Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko urriaren hogeita bosta. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Mª Isabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu, Gemma Arrillaga Albisu eta Jesus Mª Martiarena Jaka bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1995eko irailaren 27ko eta urriaren 11ko aktak onartzea, hala belegokio.
Aho batez onartu dituzte 1995eko irailaren 27ko eta urriaren 11ko aktak.
2.- Zinegotzi delegatuek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Alkateak ondorengo gorabeheren berri eman die batzordekideei:
- Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloia egiteko obrak datorren astelehenean hasiko direla.
- Akordio bat egin duela Construcciones Brues, S.A.rekin kiroldegiko obrak ez egiteagatik zer ordain eman (joan den urriaren 10eko osoko bilkurak erabaki bezala) erabakitzeko: berdegune bat egitea 1. Sistema Orokorrean. Obrak lehenbailehen egin nahi dira.
- Aurrera doazela Lopenen babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko Tecsa enpresako delegatuarekin dituen elkarrizketak. Akordioaren zirriborroa hirigintza batzordean aurkeztuko omen da, osoko bilkuran erabakitzeko gero. Urtarrilerako obrak hasteko moduan egongo omen dira.
- Azaroko azteazkena jai eguna denez, azaroko ohiko osoko bilkura hileko bigarren asteazkenean egingo dela iragarri du, azaroaren 8an.
HIRIGINTZAKOAK:
3.- Ematea lizentzia Jose Mª Garmendia Legorbururi pabilioia egiteko, nekazaritzarako, Torrejil baserriko barrutietan.
Jose Maria Garmendia Legorburuk egindako eskabidea, ekarritako proiektua eta udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia nekazaritzarako pabilioa egiteko, Torrejil baserriko barrutietan. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:
a) Fatxadak zuritzea.
b) Lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia eskatzea Udalari pabilioia egindakoan, eta dokumentu hauek ekartzea:
- U-4/1; U-4/2 edo U-5.
- Lau fatxaden argazkiak.
- Obra berriaren eskritura.
- Obra bukatu izanaren ziurtagiria, ikus-onetsitakoa.
BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 197.006 pezeta ordaindu behar du.
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
4.- Dirulaguntzak ematea Aiton-Bordari.
a.- Foru Aldundiak emandako dirulaguntza.
Aztertu dugu 10442-076-95 ordain-agindua, Foru Aldunditik heldua. Dirulaguntza da (625.099 pezeta) ordain-agindua, hirugarren adinekoentzako ekintza batzuk egiteko. Hala, Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Aiton-Bordako kontura sartzea dirua (625.099 pezeta), hirugarren adinekoentzako ekintza batzuk egin ditzaten.
Festetan, jaso beharrekoa baino 30.000.- pezeta gehiago jaso omen dituzte, eta dirulaguntza honetatik kentzea hitz egin dute. Gizarte Ongizate gaietarako zinegotzi delegatuak hitz egingo omen du gai honetaz Aiton Bordako arduradunarekin.
b.- Eskurtsio baterako dirulaguntza.
Kantabriara eskurtsio bat egiteko Aiton-Bordak aurkeztutako eskaera ikusirik, eta Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Dirulaguntza ematea Lezoko Aiton-Bordari Kantabriara eskurtsio bat egiteko. Dirulaguntza 26.OOO pezeta (hogeita sei mila pezeta) da eta "Hirugarren adinekoentzako Aktibitateak", 1-04-02-481-313 00-02 00, partidatik aterako da.
Mª.I. Unzain eta J. Salaberria erabaki honen aurka azaldu dira: haien ustetan, aurreko puntuan emandako dirulaguntza antzerako ekitaldiak egiteko eman baitzaie.
5.- Beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.
Gizarte laguntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Hurrengo espedienteei Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntzak ematea:
224 espedientea:...............38.712,-pta
336A espedientea:..............35.700,-pta
298 espedientea:...............45.000,-pta
292A espedientea:..............72.048,-pta
02 espedientea:................90.000,-pta
264A espedientea:..............90.000,-pta
343A espedientea:..............24.000,-pta
302B espedientea:..............90.000,-pta
033B espedientea:..............90.000,-pta
051 espedientea:...............90.000,-pta
268B espedientea:..............90.000,-pta
231 espedientea:...............90.000,-pta
37B espedientea:...............55.152,-pta
Guztira........900.662,-pta.
BI: 43. espedienteari laguntzarik ez ematea, baremo ekonomikoa gainditu egiten duelako.
LANGILEEKIKOAK:
6.- Kalegarbitzaile bat hartzea.
Kalegarbitzaile baten beharra dagoela ikusirik, eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI du:
BAT:Javier Iparragirre Sarasola hartzea 1995eko azaroaren 2tik 30era, kalegarbitzaile gisa. Soldata maila: Arcepafeko 7.a.
KULTURAKOAK:
7.- Diruz laguntzea "Bertsolari Elkartea".
Kultura gaietarako zinegotzi delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:"Bertsolari Elkarteari" 25.000.- pezetako dirulaguntza ematea.
ALKATETZAKOAK:
8.- Dirulaguntza ematea Herri Batasuna taldeari.
Alkateak dio erabaki-proposamena ez dela dirulaguntza, transferentzia baizik, hau da, alkateak kobratu beharrekoak kobratu ez dituenez, haien parte bat Herri Batasunari pasatzea: ekainekotik 25.000.- pezeta, uztailekotik 50.000.-, abuztukotik 50.000.- eta irailekotik beste 50.000.-. Guztira, 175.000.- pezeta.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.
URJENTZIAZ:
HIRIGINTZAKOAK:
9.- Joseba Larrañaga Aranbururi(José Larrañaga, S.A. izenean) eta Eugenio Labiano Goñiri (Geldi, S.L.ren izenean) Ipintza poligonoko 29. pabilioiko bideari itxita eusteko baimena ematea.
Aztertu dugu Joseba Larrañaga Aranburuk (José Larrañaga, S.A.ren izenean) eta Eugenio Labiano Goñik (Geldi, S.L.ren izenean) egindako eskabidea, Gobernu Batzordeak 1995eko maiatzaren 11n hartutako erabaki bat aldatzeari buruzkoa. Hauxe da zatia:
"Pabilioiko bidea libre utzi behar dute, Ipintza poligonoak erabiltzeko baita"
Aztertu dugu, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea. Horien argitan, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI du:
BAT:PREKARIOan ematea lizentzia Joseba Larrañaga Aranbururi (José Larrañaga, S.A.ren izenean) eta Eugenio Labiano Goñiri (Geldi, S.L.ren izenean) itxita eusteko Ipintza poligonoko 29. pabilioiko bideari.
Beste alde batetik, berriz jakinarazi behar zaie oraindik ez dutela ekarri pabilioiko fatxadak zer-nola tratatu behar dituzten (raseatu eta pintatu) azaltzeko proiektua, Gobernu Batzordeak 1995eko maiatzaren 11n eskatu ziena.
10.- Itxua Behekoa baserrian hiru etxebizitza egiteko kontsulta urbanistikoari buruzko akordioa.
Aztertu dugu Lorenzo González Prietok ekarritako aurreproiektua, hirigintzari buruzko informazioa eskatzeko. Eta begiratu dugu, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea. Hala, Gobernu Batzordeak, zera ERABAKI DU:
BAT:Nekazaritza departamentuari bidaltzea, Gipuzkoako Foru Aldundikoari, aurreproiektua, hiru etxebizitza izateko moduan jartzeko lizentziarik emateko biderik dagoen esan diezaion hark Udalari; izan ere, Itxua Bekoa baserri da, Gaintxurizketan dago (landa-lur da Gaintxurizketa, hiri egiterik ez dagoena) eta lehen duen lur banaketari eutsi nahi diote hiru bizitza eginda ere.
11.- Gaintxurizketa aldean etxebizitza bat egiteko Jesus Davoz eta Victor Urcelayetak aurkeztutako proiektuari aldeko informea.
Aztertu dugu Jesus Davozek eta Victor Urcelayetak ekarri duten oinarrizko propiektua, etxe bakar bat egiteko. Eta begiratu dugu, orobat, teknikariak egindako informea. Hala, Gobernu Batzordeak, zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Gaintxurizketan etxe bakar bat egiteko ekarri duten oinarrizko proiektuarentzat.
BI: Diputaziora bidaltzea proiektua Hirigintza Departamentuak behar den baimena emateko, 1992ko Lurzoruaren Legeko 16.3 artikuluak (2. b) jartzen duenaren arabera.
HIRU:Exekuzio proiektua ekarraraztea, ikus-onetsitakoa.
LAU:Beste kokapen-plano bat ekarraraztea, lehen ekarrita daukatena baino zehatzagoa.
12.- Obra baimena ematea Angel Mugica Puellesi (Arretxene, S.A.ren izenenean) sei etxebizitza, merkataritzarako lokalak eta garajeak egiteko II. Sektorean (B-2 eta S-1 lursailetan).
Aztertu dugu Angel Mugica Puellesek (Arretxene, S.A.ren izenean) ekarritako exekuzio proiektua, sei etxebizitza, merkataritzarako lokalak eta garajeak egiteko II. Sektorean (B-2 eta S-1 lursailetan). Begiratu dugu, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea. Hala, Gobernu Batzordeak, zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia, behin-betikoa, sei etxebizitza, merkataritzarako lokalak, ganbaroteak eta garajeak (lurrazpian) egiteko II. Sektorean (B-2 eta S-1 lursailetan). Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:
BI: Kordel botatzea noiz egin behar duen jakinaraztea.
HIRU:Kalitate kontrolari buruzko proiektua ekartzea. (Programa ekarri baitu, kalitate kontrolari buruzko proiektua ekarri beharrean).
LAU:Kalitate kontrolari buruzko proiektua eta Seguritate eta Higieneari buruzko azterketa egitearen gaineko minutak ekartzea.
BOST:Ordaindu behar diren zergak ordaintzea.
ONGIZATEKOAK:
13.- Onartzea haurtzaindegiko monitore bat kontratatzeko oinarriak.
Gobernu Batzordeak, INEMeko dirulaguntzarekin kontratatu behar den haurtzaindegiko monitore bat kontratatzeko oinarriak onartu ditu.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 10:40etan. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.