1997.eko Uztailaren 30ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko uztailaren hogeita hamargarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du bilerara etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko uztailaren 16an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu da 1997ko uztailaren 16an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Fakturak eta aurrekontuak:

    3.- Onartzea UTE Lezok ekarritako 15. obra-ziurtagiria, kiroldegia egitearena.

    Kiroldegiko obrak egiteagatik UTE Lezok ekarritako 15. obra-ziurtagiria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea kiroldegiko obrak egiteagatik UTE Lezok ekarritako 15. obra-ziurtagiria, 7.771.674,- pezetakoa (0 99 883-97).

    4.- Onartzea Luciano Pagueguik, Agustin Erreak eta Jose Luis Loinazek ekarritako kontua, 4? Sistema Orokorra, kirol ekipamenduetarakoa, urbanizatzeko proiektuarena (futbol zelaia).

    Luciano Paguegik, Agustin Erreak eta Jose Luis Loinazek 4´Sistema Orokorra, kirol ekipamenduetarakoa, urbanizatzeko proiektua egiteagatik ekarritako kontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Luciano Paguegik, Agustin Erreak eta Jose Luis Loinazek, 4´Sistema Orokorra, kirol ekipamenduetarakoa, urbanizatzeko proiektua egiteagatik (futbol zelaia) ekarritako kontua, 4.370.979,- pezetakoa (ME 899-97).

    ONGIZATEKOAK:

    5.- Baliorik gabe uztea, justifikatu ez direlako, Gizarte Beharrizan Larritarako emandako zenbait laguntza.

    Gizarte laguntzaileak behean aipatutakori emandako laguntzaraen zati bat baliorik gabe uzteari buruzko egindako informea begiratu eta Gizarte Beharrizan Larrietarako partidan dagoen diru premia kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Baliorik gabe uztea gizarte beharrizan larritarako emandako laguntzaren zati bat (860.760,- PTA), justifikatu ez direlako. Hauek:

    1. espedientea: 365-A (AD 90-03) ......... 235.825.-pta.

    2. espedientea: 412-A (AD 90-04) ......... 112.000.-pta.

    3. espedientea: 292-A (AD 90-07) ......... 145.386.-pta.

    4. espedientea: 427-A (AD 90-08) ......... 55.000.-pta.

    5. espedientea: 193-A (AD 90-11) ......... 15.908.-pta.

    6. espedientea: 002-A (AD 90-13) ......... 150.000.-pta.

    7. espedientea: 268-B (AD 90-18) ......... 118.397.-pta.

    8. espedientea: 21-A (AD 90-24) ......... 28.244.-pta.

    KULTURA ETA EUSKARAKOAK:

    6.- 1996/97 ikasturtekoa kitatzea Oroitzene AEK Euskaltegiari.

    1996/97 ikasturteko balantze ekonomikoa ikusirik, Euskara Batzordeko Lehendakariak aurkeztua, eta kontuan izanik Oroitzene AEK Euskaltegiarekin izenpeturiko hitzarmena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari 1.233.541,- pezeta (AD 456/97), 1996/97 ikasturtekoa kitatze aldera.

    7.- 1996/97ko trasmisio kanpainaren faktura ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari

    1996/97 ikasturteko familia bidezko trasmisio kanpainaren faktura ikusirik, AEK Oroitzene Euskaltegiak aurkeztutakoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 2.565.070,- pezeta ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari, 1996/97 ikasturtean, urritik abendura bitarte, eratu zen familia bidezko trasmisio ikastaroaren ordainetan (AD 457/97).

    8.- 1996/97ko matrikulazio kanpainarena ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari.

    1996/97ko matrikulazio kanpaina egiteagatik Oroitzene AEK Euskaltegiak aurkeztutako balantze ekonomikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 233.610,- pezeta ematea Oroitzene AEK Euskaltegiari, 1996/97ko matrikulazio kanpainaren ordainetan (AD 461/97).

    9.- Euskara ikasteko bekak, 1996/97 ikasturtea.

    Euskara ikastaroetan parte hartzeagatik dirulaguntzak jasotzeko ezarrita dauden baldintzak betetzen dituztenen zerrenda aurkeztu du Euskara Batzordeko lehendakariak. Hori horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 259.204,- pezetako dirulaguntza ematea (AD 459-97) proposamenean azaltzen diren ikasleei, 1996/97ko bekena.

    10.- Dirulaguntzak ematea UEUra joateagatik.

    Udako Euskal Unibertsitatean izan ziren ikale lezoarrei diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Dirulaguntza hauek ematea UEUn parte hartzeagatik (AD 458-97):

    - Karmele Bujan Vidalesi 6.250,- pezeta.

    - Imanol Esnaola Arbizuri 20.588,- pezeta.

    - Eider Beristain Olaziregiri 21.780,- pezeta.

    - Irati Aranburu Salaberriari 21.780,- pezeta.

    - UEUri 29.602,- pezeta.

    11.- Gizarte eta kultur erakundeei dirulaguntzak ematea.

    Kultura Batzordeak Gizarte eta Kultur erakundeei dirulaguntzak emateko egin duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Dirulaguntzak hauek ematea (AD 467-97):

    - Allerru eskubaloia 100.000,- pezeta.

    - Allerru menditaldea 175.000,- pezeta.

    - Ekaitz atseden taldea 100.000.- pezeta.

    - Hezikuntza 400.000,- pezeta.

    - Lezoko intsumituak 150.000,- pezeta.

    - Txirrindulari taldea 100.000,- pezeta.

    BI: Altamirako jaiak direla eta, 500.000,- pezetako dirulaguntza ematea Altamirako Auzo Elkarteari (AD 465-97).

    Aho batez premiazko hartu eta gero, gai hauek ere gai-zerrendan sartu eta aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    12.- Ematea lizentzia Carlos Lopetegi Mekolalderi hortz-kontsulta daukan pisuan (Jaizkibel, 25-1) erreforma batzuk egiteko.

    Carlos Lopetegi Mekolaldek egindako eskabidea (lizentzia ematea hortz-kontsulta daukan pisuan (Jaizkibel, 25; 1.goa) erreforma batzuk egiteko) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Carlos Lopetegi Mekolalderi hortz-kontsulta daukan pisuan (Jaizkibel, 25; 1.goa) erreforma batzuk egiteko.

    BI: Lizentzia jasotzeko tasatan 26.000 PTA ordaindu behar du.

    13- Ematea luzapena Gorbea kaleko 10. sotoko fatxada txukuntzeko Gobernu Batzordeak lehen emana zuen lizentziari.

    Mª Carmen Rodríguez Pazosek Gorbea kaleko 10. sotoko administradore den aldetik egindako eskabidea (luzatzea Gobernu Batzordeak 1996ko abenduaren 18an fatxada txukuntzeko eman zien lizentziaren iraupena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea luzapena Gorbea kaleko 10. sotoko fatxada txukuntzeko Gobernu Batzordeak 1996ko abenduaren 18an eman zien lizentziari, Mª Carmen Rodríguez Pazosek (Gorbea kaleko 10. sotoko administradoreak) eskatu bezala.

    14.- Onartzea Biargik, S.L.k aurkeztutako laugarren obra-ziurtagiria, ?San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanizatzeko falta dena eta haren iparreko aldean dagoen eskailera konpontzearena?.

    ?San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanitzatzeko falta dena eta haren iparreko aldean dagoen eskailera konpontzeko? lanen laugarren obra-ziurtagiria eta Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea ?San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanitzatzeko falta dena eta haren iparreko aldean dagoen eskailera konpontzeko? lanen laugarren obra-ziurtagiria: 1.908.128 pta. (ADO 99 787/97).

    15.- Onartzea Cronobit, S.L.k ekarritako aurrekontua, Udaletxeko erlojuari kontu egiteari buruzkoa.

    Cronobit, S.L.k ekarritako aurrekontua aztertu ondoren, Udaletxeko erlojuari kontu egiteari buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Cronobit, S.L.k ekarritako aurrekontua, Udaletxeko erlojuari kontu egiteari buruzkoa 1997ko ekainaren 1etik 1998ko maiatzaren 31ra. Orotara 159.616 pta. kostatuko da.

    16.- Onartzea Dimavek bidalitako aurrekontua, Udalak dituen lokal eta eraikinetan sua itzaltzeko jarrita dauden gailuei kontu egiteari buruzkoa.

    DIMAVEk (Distribución, Mantenimiento y Venta, S.A.L.k) bidalitako aurrekontua aztertu ondoren, Udalak dituen lokal eta eraikinetan sua itzaltzeko jarrita dauden gailuei aurten kontu egiteari buruzkoa, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea DIMAVEk (Distribución, Mantenimiento y Venta, S.A.L.k) bidalitako aurrekontua, Udalak dituen lokal eta eraikinetan sua itzaltzeko jarrita dauden gailuei aurten (1997an) kontu egiteari buruzkoa. Orotara 30.600 PTA kostatuko da (AD 391/97).

    17.- Onartzea 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko egindako proiektuagatik eman beharreko ordainsariak.

    Pedro Mª Azkuek, Rafael Errazkinek eta Raimundo Mendiburuk 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko egindako proiektuagatik aurkeztutako faktura aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1.479.651,- pta. ordaintzea Pedro Mª Azkue Elosegi, ingenieroari eta 1.506.499,- pta. Rafael Errazkin eta Raimundo Mendiburu arkitektoei, 1. Sistema Orokorra urbanizatzeko egindako proiektuaren ordainetan.

    18.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko egin dituzten bi eskabide aztertzea.

    Catalina Fernandez Sanchezek eta Esteban Rodriguez Botonek trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko egin duten eskabidea aztertu eta Gobernu Batzordeak 1996ko azaroaren 27an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ez onartzea Catalina Fernandez Sanchezek egindako eskabidea. Arrazoia: mugiezintasuna 6 baino txikiagoa izatea.

    BI: Onartzea Esteban Rodriguez Botonek egindako eskabidea.

    19.- Galderak eta eskaerak.

    Alkateak dio (dagokionari zuzendua) Udaltzainaren eginkizunen barruan obrak zaintzea eta dagokionari parte ematea dagoela. Esan du, orobat, kontenedoreak, obrak eta abar zaindu beharra daudela.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna