2012ko otsailaren 7ko akta

Lezon, 2012ko otsailaren 7an, asteartea, 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, ,Ainhoa Zabalo Loyarte, alkatea eta Eneko Lartige Zabaleku, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Mikel Arruti Salaberria eta Luis Garrido Corral batzarkideak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2012ko urtarrilaren 24an egindako bilkurako akta onartzea.

Erdaraz idatzitako aktaren 4. Gaiko 3 lerroaldi hasieran (930580 orrian) “Con fecha 15 de mayo de 2010” esan ordez “Con fecha 15 de junio de 2010” esan behar du. Beste aldaketarik gabe akta onartu egin da.


IDAZKARITZA

2.- Posta zerbitzuaren kontratua esleitzeko proposamena onartzea (2011ID490001).

Diputatuen Kontseiluaren 2011ko abuztuaren 2ko akordioan jasotako eskuordetza medio, Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko foru diputatuak 2011ko azaroaren 7ko foru aginduaren bitartez, SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A. (IFZ.: A83052407) enpresarekin Foru Kontratazioen Zentralaren bidez X11032 zenbakiko espedientea “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Lezoko Udalari dagokio, Foru Kontratazio Zentralak tramitatutako espedienteari atxikia dagoen erakundea den aldetik, eta hornidura interesatzen zaion neurrian, 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin arabera, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea.

Behin esparru akordioa sinatu ondoren, proposatzen da zerbitzu honi buruzkoa, esparru akordioa burutzea erabaki den enpresa berari esleitzea eta hala formalizatzea.

Lezoko Udalak izandako posta zerbitzuaren erabilera zenbatetsia kontuan izanik, gutxi gorabehera, urteko 10.169,49 euroko gastua ateratzen da, BEZik gabe.

Gastuak segidako traktu izaera iraunkorra du, konpromiso kreditu gaiari dagokion finantza eta aurrekontu xedapenen ondorioetarako.

Hori dela eta, Sektore Publikoetako Kontratuen 30/2007 Legearen 182. artikuluari jarraituz, bidezkoa da eratorritako kontratua SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A. enpresari esleitzea, sinatutako esparru akordioaren ondorioetan ezarritako baldintzetan.

Ondorioz, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Esleitzea “Foru Kontratazio Zentralaren bitartez posta zerbitzuko esparru akordiotik” eratorritako kontratua (X11032) SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A. enpresari (IFZ.: A83052407), esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan. Akordioaren oinarrizko atala da honekin batera doan Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, S.A. enpresak 2011ko irailak 22ko datarekin aurkeztutako “III.eranskina –xehetasun orria- eskaintza ekonomikoa”

BI: Baimentzea eta xedatzea SDAD. ESTATAL DE CORREOS Y TELEGRAFOS, S.A., N.I.F.: A83052407, enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion 10.169,49 euroko gastua, 01.221.02.122.00 2012 kontusailaren kargura.

HIRU: Enpresa esleipendunarekin kontratua formalizatzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordearengana jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


GIZARTE ZERBITZUAK

3.- Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzuaren kontratazioa luzatzearen erabakiari zuzenketa egiteko proposamena (2012GZ170001).

Txosten teknikoa ikusirik eta administrazio klausula partikularra azterturik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: 2012ko urtarrilaren 24ko Gobernu Batzordean onartu zen luzapenaren prezioari zuzenketa egitea.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea: 50.626.56€ (AD-16)

HIRU: Erabakiaren berri eman Udal Kontuhartzailetzari.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


PERTSONALA

4.- Udal langile batek seme-alaben zaintzagatik beste urte betez murrizketa luzatzeko eskaera onartzeko proposamena (2012PE100002).

Maite Getaria Iriartek, 2011ko abenduaren 31ean aurkeztutako idatzian, lan murrizketarekin jarraitzeko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik

Lan murrizketa, 2011ko urriaren 13an hasi eta 2012ko urriaren 12a bitarte iraungo luke, jornadaren %40koa izango litzateke eta lanaldiaren amaieran egingo luke.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Ontzat hartzea Maite Getaria Iriartek bere semearen zaintzagatik egindako lan murrizketa eskaria, lanaldiaren %40koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:

- Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4h12min. eginez. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.

- Lan-murrizketak 2011ko urriaren 13an hasi eta 2012eko urriaren 12a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri interesatuei ematea

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Udal brigadako ofiziala lanpostuari eginkizunak aldatzeko proposamena onartzea (2012PE100003).

Udal zerbitzuen antolaketa egokiak lanpostu bakoitzaren eginkizunak zehaztea eskatzen du.

Ur zerbitzuaren ardura, bai hornidura bai saneamendua, orain arte Udal aparejadorea-Zerbitzuburua lanpostuari egokitu izan bazaio ere Brigada ofiziala lanpostuak ardura horietan parte hartu izan du.

Ikusirik brigada buruak proposatutako brigadako langileen lan arduren banaketa eta udal zerbitzuen antolaketarako egokiagoa irudituz, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Brigada Ofiziala lanpostuari ur zerbitzuaren ardura ematea.

BI: Udal aparejdorea-Zerbitzuburuari eginkizun horiek kentzea.

HIRU: Erabaki honek ez du oraingoz eraginik izango lanpostu horien lansarietan.


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako alkate eta zinegotzi delegatuen ebazpenen berri eman da.


GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930.584tik 930.586ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi

Eguna