2003.eko Uztailaren 8ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2003ko uztailaren 8an, 8:40 orduetan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKO BILKURA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Antxon Arrizabalaga Brusin, Jesus Maria Martiarena Jaka, Aroia Goienetxea Egibar, Isabel Lopez Aulestia, Maria Luz Anglada Gonzalez, Aitor Mimendia Artuzamonoa eta Enrique Figueroa Laboa.

Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aitor Ocerin Ibañez bilera hasi eta gero etorri dira.

Ainhoa Villanúa Ayuela ez da etorri.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkariak, Xabier Loiola Aristik.

Patxi Apalategi Mendizabal aritu da itzultzaile lanetan.

Bilera hastearekin batera alkateak aretoan diren, eta udal hauteskundeetara aurkeztea debekatua izan zuten, Lezoren Alde Plataformako lau kideei eskatu die bilkura-mahaitik aparte jartzeko, hau da, publikoarekin batera jartzeko. Eztabaida sortu da eta alkateak osoko bilkura Gobernu Batzorde gelan eta publikorik gabe egitea erabaki du.

Ondorioz, Gobernu Batzorde gelan jarraitu du bilkurak.

1.- Eratu diren talde politikoen eta haien bozeramaileen kontu ematea.

ROF-aren 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako, eratu diren talde politikoen eta haien bozeramaileen berri eman da.

TALDE POLITIKOAREN IZENA

TALDE KIDEAK

BOZERAMAILEA

"EAJ- PNV taldea"

Kepa Garbizu

Kepa Garbizu

Jesus Mari Martiarena

Aroia Goienetxea

Aitor Mimendia

Enrique Figueroa

"Eusko Alkartasuna taldea" (EA)

Iñake Urrestarazu

Iñake Urrestarazu

Aitor Ocerín

"PSE taldea" (PSE)

Mikel Antxon Arrizabalaga

Mikel Antxon Arrizabalaga

Ainhoa Villanúa

"Ezker Batua-Izquierda Unida taldea" (EB-IU)

Isabel Lopez

Isabel Lopez

"Partido Popular taldea" (PP)

Mari Luz Anglada

Mari Luz Anglada

Mikel Antxon Arrizabalaga ez dago ados, alkateak talde politiko baten bozeramaile lanak egitearekin ezta ere hauteskundeetan elkarrekin joan direnek orain bi talde politiko osatzearekin.

2.- Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai Gobernu Batzordekideak izendatzeko, bai alkateordekoak izendatzeko eta bai alkatearen eskuordekoak izendatzeko.

Alkateak 261., 262. eta 263. dekretuen berri eman du. Lehenengoaren bidez Gobernu Batzordeko kideak eta alkateordeak izendatu ditu. Hauek dira kideak eta alkateordeak, ordenan emanak, Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA), Jesus Mari Martiarena Jaka (EAJ-PNV), Aitor Ocerin Ibañez (EA) eta Aroia Goienetxea Egibar (EAJ-PNV).

262. dekretuan Gobernu Batzordearen baitan egiten dituen delegazioak jasotzen dira eta 263.ean Gobernu Batzordeko partaideengan egiten dituen delegazioak: Iñake Urrestarazuri Gizarte Zerbitzu arloan zenbait eskumen utzi dizkio, Jesus Mari Martiarenari Hirigintza, Obra eta Zerbitzu arlokoak, Aitor Ocerin Ibañezi Ingurugirokoak eta Aroia Goienetxeari Haziendakoak.

3.- Proposamena, Udalbatzaren Osoko bilkuren maiztasuna erabakitzeko.

Alkateak aurkeztu du deialdiarekin batera igorritako proposamena. Proposamenak honela dio hitzez hitz:

"Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikulua aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo akordio hau hartzea:

Udalbatzak bere ohiko osoko bilkurak bi hilabetez behingo maiztasunez egingo ditu, hil bikoitietako lehen asteazkenetan, 8:30 orduetan.

Asteazkena jai suertatuko balitz, hurrengo lehen lanegunera pasako litzateke."

Proposamena ahobatez onartu da.

4.- Proposamena, Batzorde Informatzaileen erakuntza, osaketa, lehendakaritza eta funtzionamendurako.

Alkateak eman dio udalbatzari egindako proposamenaren berri. Proposamenak honela dio hitzez hitz:

"Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38a, 124.1 eta 143.1 artikuluetan xedatzen dena aplikatuz, Udalbatzari aurkezten diot ondorengo

PROPOSAMENA

1.- Segidan seinalatzen diren Batzorde Informatzaile hauek sortzea eta lehendakariak izendatzea:

Hazienda eta Kontu Batzordea

Aroia Goienetxea Egibar

Hirigintza, Obra eta Zerbitzu

Batzordea

Jesus Maria Martiarena Jaka

Gizarte Zerbitzuen Batzordea

Iñake Urrestarazu Azurmendi

Kultur Batzordea

Kepa Garbizu Azkue

Pertsonal eta Barne Batzordea

Kepa Garbizu Azkue.

2.- Batzorde kide sei zinegotzi izango dira, lehendakaria barne (2 EAJ, 1 EA, 1 PSE, 1 IU eta 1 PP).

3.- Talde politiko bakoitzak (baita lehendakaritza duenak ere) bere ordezkariak (titularra eta ordezkoa, biak) izendatu behar ditu.

Guztiak ahots eta botoz, diktamenak bozkatzeko boto ponderatuaren sistema erabiliko delarik.

Erakunde edo talde antolatu bakoitzak bere ordezkaria izendatu ahal izango du.

Lezoko edozein biztanlek bertan parte hartu ahal izango du aplikagarria den legediak ezartzen duen bezala.

4.- Batzordeek hilean behingo aldizkakotasunez egingo dituzte ohiko bilkurak. "

Mikel Antxon Arrizabalagak dio komeni dela batzorde bakoitzaren edukia zehaztea. Alkateak dio egingo dela zehaztasun hori.

Alkatearen proposamena ahobatez onartu da.

Talde politiko bakoitzak izendatu ditu batzorde bakoitzera joango direnak. Hau da batzorde bakoitzaren osaketa.

BATZORDEA

LEHENDARIA

ORDEZKOA

KIDEAK

ORDEZKOAK

HAZIENDA ETA KONTU BATZORDEA

Aroia Goienetxea

Kepa Garbizu

Kepa Garbizu

Aitor Ocerin

Iñake Urrestarazu

M.A. Arrizabalaga

A. Villanúa.

Isabel Lopez

Mari Luz Anglada

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZU BATZORDEA

Jesus Mari Martiarena

Kepa Garbizu

Kepa Garbizu

Iñake Urrestarazu

M.A. Arrizabalaga

Isabel Lopez

Mari Luz Anglada

GIZARTE ZERBITZUEN BATZORDEA

Iñake Urrestarazu

Kepa Garbizu

Kepa Garbizu

J.M. Martiarena

A. Villanúa

M.A. Arrizabalaga

Isabel Lopez

Mari Luz Anglada

KULTURA BATZORDEA

Kepa Garbizu

Aroia Goienetxea

Aroia Goienetxea

Iñake Urrestarazu

Aitor Ocerin

A.Villanúa

M.A. Arrizabalaga

Isabel Lopez

Mari Luz Anglada

PERTSONAL ETA BARNE BATZORDEA

Kepa Garbizu

Jesus Mari Martiarena

J.M. Martiarena

Iñake Urrestarazu

M.A. Arrizabalaga

Isabel Lopez

Mari Luz Anglada

Ondoren izendatuko dira batzorde bakoitzaren idazkaria eta haren ordezkoa.

5.- Organo kolegiatuetan Korporazioaren Ordezkariak izendatzea, Udalbatzaren konpetentzia denetan.

Alkateak aurkeztu du proposamena. Deialdiarekin bidalitakoa zuzendu egin behar da San Markos Mankomunitaterako bi ordezkari titular behar direlako eta Oarsoaldeako Industrialderako ordezkaririk izendatu behar ez delako. Zuzenketa horiek eginda hau da proposamena, hitzez hitz:

"Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. Artikuluan finkatzen dena aplikatuz, Udalbatzari proposatzen diot ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordezkari izan daitezen:

ORGANOAK

Titularra / Ordezkoa

ZINEGOTZIA

Añarbeko Uren Partzuergoa

Titularra

Aitor Ocerin Ibañez

Ordezkoa

Jesús Mª Martiarena Jaca

San Markos Mankomunitatea

Titularra

Aitor Ocerin Ibañez

Titularra

Enrique Figueroa Laboa

Behemendi

Titularra

Aitor Mimendia Artuzamunoa

Ordezkoa

Aroia Goienetxea Egibar

Oarsoaldea

Titularra

Kepa Garbizu Azkue

Ordezkoa

Jesús Mª Martiarena Jaca

Elkarkidetza

Titularra

Iñake Urrestarazu Azurmendi

Ordezkoa

Aroia Goienetxea Egibar

Pasaiako Portu Agintaritza

Titularra

Jesús Mª Martiarena Jaca

Euskal Fondoa

Titularra

Kepa Garbizu Azkue

Ordezkoa

Iñake Urrestarazu Azurmendi

Mikel Antxon Arrizabalaga ez dago ados proposamenarekin, bakarrik bi talde politikok dutelako ordezkaritza eta bere ustez bazegoen ordezkaritzak talde guztien artean banatzerik. Bestalde ez dago ados Pasaiako Portu Agintaritzarako proposatutako ordezkariarekin, bere ustez alkateak izan behar luke udal ordezkaria organo horretan.

Alkatearen proposamena onartu egin da aldeko zazpi botorekin, alkatearena eta EAJ-PNV eta EA taldeetako zinegotzienak, aurka boto bat, PSE taldeko zinegotziarena eta bi abstentzio, EB-IU eta PP taldeetako zinegotzienak.

6.- Errenteria eta Lezoko Udalerrien arteko muga-lerroa zehazteko aktaren onarpena.

Honela dio alkatearen proposamenak:

" Errenteria eta Lezoko udalerrien arteko muga-lerroa zehazteko egindako eragiketaz elkarren arteko aktaren onarpena:

2002ko maiatzaren 10ean eta ekainaren 21ean egindako batzarretan udalaren Osoko Bilkurak Errenteria eta Lezoko udalen arteko mugak zehazteko espedientea hasi eta eginkizun horretan arituko zen batzordea izendatu zuen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu du lan horietan eta lan horien emaitza bezala maiatzaren 5ean bi herrien arteko muga-lerroa zehazteko egindako eragiketari zegokion elkarren arteko akta sinatu zuten udalerrietako bi batzordeek.

Gipuzkoako udalerrien mugaketak arautzen dituen martxoaren 17ko 2/2003 Foru Arauaren 22,1 artikuluaren arabera "mugaketaren akta, agiri osagarri guztiak berarekin dituela, mugaketak ukitutako udalen batzarrera eramango da hilabeteko epean, batzarrak onar dezan." TOALaren 47,2, c) artikuluaren arabera onarpenak batzarkideen 2/3en aldeko botoa behar du.

Maiatzaren 22an egindako osoko bilkuran proposamen hau mahai gainean uztea erabaki zen. Iruditzen zait, erabaki hura hartzeko izandako argudioak izan dezakeela beste irtenbide bat.

Horregatik guztiarengatik, Alkatetza honek Osoko Bilkurara darama ondorengo

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Onartzea Errenteria eta Lezoko udalerrien arteko muga-lerroa zehazteko egindako eragiketari buruzko elkarren arteko akta, 2002ko maiatzaren 5ean bi herrietako batzordeak sinatutakoa.

BI: Erabakia Errenteriako udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaritza Departamentuari jakinaraztea."

Proposamena ahobatez onartu da, hau da, aldeko hamaika botorekin.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 310.635.etik 310.640.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna