Agiri mota
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian,
2001eko urriaren 11n, 21:00 orduetan eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO ETA
PREMIAZKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Aitor Sarasola Salaberria
(Batasuna) alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan
direla: Mikel Mitxelena Iza (Batasuna), Imanol Esnaola Arbiza (Batasuna), Juli
Del Sol Bermejo (Batasuna), Iñaki Labaka Loperena (Batasuna), Inmaculada
Muñoz Martinez (Batasuna) eta Iñaki Zabaleta Zabala
(Batasuna).
Ez dira bilkurara etorri ezta etorri ezin izanaren berri aurrez eman ere: Pello Garbizu Azkue (EAJ), Jesús Mª Martiarena Jaka (EAJ), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin (PSE), Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE), Gurutze Sein Cordero (EA) eta eta Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA .
Bertan da eta egintzaren fede eman du Xabier Loiola Aristi, udal idazkariak.
1.- DEIALDIAREN PREMIAZKOTASUNA BERRESTEA.
Alkateak gogoratu du joan den astelehenerako deitu zuela osoko bilkura gaurko gai zerrenda berarekin baina ezinezkoa izan zela bilkurarik egin quorumik izan ez zelako.
Bake epailearen uko-egitearen ondoren, lan motiboengatik aurkeztutakoa, eta epaitegiko egoera lehenbailehen konpondu asmoz, deialdi publikoa egin zen herrian eta epe bat eman eginkizun horretan interesa zuten herritarren izenak eta curriculumak jasotzeko.
Deialdiari erantzunez zortzi eskaera jaso dira eta haien epaile titularra eta ordezkoa hautatzea da gaurko bilkurako xedea.
Horregatik deialdiaren urgentzia berrestea eskatu die alkateak bilkurara agertu diren zinegotziei.
Bilkuran diren zinegotzi guztien adostasunez urgentzia berretsi da eta bilkura egitea erabaki da.
2.- BAKE EPAILEA ETA ORDEZKOA HAUTATZEA.
Aurkeztu diren zortzi eskaeren artean eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztenak bost dira. Korporaziokideen iritziz guztiak dira gai bake epaile izateko. Hautaketa zozketa bidez egitea erabaki dute bilkuran diren zinegotziek, modurik objektiboena bera delako.
Zozketa egiteko hautagai guztien izenak idatzi dira papertxo banatan eta epaile titular kargurako papertxoa atera ondoren, ordezkoen papertxoak atera dira. Zozketaren emaitza hau izan da:
Bake epaile titularra: Agustina Pontesta Garmendia.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 21:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.243.etik 310.244.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

- ordezkoa: Joxe Mikel Garmendia Etxandi.
- ordezkoa: Mº Gema Usabiaga Lekuona.
- ordezkoa: Jorge Soto Barrón.
- Ordezkoa: Mikel Susperregi Olaizola.

Eguna