2015eko martxoaren 9a

Lezon, 2015eko martxoaren 9an, astelehena, goizeko 9:30ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko otsailaren 23an egindako bilkurako akta onartzea.

Idazkariak, ohartarazi du aurreko aktan akats bat dagoela. Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra zinegotzia bertaratu bezala agertzen da eta ez zen bileran egon. Akatsa zuzendu ondoren akta onartu eta sinatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Lifitec S.L. enpresari, Sagasti Kaleko 28an muntai lanak eta azaleko tratamenduen frogak egiteko jarduera legeztatzeko obra eta jarduera baimena emateko proposamena (2009H0050011).

Lifitec, S.L. enpresak eskaturik, Sagasti 103 Poligonoko Sagasti kaleko 28an kokatuta dagoen pabilioian muntai lanak eta azaleko tratamenduen frogak egiteko jarduera legeztatzeko tramitatzen ari den obra eta jarduera baimenen espedientea aztertu da.

Eusko Jaurlaritzak igorritako aldeko osasun txostena, jardueraren neurri zuzentzaileen ezarpenari buruzko txostena eta udal teknikariaren aldeko txostena ikusi ondoren,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Enrique Erro Garciari, Lifitec, S.L. enpresaren izenean, Sagasti 103 Poligonoko Sagasti kaleko 28an kokatuta dagoen pabilioian muntai lanak eta azaleko tratamenduen frogak egiteko jarduera legeztatzeko obra eta jarduera baimena EMATEA, ondorengo baldintzetan:

• Obra bukatu ondoren jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.

• Honekin batera igortzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituela esaten duen txosten teknikoa oniritziarekin aurkeztu beharko du.

• Era berean, suteen aurka jarritako neurriak proiektuan zehazten direnekin bat datozela adierazten duen, Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailaren aldeko txostena eta Añarbeko Urak Mankomunitatearen baimena, urak kolektorera isurtzeko.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3. Gillermo Lazon kaleko 1 eta 3 eraikinen lehen erabilera baimena emateko proposamena (2006H0300002).

2014ko ekainaren 12an, Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak, Guillermo Lazon kaleko 1 eta 3ko jabekideen izenean, bertako eraikuntzetarako lehen erabilera baimena eskatu zuen, horretarako betetzeke zegoen ezarritako baldintza bete dela adieraziz, Goiko plazan geratzen ziren lur jatorrizko lur-zatien lagapena hain zuzen.

2014ko irailaren 12an, Juan Luis Urkizu berak, aipatu lagapen eskritura aurkezten du, 2006HO300002 espedientea osatu ahal izateko.

Aurretik, 2002ko uztailaren 5ean, Jenaro Kortajarena Amianok lehen erabilera baimena eskatu zuen Guillermo Lazon 1 eta 3rako, eta horretarako Miguel Mª Lasa Olarra arkitektoak eta Antonio de Miguel aparejadoreak sinatzen duten obra amaierako dokumentazioa aurkeztu zuen, dagozkien elkargoen oniritzi zigiluarekin, eta 2002ko apirilaren 29ko datarekin. Alabaina, aurkeztutako dokumentazioa ez da ageri obraren azken kitapenik. Obra baimena lortzeko aurkeztu zen gauzatze materialaren aurrekontua 204.079.767 pta. = 1.226.544,10 eurotakoa da. Foru Ogasuneko ziurtagiriak, obra berriaren eskritura, argazkiak, planoak eta garajeen ziurtagiriak ere aurkezten dira.

Udal arkitektoak bertatik bertara 2015eko martxoren 2an egindako ikustaldian estalkipea, azpiko etxebizitzek hartu dutela antzeman zuen, bere garaian emandako obra baimenak horrelakorik jasotzen ez zuenean, orduko araudiaren arabera posible ez zelako. Gaur egun indarrean dagoen araudiarekin ordea, estalkipe hauek legeztatu daitezke.

Udal Arkitektoaren txostena ikusirik,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Guillermo de Lazon, 1 eta 3 eraikinei, (Bikarioenea), lehen erabilerarako baimena ematea.

BI: Guillermo de Lazon 1 eta 3ko bizilagunei jakinaraztea, antzeman diren estalkipeko espazioak ez daudela legeztatuak, eta ondorioz, dagokion prozedurarekin hasi beharko dutela legeztatu daitezen.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.025,88 euro ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Lezoko Altzate igerilekuko arotzeriak berritzeko lanen amaiera: ordainketa onartzea eta lanak jasotzeko proposamena (2014H0100006) .

Larzabal Kristaldegia S.L enpresak, Lezoko Altzate udal igerilekuko fatxadetako arotzeriak eraberritzeko lanen azken ziurtapena eta lanen hedapenari dagokiona aurkeztu ditu. Honek Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko azaroaren 3an esleitutako lanen kitapena dakar.

Bestalde, lanak amaitutzat eman dira, eta beraien harrera akta urtarrilaren 13ko datarekin sinatu da.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako azken ziurtapenak, onartzea, azkena 64.113,06 eurotakoa (B.E.Z. barne), eta lanen hedapenari dagokiona, 1.210,00 eurotakoa (B.E.Z. barne), aipaturiko estalkia eraberritzeko lanei dagozkiolarik, (ADO-99-124/2015 eta ADO 99-1125/2015).

BI: Atzate igerilekuetako estalkia eraberritzeko lanen harrera akta onartzea, 2015eko urtarrilaren 13ko datarekin.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Lezoko Altzate igerilekuetako eraberritze lanetan obra zibilari dagokion 3. zertifikazioa onartzeko proposamena (2014H0100005).

Otegi-Gaztañaga Eraikuntzak S.L. enpresak, Lezoko udal igerilekua eraberritzeko lanetan, estalkiaren eraispena eta obra zibilari dagokion hirugarren ziurtapena aurkeztu du, Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko azaroaren 3an hartutako ebazpen bitartez esleitutako lanen esleipenduna izanik.

Udal teknikariak ziurtapena sinatu duela ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako hirugarren ziurtapena, onartzea, 30.122,28 eurotakoa (B.E.Z. barne) delarik, eta aipaturiko udal igerilekuetako estalkiaren eraispena eta obra zibilari dagokiolarik , (ADO-99-123/2015).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Lezoko Altzate igerilekuko estalki berriaren 2 zertifikazioa eta lanen hedapenari dagokiona onartu eta lanak jasotzeko proposamena (2014H0100004).

Zurtek S.L. enpresak, Lezoko Altzate udal igerilekuko estalkia eraberritzeko lanen 2. ziurtapena eta lanen hedapenari dagokiona aurkeztu ditu. Honek Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko irailaren 8an esleitutako lanen kitapena dakar.


2014ko fakturak zirenez, urte fiskala ixteko premia zela-eta, D15/00153 Alkate Dekretu bidez onartu ziren, ondoren Gobernu Batzordeak 2015eko otsailaren 23an berretsi zituelarik. Udal teknikariak sinatutako ziurtapenak espedientean badaude ere, ez ziren espresuki onartu, eta ondorioz beraien onarpena proposatzen da.

Bestalde, lanak amaitutzat eman dira, eta beraien harrera akta otsailaren 2ko datarekin sinatu da.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako azken ziurtapenak, onartzea, 2.ean 56.598,19 eurotakoa (B.E.Z. barne), eta lanen hedapenari dagokiona, 4.527,22 eurotakoa (B.E.Z. barne), aipaturiko estalkia eraberritzeko lanei dagozkiolarik, (ADO-99-1218/2014 eta ADO 99-1417/2014).

BI: Atzate igerilekuetako estalkia eraberritzeko lanen harrera akta onartzea, 2015eko otsailaren 2ko datarekin.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. EULEN S.A, enpresarekin dagoen kontratuaren luzapena onartzeko proposamena (2015ID170001)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011-02-15ean Udal Eraikinen Garbiketa zerbitzuaren kontratua EULEN SA enpresari esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

- Prezioa hilabeteko: BEZa gabe 8.129,19 €.
- Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011-04-12an EULENek aurkeztutako aurrekontuak onartzea, eta, garbiketa zerbitzua hedatuta, haurtzaindegiari eta Herri Eskolari dagozkien garbiketa zerbitzuak esleitzea erabaki zuen honako zenbateko hauetan:

- Haurtzaindegia: 719,61 euro gehi BEZ.
- Herri Eskola: 392,51 euro gehi BEZ

2012/01/01tik aurrera Udalak horrela eskatuta, zerbitzutik bajan ematen dira Hipolito Gezalako aldagela, Kale Nagusiko Epaitegia eta 01-07-2012an EPAko lokalen garbiketarako zerbitzuak.

Goian zehaztutako aldaketa guztien kopurua kontutan edukita, hileroko kopurua 8.847,15€koa da (BEZa gabe), eta kopuru hau gaur arte mantendu da.

2015/01/15ean Eulen enpresak 2 urtetarako kontratuaren luzapena eskaintzen dio hilabeteko 8.847,15€ ko (BEZa gabe) zenbatekoa mantenduaz.

Administrazio-baldintza zehatzen agirian kontratuaren epeari buruz ondorengoa zehazten da:

- 2. EPEA
Kontratuaren iraupen epea lau urtekoa izango da, kontratua izenpetu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, adostasunez luzatu ahal izango da beste bi urtez, adierazitako iraupen epea igaro aurretik.

Aurreko guztiagatik, eta txosten teknikoa ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: EULEN SA enpresari Udal Eraikinen Garbiketa zerbitzuaren kontratuaren esleipena 2 urtez luzatzea Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko baldintzetan.

BI: Prezioa: Hileroko 8.847,15€tako (%21eko BEZa gabe) gastua onartzea- AD-41/2015

HIRU: Erabaki honen kopia kontuhartzailetzara helaraztea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

8. Udal zergen betearazte-bilketan elkarlanerako zerbitzuaren kontratuaren luzapena egiteko proposamena (2011KO130001).

Betearazteko epean udal ordain-arazpenen kobrantzarekin lotutako zerga-bilketaren aholkularitza eta kudeaketa kontratuaren amaierari buruz udal kontu-hartzaileak egindako txostena ikusita.

Era berean, aipatutako zerbitzuaren jarraipena emateko enpresa esleipendunaren onarpena ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Betearazteko epean udal ordainarazpenen kobrantzarekin lotutako zerga-bilketaren aholkularitza eta kudeaketa kontratuaren luzapena onartzea, oraingo baldintza berdinetan, esleipen berria egin arte eta gehienez ere 2015eko abenduaren 31arte. (AD 69/2015)

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9. Faktura zerrendak onartzeko proposamena (2015KO110011)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrenda:

Zbkia/ Nº €
4 88.516,55€

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

EUSKARA

10. 2015. urterako Euskaraz Koop. Elkarteari dagokion dirulaguntza arautzen duen Hitzarmena onartzeko proposamena (2015KU080002).

2015eko aurrekontuetan, Euskaraz Koop. Elkartearen-(AEK) jardueragatik, 2014-2015 ekitaldia diruz laguntzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik,

Kultura Zinegotzi honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, Edurne Lizarazu Legorburuk egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2014-03-17an Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2014-2015 ikasturteko aurrekontua 15.00,00 €koa da. Beraz, aipatu ikasturterako dagokion dirulaguntza 15.000,00 eurokoa izango da eta 2140 (AD-86) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota 10.500,00 (%70) eta behin ikasturtea amaituta eta zuriketa egin eta gero, beste 4.500,00 (%30), baldin eta balantzea negatiboa izaten jarraitzen badu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

11. 2015. urteko Gaxuxa Emakume taldeari dagokion dirulaguntza arautzen duen Hitzarmena onartzeko proposamena (2015GZ050001).

Gaxuxa Lezoko Emakume Taldeak aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: GAXUXA EMAKUME TALDEA-ri 12.244€ko dirulaguntza ematea 2015. urterako (AD-101)

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa Emakume Taldeari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da.Lehena, dirulaguntzaren %70ari dagokiona, eskaera onartutakoan. Bigarren ordainketa, beste %30ari dagokiona, dirulaguntzaren zuriketa egin ondoren.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12. 2015. urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren banaketa irizpideak finkatzeko proposamena (2015GZ020001).

Lezoko Udalean gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerei erantzuteko, eta udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza jaso ahal izango dute, 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa, eta 4/2011 Dekretuak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzari buruzkoa, jasotako baldintzak betetzen dituztenek.

BI: Gizarte Larrialdietarako Laguntza dirulaguntza banatzeko, udal honetarako zehaztu diren irizpideak onartzea.
Hauek dira irizpideak:
A) Gehienez kontzeptu batengatik emango da laguntza. Bigarren kontzeptu bat eman ahal izateko gizarte langileak beharrezko egoera bat dagoela baloratu beharko du, gizarte txostena bidez.
B) Kopuruak ondorengoak izango dira:

KONTZEPTUAK

Pentsiodunak

Alokairua

Gehienez %70 - 250€/ hilean

Etxebizitza maileguen interesak eta amortizazioa

Gehienez %70 - 250€/ hilean

Mantenua

(12 hilabete: argia, gasa,ura-estolderia,zaborra komunitatea eta ibi)

Gehienez 1.110€/urtean

Zorpetzeak

Gehienez 1.850€/urtean

Altzariak eta elektrogailuak (linea txuria)

Gehienez 500€/urtean

Etxebizitza egokitzapenak, konponketak eta instalazioak

Gehienez 1.000€/urtean

Oinarrizko beharrak (bidaiak,arlo sanitarioak egiten ez dituen konponketak,betaurrekoak,kanguruak

Gehienez 1.850€/urtean


HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

13. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko otsailaren 23az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105645tik 1105654ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna