2001.eko Abuztuaren 3ekoa

    Lezon, 2001eko abuztuaren 3an, goizeko 10:10 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA EZ OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan, lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko uztailaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

    Aho batez onartu da, 2001eko uztailaren 16an egindako bilkurako akta.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez da erabaki edo adierazpenen berririk eman.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Interal S.A.ri obra lizentzia ematea, Urune kaleko 34.ean dagoen pabilioiaren tarteko oinaren estalkia eta itxitura egiteko.

    Fernando Garcia Alegrek, Interal, S.A. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako proiektua azterturik, Urune kaleko 34.ean (Sagasti Industrialdea) duen pabilioian tarteko oinaren itxitura eta estalkia egiteko obra lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Fernando Garcia Alegreri, Interal, S.A.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea Urune kaleko 34.ean (Sagasti Industrialdea) dagoen pabilioiaren tarteko oinaren estalkia eta itxitura egiteko beti ere honako baldintza hauek betetzekotan:

    - Exekuzio-proiektua aurkeztu beharko dute, zeinaren gehienezko altuera 7,5 metro baino gehiago ez da izango.

    BI: 1.040.656.- pta. ordaindu beharko ditu, Udalarena den irabazteko aprobetxamenduaren % 10ari dagozkionak.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 424.500,- pta. ordaindu beharko ditu.

    GIZARTE ONGIZATEA

    4.- Meltxor Vilak abuztuan Aiton Borda taberna garbitzeko egindako proposamena.

    Meltxor Vila Martiarenak, Aiton-Borda tabernako garbiketa eta atezaintza lanak egiteko proposamena ikusi ondoren eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

    BAT: Onartzea Meltxor Vilak egindako proposamena abuztuan Aiton Borda taberna irekita edukitzeko eta garbitasun lanak egitekoa.

    BI: Zerbitzu horiengatik Meltxor Vila Martiarenari 93.252,-pta ordaintzea (AD-35-1).

    5.- Meltxor Vilak egindako eskaera Aiton Borda taberna esleitzeko kontratua luzatzeko.

    Aiton-Bordako taberna Meltxor Vila Martiarenari esleitzeko kontratua luzatzeko eskabidea ikusi ondoren, eta oraingo kontratua irailaren 8an bukatzen denez, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatuta Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

    BAT: Beste urtebeteko esleitzea Aiton-Bordako taberna Meltxor Vila Martiarenari: 2001eko irailaren 9tik 2002ko iraiaren 8ra, oraingo kontratuak dituen baldintzekin.

    BI: Tabernako garbiketa egiteko hilero ordaintzen zaion kopuruari 2000ko KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) aplikatzea, datorren irailaren 9tik aurrera, hilean 96.702,-pezeta (AD-35-1).

    KULTURA

    6.- Dirulaguntza : Ikastolen Elkartea ?Nafarroa Oinez 2001?.

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak Ikastolen Elkarteari Nafarroa Oinezerako dirulaguntza ematea erabaki du. Guztira: 60.000 pta. (A-514).

    7.- Dirulaguntza: Segurako Udala, Dantza Txapelketaren XXV.urteurrena ?Liburuxka?.

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak Segurako Udalari Dantza Txapelketaren XXV.urteurrena ?Liburuxka?rakodirulaguntza ematea erabaki du. Guztira: 75.000 pta. (A-515).

    8.- Dirulaguntzak UEUko matrikula ordaintxeko eta UEUrako.

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak UEUri eta bertan matrikulatutako bi ikasleri dirulaguntza ematea erabaki du. Guztira: 110.000 pta. (A-513).

    9.- Euskara ikasleentzat bekak.

    Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak zenbait beka ematea erabaki du (proposamenarekin batera doan zerrendaren arabera). Guztira: 298.582 pta. (A-512).

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.489tik 309.491.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna