2011ko ekainaren 30eko akta

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2011ko ekainaren 30ean , 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Lucia Aranburu De la Cal, Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Zinegotzien kargu hartzea.

Mikel Antxon ArrizabalagaBrusin eratze bilkuran ez zen izan. Kargua hartzeko dokumentuak udaleko idazkaritzan aurkeztu ditu gaur. Alkateak galdetu dio ea zin egin edo agintzen duen bere kontzientzia eta ohorearengatik zinegotzi karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela. Mikel Antxon Arrizabalagak hitz eman du. Behin bere zinegotzi kargua hartu ondoren bilkurak jarraitu egin du.

2.- Eratu diren talde politiko eta bere bozeramaileen kontu ematea.

Alkateak dio hiru talde politiko eratu direla udal erregistroan aurkeztutako idatzien bidez. AFA-aren 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondorioetarako, eratu diren talde politikoak eta haien bozeramaileak hauek dira:

TALDE POLITIKOAREN IZENA

TALDE KIDEAK

BOZERAMAILEA

“Lezoko Bildu udal taldea”

Ainhoa Zabalo Loyarte

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Mikel Arruti Salaberria

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Eneko Lartige Zabaleku

Garazi Kuesta Unzain

Angel Portugal Formoso

Naroa Tubilla Ziganda

Luis Garrido Corral

Lucia Aranburu de la Cal

“EAJ- PNV taldea”

Kepa Garbizu

Kepa Garbizu Azkue

Xubero Ubillos Apaolaza

Enrique Figueroa Laboa

“Eusko Sozialistak- Socialistas Vascos”

Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín

Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín.

3.- Alkateak hartutako erabakien berri ematea, bai organo batzordekideak izendatzeko, bai alkateordekoak izendatzeko eta bai alkatearen eskuordekoak izendatzeko (2011AL030062, 2011AL030063 eta 2011AL030064).

Alkateak D11/00761, D11/00760 eta D11/00759 dekretuen berri eman du. Lehenengoaren bidez Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatu ditu. Hauek dira kideak eta alkateordeak, ordenean emanak: Eneko Lartige Zabaleku (Lezoko Bildu udal taldea), Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (Lezoko Bildu udal taldea), Angel Portugal Formoso (Lezoko Bildu udal taldea) eta Luis Garrido Corral (Lezoko Bildu udal taldea).

D11/00760. dekretuan Tokiko Gobernu Batzarraren baitan egiten dituen delegazioak jasotzen dira eta D11/00759an Tokiko Gobernu Batzarreko partaideengan egiten dituen delegazioak: Eneko Lartige Zabalekuri Hirigintza eta Ingurumen, Obra eta Zerbitzuen arloan zenbait eskumen utzi dizkio eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurrari Haziendakoak.

4.- Proposamena, udalbatzaren osoko bilkuraren maiztasuna erabakitzeko (2011ID100003).

Alkateak deialdiarekin bidalitako proposamena aurkeztu du. Honela dio hitzez hitz:

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikulua aplikatuz, alkatetza honek proposaturik Udalbatzak ondorengo akordio hartu du:

BAT: Udalbatzak bere ohiko osoko bilkurak bi hilabetez behingo maiztasunez egingo ditu, hil bakoitietako azken ostegunean, 19:30 orduetan.

Osteguna jai suertatuko balitz, hurrengo asteko ostegunera pasako litzateke.

Proposamena bozkatu eta aho batez onartu da.

Alkateak zehaztu du irailean egingo dela lehen ohiko osoko bilkura.

5.- Proposamena, batzorde informatzaileen erakuntza, osaketa, lehendakaritza eta funtzionamendurako (2011ID100004).

Alkateak deialdiarekin bidalitako proposamena aurkeztu du. Honela dio hitzez hitz:

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38a, 124.1 eta 143.1 artikuluetan xedatzen dena aplikatuz, alkatetza honek proposaturik Udalbatzak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Segidan seinalatzen diren Batzorde Informatzaile hauek sortzea eta lehendakariak izendatzea:

Hazienda eta Kontu Batzordea

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Hirigintza eta Ingurugiro, Obra eta Zerbitzu Batzordea

Eneko Lartige Zabaleku

Gizarte Zerbitzuen Batzordea

Ainhoa Zabalo Loyarte

Kultura Batzordea

Ainhoa Zabalo Loyarte

Pertsonal eta Barne Batzordea

Ainhoa Zabalo Loyarte

Bozeramaileen Batzordea

Ainhoa Zabalo Loyarte

BI: Batzorde kideak bost zinegotzi izango dira, lehendakaria barne (3 BILDU,1 EAJ-PNV, eta 1 PSE).

Guztiak ahots eta botoz, diktamenak bozkatzeko boto ponderatuaren sistema erabiliko delarik.

Erakunde edo talde antolatu bakoitzak bere ordezkaria izendatu ahal izango du.

Lezoko edozein biztanlek bertan parte hartu ahal izango du aplikagarria den legediak ezartzen duen bezala.

HIRU: Talde politiko bakoitzak (baita lehendakaritza duenak ere) bere ordezkariak (titularra eta ordezkoa, biak) izendatu behar ditu.

Kepa Garbizuk dio proposamenean batzorde lehendakariak jasotzea ez dela guztiz formala ez duelako AFA delako testu legalaren 125. artikuluak agintzen duena betetzen. Idazkariak dio alkatea batzordetako lehendakaria izanik, eta batzordeetako lehendakaritza delegatu lezakeenez, zuzena dela alkateak berak lehendakitzak beste zinegotzi batean proposatzea.

Proposamena onartu egin da aldeko bederatzi boto eta lau abstentziorekin (Kepa Garbizu, Xubero Ubillos, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

6.- Proposamena, Organo kolegiatuetan, korporazioaren ordezkariak izendatzeko plenoaren konpetentzia denean (2011ID100005).

Honela dio alkateak egindako proposamenak:

Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, alkatetza honek proposatuz, Udalbatzak ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordekari izan daitezen eraki du:

BAT:

ORGANOAK

Titularra

ZINEGOTZIA

Añarbeko Uren Partzuergoa

Titularra

Eneko Lartigue Zabalecu

Ordezkoa

Angel Portugal Formoso

San Markos Mankomunitatea

1. Titularra

Ainhoa Zabalo Loyarte

2. Titularra

Eneko Lartigue Zabalecu

1. Ordezkoa

Luis Garrido Corral

2. Ordezkoa

Angel Portugal Formoso

Behemendi

Titularra

Eneko Lartigue Zabalecu

Ordezkoa

Angel Portugal Formoso

Oarsoaldea

Titularra

Ainhoa Zabalo Loyarte

Ordezkoa

Eneko Lartigue Zabalecu

Jaizkibia, S.A.

Titularra

Ainhoa Zabalo Loyarte

Ordezkoa

Eneko Lartigue Zabalecu

Oarsotek

Titularra

Ainhoa Zabalo Loyarte

Ordezkoa

Eneko Lartigue Zabalecu

Euskal Fondoa

Titularra

Eneko Lartigue Zabalecu

Ordezkoa

Ainhoa Zabalo Loyarte

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Udalbatzako Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Kepa Garbizuk dio badagoela izendapenak egiteko modu demokratikoagoa. Esate baterako, udal talde politikoak osoko bilkuran duten ordezkaritzaren proportzioa aplikatuz. Zortzi ordezkaritza erabakitzen direnez proposatu du gobernu taldearen esku sei geratzea eta bi oposizioko bi taldeen esku.

Alkateak berak egindako proposamena jarri du bozketara eta onartu egin da aldeko bederatzi boto eta aurkako laurekin (Kepa Garbizu, Xubero Ubillos, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

7.- Alkatearen dedikazio esklusiboa eta Hirigintza eta Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren dedikazio partziala eta haien ordainketa onartzeko proposamena. (2011ID100006)

Alkateak proposamena onartzea eskatu du. Kepa Garbizuk ohartu du proposamen idatzian akatsak daudela, euskarazko zein erdarazko bertsioetan, desberdinak batean eta bestean. Akats horiek zuzenduta honela dio proposamenak:

Tokiko Gobernu Batzarra osatzen dutenak eta Alkate Ordeak izendatzea egin ondoren, eta era berean dagozkien delegazioak, Alkatetza honek proposaturik Udalbatzak ondorengo akordio hauek hartu ditu Alkatearen dedikazio esklusiboa eta ordainketari eta Hirigintza eta Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren dedikazio partziala eta ordainketari dagokionez.

BAT: Alkatearen dedikazio esklusiboa eta kargu horrengatik urtean jasoko duen ordainketa gordina onartzea, 46.784,57 €.. Akordio hau 2011ko uztailaren 1ean sartuko da indarrean.

BI: Eneko Lartigue Zabalecu, Hirigintza eta Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren jornadaren %80ko dedikazio partziala onartzea, eta kargu horrengatik urtean jasoko duen ordainketa gordina ere, 36.032,61 €. Akordio hau 2011ko uztailaren 1an sartuko da indarrean.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Kepa Garbizuk dio alkateak udalean gehien irabazten duen udal langileak baino gehiago irabazi beharko lukeela.

Mikel Antxon Arrizabalagari gehitxo iruditzen zaizkio bi dedikazio hauek eta gai zerrendako hurrengo puntuan proposatzen den aholkulariarena. Guztira, gizarte segurantzako gastuak barne 140.000 €tako gastua asko iruditzen zaio udalarentzat. Baita ere dio, desorekatua dela gobernu taldeak hiru liberatu eta oposizioak bakar batere ez izatea.

Eneko Lartige eta Mikel Arrutik diote Mikel Antxon Arrizabalagaren hitzetatik ez dela garbi geratzen zerekin dagoen desados: gastuarekin edo gastua banattzeko moduarekin.

Bozketa egin da eta proposamena onartu da aldeko hamabi botorekin eta aurkako batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga).

8.- 2011.urteko plantila organikoa eta lan postuen zerrenda aldatzeko proposamena (langile ebentuala) (2011PE290002).

Alkateak proposamena onartzea eskatu du. Honela dio proposamenak:

Alkatetzaren Aholkulari lan postua sortzea interesgarria irudituz, alkatetza honek proposaturik Udalbatzak ondorengo erabakia hartu du.

BAT: Hasierako onarpena ematea 2011kako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda aldaketari, behin-behineko langileentzat gordetako Alkatetzaren Aholkularia plaza eta lanpostua sartuz, udalean indarrean dagoen ordainketa taularen 14. mailako ordainsariarekin (34.616 €/urtean).

BI: Espedientea hamabost egunez jendaurrean jartzea, GAOn eta iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Jendaurreko epean erreklamaziorik ez balego behin betiko onarpena automatikoa izango da.

Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du zergatik sortu nahi den aholkulari lanpostu hau. Orain arte inoiz ez omen da Lezoko udalean horrelakorik izan.

Alkateak erantzun dio egoera berezia dela legealdi honetakoa eta beharrezkoa ikusi duela.

Kepa Garbizuk proposatu du aholkulari lanpostua oposizioko taldeentzat ere sortzea, lan saria ordezkaritzaren proportzioan banatuz.

Alkateak egindako proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko bederatzi boto eta aurkako laurekin (Kepa Garbizu, Xubero Ubillos, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

9.- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) Udal administrazioaren Hizkuntza Ofizialen Erabilera Plana onartzeko proposamena.(2009KU290002).

Honela dio bilkura deialdiarekin bidalitako proposamenak:

2009ko abenduaren 2an egindako Plenoak, Lezoko Udala Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) sartzea onartu zuen.

EBPN onartzeaz gain, ordea, Lezoko Udalaren Hizkuntza Ofizialen Erabilera Plana ere onartu behar da prozesua amaitzeko. Alkatetza honek proposaturik Udaltzabatzak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN) Udal administrazioaren Hizkuntz Ofizialen Erabilera Plana onartzeko erabaki proposamenari onarpena ematea.

Gaia hau batzorde berriemailetik pasa gabe aurkeztu delako kexatu da Mikel Antxon Arrizabalaga.

Alkateak dio presa duelako ekarri dela gaia., Udal teknikariaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko gaizki ulertu bat medio Erabilera Plana onartzear dago oraindik Eusko Jaurkaritzan. Plana onartzea ezinebstekoa da dirulaguntzak jaso ahal izateko.

Idazkariak horrela ohartuta, eta gaia batzorde berriemailean diktaminatu gabe dagoenez, lehenik gaiaren urgentzia onartu eskatu du. Ondoren gaia aztertzea eta bozkatzea onartu da aldeko hamabi botorekin eta kontrako batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga).

Gaiaren urgentzia onartu ondoren proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko hamabi botorekin eta abstentzio batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 19:50tan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 929.807etik 929.812ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna