- AKTA ONARTZEA
- 1.- Egoki irudituz gero, 2004ko uztailaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- 3.- Euskal Fondoari ordainketa egiteko konpromezua hartzeko proposamena, Saharauiar Errepublika Arabiar Demokratikoan gasolindegia errefuxiatuen kanpamenduetan finantzatzeko.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 4.- Arau Ordezkatzaileen idazketarako kontratua eteteko espedienteari hasiera emateko proposamena.
- 5.- Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen errebisioa eta egokitze-lanak esleitzeko proposamena.
- 6.- S-1 Sektoreko urbanizazio-proiektua idazteko kontratazio-espedientea hasteko proposamena.
- 7.- Estibadora Algeposa, S.A.k eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientearen alde informatzeko proposamena (espediente hau Transportes T.I.C., S.A.k eskatuta hasi zen).
- 8.- Lezoko Udalaren jabegoko lursaila Emilio Belintxonek erabiltzeko baimena aldatzeko proposamena.
- 9.- Proposamena Mª Jesús Arrastua Aranbururi irekitze-lizentzia emateko, nekazal-turismo jarduerarako Joanmartindegi baserrian.
- 10.- Nerea Aramburu Emparanek, Inversiones Arahonde, S.L.U.ren izenean eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientearen alde informatzeko proposamena.
- 11.- Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain kaleko 2. zenbakiko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia emateko proposamena, igogailua jartzeko.
- 12.- Garbiñe Irazusta Escamendiri obra lizentzia emateko proposamena, Apaiziartza baserria berritzeko eta birgaitzeko.
- 13.- Obra lizentzia Ibon Artano Osari emateko proposamena, Arretxene kaleko 1.an solairuartean etxabe komertziala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko.
- GIZARTE ZERBITZUAK
- 14.- Gaxuxa Emakume Taldeari dirulaguntza eskaera onartzeko proposamena.
- 15.- Etxez-etxeko laguntza eskaera onartzeko proposamena.
- 16.-
- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaera ez onartzeko proposamena.
- 17.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak onartzeko proposamena.
- 18.- Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko proposamena.
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2004ko abuztuaren 2an, goizeko 9:10etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Aroia Goienetxea Egibar, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.
Ez da bileran izan Aitor Ocerín Ibáñez
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2004ko uztailaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.
Bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin akta onartu eta firmatu egin da.
2.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
Alkateak, Tokiko Gobernu Batzarraren azken bilera ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.
3.- Euskal Fondoari ordainketa egiteko konpromezua hartzeko proposamena, Saharauiar Errepublika Arabiar Demokratikoan gasolindegia errefuxiatuen kanpamenduetan finantzatzeko.
Ikusita Euskal Fondoak egindako eskabidea, S.E.A.D. delakoan (Saharauiar Errepublika Arabiar Demokratikoan) gasolindegia errefuxiatuen kanpamenduetan finantzatzeko konpromezuari buruzkoa, eta alkatetzak proposatua, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Lezoko Udalak, Euskal Fondoako kide bezala Asoziazio harekiko hartutako konpromezu ekonomikoari erantzunez, 2004ko ekitaldirako 6.312,50 €tako ekarpena (AD-586) egitera konprometitzen da eta ondorengo egitasmora zuzenduta egongo da: “Gasolindegia errefuxiatuen kanpamenduetan”, 156K erreferentzia duena.
BI: Ordainketa, espedientean erantsirik ageri den konpromezu dokumentuan ageri diren baldintzapean egingo da. 2004ko irailaren 10erako egitea aurreikusita dago.
HIRU: Erabaki honen berri ematea interesatuei eta kontuhartzailetza zerbitzuari.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
4.- Arau Ordezkatzaileen idazketarako kontratua eteteko espedienteari hasiera emateko proposamena.
1998ko apirilaren 7an egindako batzarraldian Lezoko Udaleko Plenoak Arau Subsidiarioen berrikuntza idazteko kontratua Manuel Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek eta Teodoro Cacho Etxeberria abokatuak osaturiko ekipoari esleitzea erabaki zuen, 1998ko otsaileko proposamenean jasotako baldintzen arabera eta 21.750.160 pezetaren prezioaren truke.
Proposamen honen 6., atalean udalaren aldetik kontratua behin betikoz eteteko aukera aurreikusten da, burutzeke geratzen diren lanen kostuaren %15a esleipendunei ordaintzearen truke.
Lezoko Udalaren borondatea kontratu hau etetea da.
Administrazio Publikoen Kontratu Legearen Testu Bateratuaren 112 artikuluaren arabera kontratazio organoak erabakiko du kontratuaren etetea.
Kontratuaren esleipena plenoak egin baldin bazuen 1998an orain etetea ere berari dagokiola pentsa daiteke. Aitzitik, 1998an kontratu hau plenoak esleitu bazuen ere kopuruagatik Gobernu Batzordea zen berez organo eskuduna Toki Administrazioaren Oinarri 7/1985 Legearen arabera, arestian aipatu diru kopurua Udaleko aurrekontu arruntaren %5 baino txikiagoa zelako eta hori zen, hain zuzen ere aipatu lege horren 21.l) artikuluak Alkateari kontratatzeko ahalmenean onartzen zion eskuduntzaren muga.
Alkateak Gobernu Batzordean delegatu zituenez hainbat eskuduntza, besteak beste, eten nahi den kontratu honen kopuruko kontratuen esleipena, organo honek eta ez plenoak erabaki behar zuen Arau Subsidiarioen berrikuntza idazteko kontratuaren esleipena.
Bestalde 11/1999 Legeak arestian aipaturiko %5 muga hori %10ra igo zuen, gaur egun indarrean dagoena, hain zuzen ere.
Beraz organo eskuduna Gobernu Batzordea zenez, berezko kontratazio organoa ere hau zela eta dela ondorioztatu behar da.
Horrela ulertu du Lezoko Udalak ere lehendik, hain zuzen ere, 2003k otsailaren 20an aipatu kontratuaren aldaketa bat proposatu baitzuen esleipendunak eta aldaketa honen onarpena Gobernua Batzordeak egin zuen. Indarrean dagoen legediaren arabera, Administrazio Publikoen Kontratu Legearen Testu Bateratuaren 101artikulua, kontratazio organoak onar ditzake kontratuan aldaketak.
Halaber kontratuen etetea arautzen duen Administrazio Publikoen Kontratu Legearen Araudi Orokorreko 109 artikuluaren arabera ondorengo prozedura jarraitu behar da Administrazioak ofizioz kontratu bat eten nahi badu:
- Kontratua eteteko proposamena onartu ondoren 10 eguneko audientzia eman behar dio kontratistari.
- Epe bereko audientzia bermea edo asegurua jarri duenari, bermea hartzea proposatzen bada.
- Kontratista kontratua etetearen aurka agertzen bada Estatu Kontseiluaren diktamina beharko da.
Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzordeak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Arestian aipatu kontratua eteteko prozedurari hasera ematea Manuel Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek eta Teodoro Cacho Etxeberria abokatuak osaturiko ekipoak 1998ko otsaileko proposamenean jasotako 6., baldintzan jasotakoaren arabera.
BI: Kontratu honen esleipendunei 10 egunetako audientzia ematea.
5.- Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen errebisioa eta egokitze-lanak esleitzeko proposamena.
Lezoko Udalak 2004ko ekainaren 7ko Tokiko Gobernu Batzarreko akordioaren bitartez Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuntza eta Egokitze lanak kontratatzeko espedientea hastea erabaki zuen, publizitaterik gabeko jardunbide negoziatua erabiliz.
Halaber, dekretu horren bidez kontratazio hau arautuko duten administrazio baldintza agiria eta baldintza teknikoen agiria ere onartu ziren.
Horrela jardunbide negoziatuan hiru profesional gonbidatu dira proposamenak aurkez ditzaten eta gonbidaturiko hiruretatik bik aurkeztu dituzte proposamenak. Hirugarrenak prozeduran parte hartzeari uko egin dio.
Aurkezturiko bi profesionalak Jesus Ansa Zabaleta eta Roberto García Aizpiri dira.
Jesus Ansak aurkezturiko dokumentazioaren arabera ez du kontratu hau arautzen duen baldintza agirietako 11., artikuluko e) atalean eskatzen den gaitasun teknikoa betetzen, ez baitu hiru hirigintza planeamenduko dokumentu idatzi izana frogatzen. Batetik ez duelako ziurtagiririk aurkezten eta bestetik planeamendu dokumentu bezala aurkezten duen lan bat, hirigintza kudeaketarako dokumentua delako, hain zuzen ere exekuzio unitate baten mugaketa.
Halaber, baldintza teknikoen agiriko 2., artikuluan lanak burutzeko xedatzen den epea ere ez du betetzen proposamenak.
Bestalde Jesus Ansaren proposamen ekonomikoa kontratuaren aurrekontua baino askoz ere altuagoa da. Kontratu honen aurrekontua 238.000 eurotakoa da eta aurkeztu den proposamena 324.800 eurotakoa.
Hiru arrazoi hauengandik, beraz, Jesus Ansaren proposamena baztertu egin behar da.
Roberto Garcíak aurkezturiko proposamenak kontratu hau arautzen duten administrazio baldintza agiriak eta baldintza teknikoen agiriak xedatzen dutena betetzen du. Eta betetzen duen bakarra denez negoziaziorako aukerarik ez dago. Lanak burutzeko proposamen ekonomikoa berriz 230.000 eurotakoa da.
Administrazio baldintza agiriko 2 artikuluak xedatzen duena kontuan izanda, hain zuzen ere parte-hartzaileekin negoziatu beharrekoa talde idazlearen esperientzia, lanak egitera xedatuko den giza taldearen antolaketa eta deskribapena, egin beharreko lanen egitaraua, proposamen ekonomikoa eta lan osagarriak direla, eta egindako eskaintzak kontuan izanda, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuntza eta Egokitze lanak Roberto García Aizpiriri esleitzea egindako proposamenaren arabera, eta 230.000 euroengatik (A-616) baldintza agiriak kontuan izanda berea baita hauek xedatzen dutena betetzen duen bakarra.
BI: Roberto García Aizpiriri adieraztea, akordio honen jakinarazpena jaso eta 15 egun baino lehen Lezoko udalean kontratu honen esleipen prezioaren %4ko bermea aurkeztu beharko duela, hain zuzen ere 9.200 euro, kontratua formalizatzeko, hau ere aipatu 15 eguneko epea pasa baino lehen.
6.- S-1 Sektoreko urbanizazio-proiektua idazteko kontratazio-espedientea hasteko proposamena.
Indarrean dauden Planeamenduko Arau Subsidiarioak eta izapidetzen ari den Zatikako Planak S-1 Sektoreai buruz xedatzen dituzten zehaztapenak garatzeko derrigorrezkoa da besteak beste urbanizazio proiektu bat idaztea eta exekutatzea.
Urbanizazio proiektua Idazteko aholkularitza teknikoa kontratatzea derrigorrezkoa da Udalak duen egiturarekin ezinezkoa baita lan haur aurrera eramatea.
Kontratu honen administrazio-baldintzen agiria egiteko 30.000 euroko prezioa hartu da kontutan administrazio-baldintza plegua osatzerakoan. Prezio hau, Arkitekto Elkargo Ofizialak gomendatzen dituen tarifak aplikatu ondoren atera da.
Kontratu hau HAKLTBaren 196.2 artikuluan aurreikusitako kontsultoretza eta laguntza tekniko kontratu bat da, beraz HAKLTBaren lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren IV tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.
Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzea egoki irizten zaio presazkoa bezala tramitatzeko arrazoirik ez duelako printzipioz. Emergentziazkoa berriz are gutxiago.
HKLTBaren 73., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratuen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio.
HKLTBaren 74. artikuluaren arabera, Jardunbide irekia edo mugatua erabiltzen bada enkante edo lehiaketa bidez egin daiteke esleipena. Enkante bidez egiten bada, dirutan adierazitako tipo bati buruz izango da eta esleipena prezio baxuena eskaintzen duenaren alde egingo da beti ere aipatu tipoaren azpitik jotzen badu, lehiaketa berriz orokorrean eskaintza hoberena aurkezten duen lizitatzailearen alde egingo da esleipena, plegutan zehazturiko irizpidean kontuan izanda eta prezioari soilik begiratu gabe.
Bestalde 75. artikuluaren arabera, kontratazio organoek enkante edo lehiaketa bidez egingo ohi dute esleipena. Jardunbide negoziatu, aitzitik, aipatutako legean zehaztutako kasuetan baino ez da erabiliko ; konsultoretza eta laguntza tekniko kontratuei dagokionez, alegia 209 eta 210 artikuluetan jasotako kasuetan. 210, h) ataleko kopuruaren barruan dagoenez kontratu hau jardunbide negoziatua ere aukerakoa da. HAKLTBaren 56 artikuluan eta 201 artikuluan aurreikusitako kontratu txikia ezin da aplikatu kasu honetan aipatu artikuluen kopuruetan sartzen ez delako S-1 Sektoreko Urbanizazio Proiektua idaztea xede duen aholkularitza kontratua.
Kontratu honen xedea aholkularitza tekniko denez eta konfiantzazko harremana ezinbestekoa dela irizten diodanez, legearen 73.4 artikuluan aurreikusitako jardunbide negoziatua erabiltzea aukeratu dut idatzi osatu dudan administrazio-baldintzen agirian, udalak pleguaren arabera derrigorrezkoak diren baldintzak betetzen dituzten hautaturiko profesionalen artean negozia dezan esleipena.
Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: S-1 Sektoreko Urbanizazio Proiektuaren idazketarako kontratazio espedientea hastea, Jardunbide negoziatuaren bidez.
BI: Kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza agiriak onartzea
HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea (A-564).
LAU: Beraien eskaintzak aurkeztu ditzaten honako enpresa hauei gonbitea egitea: Leber, S.A., Atarki elkartea, S.L., Ingelan, S.A. eta M.M. Lasa Olarra.
7.- Estibadora Algeposa, S.A.k eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientearen alde informatzeko proposamena (espediente hau Transportes T.I.C., S.A.k eskatuta hasi zen).
Estibadora Algeposa, S.A. enpresak eskaturik (espedientea Transportes T.I.C., S.A. enpresaren izenean hasi zen), tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa ikusirik, Alkatetza honi iruditzen zaio, espediente hori Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera igorri behar dela, egoki iruditzen zaizkien neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu, Jesus Mari Martiarenaren abstentzioarekin eta gainontzeko batzarkideen adostasunarekin:
BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Gaintxurizketa Bideko 19 eta 21 zenbakietan kokaturiko pabilioian siderurgia-produktuak biltegiratzeko jarduera izaki.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
8.- Lezoko Udalaren jabegoko lursaila Emilio Belintxonek erabiltzeko baimena aldatzeko proposamena.
Emilio Belintxonek Apaiziartza Berri baserriaren inguruan, Elortegira doan bidearen alboan dagoen lursail baten zati bat, gehienez 5 urtez erabiltzeko baimena eskatu du. Lursail honi nekazal erabilera bat eman nahi dio.
Lursail hau, katastroan 1 poligonoko 23 zenbakiduna da, Lezoko Udalaren ondasun patrimoniala da, beraz Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 eta hurrengo ataletan arautzen da ondasun mota honen erabilera eta aprobetxamendua.
Atal horren arabera, ondasun patrimonial baten erabilera kontratuaren prestaketa eta esleipena Toki Adiministrazioen Kontratuen legediarekin bat etorriko da eta erabileraren iraupena 5 urte baino luzeagoa bada edo ondasunaren balioa aurrekontuko errekurtso arrunten %5 baino handiagoa bada enkantea egitea beharrezkoa izango da.
Eskatu den lursailaren balioa ez da aurrekontuko errekurtso arrunten %5ara inguratu ere egiten, dena den hori frogatzeko derrigorrezkoa da teknikari batek txostena egin dezan. Bestalde eskatu den erabileraren iraupena 5 urte baino laburragoa denez ez da derrigorrezkoa enkantea egitea lursailaren erabilpena esleitzeko.
Udal Arkitekto Teknikariaren txostena ikusirik, lursail honen balioa 1,8 euro metro karratuko da
Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 artíkuluaren arabera erabili nahi den lursailaren balioaren %6ko kanona ordainarazi behar dio Udalak erabiltzaileari.
Erabili nahi duen lur-sailaren azalera 4.500 metro karratukoa denez, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:
BAT: Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko uztailaren 5ean egindako batzarrean hartutako akordioa aldatzea ondorengo bi atal hauetan.
BI: Emilio Belintxoni 5 urtetarako aipatu lursaila nekazal jardueratarako erabiltzeko baimena ematea.
HIRU: Urtean 486 euroko kanona ordaindu beharko du Emilio Belintxonek. Kopuru hau urtero eguneratuko da Kontsumorako Prezioen Indizea kontuan izanda.
9.- Proposamena Mª Jesús Arrastua Aranbururi irekitze-lizentzia emateko, nekazal-turismo jarduerarako Joanmartindegi baserrian.
Mª Jesús Arrastua Aramburuk Juanmartindegi baserrian nekazal turismo jarduera irekitzeko lizentzia eskatu du.
Udal teknikariak egindako txostenak ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuko Zinegotzi Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Mª Jesús Arrastua Arambururi, Juanmartindegi baserrian nekazal turismo jarduera irekitzeko lizentzia ematea, horren eraginkortasunerako ondorengo hau egin beharko duelarik:
Zerbitzuaren sarrerako atea aldatzea minusbaliatuentzako egokitutako gelari atxikia pasabide zuloak gutxienez 0,90 m zabalera eduki beharko duelarik.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.542,15 euro kopurua ordaindu beharko dute.HIRU: Udalak Foru Ogasunera (Katastroa) igorriko du espedientea.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
10.- Nerea Aramburu Emparanek, Inversiones Arahonde, S.L.U.ren izenean eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientearen alde informatzeko proposamena.
Nerea Aramburu Emparanek eskaturik, Inversiones Arahonde, S.L.U.ren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Hirigintzako Ordezkariak proposatuta Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:
BAT: Nerea Aramburu Emparanek eskaturik, Inversiones Arahonde, S.L.U.ren ordezkaritzan, tramitatzen ari den espedientearen alde informatzea, Ipintza kaleko 47an, (Ipintza – 110 poligonoa), autozerbitzu erregimenean salmenta publikorako A gasolio-errekinaren hornidurarako jarduera handitzeko lizentzia eskatu baitu.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
11.- Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain kaleko 2. zenbakiko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia emateko proposamena, igogailua jartzeko.
Rafael del Pozo Gilek, Antonio Pildain Kaleko 2ko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia eskatu du igogailua instalatzeko, eta molde horretako obretarako Udal honek eman dezakeen dirulaguntza eskatuz.
Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain Kaleko 2ko jabekideen ordezkari gisa, obra lizentzia ematea igogailua instalatzeko, ondorengo baldintza hauekin:
· Igogailuaren instalazioak eta hura egiteko obrak, aldez aurretik, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren baimena beharko dute.
· Igogailuak, bai bere barne-edukietan baita, oro har, bere instalazioan, apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan xedatutakoa bete beharko du, hartan onartu baitziren irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak.
BI: Hari jakinaraztea ezen, 2003ko ekainaren 9ko udalbatzaren osoko bilkurako akordioaren ildotik, dirulaguntza eskaera interesatuak berak tramitatu behar duela Eusko Jaurlaritzan (tramite hori Oarsoaldearen bidez egin dezake).
Aipaturiko laguntza ekonomikoa lortu ondoren, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du eta Eusko Jaurlaritzak emandakoaren %100 emango dio Udalak.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.384,43 euro kopurua ordaindu beharko dute.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
12.- Garbiñe Irazusta Escamendiri obra lizentzia emateko proposamena, Apaiziartza baserria berritzeko eta birgaitzeko.
Eskaera mahai gainean uztea erabaki da ahobatez, udal arkitekto aholkulariak azter dezan proiektu honek eta eraikin berean egin nahi den beste proiektu batek bateragarriak diren.
13.- Obra lizentzia Ibon Artano Osari emateko proposamena, Arretxene kaleko 1.an solairuartean etxabe komertziala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko.
Ibon Artano Osak obra eta erabilera lizentzia eskatzen du Arretxene kaleko 1.an solairuartean, egun lokala den tokian etxebizitza egiteko.
Proiektua ere aurkeztu du, hain zuzen ere Angel Errastik idatzia eta Gipuzkoako Dekoradore eta Barne-Diseinugileen Elkargo Ofizialak 2004ko ekainaren 7an bisatua.
Lezoko Udalak tramitatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak “Lezoko herri alderdi zaharrari, herriguneari eta herrigunearen kanpoaldeari, 3.eta 5. Poligonoei eta 2. Alorrari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketari”, behin betiko onarpena eman dio 2003ko abenduaren 22an.
Arau aldaketa horren ondoren Arretxene kaleko 1 zenbakiko solairuartekoetan etxebizitzak egokitzea posible da, erabilera hau onartuta baitago aipatu Arau Subsidiarioen aldaketa behin betikoz onartua izan ondoren.
Bestalde Lezoko udalak behin betikoz onartu ondoren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2003ko urriaren 10an argitaratu zen behe solairuak etxebizitza bilakatzeko prozedura arautzen zuen ordenantza. Ordenantza honen arabera etxebizitza bilakatuko diren lokalak, besteak beste, Babes Ofizialeko Etxebizitzak bete behar dituzten diseinu baldintzak berberak eduki behar dituzte. Diseinu Baldintza hauek jasotzen diren agindua 2002ko abenduaren 31an argitaratu zen Euskal Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean.
Udal Arkitektoak lizentzia ematearen aldeko txostena egin du nahiz eta bete beharreko baldintza batzuk ere ezarri dituen.
Hori ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Ibon Artanori Arretxene Kaleko 1 zenbakiko solairuartekoan dagoen lokalean etxebizitza bat egokitzeko baimena ematea. Lehen erabilpenerako lizentzia eskatu aurretik Udal Arkitektoak bere txostenean ezarritako baldintza teknikoak bete beharko dira.
“Proposatutako etxebizitzak esekitokirik ez dauka (Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu-Ordenantzetako 5.1 artikulua) baina xehetasun hori saihestu daiteke baldin eta lehorgailu bat edota garbigailu-lehorgailu bat jartzen bada, eta baina hori baldintza bihurtuko da lehen erabilpenerako lizentzia emateko.
-Gela orok, komunak eta despentsak salbu, argi-leiho bat eduki behar du, gutxienez gela horren beraren zoru-azaleraren %10eko azalera izango duelarik. Zentzu horretan seinalatu beharra dago ezen, 5.2.e artikuluaren arabera, 1 gazte-logelak, 19,79 m² baitu, argi eta aireztapen leihoa azaleraren %10ekoa izan behar du, alegia, 1,98 m², eta proiektuan leiho horren neurriak 1,15x1,35 m. da, alegia, 1,55 m², eta beraz ez da betetzen aipaturiko azalera-baldintza, hau da, zuzendu beharreko xehetasuna.
-Bestalde, aireztapen baldintza eta kea teilaturaino eramateari dagozkion baldintzak bermatu egin beharko dira, Diseinu-Ordenantzetako 5.2.e.7 artikuluan finkatzen den bezala”.
BI: Ibon Artanori Arretxene Kaleko 1 zenbakiko solairuartekoan dagoen lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilera pasatzeko behin behineko baimena ematea.
HIRU: Lizentzia jaso aurretik Lezoko Udalarekin hitzarmena izenpetu beharko du, horretan besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa zehaztu behar da , hori kasu honetan 116,70 m² bider 12.5 Euro/m², guztira 1.458,75 euro delarik.
LAU: Hitzarmen honen edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.
BOST: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren Lezoko Udalak, bigarren atalean aipatzen den erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.
SEI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 3.068,90 euro ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 2.651,90 euro da eta obra handiaren gaineko tasa 417 euro.
ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
a) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
14.- Gaxuxa Emakume Taldeari dirulaguntza eskaera onartzeko proposamena.
Gaxuxa Emakume taldeak 2004-05 ekitaldirako aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera ikusita eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 12.184,78 eurotako dirulaguntza ematea (AD- 570).
BI: Dirulaguntza ordainketa ondoren zehazten den moduan egingo da. Lehen ordainketan dirulaguntzaren %60a, eta aktibitateen memoria eta gastuak zuritu ondoren dirulaguntzaren %40a.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
15.- Etxez-etxeko laguntza eskaera onartzeko proposamena.
Etxez etxeko laguntza eskatzeko María Arana Bengoetxeak egin duen eskabidea ikusirik eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusita, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposamena aurkeztu du. Horren inguruan, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: María Arana Bengoetxeari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, asteko 3 ordu etxeko lanetarako eta jarraipen lanetarako. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.
BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 27,72 € da.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
16.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaera ez onartzeko proposamena.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak Tokiko Gobernu Batzarrarik proposamena aurkeztu dio. Hona hemen Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako ERABAKIAK:
BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ez ematea 051b espedienteari. Arrazoia; eskatzailea ez dago erroldatua Lezoko udalerrian.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
17.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak onartzeko proposamena.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, aldi berean, Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, eta gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, hona hemen Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako ERABAKIAK:
BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:
Espediente zbk. |
Kontzeptua |
Zenbatekoa |
872 |
1 |
780 € |
2 |
270 € |
|
874 |
1 |
273,60 € |
2 |
234,90 € |
|
875 |
1 |
1.127,16 € |
2 |
248,40 € |
|
GUZTIRA |
2.934,06 € |
BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-603)
.
HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
· Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.
· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.
LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
18.- Elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko proposamena.
Ikusirik elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko Meliton Garmendia Salaberriak egin duen eskabidea, era berean, aztertuta Gizartekintzako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena, eta Gizarte Zerbitzuetako eskuordedunak proposatuta, hemen heldu da Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako ERABAKIA:
BAT: Onartzea Ezinduentzako Txartela ematea Meliton Garmendia Salaberriari. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
Ez dira izan.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.180tik 310.193ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.