1995.eko Uztailaren 17ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko uztailaren hamazazpigarrena. Arratsaldeko zazpiak eta bostetan hasi du OSOKO BILKURAk bilera EZ OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Gemma Arrillaga Albisu, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Mª Isabel Unzain Zapiain eta Mª Carmen Viaña Balda, zinegotziak, bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jaka eta Mirari Rekalde Gonzalez, kanpoan direlako ez dute bilerara etortzerik izan. Pello Garbizu Azkue, Iñake Urrestarazu Azurmendi, José Mª Boto Sancho eta Nicanor Barradas Piris ez dira bileran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza eta Pello Goikoetxea Agirrek itzultzailetza.

    1. - Ontzat hartzea, hala balegokio, 1995eko ekainaren 17an Udalbatza eratzeko egindako bilkurako akta.

    Aho batez onartu da 1995eko ekainaren 17an egindako bilkurako akta.

    2. - Erabakitzea Osoko Bilkurak noizean behin izango diren.

    Alkateak egindako proposamena honako hau da:

    "Udal osoko bilkurak hileroko lehenengo asteazkenean, 19:00 orduetan, bilduko da bere ohizko batzarraldiak egiteko.

    Udalak araudi organikoa onartzen ez duen bitartean, batzarraldietako eta udal osoko bilkuraren funtzionamenduari buruzko gainerako arauak, indarrean dagoen araudiari atxikko dira (Udal Erregimenari Buruzko 7/85 Legea, 781/86 Lege Dekretua eta azaroak 28ko 2568/86 Errege Dekretua)".

    Proposamena, bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin onartu da.

    3. - Eratzea Informazio Batzordeak eta bakoitzean izango direnak izendatzea.

    Alkatearen proposamena honako hau da:

    " Hurrengo Batzorde Informatibo Iraunkorrak sortzea proposatzen da:

    1 - Hirigintza.

    2 - Gobernu eta Barne Arazoetarakoa.

    3 - Finantzak eta Hazienda.

    4 - Ingurugiroa, mendi eta baserriak.

    5 - Zerbitzuak.

    6 - Gizarte Ongizatea.

    7 - Euskara.

    8 - Hezkuntza eta Kultura.

    Udalen Antolakuntza, Iharduera eta Erregimen Juridikoari buruzko araudiaren 125.a artikuluan ezarritakoari jarraiki, lehen aipatutako Batzorde Informatiboen lehendakaritza ondoren aipatzen diren korporaziokideengan delegatzen dut:

    1 - Hirigintza Batzordea: (ez da delegatu) Mikel Arrizabalaga Pikabea.

    2 - Gobernu eta Barne Batzordea: Mª Isabel Unzain Zapiain.

    3 - Finantzak eta Hazienda Batzordea: Jesus Mª Martiarena Jaka.

    4 - Ingurugiroa, mendi eta baserriak Batzordea: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea.

    5 - Zerbitzutako Batzordea: Gemma Arrillaga Albisu.

    6 - Gizarte Ongizatea Batzordea: Gemma Arrillaga Albisu.

    7 - Euskara Batzordea: Agustina Pontesta Garmendia.

    8 - Hezkuntza eta Kultura Batzordea: Jone Salaberria Lizarazu.

    Talde politiko bakoitzak (baita lehendakaritza duenak ere) bere ordezkariak (titularra eta ordezkoa, biak) izendatu behar ditu. Batzordeko lehendakariak izendatuta daude eta, beraz, ez daude izendatu beharrik. Hala, talde hauei dagokie beren ordezkaria izendatzea:

    - H.B. (1)

    - P.N.V. (1)

    - P.S.O.E.(1)

    - E.A. (1)

    Guztiak ahots eta botuez, diktamenak bozkatzeko botu ponderatuaren sistema erabiliko delarik.

    Erakunde edo talde antolatu bakoitzak bere ordezkaria izendatu ahal izango du.

    Lezoko edozein biztanlek bertan parte hartu ahal izango du aplikagarria den legediak ezartzen duen bezala".

    Proposamena aho batez onartu da.

    4. - Izendatzea organu kolejiatuetan Udalaren izenean ihardun behar dutenak, Osoko Bilkurak izendatu beharrekoak.

    Proposamenak honela dio:

    " Alkatetza honek udal plenoari proposatzen dio, ondoko akordioa onar dezan, korporazioaren ordezkariak organu kolegiatuetan izendatzeari buruz:

    1.- 7.D Poligonoko konpentsazio junta: Mikel Arrizabalaga Pikabea.

    2.- Añarbeko Mankomunitatea: Gemma Arrillaga Albisu

    3.- San Markoseko Mankomunitatea: Gemma Arrillaga Albisu.

    4.- Industrialdea S.A.; Lehendakaria: Mikel Arrizabalaga Pikabea, Bokala: Mª Isabel Unzain Zapiain.

    5.- Behemendi: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea.

    6.- Oarsoaldea: Mikel Arrizabalaga Pikabea.

    7.- Elkarkidetza: Mª Isabel Unzain Zapiain.

    Proposamena ahobatez onartu da.

    5. - Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai Gobernu Batzordekoak izendatzeko, bai alkateordekoak izendatzeko eta bai alkatearen eskuordekoak izendatzeko.

    Alkateak hartutako erabakien berri eman du:

    1.- Gobernu Batzordekideak eta alkateordekoak izendatzeko egindakoa (99. dekretua).

    2.- Legeriak alkatetzari ematen dizkion eskumenen artetik Gobernu Batzordeari delegatzen direnen buruzkoa (100. dekretua).

    3.- Alkatearen eskuordekoak izendatzeko egindako dekretuak (101, 102 eta 103. dekretuak).

    6. - Mozioa, Lezoko Herri Batasunak aurkeztua, Ertzaintzak ekainaren 23an izan zuen jokabideari buruzkoa.

    Herri Batasunako mozioak honela dio:

    1995eko ekainaren 23ko gauean, herri honetan Ertzantzaren aktuazioa dela medio suertaturiko gertaturiko gertakizun larriak eta ondorio eta larriagoen aurrean, Lezoko Herri Batasunak bere salaketa tinkoena azaldu nahi du.

    Aipaturiko datan, Ertzantzak Lezoko kaleetan zehar, herritarrekin orohar eta Udalerriko agintaritzarekin zein udaltzaingoarekin erakutsitako jarrera bortitz eta harroak gure gaitzespen osoa merezi du. Era berean agerian jarri nahi dugu Ertzainek erabilitako biolentzia eta indarkeria erabat neurriz kanpokoa izan zela. Herriko etxebizitza baten aurka, haurra lotan zegoelarik logelako lehioa hautsiz, zein Tiñelu Elkarteko kristalezko sarreraren aurka jaurtitako pelotek eragindako kalteek frogatzen dute aktuazioaren neurrigabekeria eta ertzainek erabilitako biolentzia erabat arbitrarioa.

    Ildo berean salatu beharrekoa da gau hartan atxilotua izan zen herriko bizilagunak jasaniko tratua, pilotakada bat jaso ondoren detentzioa burututa, eta beraz ertzainen eskutan zegoela, bizilagun horrek jipoi galanta jaso baitzuen, zeinaren ondorioz bi astetako baja medikoan egon den.

    Datu guzti hauek erabat adierazgarriak direlakoan gaude. Izan ere, Ertzantzaren jokabidea eta erabilitako baliabide eta jokaera errepresiboak erabat neurriz kanpokoak izan baitziren aktuazio polizial horren sorburu izan ziren gertakizunekin alderatuaz. Ertzainek profesionaltasun gabezi larria erakutsi zuten, hainbat herritarrek jasan behar izan zituzten irainak lekuko, eta Udalerri honetako Alkatea zein udaltzainen aurkako gorroto nabarmenak jokabide horren azpian dagoen intentzionalidade politikoa agerian utzi du.

    Jokabide eta ekintza guzti hauek zera adierazten dute, hitz batez: Ertzantza hau ez dela herri honek nahi eta behar duena eta bere jokabidea interes kolektiboaren babestresna baino, interes politiko zehatz batzuren menpeko izanik, herritarren aurkako errepresio eta zigor tresna bilakatua dela, bereziki ezker abertzalearen aurka. Horrela soilik uler daiteke Lezoko udalerrian Herri Batasunaren gehiengo politiko eta soziala izateak Ertzantzarengan eragin duen gorrotozko jokabide hau.

    Guzti honengatik, Herri Batasuneko udal taldeak mozio hau aurkezten du Udalbatza honetan, honako puntu hauek onartuak izan daitezen:

    1.- Lezoko Udalak gogor eta ozenki gaitzesten ditu gure herriko kaleetan 1995.eko ekainaren 23an Ertzantzak izaniko joera eta aktuazio errepresibo neurrizkanpokoa.

    2.- Aurrerantzean, Ertzantzak Lezoko Udalerriko agintaritza zein udaltzaingoari zor zaien begirune erabatekoa gorde dezala exijitzen diegu gorputz polizial honen arduradun eta kide guztiei.

    3.- Eusko Jaurlaritzari Ertzantzaren aktuazio guztietan profesionaltasuna erakutsi eta Lezoko biztanle guztien eskubide demokratikoei zor zaien errespetua berma dezala exijitzen diogu. Horretarako ohizko jokabidea bilakatu den ertzainek aurpegi estalita eramatea Barne Sailak berehala debekatu dezala eskatzen dugu, herritarrek poliziaren aurrean beren burua identifikatzeko beharrarekin batera, polizia ere identifikatu dadin duten legezko eskubidea bideragarria izan dadin.

    4.- Udalbatza honek EAJ-PNVri bere kezka azaldu eta bere salaketa politiko zorrotza luzatu nahi dio, azken boladan bereziki, polizia autonomikoaren jokabidean agertzen ari den degradazio nabarmena dela eta.

    5.- Mozio honen onarpena publiko egingo da, baita bertan azaltzen diren puntuak, udal bando baten bidez. Era berean, komunikabide guztiei kopia bana igorriko zaie, baita honako instantzia hauei ere: Oreretako Ertzantzaren Komisaldegiko buruari, EAJ-PNVko G.B.B.ri, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburuari eta Ertzantzan ordezkaritzarik duten sindikatu guztiei.

    Mozioa ahobatez onartu da.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, buru eman dio bilkurari, 19:15etan. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta sedetsi egiten dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu duguna.

    Eguna