2003.eko Abenduaren 9ekoa

Lezon, 2003ko abenduaren 9an, goizeko 9:10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aitor Ocerin Ibañez zinegotziak bertan direlarik.

Ez dira azaldu Jesús Mª Martiarena Jaca, ez azaltzearen arrazoiak eman ditu, eta Aroia Goienetxea Egibar.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2003ko azaroaren 24an egindako bilkurako akta onartzea.

2003ko azaroaren 24an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak, azken Gobernu Batzordea ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du. Besteen artean kale garbiketan arduratzen den enpresari eginkizunak handituz kontratu aldaketa egitea erabaki duela aipatu du Udalerriko horma eta fatxadetan, bai publiko eta bai pribatuetan, pintadak ezabatzeko zerbitzua ere kontratuan jasoz.

HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

3.- Proposamena: Babespen Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzeko obra lizentzia Construcciones Sukia, S.A.ri ematea.

2003ko azaroaren 14an aurkeztu zuen Construcciones Sukia, S.A.k oinarriko proiektua Babespen Ofizialeko 56 etxebizitza, Eguneko Zentro bat, zazpi apartamentu tutelatu, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko S-3 Sektorean, eta arkitekto aholkulariak emandako txostena ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hau hartu du:

BAT: Interesatuari obra lizentzia ematea babespen ofizialeko 56 etxebizitza bi bloketan (A, 32 etxebizitza eta B, 24 etxebizitza), Eguneko Zentro bat, apartamentu tutelatuak, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko S-3 Sektorean, ondorengo baldintza hauek bete behar izanik:

1.1.- Obrak hasi baino lehen exekuzio proiektua aurkeztu beharko du, dauden oker txikiak zuzendurik: eraikin laburraren luzera: 30 metro (eta ez 32,10), 28. Planoaren titulua: akotatua izan behar du (eta ez altzariz hornitua), oin baten sestra sekzioetariko batean oker dago.

1.2.- Halaber, abal bat aurkeztu beharko du, guztira 45.000 eurotakoa, esparruaren urbanizazio egokia bermatzeko.

1.3.- Eguzki-energiari buruzko arautegia bete beharko dute.

1.4.- Akordio honen jakinarazpenari bateratuko zaizkio 2003ko irailaren 12ko Hirigintza Batzordean onartu ziren obra-baldintza orokorrak.

1.5.- Lanak egiten hasi aurretik, idatziz jakinarazi behar zaizkio Udalari lanen zuzendaritza taldea osatuko duten teknikari gaituen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta lanbidea.

Teknikari zuzendariren batek kargua uzten badu, obrak gelditu egingo dira, zuzendari berriaren datuak Udalari jakinarazi arte.

1.6.- Lanak egiten hasi aurretik, obra zuzendariek eta udal aparejadoreak zuinketa akta sinatuko dute.

1.7.- Obrak direla-eta inguruetako bide eta zonaldeetan egindako kalteak konpontzera eta haiek garbi mantentzera behartuta dago baimenaren titularra. Horretarako, lanak egiten hasi aurretik, 30.000,00 ?tako (hogeita hamar mila euro) fidantza ordaindu beharko du, zuzenbidez onartutako moduetako batean.

1.8.- Obretan aldaketaren bat egin nahi bada edota onartutako proiektuaren elementuren bat aldatzeko asmoa badago, egin baino lehen hartarako baimena eman behar du Udalak.

1.9.- Garabi-dorrea jartzeko udal baimena eskatu behar da.

1.10.- Era berean, aldamioak, hesiak eta edukiontziak jartzeko udal baimena eskatu beharko da formalki.

Hesiak jartzeko arauak:

Hesiak, bertikalean jarritako, 2,5 metroko altuerako ohol berriekin egingo dira. 20 cm zabalerako marra bertikalak margotuko dira, gorria eta zuria tartekatuz.

Oinezkoak pasatzeko 1,5 m-ko espaloi librea utziko da.

Hesia jarri aurretik, bide publikoaren okupazioaren krokis planoa aurkeztu beharko da Udaletxean. (Arduraduna Joseba Eizagirre.)

Hesietan obren berri ematen duten kartelak jarriko dira.

1.11.- Zaborrak garraiatzeko orduan, lan orduak errespetatuko dira eta, zarata, hautsa eta materialen erorketa ekiditeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira.

Zaborrak udal baimena duten zabortegietara eramango dira edo Gobernu Batzordearen onespena duten tokietara. Garraiatzerakoan bide publikora eror ez daitezen, behar bezala eutsita eramango dira.

1.12.- Obran, begi bistan, eta derrigorrez, erabaki honen fotokopia jarriko da onartutako dokumentazio teknikoarekin batera, ikuskapen lanetara doan pertsonalak eskura izan ditzan. Baldintza hau ez bada betetzen, zigorra jarriko da.

1.13.- Obrara edozein udal teknikari nahiz udaltzain sartu ahal izango da, inolako abisurik eman gabe eta laneko edozein ordutan, Arauak eta, oro har, Ordenantzak betetzen direla ziurtatzeko. Baimenaren titularrari egoki den isuna jarriko zaio, baldin eta berak edo obra arduradunak ikuskatzaile lanak eragozten baditu.

1.14.- Lanen hasiera: baimen hau jakinarazi, eta hurrengo egunetik kontatuta, sei (6) hilabeteko epean hasiko dira obrak.

1.15.- Obren iraupena: jakinarazpen hau egin eta biharamunetik zenbatuta hogeita lau hilabetetan (24) bukatuta egon beharko dute obrek.

BI: Baimena baliorik gabe geratuko da, besterik gabe, honako kasu hauetan:

2.1.- Baimena eman eta sei hilabeteko epean proiektu osoaren aurrekontuaren %15eko balioko obrak ez badira egin.

2.2.- Baimen honen titularrak, hain zuzen, iraungitako baimenaren xede diren obrak (edo erabilerak) hasi edo jarraitu nahi baditu, baimen berria eskatu behar du.

2.3.- Obrak amaitzeko finkatutako epearen erdia iraganda, aurrekontu osoaren %30aren balioa duten obrak ez badira egin.

2.4.- Obrak amaitzeko epea iraganda, bukatu gabe badaude.

Aurreko ataletan finkatutako epeak luzatu ahal izango dira, baldin eta horretarako arrazoirik badago eta luzatzeko eskaria epea amaitu baino lehen egiten bada.

HIRU: Edonola ere, obrek Abenduaren 4ko 20/97 Legeak, Irisgarritasuna Sustatzekoak, eta bera garatzen duten arauek ezarritako neurriak bete eta errespetatu beharko dituzte.

LAU: Eraikina okupatu eta erabili baino lehen, lehen erabilerako lizentzia eskuratu behar da, planeamenduak agintzen dituen lagapenak egin eta gero. Era berean, Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen Ordenantzetako 29. Artikuluak eskatzen duen dokumentazioa erantsi behar zaio lizentzia eskaerari. Bestalde, hurrengo datu hauen ziurtagiria aurkeztu behar du, Telekomunikazioetako Ikuskapen Buruzagitza Probintzialak emanda: azpiegitura babesten duen proiektu teknikoa, arauei jarraituz egina, aurkeztu dela; eta instalazio buletina edo ziurtapena ?dagokiona-, eta hura proiektu teknikoaren arabera egin dela.

Lehen erabilerarako baimenik gabe ez da emango lokalak, dendak, bulegoak edo besterik egokitzeko obra baimenik.

BOST: Baimen hau, jabego eskubidea izan ezik eta besteen kalterik gabe ematen da.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzordera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan. Dena den, ohiko hurrengo bilera, abenduaren 22an behar zuena, agian aurreratu egingo dela.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309. .etik 309. .era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna