Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko maiatzaren zazpigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.
Jesus Mª Martiarena kanpoan delako ez da etorri.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko apirilaren 24an egindako bilerako akta.
Aho batez onartu da 1997ko apirilaren 24an egindako bilerako akta; dena den, hurrengo zuzenketa hauek egin dira:
- 15. puntuan, 7. orrialdean, ?luzatzea Oihane Oliveri Cuestarekiko kontratua? jartzen duen lekuan, ?luzatzea Oihane Oliveri Cortarekiko kontratua? jarri behar du.
- 21. puntuan, 9. orrialdean, ?txapelketa horretan emakumeei parte hartzen utzi ez zietelako? jartzen duen lekuan, ?txapelketa hori herriari erabat irekia izan ez delako? jarri behar du.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.
Ez da deusen berririk eman.
HIRIGINTZA:
Obrak egiteko lizentziak:
3.- Ematea lizentzia Koldo Fraile Sarasolari obra batzuk egiteko etxeko sukaldean eta bainugelan (Kale Nagusia, 22; 2.a) eta eskailerak konpondu eta pintatzeko.
Koldo Fraile Sarasolak lizentzia eskatu du etxean eta etxeko eskaileretan obra batzuk egiteko. Hala, eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ematea lizentzia Koldo Fraile Sarasolari obra batzuk egiteko etxeko sukaldean eta bainugelan eta eskaileretako hormak konpondu eta pintatzeko. Helbidea: Kale Nagusia, 22; 2.a. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:
Hartu behar diren segurtasun neurri guztiak hartzea.
Teknikariak egindako proiektu ikus-onetsitakoa ekartzea baldin eta obrak etxearen egiturari ukituz gero.
Tuboan behera jaistea zaborrak kontainerreraino zuzen.
BI: Era berean, badu lizentzia kontainerra hilabete kalean edukitzeko.
HIRU: Lizentzia jasotzeko 53.572 pezeta ordaindu behar du.
Informeak:
4.- Irualde, S.L.k aldatuta ekarritako iharduera-espedientearen gaineko informea, 1. Sistema Orokorrean egiten ari diren kiroldegiaren azpia garaje erabiltzearen gainekoa.
Irualde, S.L.k eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedientea eta teknikariaren informea ere aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Aldeko informea egitea Irualde, S.L.k aldatuta ekarri duen iharduera-espedientearentzat, 1. Sistema Orokorrean egiten ari diren kiroldegiaren azpia garaje erabiltzeko.
BI: Gipuzkoako Foru Aldundira bidaltzea espediente osoa (Ingurugiro Departamentura) haiek jarri behar dituzten zuzenketa-neurriak jartzeko jartzea tokatuz gero.
Fakturak eta aurrekontuak:
5.- Onartzea Pronatur, S.A.k aurkeztutako kontratua, eskolak eta Udalak dituen gainerako lokalak eta etxeak desinfektatzeko.
Pronatur, S.A.k zerbitzu bat emateko ekarri duen kontratua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Pronatur, S.A.k ekarritako kontratua, eskolak eta Udalaren gainetiko lokal eta egoitzak desinfektatzeko 1997ko maiatzetik 1998ko apirilera bitartean.
BI: Zerbitzua iaz adina kostatuko da: 264.195 pezeta (BEZa aparte) urte guztikoa.
6.- Onartzea Jose Antonio Etxandi Jaunarenak ekarritako faktura, Aralar eta Auñamendi kalean farola batzuk jartzearena.
Jose Antonio Etxandi Jaunarenak Aralar eta Auñamendi kalean farola batzuk jartzeagatik ekarritako faktura ikusirik, Gobernu Batzordak zera ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea Jose Antonio Etxandi Jaunarenak Aralar eta Auñamendi kalean farola batzuk jartzeagatik ekarritako 1.389.419 pezetetako faktura (ME 419-97).
7.- Laguntza eskatzea Lopenen egiten ari diren etxeetan osasun-zentroa jartzeko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak laguntza batzuk jarri ditu Udalentzat osasun zentruak egiteko, handitzeko, eraldatzeko edo konpontzeko. (Ikus 1997ko martxoaren 25eko Agindua, 1997ko apirilaren 17ko E.H.A.A.n argitaratua).
Agustina Lizarazu kalean Udalak dituen lokal batzuetan dago, egungo egunean, Lezoko osasun zentrua. Edozein moduz ere, baloratzen ari da Udala osasun zentrua tokiz aldatzea, Lopenen egiten ari diren etxeak egindakoan Udalari han eman beharreko lokaletara eramatea.
Hitz egiten hasi eta dexente aurrera eginda daude Osakidetza, etxeak egiten ari den promotora eta Udala. Osakidetzak, esate baterako, emanak ditu kontsultak eta komunak nontsu joango liratekeen erakusteko zirriborroak, eta baita osasun zentrua eraikitzekoan kontuan izan beharreko alderdi batzuei buruzko erreferentziak.
Udalak, berriz, proiektua egitea eta lokala (300m²) egokitzea ordainduko du, 15 milioi pezeta, gutxi gorabehera.
Eta proiektua egin nahiz lokalak egokitu Lopeneko etxeak egiten ari den eraikuntza-enpresak egingo ditu.
Horiek horrela direla, hona Gobernu Batzordeak ERABAKIA:
BAT: Eskatzea 1997ko martxoaren 25eko Aginduak jartzen dituen laguntzak, osasun zentruak egiteko, handitzeko, eraldatzeko edo konpontzeko.
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
8.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarik ordaindu beharrik ez izateko eskabidea erabakitzea.
Francisco Javier Minteguiaga Ruizek trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko egin duen eskabidea aztertu eta Gobernu Batzordeak 1996ko azaroaren 27an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ez onartzea Francisco Javier Minteguiaga Ruizek egindako eskabidea. Arrazoia: mugiezintasuna 6 baino txikiagoa izatea.
LANGILEEKIKOAK:
9.- Berrestea alkatearen 70. dekretua: pertsona bat hartzea kalegarbitzaile aritzeko.
Maiatzaren 1etik 14era kalegarbitzaile baten beharra zegoela eta, alkatearen 70. dekretuaren bide zela, Mª Lurdes Perez Muñoz kontratatzea erabaki zen, hura zelako kualifikaziorik gabeko peoien lan poltsan aurrena zegoena.
Gobernu Batzordeak dekretua berretsi egin dute.
EUSKARA ETA KULTURAKOAK:
10.- Onartzea Mendekosteetako festetako programa eta aurrekontua.
Mendekosteetako festetko aurkeztu den programa eta aurrekontua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Mendekoste festetako aurkeztutako programa eta behin behineko aurrekontua, 3.703.750 pezetakoa hain zuzen (AD 257/97).
Aurrekontu honetan elkarteek eta talde kulturalek festak prestatzeagatik jasoko dutena dago. Horrezaz gain, beste gastu batzuk ere badaude: zezen suzkoa, buruhaundiak, programak..., aurrekontu hau 4.500.000 pezetara igotzen dutenak.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hau ere zerrendan sartu eta aztertu egin da:
URJENTZIAZ:
11.- Onartzea Udaleko langileen opor egutegia.
Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Hirigintza eta Zerbitzuetako, Ongizateko, Udaltzaingoko eta Musika Eskolako langileen oporretako egutegia aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Onartzea Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Hirigintza eta Zerbitzuetako, Ongizateko, Udaltzaingoko eta Musika Eskolako langileek aurkeztutako opor egutegia, 1997koa.
Galderak eta eskaerak.
Hurrengo Gobernu Batzordea maiatzaren 22an egingo da.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:05ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.