Lezon, 2002ko abenduaren 19an, goizeko 9:40 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA
1.- Egoki irudituz gero, 2002ko azaroen 29an egindako bilkurako akta onartzea.
2002ko azaroaren 29an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.
Ez da ezeren berri eman.
3.- Urriaren 3an, Zubitxo kaleko komun publikoetako espaloian, izan ziren erorketen ondorengo gastuen ordainketak.
Alkateak proposatuta, Koro Alegría Perez eta Rosario Manuela Frías Garrido emakumeen eskaerak aztertu eta udaltzainak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Koro Alegría Perezi 120,20 euro ematea, erorketan hautsitako prakengatik, (A-1119/2002).
BI: Rosario Manuela Frías Garridori 50 euro ematea, erorketan hautsitako alkandora dela eta, (A-1119/2002).
Idazkariak ohartarazi du behar adineko diru-izendapenik ez dagoela adierazi duela kontu-hartzaileak. Hori entzunik gastuaren ordainketa 2003ko aurrekontuaren gain egingo da.
Antzerako eskaerak tramitatzeko, hau da, frankiziaren azpitik dauden eskaerak tramitatzeko, udaltzainen eta zerbitzutako buruaren txostenak beharrezkoak izango dira.
Batzordekideek proposamena onartu dute.
4.- Laneko Arriskuen Ebaluaketa eta Prebentzio Zerbitzuaren Kontratazioa.
Udaleko laneko arriskuen ebaluaketa eta balorazioa egin eta prebentzio plana zehazteko xedearekin, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Onartzea laneko arriskuen ebaluaketa eta prebentzio zerbitzua negoziazio bidez kontratatzeko baldintza juridiko -administratiboen orria.
BI: Lau enpresari gonbidapena luzatzea beren eskaintza aurkez dezaten.
Dena den, alkateak proposatu du eta onartu egin da eskaintza ekonomikoak jasotzeko dokumentua egokitzea lehenengo urteko prezioa eta hurrengoena bereizteko, lanak ez baitira berdinak izango.
5.- Izaskun Amiano Ruizek aurkeztutako likidazioa Altzate igerilekuetako horman margotutako murala dela eta.
Irailaren 12an egindako Gobernu Batzordeak onartutako dirulaguntzaren 2. zatia ordaintzea erabaki da, gastuen justifikazioa egin baitu, (AD-711/2002).
6.- 2003ko ekitaldirako lan egutegia.
2003. urteko lan-egutegi definitiboa finkatzeko asmoz, alkatetza honek proposamena aurkeztu dio ordezkaritza sindikalari. Bitarte horretan, eta 2003. urteko lan-egutegi definitiboa lantzeko denbora izan dezagun, behin-behinekotasunez, 2003. urte hasierarako baliagarriak izango diren egutegiak aurkeztu ditugu.
2003. urteko egutegia ikusirik, aurrez finkatutako jai egunak kontuan izanik, eta era berean, bere garaian 32 lanordu onartuz hartutako akordioa oinarritzat hartuz, honen bidez, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2003. urtekoa behin-behinekotasunez onartzea.
- Urtean egin beharreko orduak: 1440.
- Opor egunak: 26.
- Zubiak: Bi (abuztuak 1 eta abenduak 26). Udaltzaingoaren zerbitzuak ez du zubirik izango.
BI: Lezoko Udaleko ondorengo departamentuetan langileen 2003. urteko lan-egutegia onartzea behin-behinekotasunez.
- Bulegoak eta etxez-etxeko langileen zerbitzua.
- Udal brigada.
- Udaltzainak.
- Udaltzain burua.
- Euskara eta Kultura dinamizatzailea.
- Kirol teknikaria.
- Liburutegia.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
7.- Construcciones Galdiano, S.A.ri Amuntane baserriaren lurretan lur-egokitzapenak egiteko lan lizentzia ematea.
Construcciones Galdiano S.A.k Amuntane baserriaren lurretan lur-egokitzapenak egiteko lan lizentzia eskabidea aurkeztu du.
Halaber, azaroaren 7ko 423/1994 dekretuaren 15. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari txostena eskatu zitzaion.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumen sailburuordearen erabakia ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
Bota ahal izango dira soil-soilik:
BAT: Construcciones Galdiano S.A.ri Amuntane baserriaren lurretan lur-egokitzapenak egiteko lan lizentzia ematea, honako baldintzekin:
- Kutsadura sortzen duten jarduerak egin ez diren lursailetan egindako indusketatik, pilen kenketetatik eta lur erauzietatik sortutako lurrak eta harriak.
- Natur jatorria duten gaien zanpaketa eta/edo sailkapenetik sortutako aridoak.
- Esandako hondakin horiek ezin izango dira bota %65tik gorako hezetasuna dutenean.
BI: Lur egokitze lanak bukatu ondoren azalera birlandatuko da.
HIRU: Lur egokitze lanen iraupenak ez du hiru hilabeteko epealdia gaindituko.
LAU: Behin-behineko itxiera natural edo artifizialak kontrolik gabeko isuria ekidin beharko du, ibilgailu bat sartzea posible den leku guztiak hartu beharko dituelarik.
BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 315,23 euro ordaindu behar du.
GIZARTE ONGIZATEA
8.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusi ondoren eta Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2002ko abendua bitartean ondorengo espedienteei:
Zk. |
Kontzeptua |
Kopurua |
605-B |
alokairua |
243,40 E |
742 |
etxebizitza mailegua |
155,86 E |
GUZTIRA............. 399,26 euro (A-1117/2002) |
BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
- Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
- Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.
- Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
- Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
- Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.
KULTURA ETA EUSKARA
9.- Proposamena: Oroitzene AEK Euskaltegiari, dirulaguntza ematea 2002/2003 ikasturteko matrikulazio kanpainagatik.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hau ematea erabaki du:
BAT: Oroitzene AEK Euskaltegiari 2002/2003 ikasturteko matrikulazio kanpainagatik 1.327,78 euro zuzentzea, (AD-1099/2002).
10.- Proposamena: Euskara Oarsoaldeko Merkataritzara egitasmoaren barruan Lezoko Udalaren eskaintzak onartzea.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako erabakia hartu du:
BAT: Euskara Oarsoaldeko Merkataritzara Egitasmoaren barruan Lezoko Udalak eskaini beharreko zerbitzuen zerrenda onartzea. Zerbitzuak hauek dira, besteak beste: itzulpen zerbitzua, elementu itzulien-inprimakien katalogoa, eskaintzen diren zenbait material eta euskarazko klaseen aukera.
11.- Proposamena: Juan Luis Urkizuri dirulaguntza ematea, errotulazioa euskaraz jarri izanagatik.
Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak Antonio Pildain kaleko 6.ean jarduera berria ireki du eta dirulaguntza eskatu du euskaraz jarri duen errotulazioagatik. Eskaerarekin batera, errotulazioaren fakturaren kopia aurkeztu du. Faktura horren arabera, gastua, guztira, 400 euro izan da.
Gobernu Batzordeak gaurko batzarraldian Euskara-Kultura Batzordearen lehendakariak egin duen 2002/15 proposamena, hau da, "Euskara Oarsoaldeko merkataritzara egitasmoa" onartuz gero, eta egitasmo horretako bosgarren atalean jasotakoari jarriki, errotulazioa euskaraz jarri izanaren gastuaren %50 ematea dagokio.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hau ematea erabaki du:
BAT: Juan Luis Urkizu Urretabizkaiari Antonio Pildain kaleko 6.ean euskaraz jarri duen errotulazioagatik dirulaguntza gisa 200 euro zuzentzea, (A-1100/2002).
12.- Proposamena: 2001/2002 ikasturtean euskara ikasteagatik dirulaguntza ematea.
Hitzartua dagoen lez, asistentzian %80 ziurtatzen duen ororentzat, matrikularen erdia ordaintzea, 1995ko apirilak 26ko Euskara Batzordearen proposamenean oinarriturik, apirilaren 27ko Gobernu Batzordeak onarturiko taularen arabera.
Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hau ematea erabaki du:
BAT: Koro Elustondo Elizondori 2001-2002 ikasturtean euskara ikasteagatik 60,10 euro dirulaguntza zuzentzea, (A-1118/2002).
13.- Proposamena: Allerru Kirol Elkartea Futbol Taldeari Cognaceko bidaiari aurre egiteko dirulaguntza ematea.
Allerru Kirol Elkarteko Futbol Taldeak, emakumezkoenak alegia "Cognac"eko torneoan parte hartzeko egin zuen bidaia zela eta, 2002ko apirilaren 29an dirulaguntza eskaera egin zuen izandako gastuei aurre egiteko.
Lezoko Unibertsitateko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko uztailaren 11an egin zuen bilkuran erabaki zuen Lezoko kirol taldeen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak arautzen duten oinarri arau espezifikoei jarraituz, Allerru Kirol Elkarteko Futbol Taldeari 450 euroko dirulaguntza luzatzea.
Aipatutako oinarri arau espezifiko horien barruan, kontzeptu horren pean (ezohiko ekitaldietara joateko), beste elkarteren eskaerarik jaso ez denez, eta aipatutako irizpideari dagokion diru partida agortu ez denez,
Hezkuntza, Euskara, Kultura eta kirola batzordeko lehendakariak egindako proposamena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hau ematea erabaki du:
BAT: Allerru Kirol Elkarteko Futbol Taldeak eginiko eskaera kontuan hartuaz, garraioak suposatu zuen gastuari aurre egiteko 793 euroko dirulaguntza luzatzea, (D-907/2002).
BI: Diru banaketari dagokionez, 1999ko apirilaren 21an GAOn argitaratutako ekintza puntualerako dirulaguntza eskabideak bideratzeko araudiaren 11. Atalari jarraituz proposatutako dirulaguntzaren %100 aldi batean ordaintzea.
HIRU: ordainketa 2001-386 partidatik egitea (D-907/2002).
FAKTURAK
14.- "Estudio previo de variante de la GI-3440 a su paso por el casco urbano de Lezo" dokumentua idazteagatiko lan-sariak kontzeptupean Endara Ingenieros Asociados, S.L.k aurkeztutako faktura onartzea. (DO-99 1788/2002).
2002ko ekainaren 27ko akordioari jarraiki eta alkatearen proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo faktura onartu du:
BAT: Endara Ingenieros Asociados, S.L.ek aurkeztutakoa "Estudio previo de variante de la GI-3440 a su paso por el casco urbano de Lezo" dokumentua idazteagatiko lan-sariak kontzeptupean : 24.401,09 euro (DO-99 1788/2002).
BI: Eusko Jaurlaritzako Itzartu dirulaguntza jasotzeko abenduaren 31 baino lehen bidali behar da faktura.
Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:
URGENTZIAZ
15.- Ignacio Sarasua Otxandorenari obra lizentzia ematea Olatzar baserriko lurretan behi-aziendarako ukuilua eraikitzeko.
Olatzar baserriko lurretan behi-aziendarako ukuilua eraikitzeko Ignacio Sarasua Otxandorenak eskatu duen obra lizentzia ikusi eta Gipuzkako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurumen Departamentuak emandako txostena, hala nola, udal aparejadoreak emandakoa, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Ignacio Sarasua Otxandorenari obra lizentzia ematea Olatzar baserriko lurretan behi-aziendarako ukuilua eraikitzeko.
BI: Lanak hasi baino lehen, "soka botatzea" egin beharko du, horretarako soka botatzearen planoa aurkeztu beharko du.
HIRU: Obrak bukatu ondoren, lehen okupaziorako udal lizentzia eskatu beharko du eta, horretarako, ondoko agiriak aurkeztu:
- Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua
- U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuak tramitatu eta bisatua.
- Eraikuntza berriaren argazkiak
- Behin-betiko aurrekontua
- Obra berriaren eskriturak.
LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideak 743,80.- euro dira.
16.- "Antxilastegi" lursailaren egokitzapen proiektua.
Behemendi Donostialdea-Bidasoako Mendi Nekazaritza Elkarteak sustatuta eta Inma Urkizu Ibarguren Nekazaritza Injineru Teknikoak idatzita "Antxilastegi" lursailaren egokitzapena baratzagintzarako proiektua aurkeztu zen udalean 2000ko ekainean.
Udal Gobernu Batzorde honek proiektua ikusirik ongi emana eman dio eta hura gauzatzeko beharrezko tramiteak hastea erabaki du.
GALDE ESKEAK
Ez dira izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.766tik 309.772ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.