2002.eko Maiatzaren 16ekoa

Lezon, 2002ko maiatzaren 16an, goizeko 10:15 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko maiatzaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko maiatzaren 2an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Ez dira izan

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Aurkezpena: udalak dituen eraikinak garbitzeko zerbitzua hartzeko baldintza teknikoen orria.

Lezoko Udalak dituen eraikinak garbitzeko zerbitzua hartzeko baldintza administratibo berariazkoen eta baldintza teknikoen orria aztertu da eta zenbait aldaketa egitea proposatu da. Aldaketa horiek jasoko dituen plegu berria hurrengo Gobernu Batzorderako prestatuko da.

Horrek guztiak lehiaketa atzeratuko du eta Udalak egun Elurra enpresarekin eginkizun horietarako izenpetuta duen kontratua 2002ko ekainaren 6an bukatzen denez, alkateak proposatu du Limpiezas Elurra, S.L. enpresarekin dagoen kontratua irailaren 30 arte luzatzea gaur egun dituen baldintza berdinetan.

Horiek horrela Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Limpiezas Elurra, S.L. enpresari proposatzea gaur egun udalarekin duen kontratua luzatzea.

BI: Luzapen horretan gaur egun kontratuak dituen baldintza berak mantenduko dira.

HIRU: Limpiezas Elurra, S.L. enpresari, eskaintza hau onartu edo baztertu dezan, hamar eguneko epea ematea erabaki honen jakinarazpena jasotzen duen egunetik kontatzen hasita.

LAU: Lehiaketa berria arautuko duen baldintza administratiboen orria egokitzea agintzea.

GIZARTE ONGIZATEA

4.- Etxez etxeko laguntza eskaera, Antonia Romero Garciak aurkeztutakoa.

Antonia Romero Garciaren etxez etxeko laguntza eskaera eta gizarte langileak egindako txostena ikusi ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Etxez etxeko zerbitzua ematea Antonia Romero Garciari ondorengo baldintzetan:

1. Zerbitzua kalera ateratzeko laguntza emateko da, egunean ordubetekoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 15,12 euro da.

BI: Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da.

5.- Etxez etxeko laguntza eskaera, Carlos Alcain Bizkarrondok aurkeztutakoa.

Carlos Alcain Bizkarrondoren etxez etxeko laguntza eskaera eta gizarte langileak egindako txostena ikusi ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Etxez etxeko zerbitzua ematea Carlos Alcain Bizcarrondori ondorengo baldintzetan:

1. Zerbitzua zainketa pertsonalerako da, egunean ordubetekoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 60,48 E da.

BI: Zerbitzu hori itxoin zerrendan geratuko da.

6.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusi ondoren eta Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2002ko ekainerarte (hilabete hori barne) ondorengo espedienteei:

Zk

Kontzeptua

Kopurua

675ª

Ohiko etxebizitzaren kreditu interesak eta amortizazioa

214,50 E

Etxeko gastuak

96,16 E

Zorrak

150,25 E

231b

Altzariak eta elektratresnak

150,25 E

GUZTIRA.............825,66 E (A-50-10)

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

4. Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

EUSKARA ETA KULTURA

7.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

Zenbait ekintza edo programa aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak emateko Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

BAT: Urretxu-Zumarraga Ikastola Koop. Elkarteari (Kilometroak 2002) 240,40 euro (A-340).

BI: Orratx! Kultur Elkarteari (Ixerka ipuin bilduma 2002) 3.005,06 euro (AD-344).

HIRU: Ekaitz Atseden Taldeari (Gabonak 2001) 2.301,88 euro (AD-341).

LAU: Orratx! Kultur Elkarteari (Antzerki Taldea) 5.000,42 euro (AD-367).

BOST: Orratx! Kultur Elkarteari (Aldizkaria) 10.067 euro (AD-365) eta (Fototeka) 3.000 euro (AD-366).

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.646tik 309.649era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna