Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeita hamarrean, goizeko 9:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- 1999ko irailaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.
1999ko irailaren 16an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
HIRIGINTZA
2.- Kanposantuan nitxoak egiteko Construcciones Nigurko, S.L., kontratatzeko proposamena.
Herriko kanposantuan nitxoak egiteko Construcciones Nigurko S.L.k aurkeztu dituen aurrekontuak azterturik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:
Herriko kanposantuan nitxoak egiteko Construcciones Nigurko S.L.k aurkeztu duen aurrekontua onartzea, horren kostua guztira 6.325.892,- pta. (B.E.Z. kanpo dela) izanik eta, era berean, bestea hamaika nitxotako zerrendaren aurreko aldea ixteko eta tarteak irekitzeko, hori guztira 282.320,- pta (B.E.Z. kanpo dela) izanik.
Idazkaritzak aurrekontuko kontsignazio falta ohartarazi du, kontuhartzailetzaren txostena ikusirik, zeren partidak 5.000.000,- pta kontsignazio baitauka. Alkatetzak erantzun du, kontratazio hau egin beharreko lanaren premiazkotasunak eraginik datorrela, eta behar den kreditu aldaketa egingo dela.
Era berean idazkaritzak seinalatu du, kontratazio-prozedura ez dela errespetatu.
PERTSONALA
3.- Inem eta toki-korporazioen arteko enplegu sustapenerako programaren barruan lorazaintzako 1. mailako ofizial bat eta bi peoi hartzeko proposamena.
Gobernu Batzordeak 1999ko abuztuaren 5ean eta irailaren 16an egindako bilkuretan erabaki zuen, lorazaintzako 1. mailako ofizial bat eta bi peoi lorazain kontratazio laboral bidez hartzea.
Kontratazio horiek, aurrez Udal honek eskatu bezala, INEM eta Toki-Korporazioen arteko enplegu sustapenerako programaren barruan gauzatuko ziren.
INEMek proposatutako izangaien artean hautaketarako behar ziren probak irailaren 24an egin ondoren, eta izangai bakoitzak lortutako emaitzak ikusirik, Epaimahai Kalifikatzaileak hala proposaturik, Gobernu Batzordeak hartu du ondorengo ERABAKIA:
BAT: Jose Ramon Gelbenzu Lizarralde kontratatzea, lorazaintzako 1. mailako ofizialetarako egindako probetan puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia delako. Kontratazioa sei hilabeteko denboraldirako izango da (1999ko urriaren 4tik 2000. urteko martxoaren 31 arte), lanegunaren %50-erako eta ordainketa maila 10.
BI: Mertxe Larrea Garmendia eta Arantza Del Puerto Lekuona kontratatzea, bi peoi lorazain kontratatzeko egindako probetan puntuaziorik handiena lortu zuten izangaiak direlako. Kontratazioa sei hilabeteko denboraldirako izango da (1999ko urriaren 4tik 2000. urteko martxoaren 31 arte), lanegunaren %50-erako eta ordainketa maila 8.
KONTUHARTZAILETZA
4.- Zenbait factura onartzea.
Gobernu Batzordeak onartu egin du Construcciones Nigurko S.L.-k aurkeztutako lehen ziurtapena, azken likidazioaren kontura, udal bulegoak birmoldatzen egindako lanei dagokiena, horren zenbatekoa guztira 4.060.000,- pta delarik. (ADO 99. 894).
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.