Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko maiatzaren hamalaugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1998ko apirilaren 16n ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.
Aho batez onartu dute 1998ko apirilaren 16n ospaturiko bilkurako akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.
Jesus Mª Martiarenak aditzera eman du, zinegotzientzako ordainketen proposamena lantzen ari dela.
HIRIGINTZA:
Lizentziak:
3.- Mari Mar Rubio Gomezi obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 30eko etxearen fatxada txukuntzeko.
Jaizkibel hiribideko 30.eko etxearen fatxada txukuntzeko obra lizentzia eskatuz Mari Mar Rubio Gomezek aurkeztu duen eskabidea azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Mari Mar Rubio Gomezi obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 30.eko etxearen fatxada txukuntzeko, ondorengo baldintza hauen arabera:
Behar diren neurriak hartuko ditu oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako, fatxada osoan sareak ipiniz.
Hondakinak erretiratzea kontainerreraino jarritako hodi bidez egingo da.
Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.
BI: Lizentzia, halaber, ematea hilabetez aldamioak jarrita edukitzeko eta hamabost egunez kontainerra edukitzeko. (Aldamioak jartzerakoan, horri buruz indarrean dagoen araudia bete beharko du).
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga guztira 81.455 pta. da.
Fakturak eta aurrekontuak
4.- Pronatur S.A.k aurkezturik, zerbitzu prestazioen kontratua luzatzea, ikastetxeetan, udal aretoetan eta beste zenbait lokaletan desinfekzio lanak egiteko.
Pronatur S.A.k bidali duen idatzia aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ikastetxeetan eta udal aretoetan ematen dituen desinfekzio zerbitzuak beste urtebeterako luzatzea, 98ko maiatzetik 99ko apirilera, eta gainera, ekitaldi honetatik aurrera beste areto hauek ere barne direla:
Euskaltegiko gelen zabalkuntza
Dantza aretoa (Txulotxo kalea)
Lanbide hastapenerako zentroa (Zubitxo kalea).
BI: Zerbitzuaren urteko ordainketa guztira 357.274 pta. da, B.E.Z. barne.
5.- Sicek, Sociedad Ibérica de Construcciones Eléctricas S.A. delakoak aurkeztutako faktura onartzea, Lezoko geltoki aldean Jaizkibel hiribidean jarritako semaforoengatik.
Altamiran oinezkoen pasabidean semaforo bat jartzeagatik (senalizazioa eta obra zibila) Sice S.A.k aurkezturiko faktura ikusirik, eta horri buruz zerbitzuburuak egindako txostena kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea, Sociedad Iberica de Construcciones Electricas, S.A.k, Altamiran oinezkoen pasabidean semaforo bat jartzeagatik aurkeztutako faktura. Faktura, 2.358.3236,- pezetakoa da (O 99 574/98).
GIZARTE ONGIZATEA:
6.- Gizarte larrialdiko laguntza bat ematea.
Ikusirik gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea espediente honi, baina momentu honetan aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoenez, nola nahi ere aurrekontuan horretarako dirua izatean ordaintzea.
494 A ..................150.000,-pta.
7.- Laguntza ekonomikoa ematea Itoiz Koordinadorari.
Itoitz Koordinadoraren subentzio eskaera ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Laguntza ekonomikoa ematea onartzea , guztira 50.000,- pta, gizarte-erakundeentzako subentzioen partidaren kargura 1.0000481313000000.
Jesus Mª Martiarenak proposamenaren aurka bozkatu du.
EUSKARA ETA KULTURA
8.- Subentzioak ematea: Herri Urrats-98, Nafarroa Oinez eta ?Lezoko VI. Olinpiada?-ren organizazioari.
Euskara eta Kultura batzordeetako lehendakariak zenbait dirulaguntza emateko egin dituzten proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak jarraian aipatzen diren dirulaguntzak ematea ERABAKI DU:
- Herri Urrats-98 ri 55.000,- pezeta (AD 242/98).
- Nafarroa Oinez-i 55.000,- pezeta (AD 239/98).
- Lezoko VI. Olinpiadari 167.220,- pezeta, %60a orain eta %40a memoria agertzerakoan (238/98).
9.- Orratx aldizkariaren defizita estaltzeko subentzioa ematea.
Orratx aldizkariaren 10. Alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 159.800,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 10. Alea inprimatzeagatik sortutako defizita berdintzeko (AD 241/98).
ALKATETZA:
10.- Alkatetzaren 63. Dekretua berrestea, Lezoko berdeguneen mantenimendu-zerbitzuak Itsas Mendi Elkarteari adjudikatzen dizkiona, eta 65. Dekretua.
Ikusirik alkateak emandako 63 eta 65. Dekretuak, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu:
63. dekretuaren bidez Itsas Mendi Elkarteari adjudikatzen zaio Lezoko berdeguneak zaintzeko zerbitzua, 4.562.965,- pezetetan.
65. dekretuaren bidez, Xabier Pikabea Lertxundi kontratatzea erabaki da kalegarbitzaile lanak egiteko maiatzaren 14tik ekainaren 12ra.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
11.- Pello Garbizu Azkueri lizentzia ematea, Kale Nagusiko 33, 2.eko bere etxebizitzan leihoak aldatzeko.
Pello Garbizu Azkuek, Kale Nagusiko 33, 2. Eskubitako bere etxebizitzan leihoak aldatzeko lizentzia eskatuz aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Pello Garbizu Azkueri lizentzia ematea bere etxebizitzako leihoak aldatzeko, Kale Gagusiko 33, 2. Eskubitan, kolorez tamainaz eta gainerako ezaugarriz fatxada bereko besteen berdinak izan beharko dutelarik.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 29.907 pta. ordaindu beharko du.
12.- Migel Anjel Rabanedo Lopezek aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko txostena, Sagasti 103 poligonoan pabiloi bat egokitzeko.
Migel Anjel Rabanedo Lopezek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Urune kaleko 40.ean (103 poligonoko 24-25 partzela) dagoen pabiloia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, arotzeria lantegia jartzeko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Migel Anjel Rabanedo Lopezek aurkeztutako iharduera espedientearen aldeko txostena ematea, Urune kaleko 40.ean (103 poligonoko 24-25 partzela) dagoen pabiloia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, arotzeria lantegia jartzeko.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
13.- Clossa S.L. plastiko-lantegiak aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko txostena, Iturrin 108 poligonoan lokal bat handitzeko.
Plasticos Clossa S.L.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Itturrin kaleko 53.ean (108 poligonoa) dagoen lokala handitzeko lizentzia eskatzen baitu, plastikoa fabrikatzen lana egiten duen tokian, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Plasticos Clossa S.L.k aurkeztutako iharduera espedientearen aldeko txostena ematea, Itturrin kaleko 53.ean (108 poligonoa) dagoen lokala handitzeko lizentzia eskatzen baitu, plastikoa fabrikatzen lana egiten duen tokian.
BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera igortzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzan.
14.- Onartzea Urapresek ekarritako aurrekontua, Darietan jarrita dagoen sobrepresoreari kontu egiteko.
Aztertu ondoren Urapresek egindako eskaintza, Darietan jarrita dagoen sobrepresoreari kontu egitekoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Urapresek ekarritako aurrekontua, Darietan jarrita dagoen sobrepresoreari kontu egiteko urte betean.
BI: Kontu egitearen prezioa 117.472 pezetakoa da.
15.- Dirulaguntza ematea Kuban egin nahi den heziketarako zentro baten proiektua finantziatzeko.
Oarsoaldeko azken bileran planteatutakoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Oarsoaldeari 1.500.000,- pezetako dirulaguntza ematea. Dirulaguntza hori Kuban heziketarako zentro baten proiektua finantziatzeko da, 1-00-00-481-313-00-01-00 partidatik ordainduko da (AD 258/98).
16.- Dirulaguntza ematea Eñaut Gantxegi Maritxalarri.
Eñaut Gantxegi Maritxalarrek Kubarako material bilketa kanpainan parte hartu du, horiek horrela eta kultura zinegotzi delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 40.000,- pezetako dirulaguntza ematea Eñaut Gantxegi Maritxalarri Kubarako material bilketa kanpainan izandako gastuengatik (AD 257/98).
17.- ?Tomas Garbizu? Lezoko Udalaren Musika Eskolaren proiektu kurrularra onartzea.
?Tomas Garbizu? Lezoko Udalaren Musika Eskolaren proiektu kurrularra ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo akordio hau hartu du:
BAT: ?Tomas Garbizu? Lezoko Udalaren Musika Eskolaren proiektu kurrularra onartzea.
Galdera eskaerak.
Gobernu Batzordeak hurrengo bilera maiatzaren 27an egingo du.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:25an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.