2001.eko Martxoaren 29ekoa

    Lezon, 2001eko martxoaren 29ean, goizeko 10:00 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2001eko martxoaren 15ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2001eko martxoaren 15ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da, aurrez aldaketa hau egin zaiolarik: 12. puntuan: ?Txatamendi kalea 2-4 ? esan ordez ?Txatxamendi 6-8? esan behar du.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Ez du inolako adierazpenik eman.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Salones Madison S.L.ri obra lizentzia ematea Jaizkibel hiribideko 1.ean dagoen lokala egokitzeko.

    Juan Jose Orejak, Salones Madison S.L.ren ordezkari gisa, eskatuta tramitatzen ari den espedientea azterturik, Jaizkibel hiribideko 1.ean dagoen lokala egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan bilarrean aritzeko kirol-zentroa jartzeko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Juan Jose Orejari, Salones Madison S.L. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 1.ean dagoen lokala egokitzeko, hartan bilarrean aritzeko kirol-zentroa jartzeko, beti ere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan. Neurri zuzentzaile horiek jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkio.

    BI: Obrak buruturik, jardueraren irekidura lizentzia eskatu behar du eta, harekin batera, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    HIRU: Era berean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia ekarri behar du.

    LAU: Hori guztia aurkezteko 30 egun ditu.

    BOST: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 267.000,- pta ordaindu behar du.

    4.- Karber Edificación y Obra Civil, S.L.ri obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 43.ean dagoen pabilioian tarteko oina egiteko eta erabilera legeztatzeko.

    José Manuel Carrera Susperregik, Karber Edificación y Obra Civil, S.L. enpresaren ordezkari gisa, aurkeztutako proiektua azterturik, Txatxamendi kaleko 43.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioian 128,75 m² azalera duen tarteko oina egiteko eta erabilerak legeztatzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT: José Manuel Carrera Susperregiri, Karber Edificación y Obra Civil, S.L. enpresaren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 43.ean (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioian 128,75 m² azalera duen tarteko oina egin eta erabilerak legeztatzeko, beti ere baldintza hauek betetzekotan:

    -Proiektuan aipatzen den bezala, pabilioi horretan burutu ahal duen jarduera ekonomikoa bakarra edo hari emango dion erabilera: eraikuntzako materialen biltegia.

    BI: Obrak buruturik, jardueraren irekidura lizentzia eskatu behar du, harekin batera obra amaieraren ziurtagiri teknikoa, bisatua, aurkeztu eta, bertan, proiektuan ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatu.

    HIRU: Era berean, dokumentazio hau aurkeztu behar du:

    -Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman izanaren kopia.

    -Obra berria adierazteko eskritura, aldatua.

    -Kontribuziorako U-4 inprimakia.

    LAU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 109.275,- pta ordaindu beharko du.

    5.- Layme S.L.ek aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostenaItturrin kaleko 51.ean (Itturrin poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko.

    Enrique Alvarez Alvarezek, Layme S.L. enpresaren ordezkariak, Itturrin kaleko 51ko (Itturrin poligonoan) pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan molde askotariko mintzezko teklatuak eta, halaber, aurre-karatulak eta teklatu antibandalikoak fabrikatzeko, iharduera jartzeko helburuz eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Enrique Alvarez Alvarezek, Layme S.L. enpresaren ordezkariak aurkeztu duen iharduera espedientearen aldeko txostena ematea, Itturrin kaleko 51ko (Itturrin poligonoan) pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan molde askotariko mintzezko teklatuak eta, halaber, aurre-karatulak eta teklatu antibandalikoak fabrikatzeko, iharduera jartzeko helburuz.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailara bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    GIZARTE ONGIZATEA

    6.- Adinekoen egoitza defizita ordaintzeko eskaerak: Clara Trapero eta Maria Cabezón.

    Adineko egoitzan dagoen Clara Traperoren defizita estaltzeko laguntza eskatu du

    Jose Manuel Ranerok. Bere garaian hartutako konpromezu ekonomikoa eta gaur egun duen egoera ekonomikoa aztertu du gizarte ongizateko arduradunak eta gizarte ongizateko eskuordedunak egindako proposamenaren arabera, Gobernu Batzordeak

    zera erabaki du:

    BAT: Udalak parte hartzea Clara Traperoren egonaldiak sortutako defizita estaltzen.

    BI: 2001 urteko apiriletik aurrera egonaldiaren finantzaketaren zati bat Udalak ordaintzeko konpromezua hartzea, hilean 50.000 pta.- Kopuru hau urtero egokituko da, (A-204 eta A-1227/2000).

    Halaber, ikusi da Maria Cabezonen egonaldi gastuei buruz, Billabonako egoitzatik bidalitako datuak. Maria Cabezonen egonaldiko finantzaketan Gizartekintzak, familiak eta egoiliarrak parte hartzen zuten orain arte. Egonaldiaren ordainketa kopurua gehitu egin da egoiliarra ezgaitu bezala dagoelako. gizarte ongizateko eskuordedunak egindako proposamenaren arabera, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT: Udalak parte hartzea Maria Cabezonen egonaldiak sortutako defizita estaltzen.

    BI: 2000 urtean sortutako defizita Udalak ordaintzea, guztira 223.100 pta., (A-204)

    HIRU: 2001 urtetik aurrera egonaldiaren finantzaketaren zati bat Udalak ordaintzeko konpromezua hartzea, hilean 20.200,- pta.- Kopuru hau urtero egokituko da, (A-204).

    7.- Udal tasen bonifikazioak onartzea.

    Udal tasen bonifikazioa eskatuz jasotako eskaerak ikusirik eta era berean azterturik gaur egun indarrean dagoen Lezoko Udaleko ordenantza fiskalak dioena tasen bonifikazioen inguruan, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik Gobernu Batozrdeak hemen heldu diren erabakiak hartzen ditu:

    BAT: Onartzea proposameneko I. eranskinean (espedientean jasoa) agertzen diren eskaerak bakoitzari dagokion bonifikazio portzentaiarekin.

    BI:Ez onartzea proposameneko II. eranskinean (espedientean jasoa) agertzen diren eskaerak aipatzen diren arrazoiengatik.

    8.- Larrialdiko laguntza eskaerak.

    Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, aurrekontuetan den kontsignazioa kontutan izanik, Gobernu Batzordeak zera erabaki du:

    BAT:Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteari: 667 B, 382.052 pta., (A-203).

    BI: Onartzea proposatu diren beste espedienteak 301B, 666B, eta 668B, ez dira onartzen.

    9.- FAKTUREN ONARPENA.

    Altamirako Igerilekuetan eta aldageletan egindako obrei dagokienez U.T.E. Piscinas Lezok aurkeztutako fakturak azterturik, Gobernu Batzordeak honako hauek onartu ditu:

    - Eraikuntza obretako, 3. ziurtapena: 14.070.080- pta. ( AD-728).

    - Eraikuntza obretako, 4. ziurtapena: 5.102.336- pta. (AD-728).

    - Eraikuntza obretako, 5. ziurtapena: 15.000.226- pta. (AD-728).

    - Eraikuntza obretako, 6. ziurtapena: 11.498.144- pta. (AD-728).

    Onartu da ere piszinetako aldaketa proiektua idazteagatik aurkeztutako faktura: 5.155.395 pezeta, (DO 99 294-2001).

    Premiazkotasuna aldez aurretik aho batez onarturik, ondorengo puntu hauek tratatu dira:

    PREMIAZ

    10.- Kale Nagusiko 3.ean dagoen lokalaren lagapena onartu eta alkateari baimena ematea behar diren dokumentuak formalizatzeko.

    Gobernu Batzordeak 1999ko otsailaren 24an eta martxoaren 25ean eginiko bilkuretan obra lizentzia eman zion Ceferino Iturria Bruissani Kale Nagusiko 3.ean sei etxebizitza, apartamentuak eta lokal komertzial bat gaitzeko.

    Lokal komertziala, hirigintza-aprobetxamendu kontzeptutan Udalari emateko izan da eraikina.

    Obrak behin amaituta eta lehenengo okupaziorako lizentzia izapidean, badagokio alkate Aitor Sarasola Salaberriari baimena ematea aipatu lokalaren lagapenerako behar diren dokumentuak sinatzeko.

    Gobernu Batzordeak, aho batez, lagapen hori onartu du eta alkateari ahalmena eman dio behar diren dokumentuak onartu eta sinatzeko.

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.267 eta 225.271 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna