1998.eko Urtarrilaren 14ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko urtarrilaren hamalaugarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jesus Mª Martiarena Jaka (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1997ko abenduaren 17an ospaturiko ohiko bilkurako eta abenduaren 30eko ezohiko eta premiazko bilkurako aktak onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dira 1997ko abenduaren 17an ospaturiko ohiko bilkurako eta abenduaren 30eko ezohiko eta premiazko bilkurako aktak. Dena den, abenduaren 30ekoan hurrengo zuzenketa hauek egin behar dira:

    - 2. puntuan adierazi behar da Lezora ez dela erremintaririk etorriko.

    - 3. puntuan idazkariak egindako oharpenak jartzea falta dira. Honako hau jarri behar da: ?Idazkariak esan du hitzarmena ez dela betetzen ari: aurrekontuak ez dira adostu eta ez da gastu justifikaziorik egiten?.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordetuek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Alkateak esan du Sobrino enpresakin kontaktuan jarri dela eta datorren asterako S.G. 1ean obrak egiten hastekoak direla.

    Aipatu du baita, futbol zelaiko obrak hastekoak direla eta gaur bertan soka botatze lanak egingo direla.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak:

    3.- Herrikoetxe kaleko 5.eko (Ipintza poligonoa) pabiloia bakailu-biltegi gisa erabiltzeko xedez egokitzeko obretarako lizentzia ematea Donibane Fish S.A.ri.

    Bakailao biltegiaren iharduera egikaritzeko xedez, Herrikoetxe kaleko 5. pabiloia (Ipintza poligonoa) egokitzeko lizentzia eskatuz, Donibane Fish S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik eta udal teknikariak emandako txostena ikusrik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Donibane Fish S.A.ri lizentzia ematea, bakailao biltegiaren iharduera egikaritzeko xedez Herrikoetxe kaleko (Ipintza poligonoa) 5. pabiloia egoki dezan, betiere, orain bidaltzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharraren baldintzapean.

    BI: Obrak burutu ondoren, ihardueraren irekidura eskaera aurkeztu beharko du, harekin batera aurkeztu behar izango duelarik ziurtapen tekniko bisatua, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla bertan adieraziz .

    HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 221.773 pta. da.

    4.- Talleres Beraun S.A.ri lizentzia ematea, Aritzbakar kaleko (Sagasti poligonoa) 61. pabiloia egokitzeko, arotzia metaliko lanean iharduteko xedez.

    Aritzbakar kaleko 61ean (Sagasti-Industrialdea 36-61) lanean ari den metal-aroztegiaren iharduera legalizatzeko lizentzia eskatuz, Talleres Beraun S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Talleres Beraun S.A.ri lizentzia ematea, Aritzbakar kaleko (poligonoa Sagasti-Industrialdea 36-61) 61. pabiloia egokitzeko, bertan metal-arotzeri ihardueran aritzeko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, hauek bidali zaizkiolarik.

    BI: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura eskaera aurkeztu beharko du, harekin batera, obrak burutu izanaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak bete izanaren ziurtapen tekniko bisatua ere aurkeztuz.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 80.636 pta. ordaindu beharko du, (eraikuntzaren gaineko zerga: 75.636 pta. eta obra txikiaren gaineko tasa 5.000 pta.).

    5.- Jose M. Ibañez Muñozi lizentzia ematea, Lopene plazan propano gasarentzako depositu bat lurpean instalatzeko, 30. poligonoko 1 eta 2 sotoetako 32 etxebizitzen hornidurarako.

    30. poligonoko 1 eta 2 sotoetako 32 etxebizitzak propano gasez hornitzeko, Lopene plazan lurpean depositu bat jartzeko lizentzia eskatuz, Jose M. Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 30. poligonoko 1 eta 2 sotoetako 32 etxebizitzak propano gasez hornitzeko, Lopene plazan lurpean depositu bat jartzeko lizentzia Jose M. Ibañez Muñozi ematea, nolanahi ere orain bidaltzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean.

    BI: Obrak buruturik, ziurtagiri tekniko bisatu bat aurkeztu beharko du bertan adieraziz ezen, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla obra horietan, eta beste ziurtagiri bat Industria eta Energia Ordezkaritzak emana, intalazioaren berrikuspenari buruzkoa.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 47.800 pta. ordaindu beharko du (eraikuntzaren gaineko zerga: 40.000 pta., obra txikiaren gaineko tasa 5.000 pta eta igoka-espedientearen tramitazioa 2.800 pta.).

    6.- Jose M. Ibañez Muñozi lizentzia ematea, Lopene plazan propano gasarentzako depositu bat lurpean instalatzeko, 30. poligonoko 3, 4 eta 5 sotoetako 56 etxebizitzen hornidurarako.

    30. poligonoko 3, 4 eta 5 sotoetako 56 etxebizitzak propano gasez hornitzeko, Lopene plazan lurpean depositu bat jartzeko lizentzia eskatuz, Jose M. Ibañez Muñozek eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 30. poligonoko 3, 4 eta 5 sotoetako 56 etxebizitzak propano gasez hornitzeko, Lopene plazan lurpean depositu bat jartzeko lizentzia Jose M. Ibañez Muñozi ematea, nolanahi ere orain bidaltzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean.

    BI: Obrak buruturik, ziurtagiri tekniko bisatu bat aurkeztu beharko du bertan adieraziz ezen, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak bete direla obra horietan, eta beste ziurtagiri bat Industria eta Energia Ordezkaritzak emana, intalazioaren berrikuspenari buruzkoa.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 67.800 pta. ordaindu beharko du (eraikuntzaren gaineko zerga: 60.000 pta., obra txikiaren gaineko tasa 5.000 pta eta igoka-espedientearen tramitazioa 2.800 pta.).

    7.- Inmaculada Laboa Urtxipiari obra lizentzia ematea, farmazia-ihardueran aritzeko xedez Zubitxo kaleko 33.ean kokaturiko aretoa presta dezan.

    Arretxene kaleko 5. lokalean kokaturiko farmazia Zubitxo kaleko 33. lokalera lekuz aldatzeko lizentzia eskatuz, Inmaculada Laboa Urtxipiak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Farmazia-ihardueran aritzeko helburuz (Arretxene 5etik lekuz aldatua) Zubitxo kaleko 33.ean kokaturiko lokala egokitzeko obretarako lizentzia ematea Inmaculada Laboa Urtxipiari, betiere, Gipuzkoako Foru Diputazioko Osasun Departamenduak eta Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean.

    BI: Obrak burutu ondoren, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du bertan seinalatuz ezen, obra horietan bete direla Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak.

    Egindako obraren azken likidazio eguneratua aurkeztu beharko du.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa guztira 149.791 pta. ordaindu beharko du (eraikuntzaren gaineko zerga 134.791 pta, eta igoka espedientearen tramitazioagatik 15.000 pta).

    Espedienteak:

    8.- Itsua Behekoan propano gasarentzako depositu bat jartzeko lizentzia eskatuz Quintin Ezeiza Otegik aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko txostena.

    tsua Behekoan bere jabegoko lurretan propano gasarentzako depositu bat jartzeko lizentzia eskatuz, Quintin Ezeiza Otegik eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea aztertu eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Itsua Behekoan bere jabegoko lurretan propano gasarentzako depositu bat jartzeko lizentzia eskatuz, Quintin Ezeiza Otegik eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, legozkiokeen neurri zuzentzaileak ezar ditzan.

    9.- Drogeria-iharduera egikaritzeko xedez Jaizkibel hiribideko 1.ko goiko oinean kokaturiko aretoa egokitzeko lizentzia eskatuz, Honorio Tierno Garciak aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko txostena.

    Jaizkibel hiribideko 1.ko goiko oinean kokaturiko lokala drogeria iharduera egikaritzeko xedez egokitzeko obretarako lizentzia eskatuz, Honorio Tierno Garciak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jaizkibel hiribideko 1.ko goiko oinean kokaturiko lokala drogeria iharduera egikaritzeko xedez egokitzeko obretarako lizentzia eskatuz, Honorio Tierno Garciak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientearen aldeko informea ematea.

    BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamendura bidaltzea, legozkiokeen neurri zuzentzaileak ezar ditzan.

    10.- Gure Txoko tabernak eragiten dituen zaratengatiko eragozpenei dagokienez hartu beharreko erabakia Gobernu Batzordearen iritzipean ipintzea.

    Gai hau mahai gainean gelditu da, egindako txostenari buruzko argibideak eskatu behar baitira.

    11.- Uztarri tabernak eragiten dituen zaratengatiko eragozpenei dagokienez hartu beharreko erabakia Gobernu Batzordearen iritzipean ipintzea.

    Uztarri izena duen, eta titularitatea Jose Pazos Corchetek duen taberna-ihardueraren funtzionamendua dela eta, Kale Nagusiko 14.eko etxeko biztanleek Nekazaritza eta Ingurugiro Sailaren aurrean jarritako salaketen ondorioz, aipaturiko Saileko teknikariek 1997ko martxoaren 13an toki horretara egindako bisitaren ondoren emandako txostena jaso dugu Udal honetan.

    Aipaturiko txostenaren konklusioak (proposamen honekin batera doa) ondorengo hauek dira:

    Airean hedaturiko hotsak hotsgabetzeari dagokionez, jangelan eta tabernan 42,1´ eta 45,5´-ekoa da, hurrenez hurren, etxebizitza kaltetuenari begira (Kale Nagusia, 14-1.esk.). Jangelako isolamendua, beraz, txikiagoa da musika aparaturik gabe eskatzen den gutxieneko isolamendua baino (45 dB(A), eta bi eremuetakoa, berriz, askoz ere txikiagoa, kasu honetan bezala potentzia handiko musika aparatua eduki eta erabiltzen bada, eskatzen den gutxieneko isolamendua baino (60 dB(A).

    Bizilagunek ez dezaten kalterik jaso, kautelazko neurri gisa Udal horrek erabaki dezake berehala kentzea musika aparatua, bozgorailuak eta horien instalazioak eta areagotzea jangelako hosgabetzea.

    Kontuan hartu behar da lokala eraikin zahar batean dagoela, solairua egurrezkoa dela eta lokalak ez duela behar adina altuerarik behar bezala egokitzeko. Hartaz, debekatu egin beharko litzateke aparatu musikak erabiltzea eta, behar izanez gero, mugatu egin beharko lirateke lokala ireki eta ixteko orduak goizeko 8etatik gaueko 10etara.

    Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Arautegiak 36.artikuluan ezarritakoaren arabera, udala da gai honetan kontrol eta diziplinako zereginak bete behar dituen lehen agintea eta lurralde organoa bakarrik subsidiarioki aritu daiteke. Hartaz, bidezkoa da eta Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Salatutako jardueraren titularrari, José Pazos Corchete jaunari eskatzea berehala musika aparatua kentzeko, bozgorailuak eta horien instalazioak eta jangelako hosgabetzea areagotzeko, 45dB(A)eko isolamendua lortu arte, txosten teknikoak dioenaren arabera.

    Hirigintzako informazioa:

    12.- Jose Anjel Lopetegi Salaberriak aurkezturiko eskaera Gobernu Batzordearen iritzipean ipintzea.

    Gai hau mahai gainean gelditu da, alkateak erabaki dezan.

    13.- Maria Rosa Ruiz Vazquezek aurkezturiko eskaera Gobernu Batzordearen iritzipean ipintzea.

    Gai hau mahai gainean gelditu da, alkateak erabaki dezan.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    14.- Altamiran oinezkoen pasabidean semaforo bat jartzeko SICE S.A.k aurkezturiko aurrekontua onartzea.

    Altamiran oinezkoen pasabidean semaforo bat jartzeko SICE S.A.k aurkezturiko aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Sociedad Iberica de Construcciones Electricas, S.A.ri ematea Altamiran oinezkoen pasabidean semaforo bat jartzeko lanak. Aurrekontua, 2.168.116,- pezeta (AD 1/98).

    15.- Herriko kanposantuan nitxo berriak egiteko aurrekontua onartzea eta obra adjudikatzea.

    Herriko kanposantuan nitxo berriak egiteko Carlos Cuñak, Pinturas Isidro Aguilar eta Garsa Construcciones, C.B.k aurkeztutako aurrekontuak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Carlos Cuña enpresari ematea 33 hilobi berri egiteko lana. Aurrekontua, 3.004.330,- pezeta (AD 4/98).

    Lanak martxoaren bukaerako eginak egon behar dute.

    Idazkariak adierazi du ez dagoela proiektorik, ez memoriarik, ez baldintza plegorik eta ez lizitaziorik.

    16.- Udalerrian dauden hainbat koadrotan argi-isuriaren erregulagailuak instalatzeko obra Electricidad Etxandiri adjudikatzea.

    Udal honek 1997ko abenduan tramitatu zuen Iberdrolaren aurrean laguntza ekonomikoren bat lortzeko bidea, ?argiteria publikoko zenbait koadrotan argi jarioaren erregulagailuak jartzeko? obra burutara eramateko xedez.

    Iberdrolak Udal honi jakitera eman zion MINERen aldetik laguntza eman zitzaiola, ?Plan de Gestión de Demanda 97? delakoaren kargura, alegia, guztirako 3.000.000 pta inbertsioari dagokionez 1.050.000 pta. laguntza.

    Hori dela eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Electricidad José Antonio Etxandi enpresari adjudikatzea argi jarioaren erregulagailuen instalaziorako obra udalerrian dauden hainbat koadrotan, guztira 3.000.000 pta kopuruaz. Dena den, aurrez egin beharreko obra zehaztu egin behar da.

    BI: Electricidad José Antonio Etxandiri premiamenduz eskatzea, 1998ko otsaila bukatu baino lehen obra buruturik izan dezan.

    HIRU: Udal hau, beraz, konprometatu egiten da erregulagailuen instalazioaren inbertsioa egitera eta espediente administratiboa tramitatzera, 1998ko apirilaren 30.a baino lehen, hori baita dirulaguntzak jasotzeko ministerioak jarritako epemuga.

    LAU: Akordio honen ziurtagiria Iberdrolari bidali.

    Alkateak esan du partidarik ez dagoela lan hauek ordaintzeko, bainan inbertsietan partida berri bat sortuko dela kreditu aldaketa baten didez.

    PERTSONALA:

    17.- Etxez etxeko laguntzaileen lan egutegia onartzea 1998. urterako.

    Aztertu ondoren Gizarte Ongizateko langileen lan-egutegia, 1998koa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea 1998rako etxez-etxeko laguntzaileen lan egutegia proposamenaren eranskinean datozten eran.

    18.- Udaltzainen lan egutegia onartzea 1998. urterako.

    Aztertu ondoren Udaltzainen lan egutegia, 1998koa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Udaltzainen lan egutegia, 1998koa.

    Bi: Onartzea Udaltzainen egutegiko baldintza gehigarriak eta osagarriak 1998. urterako.

    Egutegia zinegotziei bidaltzea eskatu da.

    Idazkariak esan du eman nahi den %20ko osagarri espezifikoa plenoak onartu beharra daukala.

    19.- Kale-garbiketa lanak egiteko langile bat kontratatzea.

    Kale garbiketa zerbitzuari dagokionez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Mª Karmen Prieto Colinoren (edo, bestela, itxaron zerrendako hurrengoaren) zerbitzuak kontratatzea, 1998ko urtarrilaren 19tik otsailaren 8ra bitarteko denboralkdirako, kalegarbitzaile lanetarako, eginkizunak pilakatu direlako.

    Une honetan Maixabel Unzain Zapiainek bilera utzi egin du.

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    20.- UTE Tecsa-Jaureguizahar S.A.ri lizentzia ematea 30. poligonoko A blokeko (zenbakiak 1 eta 2) etxetan kokaturiko lokalak egokitzeko garaje iharduerarako.

    U.T.E. Tcsa-Jauregizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea ikusirik, hartan lizentzia eskatzen baita 30. poligonoko A blokeko (zenbakiak 1 eta 2) etxeetako garajeen iharduerarako, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: U.T.E. Tecsa-Jaurigizahar S.A.ri lizentzia ematea, 30. poligonoko A blokeko (zenbakiak 1 eta 2) etxeetan kokaturiko lokalak egokitzeko garaje iharduerarako xedez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean, horiek igortzen zaizkiolarik.

    Aparteko aditasunez jokatu beharko dute 14. neurri zuzentzaileari dagokionean.

    BI: Obrak buruturik, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko dute, hartan seinalatuz obra horiek bete dituztela Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa guztira 205.847 pta. ordaindu beharko dute (eraikuntzaren gaineko zerga: 51.447 pta, obra txikiaren gaineko tasa 5.000 pta eta igoka espedientearen tramitazioa: 149.400 pta.

    21.- UTE Tecsa-Jaureguizahar S.A.ri lizentzia ematea 30. poligonoko B blokeko (zenbakiak 3, 4 eta 5) etxetan kokaturiko lokalak egokitzeko garaje iharduerarako.

    U.T.E. Tcsa-Jauregizahar S.A.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea ikusirik, hartan lizentzia eskatzen baita 30. poligonoko B blokeko (zenbakiak 3, 4 eta 5) etxeetako garajeen iharduerarako, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: U.T.E. Tecsa-Jaurigizahar S.A.ri lizentzia ematea, 30. poligonoko B blokeko (zenbakiak 3, 4 eta 5) etxeetan kokaturiko lokalak egokitzeko garaje iharduerarako xedez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean, horiek igortzen zaizkiolarik.

    Aparteko aditasunez jokatu beharko dute 14. neurri zuzentzaileari dagokionean.

    BI: Obrak buruturik, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko dute, hartan seinalatuz obra horiek bete dituztela Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa guztira 403.635 pta. ordaindu beharko dute (eraikuntzaren gaineko zerga: 140.035 pta, obra txikiaren gaineko tasa 5.000 pta eta igoka espedientearen tramitazioa: 258.600 pta).

    20.- Galdera eskaerak.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera urtarrilaren 28an, Sto. Tomas de Aquino egunean egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna