2015eko azaroaren 11, Ezohikoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko azaroaren 11n, 19:30ean eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arbera Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Halaber, udal Kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegi egon da.

1. 2016. ekitaldirako Ordenantza Fiskalak onartzeko diktamena (2015KO290004)

Alkateak diktamina aurkezten du. Honela dio:

“Batzorde informatibo orokorreko lehendakariak azaldu ditu 2016. urterako ordenantza fiskalak eratzeko erabilitako irizpideak, kontuhartzailetzaren informean oinarriturik.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, batzorde informatibo orokorrak, 2015eko azaroaren 5ean egindako bilkuran behean heldu dena, Pedro María Garbizu Azkue, Noemí Arberas Oses eta Irlentz Ortega Ugalderen botoa alde dela

DIKTAMINATZEN DU:

BAT.- Hasierako onarpena ematea ondorengo Ordenantza Fiskal hauen aldaketari:

0.-Zergen kudeaketa eta bilketaren Ordenantza Orokorra: 2016eko egutegi fiskala.

3. Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

6-5 Udal lokalak erabiltzearen tasak.

6-8. Udal Baratzak.

7.-Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzailea.

7-1. Ura.

7-2 Estolderia.

7-3. Zaborra.

7-9 Eskaera bitartez emandako dokumentuak.

7-11. Bekoerrota Kiroldegia eta Altzate igerilekuak.

7-13 Udalekuak.

7-14 Ludoteka zerbitzua.

7-15 Kultura saileko materiala.

BI: Informazio publikorako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

HIRU: Jendaurreko erakusketako epealdia amaitu ondoren, behar den behin betiko erabakiak hartuko da, aurkeztu izan diren erreklamazioak ebatziz eta ordenantzen behin betiko idazketa, beraren indargabetzea edo eta, behin behineko akordioan aipatutako aldarazpenak onetsiz. Erreklamaziorik aurkezten ez deneko kasuan, ordurarte behin behinekoa zen erabakia behin betiko hartutzat ulertuko da.

Kontuhartzaileak azaldu du batzordeak diktaminatutakoaren alde nabarmenenak: alde batetik, Trakzio Mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan %10aren beherapena proposatzen da. Hobarien kalkulurako irizpide ekonomikoak aldatu egin dira eta 7. Ordenantza orokorrean jasotzen dira berdinak direlako ordenantza fiskal guztietarako. Dio egutegi fiskala eguneratu egin dela 2016ko urtera eta kultura saileko zenbait liburuen prezioak ere jaitsi egin direla.

Ainhoa Zabalori iruditzen zaio hobari taula hobetu daitekeela eta suposatzen duen murrizketa zuzendu. Alkatea prest dago hobari taula errepasatzearekin.

Diktamena onartu da aldeko 6 botoekin (EAJ-PNV udal taldea) eta 7 abstentzioekin (6 BILDU udal taldea eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:00ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105998tik 1105999ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna