Agiri mota
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian,
2001eko ekainaren 15ean, 19:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO
BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria (EH)
alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel
Mitxelena Iza (EH), Imanol Esnaola Arbiza (EH), Juli Del Sol Bermejo (EH),
Inmaculada Muñoz Martinez (EH), Iñaki Zabaleta Zabala (EH),
Iñaki Labaka Loperena (EH), Pello Garbizu Azkue (EAJ), Jesús
Mª Martiarena Jaka (EAJ), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE),
Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA) eta Gurutze Sein Cordero
(EA).
Ez da bertan egon, eta aurrez ezin etorriaren berririk eman gabe, Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE).
Bertan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi, udal idazkariak.
1.- IÑAKI LABAKA LOPERENA ZINEGOTZI KARGUAREN JABE EGITEA.
Behin Junta Electoral Centraletik Iñaki Labaka Loperenaren zinegotzi kredentziala iritsi eta behar diren aitorpenak jaso ondoren (ondasunena eta bateraezintasunena) batzar honetan dagoelarik bere zinegotzi kargua hartu du, aurrez, legearen aginduz, legedia errespetatzeari men egin diolarik.
2.- PROPOSAMENA: HASIERAKO ONARPENA 107 POLIGONOKO (INDUSTRIAL SALVA) ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETAREN DOKUMENTU BERRIARI.
Alkateak proposamena azaldu du. Honela dio proposamenak:
“Lezoko 107 Poligonoaren ondoan kokatutako lursail bateko (Industrial Salva) arau subsidiarioen aldaketa-dokumentua onartzeko izapideak bertan behera uztea erabaki zuen Diputatuen Kontseiluak 2001eko otsailaren 28an.
Bertan behera utzi izanaren arrazoiak bi izan ziren: bat, lurzoruaren sailkapena; lurzoru urbanizagarri bezala sailkatu behar baita eta ez lurzoru urbano bezala; eta, bi, egun enpresara N-1etik sartzeko dagoen ibilgailu-bidetik aparte beste ibilgailu-bidea egin behar da.
Bi baldintza horiek betetzeko aurkeztu da dokumentua aldatuta berriz izapidetzeko:
Horregatik guztiagatik, Osoko bilkurari honako erabaki hauek hartzea proposatzen diot:
BAT: Lezoko 107 Poligonoaren ondoan kokatutako lursail bateko (Industrial Salva) arau subsidiarioen aldaketa-dokumentu berriari hasierako onarpena ematea.
BI: Dokumentua jendaurrean hilabete batez jartzea espedientea aztertu eta iradokizunak egin daitezen”.
Jesus Mari Martiarenak dio gai honen atzerapenaren arrazoia alkateak eta bere teknikoek dutela, denbora asko alferrik galdu delako.
Alkateak dio adierazpen horrek espedientearenganako ezezagutza osoa adierazten duela eta hortaz jabetzeko Salva enpresak berak Foru Aldundiari aurkeztutako errekurtsoa irakurri besterik ez dagoela. Alkateak EAJ eta EA taldeei leporatu die orain dela hilabeteko plenora azaldu ez izana eta horrekin gai hau atzeratu izatea. Baita ere dio Aldundiak ez duela inongo interesik enpresa honen anpliazioan eta Lezoko herriarentzat hain garrantzitsua den erabaki baten alderdi horien ixiltasunak, Aldundiaren konplize bilakatzen omen ditu.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, horretarako deitutako Hirigintza Batzordean ez zelako quorumik izan, gaiaren urjentzia bozkatu behar da lehenik. Bilkuran diren zinegotzi guztiak ahobatez onartu dute urjentzia.
Proposamena ere ahobatez onartu dute bilkuran diren zinegotziek.
3.- PROPOSAMENA: TRANSFERENTZIA BIDEZKO KREDITU ALDAKETARAKO 1/2001 ESPEDIENTEARI HASIERAKO ONARPENA.
Alkateak proposamena aurkeztu du. Honela dio:
“2001eko aurrekontuko gastu-partida batzuen arteko kreditu-transferentzien bidezko Kreditu Aldaketarako espedientea, alkatearen 97. dekretu bidez hasitakoa, osatzeko, honako erabaki hau hartzea proposatzen dio alkateak Osoko bilkurari: 2001eko aurrekontuko gastu-partida batzuen arteko kreditu-transferentzien bidezko Kreditu Aldaketarako espedientea, guztira 23.500.000,- pta. onartzea proposamenaren I eranskinean zehaztuta dator”.
Pello Garbizuk dio proposamenean zenbait partida edo gastu berri proposatu direla eta jakin nahiko lukeela zertarako diren. Zenbaitena alkateak argitu badio ere alkateak dio eztabaida hori aurrekontuak onartzerakoan egiten dela eta ez orain partiden arteko gastu ajuste bat planteatu denean.
Pello Garbizuk dio aurrekontuei egindako emendakinak onartu ez zirenez ezezkoa emango diotela orain planteatutako aldaketari.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, horretarako deitutako Hazienda Batzordean ez zelako quorumik izan, gaiaren urjentzia bozkatu behar da lehenik. Urjentziaren alde zazpi zinegotziek eman dute botoa, alkateak eta EH beste sei zinegotziek, kontra bi boto izan dira EAko bi zinegotzienak eta hiru abstentzio, EAJko eta PSEko zinegotzienak.
Ondorioz proposamena tratatzea onartu da. Bozketan, proposamena onartzearen alde zazpi boto eman dira, alkatearena eta EHko sei zinegotzienak; lau kontra, EAJ eta EAko zinegotziena eta abstentzio bat, PSEko zinegotziarena. Beraz proposamena onartu da.
4.- PROPOSAMENA: KREDITU BEREZIEN MODALITATEAN KREDITU ALDAKETARAKO 2/2001 ESPEDIENTEARI HASIERAKO ONARPENA.
Alkateak proposamena aurkeztu du: futbol zelaiko obrak ordaindu ahal izateko. Hirigintza Batzorde baten argitu omen zen obra horien likidazioa. Honela dio proposamenak:
“Zerrendatutako gastuak gauzatzea premiazkoa denez -horien gauzatzea ezin baita atzeratu-, zerbitzu horiek egiteko erritmoa eteteak edo, hala badagokio, horien kudeaketa mailak behera egiteak kalte handiak sortuko bailituzke, eta hauek finantzatzeko aurrekontu kredituak nahikoak ez direla edo krediturik ez dagoela kontuan hartuz, proposamen hau egin da indarrean dagoen aurrekontu egiturari egokituta:
Gastoa:
Aurrekontu partida 1.01.622,03,452,50,2001.
Azalpena: futbol zelaia.
Kopurua: 50.000.000 pezeta.
Sarrera:
Aurrekontu partida 2,01,933,00,2001.
Epe luzerako mailegua.
Kopurua: 50.000.000 pezeta”.
Pello Garbizu proposamenaren aurka ondoren arrazoiak irakurri ditu: “Lehiaketarako futbol zelai bat Plazetan egitearen kontra agertu izan gera 1994an proposatu zenez geroztik.
Lekua desegokia dela ez dugu guk bakarriz esan; geroztik, “Lezori buruzko hirigintz Diagnostikoa” delakoan ere, Korporazioak onartu zuenean bertan, zera esaten da: “...la decisión de ubicar este (campo de futbol de Plazeta) debería de haber ponderado también otros factores ... de forma que se evitara el surgimiento de barreras a la expansión natural del casco urbano”.
Obren lehengo fasea adjudikatzerakoan Idazkariak “... horrelako obra bat esleitzeko beharrezkoa den tramitazioa ez dela egin” eta “... Legeak agintzen dituen prozedura eta betebeharrak ez omen dira jarraitu ...” adierazten du.
Fase hau bukatzeko epea 1999ko urtarrilean bukatu zen; 2000ko maiatzaren 6an inauguratu zen, 18 hilabete beranduago.
Fase honen aurrekontua 267 milioikoa zen, gure Udalak eta UTE ORERETAk erdibana ordaintzekoa, 133’5 bakoitzak alegia. Proiektuari zenbait aldaketa egin zitzaizkion, 33 milioiko baliokoak ; beraz Udalak ordaindu beharrekoa 166,5 milioikoa zen. Benetakoak ordea, ez du antzik ere: orainartean ordaindutakoa 211,6 milioi da, aurreikusia baino 45 milioi gehiago. 300 milioiko proiektua, 345koa bilakatu da, oraingoz.
Proiektuaren 2. fasea, 125 milioikoa eta lehengoarenkin batera onartu zena, baztertua izan da; oraindik ez da gauzatzen hasi ere.
Terrenoen expropiazioa auzipean dago.
Beste 50 milioi onartzeko proposamenean zertarako diren ere ez da adierazten.
Zentzugabekeria kate honen aurrean, kontrako botua baizik ezin dugu eman”.
Arrazoi hauez gain ez omen du ulertzen orain 50 milioi gehiago proposatzea eta aurreko puntuan 8 milioiko inbertsioei baja ematea.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, horretarako deitutako Hazienda Batzordean ez zelako quorumik izan, gaiaren urjentzia bozkatu behar da lehenik. Urjentziaren alde zazpi zinegotziek eman dute botoa, alkateak eta EHko beste sei zinegotziek, kontra lau boto izan dira EAJko eta EAko lau zinegotzienak eta abstentzio bat, PSEko zinegotziarena.
Ondorioz proposamena tratatzea onartu da. Bozketan, proposamena onartzearen alde zazpi boto eman dira, alkatearena eta EHko sei zinegotzienak eta bost kontra, EAJ, EA eta PSEko zinegotzienenak. Beraz proposamena onartu da.
5.- PROPOSAMENA: MAILEGU BAT HARTZEKO ESPEDIENTEARI HASIERAKO ONARPENA.
Alkateak proposamena aurkeztu du. Honela dio proposamenak:
“Lehenbizi epe luzerako mailegu hau hartzeko egindako espedientearen berri eman zaio osoko bilkurari. Mailegua, 190.000.000 pta.koa, 2001eko inbertsioak finantzatzeko da.
Finantza erakundeei egindako kontsulten ondorioz, haiek aurkeztutako eskaintza guztien artean, La Caixa – Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelonak eta Kutxa - Caja Gipuzkoa San Sebastianek egindako eskaintzak hautatu dira, oro har, abantailatsuenak iruditu zaizkiolako Udalaren interesentzako.
Aztertu da, hala berean, kontu-hartzaileak egindako informea.
Alkateak Osoko Bilkurari proposatzen dio heldu den erabakia hartzea:
BAT: La Caixa – Caja de Ahorros y Pensiones de Barcelona-kin eta Kutxa – Caja de Gipuzkoa San Sebastian-ekin 95.000.000 (LAUROGEITA HAMABOST MILIOI) pta.ko mailegu bana kontratatzea, erakunde bakoitzak aurkeztu duen eta proposamen honi atxikita doazen mailegu-kontratuen arabera.
BI: Aginpidea ematea alkate-lehendakariari (Aitor Sarasola Salaberria), edo legez hura ordezkatzen duenari, mailegua hartzeko izenpetu behar diren dokumentuak, publikoak nahiz partikularrak, izenpetzeko Udalaren izenean.
HIRU: Jendaurrera aterata edukitzea erabakia eta espediente osoa 15 egun, hala eskatzen baitu legeak.
LAU: Foru Aldundiari espedientea bidaltzea, hark aldez aurretik eta agindua den bezala baimena eman dezan”.
Pello Garbizuk galdetu du ea kreditu honetatik 50 milioi futbol zelairako diren eta 140 igerilekuetarako. Alkateak baietz erantzun dio. Erantzun horren ondoren Pello Garbizuk dio otsailaren 23ko plenoan bere jarrera azaldu zutela eta han esandakoak mantentzen dituztela honen aurka egoteko argumentutzat. Errepikatu du ez diola zentzurik ikusten 3. puntuan inbertsioak anulatu izateari eta orain kreditua eskatzeari.
Mikel Antxon Arrizabalaga proposamenaren aurka azaldu da zorpetze maila oso altua delako eta udalaren arrisku maila handiegia delako.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, horretarako deitutako Hazienda Batzordean ez zelako quorumik izan, gaiaren urjentzia bozkatu behar da lehenik. Urjentziaren alde zazpi zinegotziek eman dute botoa, alkateak eta EHko beste sei zinegotziek eta kontra bost boto izan dira EAJko, EAko eta PSEko zinegotzienak.

Alkateak dio egia dela zorpetze maila altua dela eta horren arrazoia azken bost zazpi urtetan azpiegituretan egindako inbertsioak direla.
6.- PROPOSAMENA: TOMÁS GARBIZU MUSIKA ESKOLAKO PREZIOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALARI HASIERAKO ONARPENA.
Alkateak proposamena aurkeztu du: gaurko prezioen %10aren igoera suposatzen omen dute. Proposamena arrazoitzeko dio Udal Musika Eskolaren aurrekontua heren batean gurasoen edo matrikulazioen ekarpenekin finantziatu nahi dutela. Beste heren bat Eusko Jaurlaritzatik lortu nahi da, haren inplikazio handiago baten bidez, inplikazio egonkor baten bidez, gai honetan izan behar duen eskumenaren aitorpena lortu ondoren. Beste herena udalaren esku izango omen zen. Horrekin ere lortu nahi omen da kulturan zerbitzu gehiago eman ahal izatea, musika eskolako gastuak arinduz beste jende eta gustuetara iristeko aukera emango diolako udalari.Horretarako Jaurlaritzarekin Musika Eskolen Elkartearen bidez negoziazio irekitzeaz gain, matrikularen igoera progresiboak planteatu dituzte bost zazpi urteren buruan finantzazio eredu horretara iristeko.
Pello Garbizuri herenaren finantziazio eredua ez zaio gaizki iruditzen. Halere planteatu du Eudel , Musika Eskolen Elkarte eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena landu beharra eta hura gauzatu bitartean KPIren igoeraren erreferentzia erabiltzea, eta prezioetan inguruko herriekin batera ibiltzea.
Alkateak dio elkarrizketa linea hori irekita dagoela. Jaurlaritza berriaren zai dagoela elkartea eta Lezoko Udalak ezin duela gehiago itxoin.
Imanol Esnaolak gogoratu du herenen finantzazio eredua Jaurlaritzak berak proposatutakoa dela.

7.- PROPOSAMENA: LEZOKO GERONTOLOGIA PLANARI BEHIN-BEHINEKO ONARPENA.
Inma Muñozek, Ongizate gaietarako zinegotzi delegatuak, proposamena onartzea eskatu dio plenoari. Proposamenak honela dio:
“2000ko irailean hasita eta 2001eko apirila bitartean lanean aritu da Gizarte Ongizate Batzordetik sortutako Lezoko 3. Adinaren ikerketarako lan taldea.
Lana bi fasetan garatu da: Diagnostikoa eta Lezoko Gerontologia Planaren Zirriborroaren osatzea.
Zirriborro honek datozen 10 urtetarako zahartzaroari zuzendutako zerbitzu espezifikoen eskaintzaren eredu orokorra ezarri nahi du, zerbitzu desberdinek jasan behar duten eraldaketak jasotzen eta lehentasunak garbiki adierazten.
Hori guztia kontuan harturik, Gizarte Ongizateko eskuordedun eta Gizarte Ongizate Batzordeko lehendakariak, ondorengo erabaki proposamena luzatzen dio Lezoko Udalbatza Osoari:
BAT: Atxikita doazen Lezoko Gerontologia Plana, Lezoko Zerbitzu Sozialen Gunearen Aurreproiekturako Zirriborroak eta berauek epe motzean gauzatze bidean jarriko dituzten Ekimenak eta Egitasmoen Gauzatzerako Egutegiak , behin behingoz onar ditzala.
BI: Aurreko atalean aipatutako txostenei iradokizunak aurkezteko jendaurreko hilabete bateko epea irekitzea”.
Inma Muñozek onartu du plana jasotzen duen azken dokumentua ez dela zinegotzien esku asteazkeneko azken ordurarte izan. Halere dio dokumentua ezaguna dela, zortzi hilabetez landu baita horretarako sortutako batzordean. Maiatzaren 28an eztabaidatu omen ziren azken aldaketak eta dokumentua adostu. Oraingoan hasierako onarpena proposatzen denez eta iradokizunak aurkezteko hilabeteko epea irekitzen denez ez zaio iruditzen inoren eskubideen urraketarik egiten denik, nahiz eta deialdia egunean dokumentua ez egon guztion eskura.
Pello Garbizu ez dago ados adierazpen horiekin: bere eskubideak ez omen daude bermaturik, ez omen daki onartzera aurkezten den dokumentuaren edukia zein den. LBRL legearen 46.2.b) artikuluak garbi esaten omen du dokumentazio guztia deialdia egiten den unetik egon behar duela zinegotzien eskura. Hori horrela den baieztatzea eskatu dio udal idazkariari.
Idazkariak Pello Garbizuk emandako erreferentzi legala baieztatu du eta esan du gaia bozketara eramateak suposatu lezakeela akordioak forma akatsak izatea.
Alkateak akordio proposamenarekin aurrera egitearen aldeko azaldu da, horrela zortzi hilabetetan lan egin ez duenari beste hilabete bateko lan aukera emango baitio eta lan egin duenarentzat errespetu adierazgarri izango da akordio orain hartzea.
Pello Garbizu hori ez dela kuestioa esaten dio alkateari. Hori esan eta bera eta Jesus Mari Martiarena bilkuratik joan egin dira.
Iñake Urrestarazuk dio berak ez dakiela zer onartu behar duen eta horiek ez direla formak. Sentitzen duela, baina hainbeste hilabete lan egin ondoren batzordeko apirilaren 26ko dokumentua ezagutzen duela eta harek zein aldaketa izan dituen ez duela batere garbi, horrela ezin dela ziurtasunez ezer erabaki.
Inma Muñozek dokumentuaren aldaketak azaldu ditu eta berriro errepikatu du iradokizunak tarteratzeko hilabeteko epea dagoenez denon eskubideak bermatuta daudela, edozein aldaketa, proposamen berri, e.a. egiteko aukera baitago.
Iñake Urrestarazuk dio ezin duela bozkatu ezagutzen ez duen dokumenturik. Hori esan eta bera, Gurutze Sein eta Mikel Antxon Arrizabalaga bilkuratik aldegin dute.
Alkateak proposamena bozkatzea proposatu du. Idazkariak berriro ere gogoratu du dokumentazio osorik ez izatea deialdi egunean akordioaren balioa zalantzan jarri dezakeela.
Alkateak proposamena onartzea eskatu dio bilkurari eta bertan diren zazpi zinegotzien aldeko botoekin bai proposamenaren urjentzia baita gaia bera onartu egin dira.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, Alkate-lehendakariak 20:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, Idazkari naizen aldetik, akta 225.587.etik 225.594.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna