2002.eko Maiatzaren 2ekoa

Lezon, 2002ko maiatzaren 2an, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko apirilaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko apirilaren 18an egindako bilkurako akta aho batez onartu da, behin Mikel Mitxelenak proposatutako aldaketa egin ondoren: 11. Gaian, Bat erabakiaren bukaeran, esaldi bat gehitzea: ?kontsumo hori nabarmen jaitsi baita?.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Alkateak udal eraikuntza eta zerbitzuen mantentze plana aurkeztu du. Gobernu Batzordeak ontzat eman du eta Zerbitzuetako delegatuari, Zerbitzuburuari eta Brigadako koordinatzaileari igortzea erabaki du, jakin eta gauzatu dezaten.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Arantza Etxezurieta Sarasolak aurkeztutako eskabidea: Gaintza baserria irekitzeko lizentzia nekazal turismoa jardueran aritzeko.

Arantza Etxezurieta Sarasolak aurkeztu duen eskabidea azterturik, Gaintza baserria irekitzeko lizentzia eskatzen baitu hartan nekazal turismoa jardueran aritzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Arantza Etxezurieta Sarasolari Gaintza baserria irekitzeko lizentzia ematea ?nekazal turismoa? jardueran aritzeko. Dena den, lizentziak eragina izan dezan, behean heldu direnak jarri izana dokumentu bidez egiaztatu behar du:

- Larrialdiko bi argi beheko solairuan eta beste bat lehenengo solairuan.

- Elbarrientzako gelan dutxa-platera bereziki egokitua.

- Eskailera igotzeko dagoen eskailera-maila bakarraren ordez arrapala.

BI: Udalak Foru Ogasunera bidaliko du espedientea. (Katastroa).

4.- Shole Enea S. Coop.-en ordezkari Jenaro Kortajarena Amianok aurkeztutako proiektua: obra lizentzia Guillermo de Lazon kaleko 1 eta 3.ean dauden etxabeak garaje pribatu bezala gaitzeko.

Shole Enea S. Coop.-en ordezkari Jenaro Kortajarena Amianok aurkeztu duen proiektua aztertu ondoren, Guillermo de Lazon kaleko 1 eta 3.ean dauden etxabeak garaje pribatu bezala gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Shole Enea S. Coop.en ordezkari Jenaro Kortajarena Amianori obra lizentzia ematea Guillermo de Lazon kaleko 1 eta 3.ean dauden etxabeak garaje pribatu bezala gaitzeko, betiere baldintza hauek betetzekotan:

1.- Aireztapena

1996ko apirilaren 15eko ebazpenaren 7.2 atalean ezarritakoa, alegia, honako hau:

Aireztapen behartua duten instalazioetan, obrak hasi baino lehen eta dagokion Lurralde Ordezkaritzan, proiektu espezifikoa/k aurkeztu behar da/dira. Proiektuan instalazio elektrikoak zein aireztapenezkoak jaso behar dira eta emandako irtenbidea behar bezala justifikatu. Proiektu horiek teknikari gaitu batek izenpetuak izango dira eta bere Kolegio Ofizialak bisatuak.

Proiektuaren memorian jasota dagoen bezala, garajeen aireztapenerako aire-irteerak teilatura egin behar dira hodi esklusiboen bidez eta hodi horiek obran bertan eginak izango dira.

2.- Suteak

Larrialditako eskaileren aireztapena leihoen bidez edo zuloen bidez edo airea sartu eta ateratzeko hodi banaren bidez egingo da, eta funtzio hori baino ez dute beteko; sekzio erabilgarria 50zm. koadrokoa lokalak dituen m³ bakoitzeko, airearen irteerarako zein sarrerarako; hodi errektangeluarrak erabiltzekotan alde luze eta motzaren arteko aldea ez da 4tik gorakoa izango; CPI-96 10. art.

Ate mota, berriz, RF-60.

CPI-96 n ezarritakoa bete behar du, oro har.

BI: Obrak amaitu ondoren, obra amaieraren ziurtagiri teknikoa, bisatuta, aurkeztu behar du eta, horrekin batera, Eusko Jaurlaritzako Industri Ordezkaritzak emandako ziurtagiri balioduna.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 536,80 euro ordaindu behar du eta obra-tasagatik, berriz, 36,05 euro.

5.- Indarplast SLren ordezkari Ignacio Pardo Larretak eskatutako obra lizentzia: Txatxamendi kaleko 3, 5 eta 7.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko hartan ?poliesterrezko piezen fabrikazioa? jardueran aritzeko.

Indarplast SLren ordezkari Ignacio Pardo Larretak eskatuta tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertu ondoren, Txatxamendi kaleko 3, 5 eta 7.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ?poliesterrezko piezen fabrikazioa? jardueran aritzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Indarplast, SLren ordezkari Ignacio Pardo Larretari obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 3, 5 eta 7.ean (Ipintza-Industrialdea) dagoen pabilioia gaitzeko, hartan ?poliesterrezko piezen fabrikazioa? jardueran aritzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaileak jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

BI: Obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du eta horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

HIRU: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar du.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.250,50 euro ordaindu behar du eta obra-tasagatik, berriz, 36,05 euro.

GIZARTE ONGIZATEA

6.- Ignacia Lopetegui Manterolaren eskaera: elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko.

Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Ignacia Lopetegui Manterolak egin duen eskabidea ikusirik eta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Ignacia Lopetegui Manterolari. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan, 7 puntu baino gehiago du.

7.- Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza eskaerak.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena aztertu eta Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2002ko ekainerarte (hilabete hori barne) ondorengo espedienteei:

Zk. Kontzeptua Kopurua

(eurotan)

742 Kredituen interesak eta amortizazioa 465

Mantentzea 144,24

Zorrak 300

358 A Kredituen interesak eta amortizazioa 270,45

323 A Mantentzea 144,24

198 A Kredituen interesak eta amortizazioa 450,75

Mantentzea 144,24

Lehen mailako premiak 153,27

GUZTIRA........................2.072,19 euro (AD 50-9)

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

1. Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

2. Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

3. Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

4. Onuradunak ohizko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

5. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

PERTSONALA

8.- Proposamena, José Luis Egia Garitagoitia eta Imanol Ugalde Etxabek jarritako birjarpenezko helegitea onartzeko.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa aitortu zion Jose Luis Egiari 2001eko maiatzaren 25ean.

Ondoren, Jose Luis Egiak egindako eskaria kontuan hartuz, Alkatearen 145. Dekretuaren bidez jasotzen zuen soldataren %20ko pentsioa onartu zion udalak.

Aldiz, dekretua berresterakoan, Gobernu Batzordeak urriaren 11n ospaturiko batzarraldian, pentsio gisa Udalak eman beharreko ekarpena, langileari ezintasun iraunkor osoa eta kualifikatua aitortzen zaion uneraino mugatzea erabaki zuen.

Azken akordio horren aurka Jose Luis Egia Garitagoitia eta Imanol Ugalde Etxabek birjarpenezko helegitea tartekatu zuten.

Gai honi buruz, idazkariak egindako txostenak dio, Gobernu Batzordeak 1999ko martxoaren 10ean eta Osoko Bilkurak 2000ko uztailaren 12an hartutako erabakien arabera, langileari %20 osagarri hori jubilatu bitarte dagokiola.

Horiek horrela, eta idazkariak egindako txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Jose Luis Egia Garitagoitia eta Imanol Ugalde Etxabek tartekatutako birjarpenezko helegitea eta ondorioz, jasotzen zuen soldataren %20 pentsio gisa ematea Jose Luis Egia Garitagoitiari jubilazioa bitarte.

BI: Akordioa jakinaraztea interesatuei.

9.- Proposamena. Udal departamentuetako langileen 2002ko opor egutegiak onartzeko.

Udal honetako departamentuek eta langileek 2002. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusirik eta langileen ordezkaritza entzun ondoren, alkateak proposatuta hurrengo akordioa hartu du Gobernu Batzordeak:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langile hauentzat 2002. urterako opor egutegia onartzea:

- Idazkaritza/pertsonaleko arduraduna.

- Kontuhartzailetza.

- Zerbitzuak.

- Gizarte Ongizatea.

- Euskara/Kultura.

- Brigada.

- Udaltzaingoa eta Udaltzain burua.

BI: Erabakiarekin batera opor egutegiaren inguruko alkatearen idatzia banatuko da.

EUSKARA ETA KULTURA

10.- 2002 urteko Mendekoste jaiak aurrera eraman ahal izateko zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

10.1.- Lezoko zenbait elkarteri dirulaguntza

Mendekosteak 2002 jaien egitaraua aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak emateko Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

BAT: Lezoko zenbait elkarteri, guztira 5.013,72 euro (AD-322) honela banatuta:

Allerru Ehiztariak...................................... 1.803,00

Erakusketa taldea.................................... 454,00

Hezikuntza................................................ 990,00

Ixkulin........................................................ 481,00

Pasaia Lezo Lizeoa................................... 300,00

Tiñelu......................................................... 985,72

BI: Urantzu dultzaineroei 540,91 euro (AD-323).

HIRU: Txistulari Taldeari 540,91 euro (AD-324).

LAU: Fernantxo Intxaurrandietari (erraldoiak eta zezen suzkoa) 255,43 euro (AD-326-1) eta David Garcia Sanzi (erraldoiak)135,23 euro (AD-326-2).

11.- 2002ko ekainaren 1ean egingo den Sagardo eguna aurrera eraman ahal izateko, Tiñelu Elkarteari dirulaguntza emateko proposamena.

2002ko ekainaren 1ean egingo den sagardo eguna aurrera eraman ahal izateko Tiñelu elkarteak eginiko dirulaguntza eskaera ikusi ondoren eta Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

BAT: 2002ko ekainaren 1ean egingo den sagardo eguna aurrera eraman ahal izateko Tiñelu elkarteari dirulaguntza gisa, guztira, 3.005 euro ematea (AD- 325) baldintza hauen arabera:

- Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

- Dokumentu horiek 2003ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira eta gastua justifikatzeko jatorrizko fakturak edo faktura horien fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar dira.

- Era berean, eta hasieran aurkeztutako aurrekontuan aurreikusita ez baleude ere, zehatz-mehatz aipatu beharko dira jarduera horretarako beste erakundeetatik jasotako diru laguntzak eta dagozkion agiriak ere aurkeztu behar dira.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.633tik 309.638era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna