2001.eko Apirilaren 18ekoa

    Agiri mota
    Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2001eko apirilaren 18an, 13:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (EH) alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Mitxelena Iza (EH), Pello Garbizu Azkue (EAJ), Jesús Mª Martiarena Jaka (EAJ) eta Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA).

    Ez dira bertan, Xabier Alegria Loinaz, (EH), egun presondegian eta aurrez ezin etorriaren berririk eman gabe: Imanol Esnaola Arbiza (EH), Juli Del Sol Bermejo (EH), Inmaculada Muñoz Martinez (EH), Iñaki Zabaleta Zabala (EH), Mikel Antxon Arrrizabalaga Brusin (PSE), Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE) ) eta Gurutze Sein Cordero (EA).

    Bertan da eta egintzaren fede eman du Karlos Etxezurieta Sarasola, idazkari lanetan.

    1.- 2001EKO MAIATZAREN 13AN EGINGO DIREN EUSKO LEGEBILTZARREKO HAUTESKUDEETAN ARITUKO DIREN HAUTESKUNDE MAHAIETARAKO KIDEAK IZENDATZEKO ZOZKETA.

    Hautes-Legeak xedatutakoaren ildotik, Eusko Legebiltzarrerako maiatzaren 13ko hauteskundeetarako hautes-mahaietako partaideak izendatzeko zozketa egin da.

    Zozketaren emaitza, espedientean jasorik dagoena, Eskualdeko Hauteskunde Juntari igorriko zaio, behar den eran bidera dezaten.

    Aktaren amaiera.

    Beste aztergairik geratzen ez denez, Alkate-lehendakariak 14:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, Idazkari naizen aldetik, akta 225.571 zenbakia duen orri ofizialean jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

    Eguna