2004.eko Uztailaren 5ekoa

Lezon, 2004ko uztailaren 5ean, goizeko 9:05etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Aroia Goienetxea Egibar, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aitor Ocerín Ibáñez eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko ekainaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

Bilerara agertutako batzarkideen izenen zerrendan Aitor Mimendia Ibañez esan ordez Aitor Ocerín Ibañez esan behar du. Zuzenketa horrekin akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

Alkateak,Tokiko Gobernu Batzarraren azken bilera ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Aurelio Campo Iglesiasi, Euskaltel S.A.ren izenean eta haren ordezkari gisa, lubakiak egiteko emandako lizentziaren abala aldatzeko proposamena.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko martxoaren 17an egindako bilkuran, EUSKALTEL enpresari udal lizentzia ematea erabaki zuen, beharrezko azpiegitura-obrak egiteko, lubakiak, kutxetak, kable-banaketak e.a. eginez, seinalaturiko kaleetan, guztia ere 141.817,48€ aurrekontuaz, eta hori zela eta errekeritu zitzaion, beste zenbait baldintzaren artean, obra horiek egin baino lehen 14.182,00€ kopuruko abala jar zezala.

Aurelio Campo Iglesiasek, EUSKALTEL S.Aren ordezkari gisa, maiatzaren 31n aurkeztu zuen jarri beharreko abalaren kopurua aldatzeko eskaera, ondorengo hau alegatuz:

Lubaki horietariko asko NATURCORP REDES, S.A.U. enpresak egin behar duen gas-instalazioarekin batera baliatuko dira, enpresa horri ere dagokion abala errekeritu zaiolarik.

Adierazten du ezen, EUSKALTEL enpresaren instalazioak bakarrik jartzeko egin behar diren obrek, guztira 58.216,85€, aurrekontua dutela eta, beraz, errekeritzen dute, abal berria jartzeko aurrekontu berri horren heineko portzentajeko kopurua aplika diezaiela.

Horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, eta Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Eskatzen zitzaion abalaren kopuruari dagokionez, 2004ko martxoaren 17an Aurelio Campo Iglesiasi, EUSKALTEL enpresaren izenean eta ordezkari gisa emandako lizentzia aldatzea, Zubitxo kalea, Lezo Bertsolaria kalea, Lope Isasti kalea, Eugenio Ochoa kalea eta Elias Salaberria hiribidean gasa banatzeko obretako laugarren faseko obrak egiteko.

BI: Aurkeztu beharreko abala 5.822 € izango da, eta ez 14.182.00 €, lehen eskatu bezala.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a)Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotanTokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Emilio Belintxoni baimena emateko proposamena, lursail publikoa baratza lanetarako erabiltzeko.

Emilio Belintxonek Apaiziartza berri baserriaren inguruan, Elortegira doan bidearen alboan dagoen lursail baten zati bat, gehienez 5 urtez erabiltzeko baimena eskatu du. Lursail honi nekazal erabilera bat eman nahi dio.

Lursail hau, katastroan 1 poligonoko 23 zenbakiduna da, Lezoko Udalaren ondarezko ondasuna da, beraz Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 eta hurrengo ataletan arautzen da ondasun mota honen erabilera eta aprobetxamendua.

Atal horren arabera, ondare-ondasun baten erabilera-kontratuaren prestaketa eta esleipena Toki Administrazioen Kontratuen legediarekin bat etorriko da eta erabileraren iraupena 5 urte baino luzeagoa bada edo ondasunaren balioa aurrekontuko errekurtso arrunten %5 baino handiagoa bada enkantea egitea beharrezkoa izango da.

Eskatu den lursailaren balioa ez da aurrekontuko errekurtso arrunten %5ara inguratu ere egiten, dena den hori frogatzeko derrigorrezkoa da teknikari batek txostena egin dezan. Bestalde eskatu den erabileraren iraupena 5 urte baino laburragoa denez ez da derrigorrezkoa enkantea egitea lursailaren erabilpena esleitzeko.

Udal Arkitekto Teknikariaren txostena ikusirik, lursail honen balioa 1,8 euro metro karratuko da

Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 92 artíkuluaren arabera erabili nahi den lursailaren balioaren %6ko kanona ordainarazi behar dio Udalak erabiltzaileari.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Emilio Belintxoni 5 urtetarako aipatu lursaila nekazal jardueratarako erabiltzeko baimena ematea.

BI: Urtean 1.011,8 euroko kanona ordaindu beharko du Emilio Belintxonek. Kopuru hau urtero eguneratuko da Kontsumorako Prezioen Indizea kontuan izanda.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzen araudia onartzeko proposamena.

Ikusirik preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko araudi proposamena, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Araudia onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA ETA KULTURA

6.- 331 dekretu zenbakia berrestea, Ixerka! Haur eta Gazte Haur Txokoari dirulaguntza emateari buruzkoa, 2004ko udaleku irekiak antolatu ahal izateko.

Alkateak berak premiaz hartutako erabakia berrestea eskatu dio Tokiko Gobernu Batzarrari. Hau da hartutako erabakia:

“Orratx! Kultur Elkarteko “Ixerka” haur eta gazte sailak 2004 urteko Udaleku irekiak eta kanpaldi bat egiteko egitasmoa aurkeztu digu.

Udaleku irekiak uztailaren 1etik 30era herrian bertan egiteko asmoa agertu dute, 3 eta 9 urte bitarteko Lezoko haurrentzat. Kanpaldia berriz, uztailaren 18tik 28ra bitarte Nafarroako Legarian, 10 urtetik 13 urte bitarteko Lezoko haurrentzat.

Proposamena aztertu ondoren zera ERABAKI DUT:

BAT. Orratx! Kultur Elkarteko “Ixerka” haur eta gazte sailari 20.860 €ko diru laguntza ematea, aipatutako Udaleku irekiak eta Kanpaldia prestatu eta kudeatu ditzan (AD-504).

BI: Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza hau bi zatitan ordainduko da: %60 erabaki hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

HIRU: Erabaki hau hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrari aurkeztea berretsi dezan.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Tokiko Gobernu Batzarrak aho-batez berretsi du dekretua.

KIROLAK

7.- Allerru K.E.ko Pilota Taldeari J. Etxandi XXIX Oroitaldia antolatzeko dirulaguntza luzatzeko proposamena.

Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeak, JOSETXO ETXANDIren XXIX. Oroitaldia antolatzeko izango duen beharren zerrenda luzatu dio udalari. Bertan sortaraziko diren gastuak azaltzen dira. Txapelketaren behin betiko aurrekontua 16.932 €takoa da eta probari aurre egiteko eskatutako dirulaguntza 14.017 €takoa.

Azterturik egindako eskaera, eta begiraturik, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea; hau honela izanik, Alkatetzak proposatua, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Allerru Kirol Elkartearen Pilota Taldeari \"JOSETXO ETXANDIren XXIX. Oroitaldia\" antolatzeko, 12.699 €tako dirulaguntza luzatzea.

BI: Dirulaguntza 203-2004 partidatik luzatzea (A-508).

HIRU: Proposatutako dirulaguntzaren %100a aldi batean ordaintzea (1999ko apirilaren 21an GAOn argitaratutako ekintza puntualetarako dirulaguntza eskabideak bideratzeko araudiaren 11. atalak ematen duen aukera jarraituz).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea daukazu, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- 327 dekretu zenbakia berrestea, Allerru K.E.ko Futbol Taldeari ohiko jarduera garatzeko dirulaguntza emateari buruzkoa.

Alkateak berak premiaz hartutako erabakia berrestea eskatu dio Tokiko Gobernu Batzarrari. Hau da hartutako erabakia:

“Lezoko kirol taldeen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak arautzen duten oinarri arau espezifikoetan oinarrituz 2003-2004 denboraldiari dagokien dirulaguntzak banatzen dira kirol sailak aurkeztutako datuen arabera.

Aztertu dut egindako eskaera, eta begiratu dut, hala berean, Udaleko teknikariak egindako informea. Hala, hona ERABAKIA:

BAT: Allerru Futbol Taldeari lehen aipaturiko arau espezifikoetan oinarrituz 12.098\'73 eurotako dirulaguntza luzatzea.

Denboraldi hasieran 4.900 € aurreratu zitzaienez, 7.198’73 eurotako ordainketa egitea (2. kontuan).

BI: diru banaketari dagokionez, 1999ko Apirilaren 21an GAOn argitaratutako ekintza puntualetarako dirulaguntza eskabideak bideratzeko araudiaren 11. atalari jarraituz eskaeraren %100a aldi batean ordaintzea.

HIRU: ordainketa 2004-203 partidatik egitea (AD-505).

LAU: dekretu hau hurrengo Tokiko Gobernu Batzarran berrestea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

§ Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

§ Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.”

Tokiko Gobernu Batzarrak ahobatez berretsi du dekretua.

GALDE ESKEAK.

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.168tik 310.173ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna