1997.eko Abenduaren 4ekoa

    Agiri mota
    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren laugarrena. Eguerdiko hamabietan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIZ KANPORAKOA ETA PREMIAZKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea) lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla: Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro eta Jesús Mª Martiarena Jaka.

    Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde González, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea eta Rafael Salaberria Etxezurieta ez dira bilkuran izan

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    Alkatetzak azaldu ditu osoko bilkurara deitzera behartu duten arrazoiak. Deialdian esaten zenaren arabera Kiroldegiko obrak geldirik daude obrak egin behar zituen enpresak bertatik alde egin duelako, obrekin jarraitu ezin zuelako.

    Egoera larri honi lehen bait lehen irteera emateko deitu da gaur egingo den osoko bilkura.

    Bilkuran, kiroldegi inguruko urbanizazio-obrak esleituko dira; obra horiek lehen bait lehen hastea komeni da, dagoeneko kiroldegian eginak daudenak bertan behera hondaturik gera ez daitezen nahitaezko jarraipena eskatzen dutelako.

    Bide honetatik, abenduaren 2rako egin zen osoko biltzarrerako deia gai zerrenda honekin berarekin, baina bilkura hori ezin izan zen ospatu hartarako deialdia zinegotzi batek garaiz jaso ahal izan ez zuelako.

    Aurrekin horiek azaldu ondoren, aztergai zerrendako lehen puntua onartzea proposatu die zinegotziei.

    1.- SAIOAREN PREMIAZKOTASUNA BERRESTEA.

    Alkatearen arrazoiak entzun ondoren, bertan diren zinegotziek aho batez berretsi dute batzarraldirako dei presazkoa eta hau ospatzeko ados azaldu dira.

    2.- KIROLDEGIKO OBREN ERRITMOA DELA ETA, UTE LEZOREKIN UDALAK DUEN KONTRATUA ETENIK UZTEKO DIKTAMENA.

    Abenduaren 1.an ospaturiko Obra eta hirigintza batzordeak emandako diktamenaren onarpena proposatu die alkateak zinegotziei.

    Diktamenak hitzez hitz hala dio:

    “Bistakoa da polikiroldegiko obragintzan gero eta handiagoa bilakatzen ari den atzerapena. Behin eta berriz geratu dira bete gabe lanetarako plan desberdinak, zenbait gremio obrara ez etorri izana egiaztatu da eta enpresa adjudikaziodunaren ordezkariak azaroaren 25.ean ospaturiko obra-jarraipenerako batzorde-bileran adierazi zuen enpresaren aldetik obrak aurrera eramateko ezina.

    Obra-zuzendaritzaren eta Udal Idazkariaren txosten teknikoak entzunik.

    Obra eta Hirigintza Batzordeak Alkatearen (H.B.), Jesus Mª Etxebesteren (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoez, eta Iñake Urrestarazu (E.A.) eta Pello Garbizu (E.A.J.) beren gogoz erabakitik at geraturik, ondorengo akordio hauek diktaminatu ditu Plenoak erabakiak har ditzan:

    BAT: “Kontratua, I. Sistema Orokorrean kiroldegia eraikitzeko eta kiroldegiaren azpian aparkalekua eraikitzeko eta hustiratzeko” obretarako UTE LEZOrekin sinaturiko kontratua etenik uzteko espedienteari hasiera ematea, jarritako fidantza inkautatuz, segidan espedienteari entzute tramitea emanez, Administrazio Publikoetako Erregimen Juridikoaren Legeko 84. artikuluan eta Prozedura Administratibo Arruntekoan aurrikusitakoaren ildotik, enpresa kontratista horren jakinaren gainean jarriz, 10 egunetako epearen barruan egoki irudituko zaizkionak alegatu eta agiriak eta dokumentuak aurkez ditzan bere interesen defentsarako.

    BI: Kontratua ez bete izanak Lezoko Unibertsitateko Udalari erakarri ahal izan dizkion kalte eta galera posibleak erabakitzeko espedienteari hasiera ematea.

    HIRU: Kontratua bete ez duen enpresak Udal honekin eta beste administrazioekin kontratatzeko gaitasungabetze espedienteari hasiera ematea.”

    Alkateak argitu du ezen eteteko proposamen horrek eragina duela kiroldegiko obren gain eta lurpeko garajeak eraikitzeko obren eta ustiatzeko kontzesioaren gain ere.

    Batzarraldian diren zinegotzi guztien aho batezko aldeko botoaz onartu da obra eta hirigintza batzordearen diktamena.

    3.- 1. SISTEMA OROKORREKO (KIROLDEGIAREN INGURUA) URBANIZAZIO OBREN 2. FASEAREN ADJUDIKAZIORAKO DIKTAMENA.

    Alkateak zinegotziei proposatu die, Obra eta Hirigintza batzordeak abenduaren 1.an ospaturiko bilkuran emandako diktamena onar dezaten, alegia, Sistema Orokor 1-eko (Kiroldegi aldea) urbanizazio obren adjudikazioari dagokiona.

    Diktamenak hala dio hitzez hitz:

    “1997ko urriaren 3an plenoak onarturiko baldintza pleguaren arabera obrak adjudikatzeko eskainte prozesua buruturik.

    Txosten teknikoa eta kontratazio-mahaiaren proposamena azterturik, Obra eta Hirigintza Batzordeak, Alkate Jn. (H.B.), Jesus Mª Echeveste (H.B.) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoekin eta Iñake Urrestarazu (E.A.) eta Pello Garbizuren (E.A.J.) erabakia hartzetik at geratu direlarik, ondorengo akordio hauek diktaminatu dira Plenoak erabakia har dezan:

    BAT: Sistema Orokor 1eko urbanizazio obrak egitea, 2. fasea, (Polikiroldegi aldea) Construcciones A. Sobrino S.A.ri adjudikatzea, guztira 128.729.328,- pta. kopuruaz, proiektuko prezioen aldean %12,5 beherapenarekin. Obragintzarako epea lau hilabete eta hogei egun da.

    BI: 97/09/24eko Gobernu Batzordearen akordioa berrestea, haren bidez adjudikatzen baitzitzaien obraren zuzendaritza ondorengo teknikari hauei:

    - Arkitektoa: Raimundo Mendiburu Abad.

    - Injinerua: Pedro Mª Azkue Elosegi.

    HIRU: Construcciones A. Sobrino S.A.ri eskatzea ezen, adjudikaturiko obrarako kontratazio berriak egin behar balitu, Lezoko udalerriko langabetuek lehentasuna izan dezatela.”

    Alkateak xehetasun gisa azaldu du ezen, udal arkitekto aholkulariaren txosten teknikoaren arabera, diktamena onartuko balitz, adjudikaziodunari eskatu beharko litzaiokeela txosten teknikoaren transkripzio mekanikoa eta pertsona bat izendatzea osoko dedikazioz obrako arduradun izan dadin. Hori dela eta, baldintza horiek eranstea planteatu du kontratua formalki gauzatzeko baldintza gisa.

    Zinegotziek aho batez onartu dute diktamena, alkateak azalduriko baldintzarekin batera, eta beraz, ondorengo akordio hauek hartu dira:

    BAT: Sistema Orokor 1eko urbanizazio obrak egitea, 2. fasea, (Polikiroldegi aldea) Construcciones A. Sobrino S.A.ri adjudikatzea, guztira 128.729.328,- pta. kopuruaz, proiektuko prezioen aldean %12,5 beherapenarekin. Obragintzarako epea lau hilabete eta hogei egun da.

    BI: 97/09/24eko Gobernu Batzordearen akordioa berrestea, haren bidez adjudikatzen baitzitzaien obraren zuzendaritza ondorengo teknikari hauei:

    - Arkitektoa: Raimundo Mendiburu Abad.

    - Injinerua: Pedro Mª Azkue Elosegi.

    HIRU: Construcciones A. Sobrino S.A.ri eskatzea ezen, adjudikaturiko obrarako kontratazio berriak egin behar balitu, Lezoko udalerriko langabetuek lehentasuna izan dezatela.”

    LAU: Kontratua formalizatu aurrez, enpresa adjudikaziodunak txosten teknikoa ekarri beharko du mekanografiaturik eta pertsona bat izendatu beharko du lanegun osoko dedikazioz obrako arduradun gisa.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, eguerdiko 12:10etan. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna