostatzen dena (29.530,-pta hilean) Udalaren gain hartzeko. Daitekeena da, edozein moduz ere, kopurua aldatzea, zer plaza egokitzeko zaion eta interesatuak zer sari jasotzen duen; izan ere, hala erabaki eta izanpetu dugu haren familiarekin.
Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
b) Clara Trapero Alonsok egindako eskabidea.
Aztertu ondoren Clara Trapero Alonsok egindako eskabidea (hirugarren adineko egoitza batean sartzeko) eta baita haren semeak hartutako konpromezu ekonomikoa ere, egonaldiaren gastua finantziatzeko. Hala , Billabonako Santiago egoitzan sartzeko aukera duenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Clara Trapero Alonsoren semeak, hau da, Manuel Ranero Traperok emandako hitza, 3. adineko egoitzan sartzeko gastua finantzatzeari buruzkoa.
BI: Konpromezua hartzea Clara Trapero Alonso 3. adineko egoitzan egoteak dakarren gastua finantzatzeko. Finantzaketa, ordea, Clara Trapero Alonsoren familiak ezin badu , egingo du Udalak, orduan bakarrik.
Idazkariak adierazi du Kontuhartzailetzako txostena falta dela.
KULTURA ETA EUSKARA8.- Lesoinu 98rako programa eta aurrekontua onartzea.
Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak Lesoinu 98ko egitaraua eta aurrekontua aurkeztu du. Ekintzak martxoaren 9tik 15ra bitarte burutuko dira, eta aurrekontua 1.781.000 pezeta da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Lesoinu 98 dela eta aurkeztutako egitaraua eta aurrekontua, 1.781.000,- pezeta osotara. (AD 57/98).
ALKATETZA9.- Oarsoaldea, S.A.k eskaturiko kreditu-muga handiagotzearen ondorioz dagokion parteari erantzuteko konpromezua hartzeko proposamena.
Oarsoalde S.A.ren Administrazio Kontseiluak 1997ko azaroaren 5ean egindako bileran aho batez onartu zuen 200 milioi peztako kapital-zabalkuntza egitea eta dagokien Udalei erabakiaren jakinarazpena bidaltzea, haietariko bakoitzari dagokion kreditu-kontuaren zabalkuntzatik bakoitzak bere partearen erantzukizuna bere gain hartzeko konpromezua erabaki zezaten.
Lurzoru industrialeko ekimenak finantziatzeko suskribaturiko kreditu-kontuaren muga zabaltzeko eragiketari udal sostengua emateko eskaeraren aurrez aurre, eta Oarsoaldea S.A.ko Gerentearekin alkateak izandako bileraren ondoren, hartan eman baita Oarsoaldea S.A.k aurkeztutako azalpen-txostenaren berri, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Oarsoaldea S.A.k eskaturiko kreditu-kontuaren muga zabaltzean Lezoko Udalari, soziedade horretako kide gisa, dagokion partearen erantzukizuna bere egiteko konpromezua hartzea, hori zehatz-mehatz guztira 10.000.000 pta. izanik, 1998ko otsailaren 17ko azalpen-txostenean ageri diren baldintzen arabera.
BI: Akordio hau osoko udalbatzak berrestea.
10.- Alkatetzaren 20. Dekretua berrestea, kalegarbitzaile lanak egiteko langile bat kontratatzeko dekretua.
Alkateak emandako 20. Dekretua ikusirik, Gobernu Batzordeak berretsi egin du. Dekretu honen bidez kalegarbitzaile bat kontratatzea erabaki da, otsailaren 26tik martxoaren 27a arte.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
11.- Lezoko baserrien egoera eta historia ikertzeko beka sortzea.
Lezoko baserrien egoera eta historia ikertzeko beka bat sortzeko, Kultura Batzordetik egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Programa berri bat sortzea 1.000.000,- pezetako partida zuzenduz Lezoko baserrian egoera eta historia ikertzeko, hau da, 1998an sortu nahi den ikerketarako beka finantziatu ahal izateko (A 92/98).
Lana egiteko epea 6 hilabetekoa izango da.
12.- Lanbide Hastapeneko Ikastaroko praktikak egiteko Zubitxo kaleko 15ean kokaturiko lokala errentan hartzea.
Lanbide Hastapeneko Ikastaroko praktikak egiteko lokal baten beharra ikusirik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:
BAT: Lanbide Hastapeneko Ikastaroko praktikak egiteko Zubitxo kaleko 15ean kokaturiko lokala erretan hartzea1998ko otsailaren 1.tik ekainaren 30 arte.
BI: Zubitxo kaleko 15ean kokaturiko lukalaren jabeei erreta gisa hilean 50.000,- pta ordaintzea.
13.- EUDIMAko kide izateagatik Lezoko Udalari dagokion aportazioa egitea.
EUDIMAko kide izateagatik Lezoko Udalari dagokion aportazioa egiteko jaso den eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 1998. urteari dagokion aportazioa egitea EUDIMAri. Hau da, urteko kuota ordaintzea (50.000,- pezeta) eta Udaleko biztanle bakoitzagatik beste 10 pezeta (58.000,- pezeta). Denetara 108.000,- pezeta.
Alkateak esan du alkatetzatik partida berri bat sortuko dela ordainketa hauek egin ahal izateko.
14.- Galde eskeak.
- Departamenduei gogorazi zaie, tramitaziorako hala behar duten proposamenetan Kontuhartzailetzaren txostenak aurkeztu behar direla.
- Carlos Cuñari gogorazten zaio, kanposantuko obrak apirilaren 25erako buruturik egon behar direla.
- Gobernu Batzordeak bere hurrengo bilkura martxoaren 11an ospatuko du, 10:00 orduetan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.