30 de julio de 2015, Extraordinario

Tipo de documento

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko uztailaren 30ean, goizeko 10:00etan eratu da OSOKO UDALBATZA EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arbera Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez dira izan bileran Igor Cordero de la Fuente, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea) zinegotziak.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

  1. Proposamena, Organo kolegiatuetan, korporazioaren ordezkariak izendatzeko plenoaren konpetentzia denean (2015ID100004).

Alkateak irakurri du proposamena. Honela dio:

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordekari izan daitezen:

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordekari izan daitezen:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT:

ORGANOAK/Órganos

TITULARRA /Titular

ZINEGOTZIA/Concejal

Añarbeko Uren Partzuergoa

Titularra

Jose Angel Sanchez Gallardo

Ordezkoa

Irlentz Ortega Ugalde

San Markos Mankomunitatea

1. Titularra

Maria Noemi Arberas Oses

1. Titularraren ordezkaria

Alfredo de la Puente Pagola

2. Titularra

Jose Angel Sanchez Gallardo

2. Titularraren ordezkaria

Enrique Figueroa Laboa

Behemendi

Titularra

Alfredo de la Puente Pagola

Ordezkoa

Irlentz Ortega Ugalde

Oarsoaldea

Titularra

Pedro Maria Garbizu Azkue

Ordezkoa

Ainhoa Zabalo Loiarte

Euskal Fondoa

Titularra

Maria Noemi Arberas Oses

Ordezkoa

Xuberu Ubillos Apaolaza

BI: Erabaki hau organo kolegiatuei eta zinegotzie jakinaraztea.”

Proposamena onartu da aldeko 7 botoekin (6 EAJ-PNV udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta kontrako 3 botoekin (EHBILDU udal taldea).

Ainhoa Zabalok (EHBILDU udal taldea) dio proposamena EAJ eta PSE arteko kromo aldaketaren ondorioa dela. Kezkatua dagoela gobernu taldeak lehenengo hilabete honetan erakutsi duen kudeaketa faltagatik, uztailaren 16ko plenorako zehaztu gabe zuenlako mahai gainean utzi zuena, gaur konpondu behar izan duelako. Guzti horregatik bozkatu duela kontra.

Alkateak dio gauzak ez direla horrela

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 10:00ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105785tik 1105786ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna